Winnipeg

Winnipeg Kanadako erdi-hegoaldeko hiria da, Manitoba estatuko hiriburua eta hiririk handiena.

2006. urtean hiriak 633.451 biztanle inguru zituen. Manitobako biztanleria osoaren erdia Winnipegen bizi da. Horregatik, Kanadako zazpigarren hiririk handiena da.

Winnipeg
 Kanada
Portage Ave. Winnipeg
Flag of Winnipeg Crest of Winnipeg
Administrazioa
Herrialdea Kanada
Probintzia Manitoba
Izen ofiziala City of Winnipeg
Posta kodea R2C
Geografia
Koordenatuak 49° 53′ 00″ N, 97° 09′ 00″ W / 49.883333°N,97.15°WKoordenatuak: 49° 53′ 00″ N, 97° 09′ 00″ W / 49.883333°N,97.15°W
Winnipeg hemen kokatua: Kanada
Winnipeg
Winnipeg
Winnipeg (Kanada)
Winnipeg, Manitoba Location
Azalera 448.92 km²
Altuera 238 m
Demografia
Biztanleria 705.244 bizt. (2016)
Dentsitatea 1.570,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1738
Telefono aurrizkia 204
Ordu eremua UTC−06:00
Matrikula WPG
www.winnipeg.ca/

Geografia

Red eta Assiniboine ibaien bilgunean dago, izen bereko aintziraren hego-mendebalean.

Ekonomia

Bi unibertsitate ditu. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua da. Nazioarteko aireportua ere badu. Nekazaritza eremu oparoko merkataritza (garia) eta industria (janari industria, automobilgintza, ehungintza, zapatagintza, petrolio findegiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria, nekazaritzarako makineria) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Hiri senidetuak

Winnipeg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. http://climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=3698&lang=e&dCode=1&province=MAN&provBut=&month1=0&month2=12 Environment Canada

Kanpo loturak

Anna Paquin

Anna Helene Paquin (1982ko uztailaren 24a, Winnipeg, Kanada) kanado-zeelandaberritar aktore bat da, 11 urterekin The Piano filmean burututako antzezpenarengatik Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen. X-Men komikiei buruzko filmetan eta True Blood telesailean ere agertu da.

Bell MTS Place

Bell MTS Place Kanadako Manitoba probintziako Winnipeg hirian dagoen kirol pabilioi bat da. Winnipeg Jets eta Manitoba Moose taldeen jokalekua da.

2004an amaitu zen.

Boston Bruins

Boston Bruins AEBtako Massachusetts estatuko Boston hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1924ean sortu zen eta etxeko partiduak TD Garden lerratokian jokatzen ditu.

Original Six deritzon multzoko taldeetako bat da.

Calgary Flames

Calgary Flames Kanadako Alberta probintziako Calgary hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1972an sortu zen eta etxeko partiduak Scotiabank Saddledome lerratokian jokatzen ditu.

Douglas Rain

Douglas Rain (Winnipeg, Manitoba, 1928ko martxoaren 13a - St. Marys, Ontario, 2018ko azaroaren 11) kanadar aktorea izan zen.

Florida Panthers

Florida Panthers AEBtako Florida estatuko Sunrise hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1993an sortu zen eta etxeko partiduak BB&T Center lerratokian jokatzen ditu.

James Peebles

Phillip James Edwin Peebles (Winnipeg, Ontario, Kanada, 1935eko apirilaren 25a) kanadar kosmologo eta astrofisikaria da. 2019an Fisikako Nobel Saria jaso zuen unibertsoaren bilakaera ulertzeko egindako ekarpenengatik.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Los Angeles Kings

Los Angeles Kings AEBtako Kalifornia estatuko Los Angeles hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1967an sortu zen eta etxeko partiduak Staples Center lerratokian jokatzen ditu.

Manila

Manila (tagaloz: Maynilà, majˈnilaʔ ahoskatua) Filipinetako hiriburua da eta Manila Metropolia osatzen duten 17 udalerrietako bat. Luzon uharteko ekialdeko kokatua, 19 milioi biztanle bizi diren metropoliko erdigunea da. 2009an, munduko 11. metropoli-gune handiena zen eta 5. jendetsuena.

Manila, luze-zabal 38,55 km2 izanik, Filipinetako bigarren hiri jendetsuena da, 1.660.714 biztanle baititu. Hurbileko Quezon Hiria da herrialdeko jendetsuena, antzina hiriburu izandakoa. Hala ere, Manila Metropoliak 10 milioi biztanletik gora ditu eta Asia hego-ekialdeko bigarren gune jendetsuena da.

Manila Hong Kong hiritik 950 km hego-ekialdera dago eta Singapurtik 2.400 km ipar-ekialdera. Pasig ibaiak hiria bitan zatitzen du.

Manitoba

Manitoba Kanadako erdialdeko probintzia bat da.

NHL All-Star Team

NHL All-Star Team (euskaraz NHLko Izar Guztien Taldea) NHL ligako 1930-1931 denboralditik aurrera urtero joko kokaleku bakoitzeko denboraldiko izotz-hockey jokalari onenez osatutako bi talde dira. Bata lehen taldea deitua eta bestea bigarren taldea.

Denboraldi amaieraro Professional Hockey Writers' Association erakundeko kideek bozketa bidez aukeratu eta osatu ohi dituzte.

Talde honetan aldi gehienetan aukeratua edo agertu izan den jokalaria Gordie Howe da, denera 21 all-star taldeetan (12 lehen taldea, 9 bigarren taldea), guztiak ere Detroit Red Wings taldearekin ari zela, bigarrena Ray Bourque, 19 all-star taldeetan (13 lehen taldea, 6 bigarren taldea), denak Boston Bruins eta Colorado Avalanche taldeetan jokatuz. Gaur egun arte Alexander Ovechkin denboraldi bakarrean eta birritan, lehen eta bigarren taldean, aukeratua izan den jokalari bakarra izan da, bozketa akats baten ondorioz.

