Ze Esatek!

Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea izan zen. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo «ganberroa»-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Sei disko kaleratu dituzte.

Ze Esatek!
Ze esatek 0001
Datuak
Jatorria Gipuzkoa (Euskal Herria)
Musika mota Ska, rock, reggae
Urteak 20092019
Produkzioa
Diskoetxea(k) Baga Biga, Elkar, Mirentxu Record, Bonberenea Ekintzak
Taldekideak
Mikel Albisu
Jabier Rodil
Vierbu
Julen Valderrama
Unai Arzelus
Jokin Guilisagasti
Antton Albizu
Manex Berzosa
Lehengo taldekideak

Xabier Arakama
Frank Lopepé
Alexander Arrieta
Unai Frantsesena
Boli
Informazio gehigarria
Webgune ofiziala

Historia

Ze esatek! Trikizio taldea eta Txortains taldearen arteko uztarketa da. 2008ko urrian gauzatu zen, aipatutako bi banda horietako kide batzuek AEBetara egin zuten bidaia batean. Ideia hartatik abiatuta, 2008ko abenduan, talde guztia batu zen eta lehen entsegua abenduaren 8an egin zuten. Taldea sortu eta gutxira, 2009ko urtarrilaren 23an, eman zuten lehen kontzertua eta Iruñean egin zen Korrikaren azken festan.[1]

2010eko martxoaren 4an, bere lehen diskoa kaleratu zuten, Ze Esatek!.

2010eko azaroaren 6an, Amurrion ospatu zen Ikasle Egunerako abestia grabatu zuten, "Ikasle Eguna 2010".

2011ko martxoaren 14an, taldearen Facebook orrialdean Xabier Arakamak (trikitia) eta Frank Lopepek (tronboia) taldea uzten zutela esan zuten, bere proiektuekin (Trikizio eta Mikel Hats taldeak) aurrera jarraitzeko.[2] Handik gutxira, Manex Berzosa sartuko zen tronboi.

2011ko urriaren 2an, Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaialdirako abestia grabatu zuten, Klik izena izan zuena, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka futbolariekin, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin, eta hainbat haurrekin batera. Kantua eta bideoklipa 2011ko ekainaren 29an aurkeztu zituzten.[3]

Urte bereko abuztuaren 12an, Bilboko Txori Barrote konpartsaren 25. urteurrena zela-eta, abesti berri bat aurkeztu zuten, Txori Barrote 25 Urte. Letra Etxahun Lekuek egin zuen eta musika Ze Esatek! taldeak.

2011ko azaroaren 17an, euren hurrengo albumeko lehen singlea kaleratu zuten, Urriak 11, [4] eta, 2011ko azaroaren 24an, euren bigarren diskoa kaleratu zuten, Rock & Ron izenekoa.

2011ko gabonetan, EITBn izan ziren, Euskal Kantuen gauan

2012ko azaroaren 29an euren lehenengo zuzeneko lana kaleratu zuten, Gu Gara, CD/DVD formatuan.

2013ko azaroaren 28a zen bandak "Ibuprofeno" aurkeztu zuenean eta urte horretako Durangoko azokan bandako kideak "sendagile" izan ziren. Horrelaxe jarraitu zuten Hatortxu Rock edo Dokan eginiko aurkezpenetan ere. Hauexek izan ziren abestiak: Circle Pit Ska!, Kolorea kendu, Salon kitty, Viele Arten, Nere lagunak gartzelan daude, Ibuprofeno goizak, Beldurrak besarkatuz, Melody, USAmerikarren tranpa, But you don’t have a band, Argizaria eta Irribarre egin.

2015ean, disko berria etorri zen: Inoiz egin dugun diskorik onena. Tolosako Bonberenean grabatu zuten eta 10 abestiz osatuta zegoen. Hauxek dira: Ezin zaitut jasan, Kosta ala kosta, Summer of 74, Pianistaren heriotza, Zapaiatik zintzilik, Ilunetik argira eta buelta, Jonky Rolari, Working Class, Saminaren ederra eta Bagoaz.

2017an diska berri bat plazaratu dute Durangoko Azokan, Ibilita ikasten da erortzen. Berriz ere Baga-Bigarekin atera dute eta bertan hiru abestiren hitzak Sustrai Colina bertsolariak egin ditu. Horrela zioen Inaxio Esnaola Aranzadik Berrian, 2017ko azaroaren 19an:

« Beraiek aitortu dute kantu berrietan punk-rocka zein pop melodiko estatubatuarra nabari direla. Dena aldatzen da eta Egunsentia heldu baino lehen abestiek arrazoia ematen diete. Zortzi mutilen ohiko izaera dute Zapatak gastatu arren singleak eta Etorri Mr. Marshall bihurriak. Ordea, neska ahotsek aberasten duten kantuak dira onenak: Rude Girl benetako ska pieza eta Su olatu baten aparta, Koban taldeko nesken parte hartzearekin.[5] »

2019ko Otsailaren 11n, sare sozialen bidez, taldearen agurra komunikatu zuten, 2018ko Abenduaren 2an azken kontzertua emanez Laudion.

