Zeramika

Zeramika (grezieratik κεραμικός keramikos, erretako substantzia) buztinez edo portzelanaz ontziak sortzeko artea da, baita sortutako elementuen izena ere. Silikatoz eginiko hainbat produktu industrialez gainera, beroaren bidez sorturiko estalkiei ere deitzen zaie.

Zeramika egiteko prozesuan, lehenik buztina edo beste ekaiak txikitu edo ehotzen dira eta urarekin nahasten dira orea egiteko; orea estutu eta moldatu egiten da nahi den tankera emateko, gero lehortzen uzten da eta labean egosten da oso tenperatura handian. Zeramika-gaia apaindu ahal izateko, lehenengo kanpoaldetik berniza eman behar zaio. Zeramika gaiek ezaugarri hauek dituzte: erregaitzak dira, ez dute beroa eta elektrizitatea eroateko gaitasun handirik eta erresistentzia handikoak izaten dira, hauskorrak badira ere. Silizea (SiO2) da zeramikaren oinarrizko gaia. Gaur egun, silikatoez gainera, beste ekai asko erabiltzen dira.

Ajuar tumba 155 Necrópolis de Baza (M.A.N. conjunto 162) 01
Antzina eginiko zeramikazko ontziak

Historia

Zeramika antzina-antzinako artea da, historiaurreko gizakiek dagoeneko erabiltzen zutena. Aztarna zaharrenak (K.a. 6000. urtekoak) Irango Hotu eta Belt haitzuloetan eta Jerikon aurkitu dira. Garai hartan eltzeak eskuz egiten zituzten, labe irekietan egosi, eta eguzkitan lehortzen zituzten. Zeramikaren garapenak buztina moldatzeko tornua eta buztina egosteko labe itxia ekarri zituen. Gai beiratuak ere erabiltzen hasi ziren, gero zeramika apaindu ahal izateko. Tornua egiptoarrek sortu zuten K.a. 3000. urte inguruan, eta handik Mesopotamiara, Kretara, Greziara eta gero Europa osora hedatu zen. Garai hartan Greziako zeramika margotuak goi-maila iritsi zuen Txinakoarekin batera; txinatarrek beiratzearen teknika hobetu zuten, eta portzelana asmatu zuten. Arabiarrek txinatarren aurkikuntzak zabaldu zituzten Mendebaldean Espainiatik barrena eta zeramika polikromatua landu zuten. K.o. XIII eta XIV. mendeetan Andaluzian azulejoak landu ziren gehienbat, eta Valentzian (Manises), toska. Errenazimentuaren garaian, Italian hormak mosaikoz apaintzeko zeramikak ospe handia izan zuen; aipagarriak dira Faenza, Forli, Siena, Gubbio eta Pesaroko lantegiak. XVII. mendean hasi ziren Europara iristen Txinako portzelanak, Europan bertan teknika berriak eragin zituztenak. Garai hartan sortu ziren Frantzian Mennecy, Chantilly eta Vincennesko eskolak, Sèvresko portzelana egiten zutenak. Alemanian portzelana gogorra asmatu zuten, eta XVIII. mendean berehala zabaldu zen Europa osoan. XX. mendean, artista ezagun batzuek, Picasso, Gaudí, Miró eta Llorens Artigasek besteak beste, zeramikazko artelanak egin izanak berrikuntza handia ekarri dio zeramikari.

Ikus, gainera

Atenas

Atenas (grezieraz: Αθήνα, Athína, aˈθina ahoskatua; antzinako grezieraz: Ἀθῆναι, Athēnai) Greziako eta Atika eskualdeko hiriburua. Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Atenas inguruan dago Greziako industrialde garrantzitsuena.

Europar Batasuneko bederatzigarren metropoli-barrutirik handiena da: 3.7 milioi pertsona ingururekin.

