ZZ Top

ZZ Top 1969. urtean Houstonen sortutako rock musika talde estatubatuarra da. Billy Gibbonsek, Dusty Hillek eta Frank Beardek osatu zuten taldea eta gaur egun elkarrekin daude oraindik.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan lortu zuten arrakastarik handiena, eta gaur egun birak egiten eta diskoak argitaratzen jarraitzen dute. 2004ko martxoaren 15ean Rock and Rollaren Ospearen Aretoan onartu zituzten. ZZ Topen abestien letrek, sarritan, sexuaren inguruko zehar-mintzoak eta umorea dituzte.

Taldekideen janzkeragatik ezagunak dira, batez ere Gibbons eta Hill taldekideena. Gibbons eta Hill bizar luzeak dituzte eta eguzkitako betaurrekoak eta antzeko arropa janzten dute, batzuetan berdin-berdina. Frank Beard-ek, berriz, nahiz eta bere abizenak ingelesez 'bizarra' esan nahi duen, bibotea du. 1984an bizarra mozteko produktuak egiten dituen Gillette enpresak Gibbonsi eta Hilli milioi bana dolar eskaini zien euren bizarra telebistako iragarki batean mozteagatik. Alabaina, eskaintza errefusatu zuten "Bizarrik gabe oso itsusiak gara" esanez.[1]

ZZ Top
ZZTop
ZZ Top kontzertuan
ZZ Top logo
Datuak
Jatorria Houston, Texas Ameriketako Estatu Batuak
Musika mota Blues rock
Rock
Hard rock
Urteak 1970-
Produkzioa
Diskoetxea(k) Eagle Rock, Rhino/WEA, RCA, Warner Bros., London, American
Taldekideak
Billy Gibbons
Dusty Hill
Frank Beard
Informazio gehigarria
MusicBrainz a81259a0-a2f5-464b-866e-71220f2739f1
Twitter @ZZTop
http://www.zztop.com/

Taldekideak

  • Billy Gibbons: gitarra-jotzailea eta abeslari nagusia.
  • Dusty Hill: baxu-jolea, teklatu-jolea eta abeslaria.
  • Frank Beard: bateria-jolea eta perkusioa.

Diskografia

Diskoak

  • ZZ Top's First Album (1971)
  • Rio Grande Mud (1972)
  • Tres Hombres (1973)
  • Fandango! (1975)
  • Tejas (1977)
  • Degüello (1979)
  • El Loco (1981)
  • Eliminator (1983)
  • Afterburner (1985)
  • Recycler (1990)
  • Antenna (1994)
  • Rhythmeen (1996)
  • XXX (1999)
  • Mescalero (2003)
  • Live from Texas (2008)

Bildumak

  • The Best of ZZ Top (1977)
  • Greatest Hits (1992)
  • One Foot in the Blues (1994)
  • Chrome, Smoke & BBQ (2003)
  • Rancho Texicano (2004)
  • Live From Texas (2008)

Erreferentziak

  1. ZZ Topen biografia

Kanpo loturak

100 Greatest Hard Rock Songs

100 Greatest Hard Rock Songs Ameriketako Estatu batuetako VH1 kateak 2008ko abenduaren 2tik 2009ko urtarrilaren 2ra arte sortutako telebista saioa izan zen. Saioak bost atal izan zituen eta bakoitzean 20 kanta aurkeztu ziren. Kantak aukeratzeko katearen webgunearen bidez bozketak egin ziren.

1969ko musika

1969ko musikari dagokionean, urte horretan egin ziren jaialdi erraldoiak izan ziren beharbada gertakizun ospetsuenak. The Rolling Stones taldearen emanaldian, gazte bat hil zuen “Hells Angels” taldeko kide batek AEBetako Kaliforniako Altamon herrian ospatu zen “Altamont Speedway Free Festival” jaialdian. Esan ohi da hippie aroaren amaiera markatu zuela, “Woodstock nazioaren heriotza”, kritikoek dioten bezala. Oraindik sonatuagoa izan zen AEBetako New Yorkeko Woodstock herritik gertu egin zen “The Woodstock Music and Art Festival” jaialdia. Garaiko musikari ospetsuenek hartu zuten parte, eta historiako kontzertu-sorta handienetakoa dela esaten da. Bestalde, Europan ere egin ziren beste bi jaialdi handi. Batetik, Ingalaterrako Wootton Bridge herrian egin zen “The Isle of Wight Festival” jaialdia eta, bestetik, “Festival Actuel” bezala ezagutzen dena, Belgikako Amougies herrian egindakoa.

