Yellowknife

Yellowknife (dogrib hizkuntzaz Somba K'e) Kanadako Ipar-mendebaldeko lurraldeak izeneko lurraldeko hiriburua eta hiririk handiena da. 2006. urteko azken erroldaren arabera, hiriak 18.700 biztanle inguru ditu.

Yellowknife
Yellowknife
 Kanada
Downtown Yellowknife 2
Administrazioa
Herrialdea Kanada
Territory of CanadaIpar-mendebaldeko lurraldeak
Izen ofiziala Yellowknife
Jatorrizko izena Yellowknife
Geografia
Koordenatuak 62° 26′ 32″ N, 114° 23′ 51″ W / 62.442222222222°N,114.3975°WKoordenatuak: 62° 26′ 32″ N, 114° 23′ 51″ W / 62.442222222222°N,114.3975°W
Yellowknife hemen kokatua: Kanada
Yellowknife
Yellowknife
Yellowknife (Kanada)
Azalera 136.22 km²
Altuera 206 m
Demografia
Biztanleria 19.234 bizt. (2011)
Dentsitatea 141,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1936
Telefono aurrizkia 867
Ordu eremua UTC−07:00 eta UTC−06:00
Hiri senidetuak Fairbanks eta Jakutsk
www.yellowknife.ca/Home.html

Erreferentziak

  1. Environment Canada

Kanpo loturak

Geografia
Kanada
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Arroka berdeen gerriko

Arroka berdeen gerrikoa edo greenstone belts, 6-000 eta 20-000 metroko lodiera duten arroken pilaketa dira, sekuentzia horiek bi eremutan bana daitezke:

Goiko zatia arroka sedimentarioz erataturik dago eta metamorfismo gradu baxu bat erakusten dute.

Beheko zatia arroka bolkaniko mafiko eta ultramafikoz eraturik dagoArroka berdeen gerrikoek geometria luze bat erakusten dute milaka kilometro batzuko luzera izan dezaketen.

Arroka berdeen gerriko guztiak Arkearrean eta Proterozoikoan eratu ziren. Horien eraketan bi etapa bereizten dira: bata Afrikako kratoian, duela 3000 milioi urte eta beste bat gainontzeko kratoietan, duela 2700 eta 2600 milioi urte, hauetan informazio geologiko gehiago geratzen da erregistraturik kratoietan baino. Arroka berdeen gerrikoen ikerkuntzak tektonika, deformazioak, gertaera metamorfikoak eta sortu ziren baldintza paleogeografikoak hobe ulertzea ahalbidetzen du.

Esklaboen Aintzira Handia

Esklaboen Aintzira Handia (ingelesez: Great Slave Lake) Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetako bigarren aintzirarik handiena (Hartzaren Aintzira Handiaren ondoren), Ipar Amerikako aintzirarik sakonena (614 m) eta munduko aintzirarik handienetan hamargarrena da. 480 kilometrotako luzera du eta 19 - 109 kilometrotako zabalera. Bere 28,400 km² arean 2.090 km³ bolumena dago. Aintziraren izena Slavey iparramerikar tributik dator.

Bere urak Hay ibaitik eta Hartzaren Ibai Handitik datoz eta Mackenziera doaz. Mendebaldeko kosta basoz beterik egon arren, ekialdekoan eta iparraldekoan tundra da nagusi.

Fairbanks

Fairbanks, Alaskan, Estatu Batuetan aurkitzen den hiri bat da. 2008ko datuen arabera hiriak 35,132 biztanle zituen eta metropoli osoa kontutan hartuz 97,970. Fairbanks Alaska barnealdeko hiri handiena da eta Alaskako bigarren handiena, Anchorage ostean. Bertan dago Alaskako Unibertsitatea, estatuko zaharrena.

Ipar-mendebaldeko Lurraldeak

Ipar-mendebaldeko Lurraldeak Kanadako ipar-sartaldean dagoen lurraldea da, inuiten lurraldea dena. Nunavut eta Yukonekin, ez daukate probintziaren estatuturik.

Jakutsk

Jakutsk (errusieraz: Якутск, jɪˈkutsk ahoskatua; sakheraz: Дьокуускай, Jokūskaĭ, ɟokuːskaj ahoskatua) Errusiako ipar-ekialdeko hiria da, Sakhako Errepublikako hiriburua. Lena ibaiaren ertzean dago. 2010ean 269.601 biztanle zituen. Siberiako ipar-ekialdeko hiririk jendetsuena da.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Kanadako Konfederazioa

Kanadako Konfederazioa edo kanadiar Konfederazioa (Canadian Confederation ingelesez; Confédération canadienne frantsesez) 1867ko uztailaren 1etik aurrera, Ipar Amerika britainiarreko probintzietatik, kolonietatik eta lurraldeetatik Kanadiar agindupeko lur federala sortu zen prozesua izan zen.