Balbula termoioniko

Balbula termoionikoa —balbula elektronikoa, hodi elektronikoa, huts balbula edo huts hodia ere deitua— osagai elektroniko bat da, seinaleak anplifikatzeko, kommutatzeko edo eraldatzeko erabiltzen dena. Elektroien mugimendua kontrolatzen du presio oso baxuko espazio huts batean, edo bereziki aukeratutako gasen presentzian. Jatorrizko balbulak ahalbidetu zuen elektronikaren garapena XX. mendearen hasieran. Horrekin batera, sektore batzuen garapena ahalbidetu zuen, adibidez: irrati-difusioa, telebista, radarra, sare telefonikoak, konputagailu analogikoak eta digitalak, industria kontrola eta abar. Aplikazio horietako batzuk huts-hodia asmatu baino lehen ere existitzen ziren, baina harekin gorakada handia lortu zuten.

Historian zehar balbula mota asko izan dira, baina oinarrizko lan-printzipioak hauek dira:

Edison efektua: Balbula elektroniko gehienak metal beroek dituzten propietateetan oinarritzen dira; alegia, beraien gainazaleko elektroiak askatzen dituzte.Gas ionizatuak: Beste kasuetan, gas ionizatuek dituzten eroankortasun elektrikoaren propietateak erabiltzen dira. Hau nagusiki garrantzitsua izaten da tentsio erregulatzaileetan, merkurio lurrun artezgailuetan, T/R kommutazio-balbuletan, etab.Efektu fotoelektrikoa: Beste kasuetan, funtzionamendu-printzipioa efektu fotoelektrikoagatik askatutako elektroietan oinarritzen da.Teknologia honen gainbehera transistorearen asmakuntzarekin hasi zen, eta halaxe jarraitu zuen egoerak osagai solidoen garapenarekin, balbulak baino txikiago, merkeago eta fidagarriago zirelako. Hala ere, gaur egun oraindik aplikazio zehatz batzuetan erabiltzen da, arrazoi teknikoengatik egokiago izaten baita. Adibidez, potentzia altuko erradio-frekuentziako transmisoreetan eta radar-sistemetan, magnetroiak, TWT uhin mailakatuko balbulak, tiratroiak, eta abar erabiltzen dira. Telebistan eta osasun arloko irudikapen-sistemetan oraindik hodi katodikoak erabiltzen dira, eta etxeetan erabiltzen diren mikrouhin labeen funtzionamenduaren oinarria da. Mikrofono, gitarra eta baxu-aurreanplifikadoreetan ere asko erabiltzen dira, eta baita hi-fi ekipamenduetan ere.

Batlló Etxea

Batlló Etxea (katalanez Casa Batlló, Ahoskera (i · ?)) Bartzelonako modernisme estiloko eraikina da, Antoni Gaudí arkitektoak 1905 eta 1907. urteen artean egindakoa. Eixampleko barrutian kokatuta dago, Gràcia pasealekuaren 43. zenbakian.

Josep Batlló i Casanovas, ehungintzako enpresari katalanak eraiki zuen. Eraikinaren zatirik ezagunena aurrealdea da, Gaudik egindakoen originaletakoa baita, izan ere, harria, burdin forjatua, beirazko puskak eta zeramika polikromatua bezalako elementuak nahastu baitzituen. Etxearen eraikuntzan, Gaudik Josep Maria Jujol eta Joan Rubió i Bellver arkitektoen laguntza izan zuen ere.2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondaretzat hartu zuen. Eraikina bisitatu daiteke eta 2011n 600.000 bisita inguru izan zituen.

Buztin

Buztina hidrataturiko aluminio silikatu agregatuz osaturik dago, aluminio mineralen deskonposaketatik datozenak. Dituen ezpurutasunen arabera, kolore ezberdinak izan ditzake, zuria, adibidez, erabat purua baldin bada. Feldespatua duten harkaitzen deskonposaketatik sortzen da, milaka eta milaka urte irauten duen prozesu natural baten ondorioz.