AEBetako eta Erresuma Batuko musikariek jarraitu zuten betetzen zerrendetako lehen postuak. Halere, salbuespen batzuk egon ziren, hala nola, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg (Frantzia), Shocking Blue (Herbeherak) eta Georges Moustaki (Frantzia).

David Bowie musikari britainiarraren Space Oddity abestia izan zen urte honetako arrakasta handienetako bat; BBC telebista kateak abestia aukeratu zuen Apollo 11 espazio-ontziaren ilargiratzearen emankizunerako.

King Crimson banda britainiarraren lehen diskoa, In the Court of the Crimson King, aitzindaria izan zen rock progresiboaren garapenean, baita The Moody Blues, Procol Harum, The Nice, Genesis, Yes eta Pink Floyd taldeek kaleratu zituztenak ere. Modu honetan, rock progresiboak berezko entitatea lortuko zuen rockaren barruko genero gisa.

The Stooges talde estatubatuarraren lehen albuma, The Stooges, ere urte honetan kaleratu zen, eta nahiz eta arrakasta handirik ez izan, denborarekin punk rockaren erreferentziazko diskoa bilakatuko zen. Gauza bera gertatu zen Kick Out The Jams MC5 Detroiteko taldearen lehen diskoarekin.

Creedence Clearwater Revival taldeak aurreko urteko arrakasta sendotu zuen eta hiru LP kaleratu zituen urte honetan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Poor Boys.

Brasilen sortu berri zen Tropikalia mugimenduari bultzada handia emanez, herrialde horretan izugarrizko arrakasta izan zuten disko bana kaleratu zituzten Caetano Velosok eta Gilberto Gil musikariek.

Euskal musikari dagokionez, aipatzekoa da Niko Etxart kantari zuberotarrak urte honetan idatzi zuela Euskal rock´n´roll abesti enblematikoa, Parisen ikasle bizi zela; hamar urte beranduago argitaratuko zen disko labur batean. Benito Lertxundik Euskal Kanta-Berria albuma kaleratu zuen bitartean, Imanol (Michel Etxegaray goitizenarekin) eta Antton Valverde kantariek lehen disko laburrak argitaratu zituzten. Baita ere, urte honetan irten ziren Mikel Laboaren Haika mutil eta Zilbor hesteak abestiak, Pantxoa Carrere-Peio Ospital bikotearen Itziarren semea, Ameslariak taldearen O gu hemen (bidean galduak) edo Erlak bikotearen Kennedy, besteak beste. Halaber, Salomé kantari kataluniarrak Eurovisión jaialdia irabazi zuen Vivo cantando abestiaren euskarazko bertsioa kaleratu zuen Kantari bizi naiz izenburuarekin.

Azkena Rock Festival

Azkena Rock Festival (maiz ARF gisa laburtua) urtero Gasteiz hirian ekaina aldera ospatzen den musika jaialdia da, Mendizabala auzoan. Ekainaren bigarren erdialdera burutu ohi da, baina lehenengo edizioak irailean antolatu zituzten. Bere antolatzailea Last Tour International kontzertu sustatzailea da.

Eszenatokietatik igaro diren tlde ezagunen artean Pearl Jam, Iggy Pop & The Stooges, The Cramps, The Hellacopters, Wilco, Alice Cooper, Scorpions, ZZ Top, Dinosaur Jr, The Lemonheads, Supersuckers, The Bellrays, The Sonics, Social Distortion, Queens of the Stone Age, Ray Davies, Bad Religion, Sex Pistols, Deep Purple, The Black Crowes, Mark Lanegan, Ryan Adams, Turbonegro, Violent Femmes, Los Deltonos, Sex Museum, The Pogues, Juliette and The Licks, The Waterboys, Clawfinger, Hanoi Rocks edo Fun Lovin' Criminals ditugu.