Nashville Predators

Nashville Predators AEBtako Tennessee estatuko Nashville hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1997an sortu zen eta etxeko partiduak Bridgestone Arena lerratokian jokatzen ditu.

Original Six

Original Six (euskaraz Jatorrizko Seiak) AEBetan eta Kanadan 1942-1943tik eta 1967rako denboraldietan NHL liga osatu zuten sei izotz hockey taldeek osatzen duten multzoak jasotzen duen izendapena da. Honakoak dira: Montreal Canadiens, Toronto Maple Leafs, Boston Bruins, Detroit Red Wings, Chicago Blackhawks eta New York Rangers.

Nahiz eta jatorrizko izendapena erabili, Montreal Canadiens eta Toronto Maple Leaf ez beste, gainontzeko lau estatubatuar taldeak ez ziren NHLko talde sortzaileak izan, 1917an izozt hockey liga sortu zenean talde sortzaile guztiak kanadarra baitziren. Aldiz, 1924ean Boston Bruins taldea batu zitzaien, eta 1926ean gainontzeko estatubatuar taldeak.

1942-1943 denboraldian NHL ligako frankizia partehartzaileak sei talde hauetara mugatu ziren, eta 1967an denboraldian iraganean bezala talde partaide gehiago izatera itzuli zen.

Setagaya

Setagaya (japonieraz: 世田谷区, Setagaya-ku)

Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. 2011ko erroldaren arabera 58'08 km²-tan 837.185 biztanle zeuden.

Stanley Cup

Stanley Cup, frantsesez Coupe Stanley eta euskaraz Stanley Kopa, urtero NHLko kanporaketa txapelketa irabazten duen izotz hockey taldeari ematzen zaion garaikurra da. Kanada eta AEBtan jokatzen den liga honetan mundu osoko hockeylari onenak eta talde boteretsuenak lehiatzen direnez, kirol honetako taldeen arteko garaikur garrantzitsuenatzat jo ohi da.

1892an Kanadako Gobernari Nagusia zen Lord Frederick Stanleyk berrogeitamar dolarren truk eskuratu zuen. 1893an Montreal Hockey Club taldea lehenbiziko irabazlea izan zen. 1893-1915 artean taldeek denboraldian zehar aldizka elkar jokatzen zuten desafio soilak ziren.

1915tik aurrera urtero kanporaketa txapelketa gisa ospatu ohi da.

Urtez-urte talde irabazle berrien eta haien hockeylarien izenak garaikurraren oinarrian grabatuz joan dira, ondorioz jatorrizko garaikurraren oinarriari urteak igaro hala maila berriak gehituz joan zaizkio.

NBA eta NFL ligetan bezala talde irabazlearen jokalariei eraztun oroigarri bana eman ohi zaie. Eraztun gehien bereganatu dituen hockeylaria Montreal Canadiens taldeko Henri Richard jokalaria da, denera 11.

Washington Capitals

Washington Capitals AEBtako Washington hiriburuan egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1974an sortu zen eta etxeko partiduak Verizon Center lerratokian jokatzen ditu.

Winnipeg (aintzira)

Winnipeg Kanadaren hegoaldean dagoen aintzira da, Manitoba probintzian, Winnipeg hiritik 55 kilometrora.

Kanadako ur gezako aintzira handienetatik bosgarrena da, eta mundukoen artetik hamabigarrena.

Winnipeg Jets

Winnipeg Jets Kanadako Manitoba probintziako Winnipeg hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. Gaur egungo taldea 1999ean sortu zen eta etxeko partiduak MTS Centre lerratokian jokatzen ditu.

Datu klimatikoak (Winnipegeko aireportua)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.8 11.7 23.7 34.3 37.0 37.8 37.8 40.6 38.8 31.1 23.9 11.7 40.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −12.7 −8.5 −1.1 10.3 19.2 23.3 25.8 25.0 18.6 10.8 −0.9 −9.7 8.3
Batez besteko tenperatura (ºC) −17.8 −13.6 −6.1 4.0 12.0 17.0 19.5 18.5 12.3 5.3 -5.3 -14.4 2.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −22.8 −18.7 −11.0 −2.4 4.8 10.7 13.3 11.9 6.0 −0.3 −9.6 −19.1 −3.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −42.2 −45.0 −37.8 −26.3 −11.1 −3.3 1.1 0.6 −7.2 −17.2 −34.0 −37.8 −45.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 19.7 14.9 21.5 31.9 58.8 89.5 70.6 75.1 52.3 36.0 25.0 18.5 513.7
Euria (mm) 0.2 2.5 7.5 21.5 58.0 89.5 70.6 75.1 51.9 31.0 6.1 1.6 415.6
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 11.8 8.3 9.0 7.3 10.6 12.8 11.4 10.4 11.1 9.4 9.9 11.6 123.6
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 0.63 1.0 3.0 5.1 10.3 12.8 11.4 10.4 10.9 8.0 2.5 0.9 76.9
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 12.2 8.3 7.3 3.3 0.6 0 0 0 0.2 2.2 9.2 11.4 54.7
Eguzki orduak 120.1 137.8 178.4 239.1 286.2 283.2 317.5 280.2 186.4 147.1 95.6 100.3 2371.8
Hezetasuna (%) 73.4 73.7 69.2 50.6 44.5 52.1 53.6 51.5 53.6 57.9 72.3 75.4 60.6
Iturria: [1]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.