Fisikoki, koloide bezala jotzen da. partikula oso-oso txikiekin eta azal lauarekin. Buztinaren partikulen diametroa 0,002 milimetro baino gutxiagokoa da. Testura frakzioan, fitolito izeneko partikula ez mineralak egon daitezke. Kimikoki, aluminosilikatu bat da, eta, bere formula, honako hau da:

Al2O3•2SiO2•H2OUrarekin nahasten denean plastikotasuna hartzen du, baita indarra eta sonoritatea ere, 800 gradutik gora berotuz gero. Suaren bidez gogorturiko buztina izan zen gizakiak egindako lehen buztingintza, eta, oraindik ere, material merkeenetako bat da, baita erabilera ugarienak dituenetako bat ere. Adreiluak, sukaldeko erremintak, arte objektuak, baita okarina bezalako musika tresnak buztinarekin egindakoak dira. Prozesu industrial askotan ere erabiltzen da, paper edo zementu ekoizpena edo prozesu kimikoetan adibidez.

Delft

Delft ( entzun (i · ?)) Herbehereetako Hego Holanda probintziako herria da. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 96.961 biztanle zituen.

Hiri honek Unibertsitatea, industria nuklearra, mekanikoa eta elektrikoa du. Petrolio hobiak daude hiritik hurbil. Oso ospetsuak dira bertan eginiko zeramika eta portzelana lanak. Aipagarriak dira XVII. mendeko udaletxea, Oudekerk (XIII) eta Nieuwekerk (XIV) elizak, Santa Katalinaren atea (XV) eta ubide zaharrak.

Eskulangintza

Eskulangintza edo artisautza industriatik kanpo eginiko produktuen ekoizpena da, manufaktura ez dena. Eskulangile edo artisauak ekoizpenaren maila guztiak betetzen ditu eta, sarri, salmenta bera.

Faiantza

Faiantza kanpoaldea beiraztatua duen zeramikazko materiala da. Izenaren jatorria Ravena ondoko Faenza hiriaren aldaeratik dator.

Zeramika hau, aurretik, ash izeneko landare bat edo natroia bezalako alkalino erako material eranskari batekin nahasten zen hondarra edo kuartzo bikortsuz eginiko ore batetik abiatuta lortzen zen. Ondoren, orea labe batean berotzen zen, non, nahasketa horretako osagai sodikoa kanpoan kontzentratzen zen, gainazalean amaiera beirakara eder bat zuen zatia lortuz.

Kolorerik ohikoenak honako hauek dira: urdin argia, urdin berdexka eta okrea. Kolore hauek, kobre, burdin, kobalto eta manganeso pigmentuak erabiliz lortzen ziren.

Ganibet

Aiztoa edo ganibeta mozteko erabiltzen den ertz edo xafla da, eskuz edo beste modu batez eusten dena eta heldulekua duena edo ez. Aiztoak gutxienez Harri Arotik (duela bi milioi eta erdi urtetik gutxi gora-behera) erabiltzen dira. Hasieran harriz, silexez edo obsidianaz egiten ziren; ondoren, teknologiak aurrera egin ahala, beste material batzuk erabili izan dira, hala nola brontzea, kobrea, burdina, altzairua, zeramika edo titanioa.

Jakut

Jakuta (errusieraz: Якуты, Jakuty) edo sakha (sakheraz: Сахалар, Sakhalar) ekialdeko Siberiako herri handienetako bat da, kulturari dagokionez oso errusiartua dagoena. XX. mendearen amaieran 380.000 inguru ziren. Gehienak Jakutian bizi dira, baina Amur, Magadan eta Sakhalinen ere hedaturik daude.

XV. mendetik aurrera zabaldu ziren sakhak mendebaldetik Baikal aintziraren iparraldeko lurraldeetara eta Lena ibai arroaren erdialdeko lurraldeetan finkatu ziren XVII. mendean. Jakutak turkiarrak dira jatorriz, familia horretakoa da sakhera, beren hizkuntza, eta evenk izeneko herri siberiarrarekin nahasi ziren. Oraindik orain, jakutak erdi-nomadak eta abeltzainak dira eta, Siberiako beste herri batzuek ez bezala, zeramika eta burdina lantzen dituzte aspaldidanik. Guztiz bizkortu da jakuten errusiartzea XX. mendean zehar.