Jada beregain hainbat urteko ekitaldiak ospatuak dituelarik Euskal Herriko musika jaialdi garrantzitsuenen artean kokatu da.

Back to the Future Part III

Back to the Future Part III (euskaraz Etorkizunerako Itzulera III. Zatia) 1990eko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikzioko eta umorezko western filma bat da. Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Mary Steenburgen, Thomas F. Wilson eta Lea Thompson aktoreek antzeztu zuten.

1985eko Back to the Future eta 1989ko Back to the Future Part II (1989) filmeen jarraipena da.

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live Bilboko Kobeta mendian ospatzen duten pop rock musika makrojaialdia da. Lehenengo ekitaldia 2006an Bilboko Udalak eta Last Tour International izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten.

Blues rock

Blues rocka blues eta rockaren elementuak elkarnahasten dituen musika genero bat da, honetan gitarra elektrikoa asko nabarmentzen da. 1960ko hamarkadaren erdialdearen hasieran Erresuma Batua eta AEBetan sortua izan zen, bere ibilbidean zehar hard rock, southern rock eta heavy metal generoetako ohiko zenbait elementu estilistiko ere bere egin ditu.

Azpigenero honetako talde eta musikari nabarmenen artean honakoak daude: Britianiar Uharteetan, The Rolling Stones, The Yardbirds, The Animals, Cream, Eric Clapton, John Mayall & the Bluesbreakers, John Mayall, Fleetwood Mac, Ten Years After, Savoy Brown, Foghat, Gary Moore eta Rory Gallagher; eta AEBetan, Lonnie Mack, The Paul Butterfield Blues Band, Canned Heat, Johnny Winter, , Stevie Ray Vaughan, The Allman Brothers Band, The Fabulous Thunderbirds eta ZZ Top.

La Grange (abestia)

La Grange ZZ Top estatubatuar rock-blues musika taldearen abesti bat da. 1973ko Tres Hombres diskoaren barnean plazaratu zuten. Abestiaren hitzak Texas estatuko La Grange hiriko kanpealdean kokatua dagoen Chicken Ranch deritzon putetxe bati buruzkoak dira.

Abesti hau Hollywoodeko filma ugariren soinu bandetan agertu izan da, bai eta irratsaio askoetan ere.

Rock

Rock musika musika estilo bat da. 1950eko hamarkadan sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan "rock and roll" izenarekin, eta 1960ko hamarkadatik aurrera hainbat estilotan garatu zen, bereziki Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Bere sustraiak 1940eko hamarkadan eta 1950ekoan garatutako estiloan ditu, blues, rhythm and blues eta country musikatik eragina jasotzen zuen musikan. Rock musikak beste estilo askotatik ere jaso zituen eraginak, hala nola blues elektrikoa, folk musika, jazza, musika klasikoa eta beste estilo batzuetatik. Rocka gitarra elektrikoan zentratu da, normalki baxu elektrikoa, bateria eta abeslari bat edo gehiago dituen musika-taldeak osatuz. Rocka, normalki, 4/4 konpasean egiten da, ahapaldietan garapena eta errepikatzen den estribillo batekin, baina generoak era askotako konposizioak ditu. Pop musikan gertatzen den bezala, abesti askok maitasun erromantikoa lantzen dute, baina askotan erabili da gai sozialak edo aldarrikapen politikoak egiteko.

