Wiki

Wikia web aplikazio mota bat da, erabiltzaileei lankidetzan edukiak gehitzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aukera ematen diena. Markaketa lengoaia sinplifikatua edo testu aberastuaren editore bat erabiliz idatzi ohi da testua.[1][2] Bloga bezala, edukia kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean —blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala— jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doa egitura.[2] Izena hawaiierazko wikiwiki adberbiotik dator («laster», «bizkor» esan nahi du) eta [ˈwiki] edo [ˈviki] ahoskatzen da.

Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web-orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek berek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:

  • gai bat erraz garatu,
  • garapen horren ibilbidea gorde,
  • egin diren edizioak pauso zehatz batera itzuli,
  • gaien arteko lotura erraztu,
  • ia aldi berean argitaratu.

Dena den, definizioan bi termino bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.

Ward Cunningham - Commons-1
Ward Cunningham, wikiaren asmatzailea.
Wikien erabilgarritasunaren mapa kontzeptuala
Wikien aplikazioa irakaskuntzan erakusten duen adimen mapa.

Historia

1994an, Ward Cunninghamek lehen wiki softwarea (WikiWikiWeb) asmatu eta 1995eko martxoaren 25ean Interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen.

2001ean, Jimmy Walesek eta Larry Sangerrek MediaWiki softwarea sortu zuten. MediaWikik, gero, Wikipedia bera gauzatzea bideratuko zuen.

Wikiak ez daude hizkuntza guztietan berdin garatuta: Wikipediak, esate baterako, ingelesezko bertsioan 5.327,659 sarrera ditu; frantsesezkoan, 1.831.742; gaztelaniazkoan, 1.307.480; eta euskarazkoan, berriz, 305.813 (2018ko urriaren 1eko kontsulta). Datu eguneratuak jakin nahi izanez gero, WikiMedian dituzu, ingelesez.

Abantailak

Wiki plataforma batek web-orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web-orriak eguneratzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

Ezaugarriak

Bereziki hiru aipa daitezke: lehena, auzolana, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki-orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.

Hiruroi beste ezaugarri batzuk erants dakizkieke: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web-orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.

Edizio erraztasuna

Zertan datza erraztasuna? Wiki baten web-orri bakoitzeko aldi berean hiru ale sortzean datza:

  • Iturburu-kodean eratzen dena, gero erabiltzaileak berak edita dezakeena.
  • Txantiloia, sortuko diren wiki-orrien eredua dena eta edukien itxuraren aldaketa eskura jarriko duena.
  • Nabigatzaileak, eskatu ahala, eskaintzen duena.

Wikipedian parte hartu nahi baduzu, hona hemen edizioa errazten duen tutorial txiki bat

Estandar bat erabiltzeko joera

Hasiera batean, WikiWikiWeb sintaxiak estandarraren funtzioa bete zuen; orain, wiki motorren arabera, hainbat aukera daude. Garatuenek, esate baterako, taulak, txantiloiak, irudiak, formula eta elementu elkarreragileak erabiltzea ahalbidetzen dituzte. TikiWikia horren adibide da.

Web-orriak amaraunean lotzeko aisetasuna

Wikiek hipertestuak sortzera bultzatzen dute; hori dela eta, wiki bateko web orri bakoitzean bertan beste webetara bideratzen dituzten hainbat esteka aurki daitezke. Testua goitik behera irakurtzea badaiteke ere, ez da beharrezkoa izaten: loturaren baten gainean klik egitean, norberak bere interesaren arabera komeni zaion irakurketa ibilbidea aukeratuko du. Hori guztia errazteko, lotura-eredu bat erabiltzen da.

Bilaketen sakontasuna

Wiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute; dena den, bilaketaren sakontasuna wiki bakoitzaren barruko antolaketan datza: datu base garatua du, wikiek bilaketa garatzen dute, web-orrien izenburuetan ez ezik, web-orri horien testuetan zehar ere.

