Zipre

Zipre[1][2] (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko Errepublika
Κυπριακή Δημοκρατία
Kıbrıs Cumhuriyeti
Zipreko bandera Zipreko armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Imnos is tin Eleftherian5
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Nikosia
Hizkuntza ofiziala(k) Greziera, turkiera
Herritarra zipretar
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Nicos Anastasiades
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 9,250 2 km2 (161.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2003) 818.200 3 (155.)
 -  Dentsitatea 84 bizt./km2 (111.)
Dirua Euroa (€) (CYP)
Ordu-eremua UTC (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 3576
Internet domeinua cy
1 Iparraldeak beste presidente bat du: Ipar Zipreko Turkiar Errepublika (IZTE)
2horietatik 5.895 km² hegoaldean eta 3.355 km² iparraldean
3IZTEko 230.000 biztanleak ez daude barne
4Turkiak ez onartua, IZTE onartzen baitu. Nazioartean IZTE Turkiak bakarrik onartzen du
5Greziako ereserkia ere bada.
6IZTEn +90-392 (Turkiako sarrera zenbaki bat) erabiltzen da.

Historia

Cy-map
Zipreren banaketa-lerroa.

Greziar ofizialen estatu kolpearen ondoren Turkiak Zipreko iparraldea okupatu zuen, eta 1983. urtean Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika osatu zen bertan, oraindik nazioarteko ezagutza jaso ez duena. 1983an Spyros Kyprianou berretsi zuten Zipreko lehendakari karguan (1977an hartu zuen aginpidea), eta Rauf Denktashek, berriz, Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika aldarrikatu zuen. Harrez geroko Zipreko bizitza banaketa horrek markatua izan da, alor guztietan, esan den bezala. Hurrengo urteetan, bi alderdien arteko elkarrizketak bultzatu ziren, eta Nazio Batuek bi komunitateen arteko berdintasun politikoan oinarrituriko estatu federala osatzeko proposamena onartu zuen.

1988ko Zipreko lehendakaritzako hauteskundeak Vassiliouk irabazi zituen, eta 1993koak, berriz, Clerise, Bilkura Demokratikoaren Alderdiko eskuin adarreko hautagaiak. 1992an Nazio Batuek bi komunitatez eta bi eskualdez osaturiko herrialde izendatu zuten uhartea, eta bi komunitateen arteko eskubide berdintasuna onartu zuen. 1995ean Zipre Europar Batasunean sartuz herrialdearen zatiketa gaindituko zelako iritzia zabaldu zen, eta helburu horri begira 1997an Cleridesen eta Denktashen arteko elkarrizketak egin ziren, Nazio Batuen gidaritzapean. Elkarrizketa haien helburua zen uhartea Europar Batasunean sartu aurretik bi zatien bateratzea nola bideratu erabakitzea. Baina Europar Batasunak Zipreko greziar alderdiko agintariekin elkarrizketak izan zituen, eta horrek Zipre barruko elkarrizketak etenarazi zituen. Azkenik, 1998an Zipreko greziar alderdia Batasunean sartzeko urratsak egiten hastea erabaki zen, turkiar aldea kanpoan utzita.

2003ko hauteskundeetan, Tassos Papadopulos aukeratu zuten lehendakari. 2004an, Zipre Europako Batasunean sartu zen. Urte horretan bertan, NBEk erreferendum batera deitu zituen Zipreko bi komunitateak herrialdea bateratu ala ez erabakitzeko. Papadopulos lehendakariak ezezko botoa eskatu zuen, eta Zipreko hiru greziarretik bik ezetz esan zioten proposamenari; eta, nahiz turkiarren artean baietzak irabazi, proposamena ez zen onartu, NBEk bi komunitateen baietza eskatua zuelako.

2008ko hauteskundeetan, Dimitris Christofias aukeratu zuten lehendakari, Zipreko Alderdi Komunistako idazkari nagusia. 2008ko irailean, Zipreko buruzagi greziarrak eta turkiarrak negoziazioetan hasi ziren 1974. urteaz geroztik uhartea bitan banatua daukan zatiketari amaiera emateko.

2014ko urriaren 7an zabaldu zenez, urriaren 9an uhartearen bateratzeari buruz hitz egiteko bilera bat zeukaten Nikos Anastasiadis Zipreko presidenteak eta Dervis Eroglu buruzagi turko-zipretarrak. Baina Anastasiadisek bertan behera utzi zuen bilera, Turkiako Gobernuak urriaren 20tik aurrera Zipreko uretan zegoen Salbuespen Ekonomikoko Eremura azterketa sismikoak egiteko ontzi bat bidaliko zuela adierazi ondoren[3].