Katilu

Katilu lurrezko edo toskazko ontzia da, goporra baino handiagoa eta fraidekatilua baino txikiagoa, biribila eta kirtenik izaten ez duena, esnea eta antzeko edariak hartzeko erabiltzen dena.. Txikia denean, kikara du izena. Edari beroak hartzeko erabilia, beste edariekin ontzi informala da (edalontzi edo koparekin alderatuta).

Maien zibilizazioa

Maien zibilizazioa Mesoamerikako zibilizazioa izan zen, espainiarrak Ameriketara iritsi aurretik maia herriek garatu zutena. Aipagarria da haien idazkera sistema, kolonaurreko Amerikan erabat garatu zen bakarra, eta baita haien artea, arkitektura, eta matematika eta astronomia ezagutza handiak. Une gorenean, kultura maiak lurralde zabala hartu zuen: egungo Mexikoko hegoaldea (Yukatan, Campeche, Quintana Roo, Chiapas eta Tabasco estatuak) eta Belize, Guatemala, Honduras eta El Salvadorko zatiak.

Mesoamerikako kronologiaren arabera, hiru aro nagusi bereizten dira kultura honen barruan: aurreklasikoa (K.a. 2000-K. o. 250 bitartean), klasikoa (300-900 bitartean) eta postklasikoa (900. urtetik espainarren etorrera eta konkista arte). Aro Klasikoa izan zen distiratsuen eta orijinalena. Maien zibilizazioak hartu zuen lurralde zabal hartan sakabanaturik zeuden ehundaka hirien artean Tikal, Uaxactun, Palenque, Bonampak edo Yaxchilan izan ziren nagusiak. Berriki arte aldi baketsua izan zela esaten bazen ere, gaur egun argi dago maiak maiz borrokatu zirela elkarren kontra, eta haien estatu-hirietako asko gotorturik zeudela. Erlijioa bera ere, hasieran uste zena baino askoz odoltsuagoa izan zen. Aro horren bukaeran oso gauza bitxia gertatu zen: hiri klasikoak jendez hustu ziren eta biztanleek Yucatán penintsulara emigratu zuten. Oraindik ere ezin izan da argitu zergatik gertatu zen hori. Aro Postklasikoa, beste eremu batean gauzatu izanaz aparte, Mexikoko kulturen eragin handia izan zuen, toltekena batez ere, haiek izan baitziren Mexikoko goi-lautadan nagusi, azteken aurretik.

Arte maia guztiz nabarmena da Ameriketako gainerako herrien aldean. Oro har, gorde diren hondakinak errituak ospatzeko egiten zituzten eraikinei dagozkie, eta ez da bizitegirik aurkitu. Ingurunea, bai denboraz eta bai eremuz ere, hedadura handikoa da, eta askotariko arkitektura estiloak bereizten dira. Nolanahi ere, hiri maien eraikuntza tipikoa ganga izunez hornituriko tenplua da. Mailak dituzten piramideen gainean eraikitako tenplu horiez gainera, beste obra mota asko ere eraiki zituzten: pilota jokorako tokiak, jauregiak, barruti zutabedunak, dorreak, zubiak, etab. Piramideetan nabarmentzekoak dira Uaxactun, Chichén Itzá, Tikal, Copán eta Uxmal. Jauregi nagusietariko batzuk Chichén Itzá, Palenque, Uxmalen daude. Tenplu-piramideetako hormak, ataburuak, paramentuak eta, batez ere, oroimenezko zutarriak edo zutarriak erliebe ederrez horniturik daude. Erdialdeko zutarrietan irudiekin batera data garrantzitsuak ezarri ohi zituzten, eraikuntza data, besteren artean: 292. urtekoa zaharrena eta 889koa berriena, arkeologoek aro klasikoa deitu dutena mugatzeko erabiliak hain zuzen. Margolaritza ederra eta koloretsua zen, maila handikoa hau ere, baina lan gutxi gorde dira (Bonampak, Uaxactun eta Chichén Itzá). Halaber, zeramika estilo desberdin anitz landu zuten.