Aldaketen kontrola

Lehentasuna edizioari ematen zaio. Ikusi dugunez, ezaugarri nagusia irekiera da; horren ondorioz, beharrezkoa izaten da erraztasun hartatik sortzen diren web orrien aldaketak kontrolatzea: hori helburu izanik, web-orri bat sortzen denean, automatikoki aldaketa web-orria sortzen da, nork aldatu duen eta zer aztertzea ahalbidetzen duena. Era horretan, ados ez bagaude, aurreko bertsio batera (ondo zegoen batera, alegia) itzultzea beti eskura daukagu, gaizki dagoena ezabatuz.

Wiki-eredua zein den, edozein erabiltzaileren esku dago zuzentzea; bestela, wiki-sarrera baten aldaketak iragazteko ardura hartzen duen bibliotekariek bereziki gauzatuko dute.

Horixe da txikizioen aurkako neurririk zorrotzena. Zer dela eta zuzentzeko premia hori? Hain justu, wikiaren indarrean datza haren ahulezia: bertan lehentasuna edizio libreari ematen zaionez, ondorio gisa, gutxitan bada ere, haren konfiantza eta askatasuna baliatuz, erabilera okerra egiteari bandalismoa deitzen zaio. Zenbait kasutan, gaiarengatik berarengatik edo erabiltzailearen jarrerarengatik, zenbait wiki sarreratan okerreko erabilera egiten da:

  • edukien zati handia ezabatuz,
  • okerren bat aurretik argitaratu den testu batean gehituz,
  • baieztapen subjektibo eztabaidagarriak txertatuz,
  • arauei jaramonik egin gabe,
  • spam-a bertaratuz,
  • bilatzaileetako postuetan lehengoratzeko asmoko informazioak: aipamenak, estekak... sartuz,
  • norberaren produktuak edo ideiak inposatuz,
  • egile-eskubideei muzin eginda, besteren informazioa erabiliz.

Horrelako bandalismoaren aurka, badago nola erantzun:

  • aldatu den web orria lehenengora itzuliz, asmo txarreko aldatzailea aspertu arte,
  • ez-bidezko erabilera egiten dutenen IP helbidea blokeatuz,
  • oker aldatzen ari den web orria blokeatuz, haren edizioa galarazteko,
  • aldaketak egin aurretik, erregistratzeko baldintza betearaziz.

Softwarea

MySQL-en datu base batean oinarrituta eta Perl edo PHP-en /scripts/-en bidez gehienak eraikiak badira ere, wiki mota bat baino gehiago daude:

  • helburua kontuan izanda, norberaren erabilpenerako wikia, intranet batean lan egiteko edo webgune batean aritzeko baliabidea,
  • erabilgarritasuna kontuan izanda, ordea, web-orri berri bat gordetzean, hainbat aukera eskain ditzakeen wikia: aldaketaren bat egitean, erabilera jatorra egiten ote den kontrolatzean, edo fitxategi bat gora bidaltzeko aukera, edo WYSIWYG ("What You See Is What You Get") editatzean eskaintzen dituztenak.

Erabiltzen direnen artean, hauexek aipatu behar dira:

DokuWiki: TXT fitxategiak erabiliz eta datu baserik gabe, PHP hizkuntzan idatzi den wiki garatua, euskaraturik.Deskargatu.
FlexWiki Open Source lizentziapean, Microsoftek garatua.
FosWiki: Perl gainean idatzita (GNU General Public License).
GeboGebo: tdbengine/EASY gainean idatzita (GNU General Public License Ostatu doan eskaintzen dute
Kwiki:
MediaWiki: Wikimediaren proiektu guztietan erabilia, PHPan eta MySQLan oinarritua, hainbat hizkuntzatan. MediaWikiren itzulpenak Translatewiki proiektuan egiten dira.
MoinMoin: Python-en idatzita dagoen wiki modularra, GPL lizentziapean, Open Source
NireWiki: euskaraz.
OpenWiking: ASP-ez programatutako wikia, Copyright © 1999-2009 SourceForge, Inc.
PBworks (lehen, PBwiki): euren wikiaren doako ostalaritza-zerbitzua eskaintzen dute.
PhpWiki: datu base bat baino gehiago erabil dezakeena, UseMod-en gauzatua, Copyright © 1999-2009 SourceForge, Inc.
PmWiki: PmWiki PHP hizkuntzan idatzi zen eta y GPL lizentziapean dago. Hainbat hizkuntzatara itzulita.
TikiWiki: erabat ondo garatua dagoen wiki bat, PHPa eta MySQLa erabiliz, CMS oso bat eratzen duena, katalanez ere bai.
TiddlyWiki, agenda digitala TiddlyWiki. Copyright © UnaMesa
UseModWiki: denen artean zaharrena (Wikipediak erabili zuen lehen urtean, sorreratik 2002ko azarora arte), Perl-ez egindakoa,
Wetpaint, testu editore batek edizioa errazten du. Copyright © WetPaint.com inc. 2009
wiki.com. Doako zerbitzua eskaintzen du. Copyright © baten menpe.
Wikispaces, Hezkuntzarako doako ostatze zerbitzua eskaintzen zuen (publizitaterik gabekoa). Copyright © 2009 Tangient LLC . Euskarria 2009 urtean euskaraturik. Nabigatzailea euskaraz zegoenean, Wikispaces euskaraz agertzen zen. 2005ean sortu eta 2018an itxi zen zerbitzua.
WikkaWiki: WakkaWiki-an oinarrituta dagoen wiki arina, PHPa eta MySQLa erabiltzen dituena, munduko hainbat hizkuntzatara itzultzeko prozesuan
Xwiki, XWikiko softwarea Javarekin egin da LGPL lizentziapean. CC Aitortu 1.0 Generikoa ere agertzen da

Zerrenda askoz luzeagoa izan liteke; dena dela, komenigarria izango litzateke bereiztea zer den wiki baten plataforma, (Comparison of wiki farms) eta zer wiki baten kodea (Comparison of wiki software) Wikien artean zer desberdintasun dauden jakin izanez gero, WikiMatrix da hori ahalbidetuko duen web zerbitzua: hona hemen TiddlyWiki eta Wikispaces egindako konparaketa taula.

Wikien estandarren adierazle gisa, ingelesez bada ere, hona hemen wikien zerrenda bat.

Erabilpenak

Wikia, azken finean, Interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten da gauza askotarako:

  • Testu edo hipertestu bat elkar lanean sortzeko,
  • Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
  • Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko,
  • Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko,
  • Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko,
  • Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
  • Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko,
  • RSS-en jarioari esker jarri den edukia erraz zabaltzeko.

Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua lortzen da; etengabe osatzen dena erabiltzaileek berek gehitu zein garatu duten informazioari esker gero eta aberatsagoa izango da.

Trebetasunak

Normalean, wikia produktu burututzat hartzen da, ikerkuntza baten emaitza, sailkatuta ematen den ezaguera, kontsultagarria dagoen jakintza; dena den, oso aberatsa izan daitekeen beste erabilpen bat ere badago: wikia ikasketa prozesu baten oinarri gisan erabiltzea, egin ahala ikasten denaren metodologia. Hori dela eta, wiki bat eraikitzean garatzen diren zenbait trebetasun aipatuko ditugu jarraian:

  • Informazioaren kudeaketa eta trebetasun digitala:
    • informazioa bilatu, aurkitu, aztertu, kudeatu, bereganatu, laburtu, azaldu eta partekatzeko trebetasunak
    • aurreko prozesua aurrera eramateko ezaguera lortzea,
    • hainbat euskarritan gordetzen jakitea,
  • Partaidetzaz eta elkarlanaz sortutako lan gunea gauzatzea,
  • Norabide bakarreko eta mailakatua ez den ikas prozesu bat posiblea egin duen trebetasuna gauzatzea,
  • Ikaste-prozesu bateko eragile guztien artean ezaguera garatzea.