Kanadako geografia

Kanada Ipar Amerikako iparraldeko estatua da. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik zabalenetan bigarrena.

Kanadaren banaketa administratiboa

Kanada hamar probintzia eta hiru lurraldetan banaturik dago. Probintziek eskumen eta eskubide gehiago dituzte lurraldeek baino. Hamar probintziak hauek dira: Alberta, Columbia Britainiarra, Saskatchewan, Manitoba, Ontario, Quebec, Brunswick Berria, Eduardo Printzearen Uhartea, Ternua eta Labrador eta Eskozia Berria. Hiru lurraldeak hauek dira: Yukon, Nunavut eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeak

Margot Kidder

Margaret Ruth Kidder edo Margot Kidder (1948ko urriaren 17a, Yellowknife, Kanada - Livingston (Montana), 2018ko maiatzaren 13a) zinema aktorea izan zen. Nagusiki, Superman filmean Lois Lanen papera egiteagatik da ezaguna.

Margotek, umetatik izan nahi zuen aktore, hori, bere egunerokoan argi eta garbi adieraziz, non, zehatz-mehatz, zine izar bat izan nahi zuela eta hori noizbait gertatuko zela idatziko zuen.

Margotek, oso gaztetatik, desoreka bipolar deritzon gaixotasuna zuen, askoz geroago arte diagnostikatu ez zioten arren. Arazo honek, zenbait alditan, bere buruaz beste egiten saiatzera eraman zuen. Zentzu honetan, bere aitaren konpromezu ugariek oso modu negatiboan eragin zuten, etengabe etxez aldatzen ari baitziren. Hamaika eskolatan egon zen hamabi urtetan. Azkenik, bere gurasoek, lagundu nahian, barnetegi batean sartu zuten, non eskolako antzezlanetan lan egiten hasi ahal izan zuen.

Los Angelesera bizitzera joan zen graduatu ondoren, bere karrera artistikoa hasteko. Nahiko zaila suertatu zitzaion "Chicagoko urte eroak" ("Gaily, Gaily", 1969) lanean bere lehen aktore lana lortu zion agente artistiko kanadar bat ezagutu zuen arte. Film honek, bere lehen paper protagonistara eraman zuen "Quackser" (Quackser Fortune Has a Cousin in the Bronx, 1970) lanean. Film honen ondoren, New Yorkera joan zen interpretazioa ikastera. Han, telebistan lortu zituen lanei esker, ikasketak ordaindu ahal izan zituen.

Geroago, Hollywoodera itzuliko zen, non, oraingoan, garai honetan oraindik ezezagunak ziren Martin Scorsese, Brian de Palma, Steven Spielberg eta Susan Sarandonen lagun egingo zen, beste batzuen artean. Honi esker, Brian de Palmak paper protagonista bat eman zion "Ahizpak" (Sisters, 1973) lanean.

1979an The Amityville Horror beldurrezko film ospetsua antzeztu zuen.

Bere ezkontzagatik egin zuen etenaldi baten ondoren, Margotek, lanera itzultzea erabaki zuen. Oraingo honetan, bere lehen lana, 1978ko Richard Donnerren Superman filmean izan zen. Film honen arrakastaren ondoren, lan ugari lortu zituen 1980ko hamarkada osoan zehar, lan horien artean, Supermanen beste hiru filmak zeudelarik.

1996an, bere autobiografia idaztear zegoela, paranoiko bihurtzen hasi zen, bere senarrak hil nahi zuela pentsatzera iritsiz. Honek, ihes egin eta bere heriotza inkariotzera eraman zuen. Geroagoago, guzti honetaz bere onera etorri eta lanean jarraitu zuen.

2005ean, AEBetako hiritartasuna lortu zuen. Estatubatuar hiritartasuna eskatu zuen, herrialde honetako hauteskundeetan bozkatu eta Irakeko gerraren aurka modu aktiboagoan aurka egiteko.

Marte

Marte Eguzkitik hasita laugarren planeta da Eguzki-sisteman. Erromatar mitologiako Marte gerra-jainkoaren izena ezarri zitzaion, gaueko ortzian ageri duen gorritasuna zela-eta. Hori dela eta Planeta Gorria ere irizten zaio. Itxura hori bere azaleko burdin oxido gorrixkak ematen dio, eta begi hutsez ikus daitezkeen gorputz astronomikoen artean bereizgarria egiten du. Marte atmosfera mehea duen planeta telurikoa da. Bere gainazaleko elementuek Ilargiko kraterren inpaktuen eta Lurreko haran, basamortu izotz poloen antza dute.