Oraingo maiak haien arbasoen zibilizazioa garatu zen lurralde bertsuan bizi dira. Txikiak dira, buru biribilekoak, larrua kobre kolorekoa dute eta beltz leuna ilea. Beren artean lotura estua duten hizkuntzak erabiltzen dituzte. Funtsean nekazariak dira; herri baten inguruko komunitate txikietan bizi dira eta tradizioko ale eta barazkiak egiten dituzte (artoa, babarruna eta kuia bereziki) eta etxabereak izan ohi dituzte (oiloak, txerriak eta, askoz gutxiago, behiak). Industria gutxi dago maien lurraldean. Maia gehienak XVI. mendean kristautu zituzten; hala ere antzinako ohitura askok bizirik dirau oraino. Jakintza hori xamanek kontserbatu dute gehienbat; herri bakoitzean izan ohi den pertsona horrek lehengo erlijioaren eta ezagutzen aztarnak gorde ditu: antzinako egutegiaren zatiak gordetzen ditu, oilarrak sakrifikatzen eta euria erakartzeko errituak egiten ditu, etab.

Mosaiko

Mosaikoa beirazko, marmolezko, harrizko, zurezko edota zeramika zati txikiak, tesela izenekoak, erabiltzen dituen arte apaingarria da.

Denboran zehar gaia, materiala, kolorea eta aplikazio egokitzapen eta aldaketa ugari aztertu dira. Egite lana oraindik duela mende askotakoa bezalakoa da, nahiz eta antzinako artea izan denboraren emanez bizirik iraun du, gainera gero eta ezagunagoa da.

Mosaikoaren ekintza azal laua eta tamaina handienetan egon ohi da, hau da; horma, lurzorua edota sabaia baina batzuetan baita ere objektu sinple eta txikietara egokitzen da.

Brontze Aroan, Kretan gaitasun hau garatzen zen. Mosaikoen ekintzak aurkitu dira Mesopotamiako aztarnategi arkeologikoan (IV. mendetik, K.a. III. mende arte), Grezian (K.a. III. mendean) eta Mesoamerikan. Garapen handiena Erromatar Inperioan eman zen.

Neolitoa

Neolitoa (grezieratik νέος, néos, berri eta λίθος lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren.

Neolitoa Ekialde Hurbilean (Nilo, Eufrates eta Tigris ibaien artean) sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik hedatu zen Europan, Afrikan eta Asian zehar. Euskal Herrian orain dela 3.000 urte inguru izan zen Neolitoa.

Orléans

Orléans Frantziako erdialde-iparraldeko hiria da, Centre-Val de Loire eskualdeko eta Loiret departamenduko hiriburua. 113.126 biztanle zituen 1999an, 4.117 biz./km2-ko dentsitatearekin. Loira ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Merkataritzagunea da (ozpina, laboreak, ardo apartsuak) eta industriagunea (kautxua, zeramika, tabakoa). Aipagarriak dira udaletxea (Errenazimentukoa) eta katedrala (gotikoa), besteak beste.

Portzelana

Portzelana kaolina tenperatura altuan egosiz egiten den produktu zeramiko da, lodiera txikikoa, bereziki platerak, katiluak eta apaingarriak egiteko erabiltzen dena.

Teila

Teila eraikuntzen estaldura egiteko erabiltzen den pieza da, buztin egosiz egin ohi dena. Badaude teilatuak egiteko beste erak, baina, izenak dioen bezala hau estaldura nagusia da Euskal Herrian.