Trebetasun horiek irakaskuntzarekin estuki lotzen badira ere, edozein prozesuri egokitu dakizkioke: lantegi handi batean —autogintzan, esate baterako—, produktu bat ekoizten denean, wiki bat izan daiteke prozesu horretan partaide guztien euskarria, non bakoitzak, bere neurrian, prozesu horretan sakonki menperatzen duen esparrutik prozesukideei eskaintzen dien bere ezaguera. Beste alde batetik, wiki bat, era berean, norberaren proiektuei egokitu dakieke; helburu horretarako wiki aukerarik erabilgarriena TiddlyWiki-arena da: fitxategi bakar batean telefono zenbakiak, nabigazio batean hartu diren apunteak, burutazioak... eskuragarri jartzea erraztuz.

Baliagarritasuna

Plataforma gisan, wikiak arrakasta handia lortzen ari dira, irakaskuntzan bereziki. Zer dela eta? Esan bezala, ikaste/irakaste prozesu baten bilakaera eta wiki baten eraikuntza elkarren parean joan daitezkeelako, batak bestea indartuz. Hona hemen irakaskuntzan wikien erabilera arrakastatsuaren zenbait adibide:

  • Eduwikiak, ikas-prozesu baten bitartekoa:
    • ikaskuntzaren gune birtualak sortzean,
    • ikaskuntza baten baliabide gisan: adibidez, artikulu zientifikoak nola idazten diren lantzeko aitzakian, [Wikipedi | Wikipedian] parte hartu, sarrerak txertaraziz,
    • Interneten norberaren nortasuna nola eraiki eta besteekiko harremanak nola sortu sustatzean,
    • portafolioa, taldearen zein ikasle bakoitzaren apunteen pilaketa egitean,
    • talde-lanean osatu den ikaskuntza prozesu baten euskarria hedatzean,
    • balioen aldarrikapena egitean: esate baterako, auzolanaren balioa geureganatzeko, txikizioen aurka ** Kaxero@Mundua blogean aldarrikatzen den arrastoa jarraituz, zintzotasuna aldarrikatuz.
  • Ikastetxeen baliabide bat, zenbait ekintzaren euskarri:
    • aldizkari digitala,
    • eskolaz kanpoko ekintzak,
    • esperientzien argitalpenak,
    • bitartekoen bildumak,
  • Web gune pertsonalak:
    • irakasleen ezaguera edota baliabideen datu basea antolatzeko,
    • irakasleek ikasleei eskura jarritako bitarteko bilduma errazterako.

Zenbait ostatatze zerbitzu

Wikiaren ostatatze zerbitzua Prezioa Publizitaterik? Edukien lizentzia
Central Desktop Dohainik / Ordaindu beharrekoa
Confluence Hosted Ordaindu beharrekoa
eTouch SamePage Ordaindu beharrekoa
Ourproject.org Dohainik / Ordaindu beharrekoa Bai / Ez Copyleft (badago aukeratzerik Creative Commons, GNU FDL, eta beste lizentzia batzuen artean)
PBworks Dohainik / Ordaindu beharrekoa Bai / Ez
Socialtext Workspace Hosted Ordaindu beharrekoa Bai / Ez Wikiaren sortzaileek nahi dutena ezar dezakete
TeamWikis Ordaindu beharrekoa Bai / Ez Edozein
Wetpaint Dohainik / Ordaindu beharrekoa Bai / Ez Creative Commons
Wik.is
Wikia Dohainik Bai / Ez Creative Commons
Wikidot Dohainik / Ordaindu beharrekoa Bai / Ez Lehenetsita: Creative Commons, GNU FDL. Beste lizentzia batzuetara zabalik.
Wikispaces Dohainik / Ordaindu beharrekoa [3] Bai / Ez Aukeran Creative Commons, GNU FDL eta beste batzuk
Wikiaren ostatatze zerbitzua Prezioa Publizitatea Edukien lizentzia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «wiki», Encyclopædia Britannica
  2. a b (Ingelesez) Mitchell, Scott. «Easy Wiki Hosting, Scott Hanselman's blog, and Snagging Screens». MSDN Magazine. 2008ko uztaila.
  3. Wikispaces private eta plus kontuak dohainik daude hezkuntzarako (eta publizitaterik gabe).