1960ko hamarkadako "rock klasiko"aren garaitik aurrera, hainbat azpi-genero garatzen joan dira, batzuetan hibridoak blues rock, folk rock, country rock, southern rock, raga rock edo jazz rocka bezala; horietako batzuek musika psikodelikoaren garapenean garrantzia izan zuten, psikodeliaren eta hippien kontrakulturatik jaio zena. Rock progresiboak egitura artistikoak garatu zituen; glam rockak estilo bisuala goraipatu zuen; eta heavy metal azpigenero arrakastatsuak bolumena, indarra eta abiadura baliatu ditu. 1970ko hamarkadaren erdialdetik, punk rockak kritika politiko eta sozial handiko musika egin zuen. 1980ko hamarkadan punkaren garapenarekin new wave, post-punk eta rock alternatiboa jaioko ziren, eta Euskal Herrian Euskal Rock Erradikala. 1990eko hamarkadatik aurrera rock alternatiboa garatzen hasi zen, mainstream bilakatuz grunge, Britpop eta indie rock azpigeneroekin. Pop punk, rock elektronikoa, rap rock eta rap metal azpigeneroak 1990eko hamarkadatik aurrera sortu ziren, eta 2000ko hamarkadan saiakerak egon dira rockaren historia berrikusteko, bereziki garage rock eta techno-pop musika estiloetan.

Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da, adibidez Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduak edo San Franciscon garatu zen hippie kontrakultura. 1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua edo emo azpikulturak ekarri ditu. Protesta-abestiaren folk iturritik edan du rockak, eta askotan arraza, sexua edo drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu dira musika estilo honekin.

Rock and Roll Hall of Fame

Rock and Roll Hall of Fame and Museum (euskaraz Rock and Rollaren Ospearen Aretoa eta Museoa) AEBetako Ohio estatuko Cleveland hirian dagoen museo bat da, Erie aintziaren ertzean. Bertan rock and roll musikaren historian nabarmendu diren musikari ospetsu eta eraginkorrenak omenduak daude, tartean Chuck Berry, James Brown, Ray Charles, Sam Cooke, Fats Domino, The Everly Brothers, Buddy Holly, Jerry Lee Lewis, Little Richard eta Elvis Presley.

1983ko apirilaren 25ean sortua izan zen. Gaur egungo eraikina berriz, 1995ean Ieoh Ming Pei txinatar arkitektoak diseinatu zuen.

Slash

Saul Hudson (Stoke-on-Trent, Ingalaterra; 1965eko uztailaren 23a) Slash goitizenaz ezagunagoa, gitarra-jotzaile eta musikagilea da. Guns N' Roses talde estatubatuarreko gitarrista nagusia da eta Hard Rock gitarra-jotzaile onenetariko bat, Rolling Stone aldizkariak 100 gitarra-jotzaile hoberen artean 65. postuan jarri zuelarik. 2012an, Guns N' Rosesen taldekide bezala, Rock and Roll Hall of Famen sartu zen.

Guns N' Roses taldearen kidea izan zen 90eko hamarkadaren erdialdera arte. 1994an Slash's Snakepit taldea sortu zuen eta bi album kaleratu zituen, 1995 eta 2000an. 2004an Velvet Revolver taldea sortu zuen Guns N' Rosesko Duff McKagan eta Matt Sorum, Dave Kushner gitarjolea eta Scott Weiland abeslariarekin.

Famatua da bere ile kizkur eta luzea, ia aurpegi osoa estaltzen diona eta beti eraman ohi du gaztea zenean denda batean lapurtu zuen kapela.

Two and a Half Men

Two and a Half men (euskaraz: "Bi gizon eta erdi"), gaur egun Jon Cryerrek, Ashton Kutcherrek eta Angus Turner Jonesek protagonizatutako komedia generoko estatubatuar telesail bat da. Telesaila, zazpi aldiz Emmy Sarietarako izendatua izan dena eta horietako lautan saria lortu duena, CBS telebista katean ematen da. Arazoetan murgildu zen ordura arte protagonistetako bat zen Charlie Sheenen aferak argitara eman zirenean. Orduan erabaki zen 16ra murriztea zortzigarren denboraldiko atal kopurua eta aktorea kanporatzea, Ashton Kutcherrengatik ordezkatua izan zena. Telesailak, bataz beste, AEBetan 13,4 milioi ikusle ditu, eta mundu mailan telesailik ikusienetako bat da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.