Taldekideak

Egungoak

  • Mikel Albisu - ahotsak, txalaparta (2009 - 2019)
  • Jabier Rodil - ahotsak (2009 - 2019)
  • Iñaki Rodriguez 'Vierbu' - gitarra (2009 - 2019)
  • Julen Valderrama - gitarra (2009 - 2019)
  • Unai Arzelus - baxua (2009 - 2019)
  • Antton Albizu - tronpeta (2009 - 2019)
  • Manex Berzosa - tronboia (2011 - 2019)
  • Jokin Guilisagasti - bateria (2014 - 2019)

Lehenagokoak

  • Xabier Arakama - trikitia, txalaparta (2009 - 2010)
  • Frank Lopepé - tronboia (2009 - 2010)
  • Alexander Arrieta - saxofoia (2009 - 2012)
  • Unai Frantsesena - bateria (2009 - 2012)
  • Boli - bateria (2012 - 2014)

Diskografia

Kontzertu birak

  • Ze Esatek! 1. Bira - 2009ko urtarrila - abendua
  • Ze Esatek! 2. Bira - 2010eko otsaila - iraila
  • Ze Esatek! 3.0 Bira - 2011ko apirila - urria
  • Rock & Ron Tour - 2011ko abendua - 2012ko urria

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1.   Xabier Arakama Ze Esatek! taldeko trikitilariari egindako elkarrizketa . Noiz kontsultatua: 2011-06-20 .
  2.   Xabier Arakamak eta Frank Lopepek Ze Esatek! taldea uzten dute . Noiz kontsultatua: 2011-06-20 .
  3.   Kilometroak 2011ko Klik abestiaren bideoklipa . Noiz kontsultatua: 2011-06-30 .
  4.   Urriak 11 entzungai Gaztea .
  5. http://www.badok.eus/musika/disko-kritika-ibilita-ikasten-da-erortzen-ze-esatek/
  6.   Ze Esatek! – Inoiz egin dugun diskorik onena | Bonberenea . Noiz kontsultatua: 2017-12-09 .
  7.   Ibilita ikasten da erortzen . Noiz kontsultatua: 2017-12-09 .
Rock

Rock musika musika estilo bat da. 1950eko hamarkadan sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan "rock and roll" izenarekin, eta 1960ko hamarkadatik aurrera hainbat estilotan garatu zen, bereziki Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Bere sustraiak 1940eko hamarkadan eta 1950ekoan garatutako estiloan ditu, blues, rhythm and blues eta country musikatik eragina jasotzen zuen musikan. Rock musikak beste estilo askotatik ere jaso zituen eraginak, hala nola blues elektrikoa, folk musika, jazza, musika klasikoa eta beste estilo batzuetatik. Rocka gitarra elektrikoan zentratu da, normalki baxu elektrikoa, bateria eta abeslari bat edo gehiago dituen musika-taldeak osatuz. Rocka, normalki, 4/4 konpasean egiten da, ahapaldietan garapena eta errepikatzen den estribillo batekin, baina generoak era askotako konposizioak ditu. Pop musikan gertatzen den bezala, abesti askok maitasun erromantikoa lantzen dute, baina askotan erabili da gai sozialak edo aldarrikapen politikoak egiteko.

1960ko hamarkadako "rock klasiko"aren garaitik aurrera, hainbat azpi-genero garatzen joan dira, batzuetan hibridoak blues rock, folk rock, country rock, southern rock, raga rock edo jazz rocka bezala; horietako batzuek musika psikodelikoaren garapenean garrantzia izan zuten, psikodeliaren eta hippien kontrakulturatik jaio zena. Rock progresiboak egitura artistikoak garatu zituen; glam rockak estilo bisuala goraipatu zuen; eta heavy metal azpigenero arrakastatsuak bolumena, indarra eta abiadura baliatu ditu. 1970ko hamarkadaren erdialdetik, punk rockak kritika politiko eta sozial handiko musika egin zuen. 1980ko hamarkadan punkaren garapenarekin new wave, post-punk eta rock alternatiboa jaioko ziren, eta Euskal Herrian Euskal Rock Erradikala. 1990eko hamarkadatik aurrera rock alternatiboa garatzen hasi zen, mainstream bilakatuz grunge, Britpop eta indie rock azpigeneroekin. Pop punk, rock elektronikoa, rap rock eta rap metal azpigeneroak 1990eko hamarkadatik aurrera sortu ziren, eta 2000ko hamarkadan saiakerak egon dira rockaren historia berrikusteko, bereziki garage rock eta techno-pop musika estiloetan.

Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da, adibidez Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduak edo San Franciscon garatu zen hippie kontrakultura. 1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua edo emo azpikulturak ekarri ditu. Protesta-abestiaren folk iturritik edan du rockak, eta askotan arraza, sexua edo drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu dira musika estilo honekin.

Ze Esatek! (albuma)

Ze Esatek! Ze Esatek! taldearen estudioko lehen albuma da. 2010eko martxoaren 4an kaleratu zuten.

Diska honek Ze Esatek! taldearen kontzertuetan ospetsu bihurtu diren abestiak biltzen ditu, hala nola, "Kantuz Eskertu" edota "Anabasa".

Diska Hazparnen, Lapurdin, grabatu zuten Paxkal Etxepare teknikari eta Ikus taldeko gitarjolearen laguntzarekin eta Bordeleko Globe Audio Studioan egin zuten masterizazioa, 2009ko abenduan eta 2010eko urtarrilean.

Ze Esatek! 3.0 Bira

Ze Esatek! 3.0 bira Ze Esatek! taldearen hirugarren bira izan zen. Bira 2011ko apirilaren 1ean hasi zen, eta urriaren 2an bukatu zen.

Bira honek Xabier Arakama trikitilariaren eta Frank Lopepé tronboilariaren irteera suposatu zuen. Manex Arrieta sartu zen tronboilari bezela.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.