Kanpo loturak

Adibideak

Materialak

  • Wikiak sortzeko guneak, Maite Goñik EuskalJakintzan bilduak.
  • Blog vs Wiki, Maite Goñik Slidesharen igota.
  • Txantiloi hutsik TiddlyWiki erabiltzen hasteko pronto.
  • TiddlyWiki aplikazioaren tutoriala, Gorka Jakobe Palaziok eratuta.
  • Arigea2.0 Web2.0-ari buruzko wiki honetan wikiei buruz garatutako ekarpena.
  • (Ingelesez) wikimatrix Wikiak sortzeko hainbat euskarri konparatzeko tokia. Euskarriak zer lizentziapean dauden, zer hizkuntzatan, noiz berriztatu diren azkeneko aldiz...
A-63

A-63, Euskal kostaldeko Autobidea edo Landetako Autobidea Frantziako hego-mendebala eta Ipar Euskal Herria zeharkatzen dituen autobidea da. Hiru zatitan banatuta dago:

Hegoaldekoa, bidesaridun autobidea, kontzesionarioa "Autoroutes du sud de la France" enpresa duena eta Behobia eta Saint-Geours-de-Maremne lotzen dituena.

Erdialdekoa, bidesaridun autobidea, kontzesionarioa "Atlandes" enpresa duena eta Saint-Geours-de-Maremne eta Salles lotzen dituena.

Iparraldekoa, bidesari gabekoa, Salles eta Pessac lotzen dituena.

A-64

A-64 edo Pirinietako Autobidea Frantziako hego-mendebala eta Ipar Euskal Herria zeharkatzen dituen autobidea da. E-80 bide europarraren tarteunea da. Bidesaridun autobidea da, kontzesionarioa "Autoroutes du sud de la France" enpresa izanda.

Ekialdetik mendebaldera, Tarbes eta Pauen bidez Tolosa eta Baiona lotzen ditu. Bere 291 kilometroko ibilbideak 2x2 (Tolosatik gertu 2x3) errei ditu.

Argiaren abiadura

Argiaren abiadura definitzeko, argia hutsean hedatzen denean daraman abiaduratik hasi beharra dago eta, hortik aurrera, argiaren abiadura definitu. Argia hutsean hedatzen denean, haren abiadura konstante unibertsal bat da, 299.792.458 ko balioa duena eta ikurraren bidez adierazten dena. Hutsa ez den ingurune batean, ordea, argiaren abiadura hutseko abiadura baino txikiagoa da, eta zenbait ezaugarriren menpekoa da, besteak beste, permitibitate elektrikoaren, permitibitate magnetikoaren eta beste ezaugarri magnetiko batzuen menpekoa.

Atzelari (futbola)

Atzelaria, futbolean, atea eta zelai-erdiaren artean kokatzen den futbolaria da. Bizkarrean daraman zenbakia 2 eta 6aren artekoa izan ohi da.

Hawaiiera

Hawaiiera (Ōlelo Hawaiʻi) austronesiar familiako hizkuntza da. Estatu Batuetako Hawaii estatu-uhartedian 15.000 lagunek hitz egiten dute. Ingelesarekin batera, ofiziala da Hawaiin. Wikipediari izena eman dion wiki hitza hawaiierazkoa da eta "azkar" esan nahi du.

Tahitiera, samoera eta maoriera haren familiakoak dira.

Itsas

itsas EHUko software librearen sustapenerako talde bat da. Unibertsitate esparru guztietako ordezkapena du (ikaslego, irakaslego eta AZP) eta EHU osoan jarduten du, hau da, hiru kanpusetan. Software eta jakintza libreak, horrek suposatzen duen guztiarekin (formatu irekiak, kultura askea...) batera bultzatzea du helburu.

