Zas

Zas Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua % 99,42 da.

Zas
 Galizia
Pazo de Romelle

Zas udalerriko Romelle jauregia.
Zaseko bandera

Zaseko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Terra de Soneira
Izen ofiziala Zas
Alkatea Manuel Muíño Espasandín
(BNG) (2008)
Posta kodea 15850
INE kodea 15093
Kokapena
Koordenatuak 43° 05′ 43″ N, 8° 55′ 27″ W / 43.095277777778°N,8.9241666666667°WKoordenatuak: 43° 05′ 43″ N, 8° 55′ 27″ W / 43.095277777778°N,8.9241666666667°W
Zas hemen kokatua: Espainia
Zas
Zas
Zas (Espainia)
Zas hemen kokatua: Galizia
Zas
Zas
Zas (Galizia)
Demografia
Biztanleria 4.846 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -56
% 48,23 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,77
Eremua 133,29 km2
Dentsitatea 113,23 bizt/km²
Distantzia 62,3 km A Coruñara
Datu gehigarriak
http://www.concellodezas.org/
Galiziar hiztunen kopurua % 99.42

Geografia

Udalerri honek Coristanco, Santa Comba, Mazaricos, Vimianzo, Laxe eta Cabana de Bergantiños udalerriekin mugatzen du. Udalerriak itxura luzanga du eta ipar-hego norantzako zentzuan kokatzen da, bere gune garaiena Pico de Medakoa da. Nahiz eta kostalderik ez izan, udalerria Costa da Morteko erdigunean kokatzen da. Udalerriaren erditik Río Grande ibaia igarotzen da eta bere hegoaldeko parrokietatik Xallas ibaia.

Ekonomia

Galiziako barnealdeko udalerri askok bezala, Zas nagusiki nekazaritza, abeltzaintza eta lur sail txikizko ustiaketa latifundistan oinarritutako ekonomia bat du. Ekonomiaren bere beste adarrek industria, merkataritza eta ostalaritza ere barne hartzen ditu, azken honek garrantzia handia du Baioko parrokian.

Parrokiak

  • O Allo (San Pedro)
  • Baio (Santa María)
  • Brandomil (San Pedro)
  • Brandoñas (Santa María)
  • Carreira (Santiago)
  • Gándara (Santa María)
  • Lamas (Santa María)
  • Loroño (Santiago)
  • Mira (Santa María)
  • Muíño (San Tirso)
  • San Cremenzo de Pazos (San Cremenzo)
  • San Martiño de Meanos (San Martiño)
  • Santa Sía de Roma (Santa Sía)
  • Santo Adrián de Castro (Santo Adrián)
  • Vilar (San Pedro)
  • Zas (Santo André)

Turismoa

Udalerriak badu nolabaiteko garrantzia bat arrasto megalitikoei dagokionez, orain dela 5000 urteko hilobiak baititu. Ezagunena Arca de Piosa delakoa da, Muiñoko parrokian kokatuta dagoelarik. Zenbait castro ere baditu, esate baterako San Adriangoa.

Udalerriaren hegoaldean Brandomilgo zubia dago, erdi arokoa da eta erromatar oinarrien arabera eraikita dago.

Gaur egun udalerriaren herrigunean Festa da Carballeira deituriko folk jaialdia ospatu ohi da, 2008 urtean bere XXV urteurrena bete zuelarik, Galiziako herri musikaren zirkuituko topaketa nagusienen artean bere tokia lortuaz.

Herritar ospetsuak

Eugenio Romero Pose, elizgizon eta idazlea, Madrilgo gotzain laguntzailea (1949-2007).

Iruditegia

Arca da Piosa

Arca da Piosa

Pazo de Romelle

Romelleko Jauregia

Puente de Brandomil

Brandomilgo zubia

Hórreos das Torres do Allo

Torres do Alloko garaiak

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Europar Batasunan urte honetako maiatzaren 22 eta 25a bitartean ospatuko dira. Bertan, sufragio unibertsal, zuzen eta sekretuaren bidez europar hiritarrek 2014 eta 2019 bitartean luzatuko den zortzigarren legealdian Europako Parlamentua osatuko duten europarlamentariak aukeratuko dituzte. Europako Parlamentuari indar gehiago eman eta ganberan eraldaketak gauzatu zituen Lisboako Ituna indarrean dagoenetik ospatuko diren lehenbiziko hauteskundeak izanen dira.