Gobernua eta administrazioa

Zipreko etnien banaketa politikan ere nabarmentzen da, komunitate bakoitzak bere erakundeak eta gudarostea baititu. Zipreko Errepublikan, nazioartean ezagutzen den errepublikan, sistema presidentzialista dute. Lehendakaria da estatuburua eta berak du aginpide betearazlearen ardura. Legegintzaren ardura ordezkarien ganberaren esku dago.

1960ko konstituzioaren arabera (1985ean berridatzi zen) greziarren eta turkiarren artean banatu behar ziren gobernu erakundeak eta legebiltzarreko eserlekuak (% 70 greziarrentzat, % 30 turkiarrentzat), baina 1974. urtean Turkiako gudarosteak uhartearen iparraldea hartu ondoren turkiarrek beren konstituzioa osatu zuten 1975ean, eta turkiarrek Zipreko Errepublikako erakundeetan parte hartzeari utzi zioten; nazioartean estatu burujabe gisa onartua ez den arren, beren lehendakaria, legebiltzarra eta epaitegiak antolatu zituzten.

Banaketa administratiboa

Zipreko Errepublika 6 barrutitan banatzen da. Barruti hauek udalerritan banatzen dira.

Zipreko mapa Barrutiak
NikosiaLarnakaLimassolPafosAkrotiriKyreniaFamagustaDhekeliaCyprus districts named.png
Famagusta
Kyrenia
Larnaka
Limasol
Nikosia
Pafos
Cyprus lrg
Zipreko mapa.

Demografia

Biztanleria

Zipretarrak bi etnia nagusitan daude banatuak, greziarrak eta turkiarrak. Gainerakoak armeniarrak dira gehienak. Bi gizatalde nagusi horietatik, greziarrak erlijioz kristau ortodoxoak dira, oro har, eta turkiarrak musulman sunniak.

1974. urtean Turkiako gudarosteak Zipreko iparraldea hartu zuelarik, barne emigrazio handiak izan dira Zipreko uhartean, eta horrela, gaur egun, uharteko greziar jatorriko zipretarrak hegoaldean bizi dira (Zipreko Errepublika) eta turkiar jatorrikoak, berriz, iparraldean (Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika); kanporako joera ere oso handia izan da, eta kanpoan Zipren bertan adina zipretar dago. Zipreko uhartean bizi diren greziarren eta turkiarren artean desberdintasun nabarmenak antzematen dira, bizimoduan, ohituretan eta baita hezkuntzan ere (hezkuntza sistema bereziak dituzte grezieraren eta turkieraren erabiltzaileentzat, greziarrena estatuaren eskumenekoa, eta turkiarrena Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublikaren eskumenekoa). Bai komunitate batean eta bai bestean oso apala da alfabetatu gabeko herritarren tasa. Uharteko baliabide ekonomiko urriak direla-eta, zipretar asko beste herrialde batzuetara joan da lan egitera, batez ere, Ziprek burujabetasuna lortu zuen ondorengo urteetan, Britainia Handira gehienbat.

Ekonomia

Zipreko ekonomiaren nondik norakoa aztertzerakoan oso kontuan hartu beharra dago, gainerako gaietan bezala, iparraldearen eta hegoaldearen arteko zatiketa.

Zipreko gobernuaren eskumeneko partean, hau da, parte greziarran, ekonomia nahiko aurreratua da, baina kanpoko eraginen mendekotasuna oso handia da. 1990eko hamarraldian ekonomiaren hazkundean ikusten denez, gorabehera nabarmenak izan dira azken urteetan batetik egoera politiko nahasiaren eraginez eta Mendebaldeko Europako ekonomiaren egoeraren gorabeheren eraginez, bestetik. Turismoa indar handia hartzen ari da, eta bertako zerga abantailez baliatzen diren atzerriko enpresek ere laguntza handia eman diote bertako ekonomiari.