Izena, itsas taldea software askearen sustapenerako edo izengabeko taldea software askearen sustapenerako-en akronimo bezala defini daiteke, bigarrenak izena erabakitzeko orduan izan ziren eztabaidei egiten diolarik erreferentzia.

Taldeak, 2006ko abenduan egin zuen sortze-bilera, aurretik existitu zitezkeen unibertsitate mailako software librearen aldeko taldeak batzeko asmoz (aurretik itsas, Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan bakarrik existitzen zen), unibertsitate mailako mugimendu librezalea indartuz.

Gaur egun, barne antolakuntza eta komunikaziorako bi posta zerrenda eta wiki bat ditu, IRC kanal batekin batera.

Jimmy Wales

Jimmy Donal "Jimbo" Wales (/ˈdoʊnəl_ˈweɪlz/ ahoskatua, Huntsville, Alabama, Estatu Batuak, 1966ko abuztuaren 7a - ) Wikipediaren sortzailea da (Larry Sanger-rekin batera), baita wiki sisteman oinarritutako beste hainbat proiekturena ere, Wikimedia Foundation eta Wikia tartean.

Hasieran, Auburneko Unibertsitatean ikasi zuen; geroago, Alabamako Unibertsitatean segitu zituen ikasketak. Finantzetan lizentziaduna da.

Gaur egun, Wikimedia irabazi asmorik gabeko fundazioaren lehendakari emeritua da; fundazioa Floridan sortu zen eta San Franciscon du egoitza. Wiki sistema erabiltzen du bere proiektu aske guztietan.

Latinezko Wikipedia

Latinezko Wikipedia (Latinez: Vicipaedia Latina) wikipediaren edizio bat da. 2002 jarri zen abian. Latinezko wikipediak 2018ean 128.000 artikuluak gainditu zuen. Hizkuntza hil baten wikipediarik handiena da.

Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia)

Let Me Go, Rock 'n' Roll Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, 1974an argitaratua. Taldearen bigarren albumeko, Hotter Than Hell, single bakar moduan kaleratu zuten. Nahiz eta abestia ez zen zerrendetan sartu, zuzeneko emanaldietan ohiko bihurtu zen. B-aldea albumaren izen bera zuen abestia izan zen, "Hotter Than Hell".

Sikulo

Sikuloak (latinez: Siculi; antzinako grezieraz: Σικελοί, sikeloí) Sizilian greziarren kolonizazioaren aurretik bizi ziren hiru leinuetako bat zen, Tuzididesek egindako banaketaren arabera. Sikuloen errege omen zen Italori zor zion Italiak bere izena, geografo honen ustez.

Siziliara Italiatik heldu ziren eta uhartearen erdigune eta ekialdean kokatu ziren, bertako biztanleak, sikanoak, alboratuz hegoalde eta mendebalderantz. Elimoak uhartearen mendebaldean bizi ziren. Eurek eman zioten izena Siziliari, nahiz eta Magna Greziaren kulturarekin azkar fusionatu.

Haien hizkuntza, ziurrenik, indoeuropar hizkuntza bat zen, elimoera eta sikanoera ez bezala.

Uniform Resource Locator

URL edo Uniform Resource Locator (Baliabideen Kokatzaile Uniformea) formatu estandar bat betetzen duen karaktere kate bat da, hainbat baliabide —hala nola Interneten dokumentuak eta irudiak— kokatzeko balio duena.

Argazkiak eta dokumentuak beraien kokapenaren arabera interneten antolatzeko balio du adibidez. Interneten bizitzan URLak funtsezko aurrerapenak izan dira. Tim Berbers-Leek erabili zituen lehen aldiz 1991n, World Wide Web (WWW edo Web)-eko dokumentuen arteko loturak ezartzeko. 1994tik, interneteko ereduetan, URLren kontzeptua URI kontzeptu orokorragoaren menpe barneratua izan da (Uniform Resource Identifier – Baliabide identifikatzaile uniformea. Baina URL hitza oraindik hedatuagoa dago. Nahiz eta inongo eredutan inoiz ez den azaldu, jende askok URLk universal resource locator (baliabide aurkitzaile unibertsala) esan nahi duela uste du. Interpretazio horren zergatia, URI siglako U-ak hasiera batean universal esan nahi zuelako (RFC 2396 publikatu aurretik) sor zitekeen, nahiz eta URL siglako U-ak hitz hori inoiz ere adierazi ez duen.