Bok Espok

Bok Espok 2001. urtean Kepa Junkera trikitilariak Maren diskoaren barnean kaleratu zuen abesti bat da.

Cabana de Bergantiños

Cabana de Bergantiños edo Cabana Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerri bat da. Bergantiñoseko eskualdean kokatzen da. Coristanco, Laxe, Ponteceso eta Zas udalerriekin mugatzen du. Bertakoei galizieraz cabanés deritzaie, euskaraz berriz cabanestar. Herriko galiziera hiztunen kopurua % 99,65koa da.

2007ko erroldaren arabera udalerriak 5.091 biztanle zituen.

Erbi (animalia)

Lepus edo Erbi lagomorfoen ordenako generoetako bat da. Oso azkarrak dira, belarri handiak dituzte eta untxiek ez bezala ez dituzte zuloak egiten euren kumeak hazteko.

Harry Houdini

Harry Houdini, jaiotzez Ehrich Weiss, (Budapest, Hungaria, 1874ko martxoaren 24a - Detroit, AEB, 1926ko urriaren 31) ilusionista eta showmana izan zen.

Hiragana

Hiragana (平仮名) silabategi bat da, katakana eta kanji-rekin batera berezko japoniar idazkera-sistema osatzen duena. Batzuetan rōmaji edo latindar alfabetorako transkribapena ere erabiltzen da. Hiragana eta katakana kana-sistemak dira eta ez dute kontzepturik (kanji bezala) irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak bokal bat (あ,a), kontsonante bat + bokal bat (か, ka) edo sudurkaria (ん, -n) irudikatzen du.

Japoniar testu arruntetan hiru sistemak batera daude. Hiragana kanjirik ez duten japoniar hitzak idazteko erabiltzen da (partikulak barne) eta baita aditz-hondarkietan ere; halaber, kanjiaren ahoskera adierazten duen furigana sisteman ere erabiltzen da. Hiragana japoniar umeek ikasten duten lehen idazkera da.

Naxos (uhartea)

Naxos, grezieraz Νάξος, Greziako uhartea da, Egeo itsasoan dagoena, Ziklade uhartedian.

428 biztanle km² eta 14.000 biztanle. Uhartediaren irla handiena da, beraz. Hiri handiena Naxos hiria edo Chora da, 2.900 biztanlez.

Negreira

Negreira Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. A Barcalako eskualdean kokatzen da. Ekialdetik Ames udalerriarekin mugatzen du, hegoaldean Brión, Noia eta Outesekin, mendebaldean Outes eta Mazaricosekin, eta iparraldean A Baña eta Santa Combarekin.

Nunca Máis

"Nunca Máis" ("Inoiz ez berriro") Galizian sortutako plataforma da, 2002ko azaroan "Prestige" petroliontziak batik bat Coruñako kostaldean eragindako hondamendi ekologikoa salatzen zituzten elkarteak eta hiritarrak biltzen zituena.

Ramón María del Valle-Inclán

Ramón María del Valle-Inclán, jaiotzez Ramón José Simón Valle Peña, (Vilanova de Arousa, Pontevedra, Galizia, 1866ko urriaren 28a - Santiago de Compostela, Galizia, 1936ko urtarrilaren 5a) gaztelaniazko idazlea izan zen eta 98ko Belaunaldiaren literatura mugimenduko gertuko kidea. Eleberria, antzerkia eta poesia landu zituen, batik bat. Esperpento estiloaren sortzaile eta erreferentea da. Hainbat itzulpen ere egin zituen.

Real Club Deportivo de La Coruña

Real Club Deportivo de La Coruña 1906an sortutako A Coruñako futbol taldea da, 2014-2015 denboraldian geroztik lehen mailan jokatzen duena.

Vimianzo

Vimianzo Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Zas, Dumbría, Muxía, Camariñas eta Laxe udalerriekin mugatzen du. 2007ko Udal Erroldaren arabera 8.364 pertsonako biztanleria zuen (2006an 8.402, 2005an 8.466, 2006an 8.517, 2003an 8.653).

Bertako herritarrei galizieraz Vimiancés deitzen zaie, euskaraz berriz Vimianzotar. Galiziera hiztunen kopurua %99,49koa da.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.