Turkiar aldea, berriz, lurralde azpigaratua da ekonomiari dagokionez, eta Turkiak bakarrik ezagutzen duenez errepublika hori estatu burujabe gisa, zailtasun handiak dituzte atzerriko inbertsioak erakartzeko; nazioarteko enbargopean dago. Bertako ekonomia nekazaritzan oinarritua da, baina Turkiaren laguntzaren mende dago. Turkiak laguntzak ematen ditu turismorako, heziketarako eta industriarako, besteak beste, bertako ekonomiaren ahultasuna dela-eta.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Euskaltzaindia Europako toponimia fisikoa.
  3. «Ziprek bertan behera utzi du bateratze bilera, Turkiak ontzi bat bidaliko duelako», Berria, 2014-10-08

Kanpo estekak

.cy

.cy Zipreri dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Domeinu honek ez du ordea Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublikarentzako balio; hauentzako badago .nc.tr domeinua esleituta.

Erregistroa bertako biztanleria, enpresa eta erakundeentzako mugatuta dago. Zenbait azpidomeinuk badu baldintza bereziren bat, baina .com.cy askea da.

.tr

.tr Turkiari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Ekialde Ertaineko Unibertsitate Teknikoko informatika sailak kudeatzen du.

.nc.tr bigarren mailako domeinua Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublikarentzako, ez baitauka herrialde kode propiorik.

1989ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1989ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 34. edizioa izan zen. Lausanako Palais de Beaulieu erakustazokan ospatu zen, Suitzan, maiatzaren 6an. Aurkezleak Jacques Deschenaux eta Lolita Morena izan ziren.

Garailea Jugoslaviako Riva taldea izan zen, "Rock Me" kantuarekin. Jugoslaviaren lehen garaipena izan zen, eta bakarra, izan ere estatu bateratu bezala handik gutxira desegin zen (1991an).

Hogeitabi herrialdek hartu zuten parte, 1987ko errekorra berdinduz. Zipre urte bateko eten baten ostean bueltatu zen.

Base burujabea

Base burujabeak edo Base subiranoak (Sovereign Base Aires edo SBAs ingelesez) Erresuma Batuak aurretik gobernatu zituen lurraldeetan, lurralde horiek independentzia lortu zutenean mantendu ziren base militar britainiarrak dira.

Ekialde Hurbila

Ekialde Hurbila —batzuetan Ekialde Ertaina deitua, ingelesezko Middle East izenaren eraginez— Egiptotik Iraneraino eta Turkiatik Yemeneraino dauden lurrak barne hartzen dituen eskualdea da. Izena ikuspegi eurozentrikoaren isla da, Mendebaldeko Europatik ekialdera hurbilen dagoen lurraldea delako.

Oro har, Ekialde Hurbila herrialde hauek osatzen dutela jotzen da:

Arabiar Emirerri Batuak

Bahrain

Egipto

Irak

Iran

Israel

Jordania

Kuwait

Libano

Oman

Palestina

Qatar

Saudi Arabia

Siria

Turkia

Yemen

ZipreHorrenbestez, Afrikako, Asiako eta Europako lurrak ditu Ekialde Hurbilak. Zenbaitek Afganistan ere sartzen dute bertan.

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Abesti Lehiaketa edo Eurovision (ofizialki ingelesez Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero ospatzen den Europa mailako abesti lehiaketa da. San Remoko Abesti Lehiaketan oinarrituz sortua izan zen. Bertan Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide diren herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Herrialde partaide bakoitzak abesti bat aurkezten du, saioan zuzenean kantatua izango dena, eta beste herrialdeen ordezkaritzen artean botoak banatzen ditu, lehiaketako abesti gustokoena aukeratua izan dadin.

Kirol txapelketez aparte, munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, besteak beste Txina eta Estatu Batuetan. Australian bereziki jarraipen nabarmena du, eta honen ondorioz 2015an ezohikoz Australia parte hartzera gonbidatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2000 urtetik, lehiaketa Internet bidez ere jarraitu daiteke.

Greziera

Greziera edo grekoa Grezian hitz egiten den hizkuntza da. Herrialde horretaz gain, Zipren ere nagusi da eta beste hainbat herritan gutxiengo aipagarriak daude: Italiako grikozko nahiz grekokalabrerazko hiztunak, Albaniakoak, eta abar.

Hego-mendebaldeko Asia

Hego-mendebaldeko Asia Asiako eskualde geografiko eta politikoa da.

Imnos is tin Eleftherian

Imnos is tin Eleftherian (euskaraz Ereserkia Askatasunari) Grezia eta Zipreko ereserkia da.