Interneteko informazio erabilgarriaren baliabide bakoitzari, E1 URL izeneko ezaugarrien katea izendatzen zaio. URL ezberdin bat existitzen da World Wide Webeko dokumentu bakoitzeko orrientzat, Gopher osagai guztientzat eta USENETeko eztabaida talde guztientzat, eta horrela urrenez urren.Informazio baliabide baten E1URL-a bere interneteko helbidea da, nabigatzaileak aurkitzea eta modu egokian erakustea ahalbidetzen duena. Horregatik URLak informazioa gordetzen duen ordenagailua, direktorioa, fitxategiaren izena eta datuak berreskuratzeko jarraitu beharreko protokoloa biltzen ditu.

Webgune

Webgune bat Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrien bilduma bat da. Orri sorta horrek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edota orriaren inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.

Publikoak diren webgune guztiek World Wide Web izeneko informazio sarea osatzen dute.

Webgune batean, orri nagusia izeneko URL baten bidez egiten da sarbidea, normalean zerbitzari fisiko berean kokatuta dagoena. URLak orri guztiak hierarkizaturik. Hala ere, beraien arteko hiperestekek egitura orokorra nola hautematen eta web-trafikoak gune bakoitzaren artean nola mugitzen diren kontrolatzen dute.

Webgune batzuek harpidetza eskatzen dute, gune horietako eduki batzuetara edo guztietara iristeko. Harpidetza behar duten guneetako adibide batzuk Interneteko pornografia, albisteen webgune askoko zatiak, jokoen guneak, foroak, Weban oinarritutako posta elektronikoen zerbitzua keta burtsa eta eguraldiari buruzko informazioa errazten dituzten guneak dira horietako batzuk.

Wikiesanak

Wikiesanak Wikimedia Fundazioaren aipu ezagunen bilduma da. Bertan pertsona entzutetsuen esanak, liburu ospetsuetako aipamenak eta herrialde ezberdinetako esaera zaharrak edo atsotitzak aurki daitezke. Wikipedia bezala, internet bidezko elkarlanean eta wiki softwarean oinarritzen den webgunea da. GFDL lizentziapean argitaratzen da. Hastapenetan ingelesez soilik bazen ere, 2004 urteaz geroztik 79 hizkuntza ezberdinetan dago. Ingelesezko bertsioa artikulu gehien duena izan da ordutik, 2010 urteko hasieran ia ehun mila orri eta (eztabaida, lankide eta laguntza orriak kenduta) hamazazpi mila bat aipuak biltzeko artikulu duela. 2010. urtearen hasieran euskarazko bertsioak mila orrialde baino gehiago zituen, eta horietako ehun baino gehiago, aipu-orrialdeak.

Wikimedia Fundazioa

Wikimedia Fundazioa (Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste antzeko proiektuak sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.

Wikipedia

Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2015ko azaroaren bostean, 291 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 37 milioi artikulu ditu, horietatik 337.475 euskaraz eta bost milioitik gora ingelesez.

Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. Aitzitik, Euskal Wikipediari dagokionez, zehaztasun falta izaten du hainbat artikulutan (edozein artikulutan, artikuluan landutako gaian aditu ez direnek ere parte har baitezakete), eta hizkuntzaren aldetik badira oso zuzenak ez diren artikuluak. Hala, bada, Euskal Wikipedia gorabeheratsua da kalitatez. Elhuyar Fundazioak 2011n egindako balioztapenak erakutsi zuenez, Euskal Wikipedian «artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak».Hala ere, Ingeles Wikipedia munduko entziklopedia hoberenen parekoa dela erakutsi zuen 2005ean Nature aldizkariak wikipedia horretako zientzia artikuluei buruz egindako ikerlan batek.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.