Marteren biraketa periodoa eta denborazko zikloak Lurrekoen antzekoak dira, urtaroak sortzen dituen okertasuna barne. Marten daude Olympus Mons, Eguzki Sistemako sumendi handiena eta ezagutzen den bigarren mendi altuena, eta Valles Marineris, Eguzki Sistemako arroila handienetakoa. Ipar hemisferioko Borealis beheragune leunak planetaren % 40a estaltzen du eta inpaktu erraldoi batek sortua izan daiteke. Bi ilargi ditu: Phobos eta Deimos, Harrapatutako asteroideak izan litezke, 5261 Eurekaren antzekoak, Marteko objektu troiar bat.

Marteko iraganeko bizigarritasun potentziala aztertzen ari diren ikerketak egiten ari dira, gaur egungo bizia aurkitzekoak ere. Etorkizunerako astrobiologia misioak aurreikusi dira, besteak beste, Mars 2020 eta ExoMars roverrak. Ur likidoa ezin da Marteko azaleran egon atmosferako presioa oso baxua, Lurrekoa baino % 1 baino txikiagoa baita, epe laburretan altuera txikienetan izan ezik. Bi poloetako izotz kaskoak urez egindakoak direla dirudi. Hego poloko izotz kaskoan dagoen ur izoztuaren bolumena, urtu egingo balitz, nahikoa izango litzateke planetaren azalera osoa 11 metroko sakoneran urperatzeko. 2016ko azaroan, NASAk lurpeko izotz asko aurkitu zuen Marteko Utopia Planitian. Bertan dagoen ur bolumena Superior lakuan dagoenaren baliokidea litzateke.Marte erraz ikusi daiteke Lurretik begi hutsez, baita bere kolore gorrixka ere. Bere itxurazko magnitude,a -2,94koa da, soilik Jupiterrek, Artizarrak, Ilargiak eta Eguzkiak gainditua. Lurrean oinarritutako teleskopio optikoek gutxienez 300 kilometro dituzten ezaugarriak bereiz ditzakete Lurra eta Marte hurbilen dauden momentuetan, Lurreko atmosferaren eraginez.

Reno

Reno Ameriketako Estatu Batuetako hiria da, Nevadako laugarren populatuena dena eta estatu haren ipar-mendebaldean dagoena. Washoe-ko konderriaren hiri nagusia da.

2008n 217.016 biztanle zituen.

Xingola Horia Operazioa

Xingola Horia Operazioa (ingelesez Operation Yellow Ribbon) Kanadako gobernuak 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioz desbideratutako hegaldiak jasotzeko antolatutako operazioa izan zen. Operazio hau AEBetako Hegazkintza Administrazio Federalak (FAA) herrialdearen aire-eremuak dauden hegazkin guztiek lur hartzeko agindua eman zuenean hasi zen Xingola Horia operazioa. AEBetara zihoazen edo bertatik irteten ziren hegaldiak Kanadako aireportuetara desbideratu ziren.

Operazioan zehar, hegaldi guztiak bertan behera utzi ziren (polizia eta hegaldi militarrak izan ezik). Historian lehen aldia izan zen Kanadak bere aire-eremua itxi zuela. Operazioaren ondorioz, 255 hegazkin herrialdeko 15 aireportu ezberdinetara desbideratu ziren.

Datu klimatikoak (Yellowknife aireportua)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.4 6.2 9.3 20.3 26.1 30.3 32.5 30.9 26.1 19.0 7.8 2.8 32.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −22.7 −18.6 −11.2 0.4 10.6 18.2 21.1 18.2 10.3 1.0 −9.9 −19.7 −0.2
Batez besteko tenperatura (ºC) −26.8 −23.4 −17.3 −5.3 5.6 13.5 16.8 14.2 7.1 −1.7 −13.8 −23.7 −4.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −30.9 −28.1 −23.3 −11.0 0.5 8.7 12.4 10.3 3.8 −4.4 −17.7 −27.7 −9.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −51.2 −51.2 −43.3 −40.6 −22.8 −4.4 0.6 −0.6 −9.7 −28.9 −44.4 −48.3 −51.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 14.1 12.9 13.4 10.8 19.1 26.9 35.0 40.9 32.9 35.0 23.5 16.3 280.7
Euria (mm) 0.0 0.0 0.2 2.4 14.5 26.9 35.0 40.9 29.5 14.7 0.2 0.2 164.5
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 11.2 9.0 8.2 5.4 6.7 7.5 9.5 10.1 10.8 14.2 14.4 12.0 119.0
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 0.10 0.10 0.30 1.2 5.4 7.4 9.5 10.0 9.8 5.9 0.52 0.13 50.35
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 12.4 10.0 9.3 4.7 2.0 0.07 0.0 0.07 1.7 10.5 15.9 13.6 80.24
Eguzki orduak 45.3 104.1 189.2 270.6 338.1 380.1 370.2 283.7 155.5 61.8 42.0 24.2 2264.8
Hezetasuna (%) 63.6 61.1 54.5 52.6 45.3 44.6 46.4 53.5 62.5 75.5 76.7 67.4 58.6
Iturria: [1]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.