Ipar Zipreko Turkiar Errepublika

Ipar Zipreko Turkiar Errepublika (turkieraz, Kuzey Kıbrıs Türk Cumhuriyeti, KKTC) de factozko errepublika independentea da. Zipre uhartearen lurraldearen herena kontrolatzen du, iparraldean. Errepublikak 1983an aldarrikatu zuen independentzia. Bederatzi urte lehenago, 1974an, uhartea Greziarekin batzea asmo zuen greziar-zipretarren estatu kolpe batek Zipreren Turkiaren inbasioa eragin zuen. Horrela, Ipar Zipre Turkiak soilik onartzen du, eta bertatiik laguntza ekonomikoa, politikoa eta militarra jasotzen du. Gainontzeko nazioarteko eragileek, Nazio Batuak eta Europako Batasunak barne, Zipreko Errepublikaren subiranotasuna uharte guztian onartzen dute.

Levanteko itsasoa

Levanteko itsasoa (arabieraz: شرق البحر الأبيض المتوسط‎; hebreeraz: מזרח תיכון‎; turkieraz: Doğu Akdeniz; grezieraz: Της Ανατολικής Μεσογείου, Tis Anatolikís Mesogeíou) Mediterraneoaren ekialdean dagoen itsasoa da. Iparraldean Turkia, ekialdean Siria, Libano, Israel eta Gazako zerrenda, hegoaldean Egipto eta Libia eta ipar-mendebaldean Egeo itsasoa ditu. Bertoko uharterik handiena Zipre da.

SESBeko futbol selekzio nazionala

SESBeko futbol selekzio nazionala Asia eta Europa artean zabaltzen zen herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia izan zen. FIFAk Errusiako futbol selekzio nazionala hartzen du Sobietar Batasunekoaren jarraipen gisa eta hari esleitzen dizkio honen estadistikak, baina ezin da ahaztu Sobietar Batasuneko selekzioan Errusiatik kanpoko jokalari askok hartu zutela parte, gehienbat Ukrainiakoek.

Oleg Blokhin izan zen partida gehien jokatu zituen jokalaria (112), bai eta gol gehien sartu zituena ere (42).

Azken partida Larnacan (Zipre) jokatu zuen, 1991ko azaroaren 13an, eta 0-3 irabazi ziron Zipreri.

Turkiera

Turkiera turkiar hizkuntza bat da, berez Turkian, Zipren, Bulgarian eta antzinako Otomandar Inperioko herrialdeetan hitz egiten dena, bai eta Europar Batasunera eta Amerikara emigratutako milioika turkiarrek ere darabiltena.

Turkieraren berezko ezaugarri nabarmenenak bokalen harmonia eta aglutinazioa dira. Hitzen oinarrizko ordena subjektua-objektua-aditza da. Ez dauka izen klaserik ez eta genero gramatikalik ere. Tratamenduaren erabilera garrantzitsua da, batez ere ohorezko trataera. Bigarren pertsonako izenordainak erabiltzen dira gizalege maila desberdinak, distantzia soziala, adina edo senidetasuna adierazteko.

1928az geroztik, latindar alfabetoa erabilita idazten da, arabiarraren ordez, Kemal Atatürken ekimenez.

UEFA

UEFA edo Union of European Futbol Associations (Europako Futbol Elkarteen Batasuna) Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente horretako futbol erakunde nagusia da, eta FIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusia Nyonen (Suitza) dauka.

Gaur egun, Aleksander Čeferin da presidentea, 2016an ordeztu zuen hordurarte postu hori zuen Michel Platini.

Zipreko bandera

Zipreko bandera kolore zurikoa da, eta erdialdean Zipreko uhartea eta olibondoaren bi adar ditu.

Zipreko futbol selekzio nazionala

Zipreko futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. GSP Stadium zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Nikosia hiriburuan.

Europako herrialdeak
Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetoniaLituaniaLuxenburgoMaltaPoloniaPortugalTxekiar ErrepublikaSuedia • Zipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak

 Albania ·  Aljeria ·  Bosnia-Herzegovina ·  Egipto ·  Eslovenia ·  Espainia ·  Frantzia ·  Gibraltar ·  Grezia ·  Israel ·  Italia ·  Kroazia ·  Libano ·  Libia ·  Malta ·  Monako ·  Montenegro ·  Maroko ·  Palestina ·  Siria ·  Tunisia ·  Turkia ·  Zipre

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.