Bere erabilera zaharra da oso. Antzinako Grezian hasi omen ziren, izan ere, Atenasen Kerámikon izeneko errebal bat omen zegoen, bertan zeramikazko teilak egiten zituztelako.

Formaren arabera, honako teilak daude:

Erromatar teila.

Arabiar teila: Kanal tronkokonikoaren forma eta 30-50 bat zentimetroko luzera duena.

Teila laua: Forma angeluzuzena eta azpiko ertza biribildua daukana.

Teila mistoa.

Teila plastikoa, material honetaz egina delako.

Terra sigillata

Terra sigillata latinezko esaldia da, euskaraz "lur zigilatua" esan nahi duena. Erromatar zeramika gorri distiratsua izan zen, ezaugarri eskeomorfak zituena. K.a. I. mendetik k. o. III. mendera arte ekoiztu zuten eta jatorriaren arabera lau motakoa izan daiteke:

Italiakoa

Hegoaldeko Galiakoa

Hispaniakoa

Afrikakoa.Moldetan egiten zen buztin finaz; gorrixka zen eta berniz distiratsuz estaltzen zen. Sigillata ikusgarrienak Arezzon (Italia) egiten ziren terra sigillata edo “ontzi aretinoak” dira. Mitologia irudiak, mozorroak, lore sortak eta irudi geometrikoak ziren apaingarri nagusiak. K.o. II. mendean gainbehera izan zuen, eta III. mendean desagertu zen guztiz.

Terrakota

Lur erre terminoak artikulu honetara dakar. Estrategia militarra gaitzat duena beste hau da: Lur erre (estrategia).

Terrakota edo lur errea (italierazko terra cottatik, buztin egosia), modelatutako eta labean gogortutako buztina da, zeramikazko lanen funtsa, ontziendako zein eskulturak egiteko edo arkitektura apaindurarako erabilia. Etrurian ere, K.a. III. eta K.a. II. mendeetan, sarkofagoak egiteko ere erabili zen. Merimden, K.a. IV. milurtekotik erabili zen.

Urruneneko garaietatik, gizakiarentzat, buztina izan da objektuak egiteko materialik garrantzitsuena. Naturan barra-barra dago, eta soilik eskuekin, beste ezeren beharrik gabe, modelatzeko oso erraza da. Buztina, substantzia organiko kopuru txiki bat duen mineral nahasketa bat da.

Buztingintza tornua asmatua izan aurretik, gizakiak, buztina, bere eskuekin modelatzen zuen, ondoren, zapaldu eta garbitu egiten zuen ore bat prestatuz, azkenik, ontzi txikietan dekantatzen uzteko. Behin hau egin ondoren, nahasketa, forma eman arte zapaltzen zen, edo buztin zatiak espiralean biltzen zituen. Tornuak, lana erraztu eta hobetzen lagundu zuen.

Objektuak, amaitua egoteko, helduleku edo mutur bat behar badu, elementu hauek, tornuko lanaren ondoren gehitzen dira. Behin objektua amaitu ondoren, lehortze prozesua dator, prozesu honetan, terrakotak, uraren zati bat galtzen duelarik. Jarraian, pixkana-pixkana, 1300 eta 1400 gradu arteko tenperatura hartzen duen labe berezi batean egosten da. Orea, gogorragoa eta trinkoagoa bihurtzen da. Behin egoste prozesua amaitu ondoren, motelki hozten uzten da.

Lan hau egiteko, honako tresna hauek erabiltzen dira: tornua, labea, hagatxoak eta matrizeak. Hagatxoekin, amaituak eta erliebeak egiten dira buztina oraindik bigun dagoenean.

Zoladura

Arkitekturan, zoladura eraikuntza baten sendogarri horizontala da (edo eraikin baten solairu bakoitzeko sendogarri desberdinak), pertsonentzat, animalientzat edo edozein altzarirako bermea dena. Zoladurak hainbat estaldura-mota (zura, zeramika, etab.) Izan ditzake.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.