Wight

Wight[1] (ingelesez: Isle of Wight, 'aɪl_əv_'waɪt ahoskatua) Ingalaterrako hegoaldean dagoen uharte eta konderria da, Hampshireko kostaldetik hegoaldera kokatutakoa. 380 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 140.000 biztanle zituen (368 biz./km2). Hiriburua Newport da (ia 24.000 biztanle 2001ean).

Kareharrizko mendialdea da, eta ekialdetik mendebalerantz luzatzen da. Kostaldeak malkartsuak dira, hegoaldean batez ere. Klima epela du, eta udatiarrentzako eta turistentzako jomuga bihurtu da. Nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak), abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda), eta industria (hegazkingintza, ontziolak, ehungintza, eraikuntzarako gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.[2]

Wight
Isle of Wight
Erresuma Batuko konderria
bandera armarria
Bandera Armarria
Herrialdearen kokapena
HiriburuaNewport
Estatua
Herrialdea
 Erresuma Batua
 Ingalaterra
Geografia
 -  Guztira 384 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena 139105 bizt.
Webgunea
Webgunea

Erreferentziak

  1.   159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-12 .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Anthony Minghella

Anthony Minghella (Ryde, Wight, 1954ko urtarrilaren 6 - Hammersmith, Londres, 2008ko martxoaren 18) Ingalaterrako zinema zuzendaria eta idazlea da.

1980ko hamarkadan telebistarako gidoiak idatzi zituen. Zineman 1990ean hasi zen Truly, Madly, Deeply filmarekin. Nahiz eta hasiera batean ekoizpen txikia izan, zinematokietan arrakasta handia lortu zuen. 1996an zuzendari onenaren Oscar Saria eskuratu zuen The English Patient filmarengatik.

Bear Grylls

Edward Michael "Bear" Grylls (Bembridge, Wight uhartea, Ingalaterra, 1974ko ekainaren 7a) abenturazale ingelesa da. Born Survivor edota Man vs. Wild abenturazko telebista programaren protagonista izateagatik ezaguna da.

1994tik 1997ra Britainia Handiko armadaren Special Air Serviceren 21. eskuadroian soldadutza egin zuen.

1998ko maiatzaren 26an, 23 urte baino ez zituela, Everest mendia igo zuen. 2009tik Erresuma Batuko Scouten Elkarteko Buruzagia da.

Coburg

Coburg, Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Bavariako iparraldeko mugan koaturik dago eta 41076 biztanle zituen 2010eko azken erroldaren arabera.

Hampshire

Hampshire Hego-ekialdeko Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Hiriburua Winchester du. 2003an 1.660.818 biztanle zituen.

Mugakide hauek ditu: Dorset, Wiltshire, Berkshire, Surrey eta West Sussex. 3.769 kilometro karratuko area du. Barruan Portsmouth eta Southampton hiriak daude.

Konderri honetan Jane Austen eta Charles Dickens idazleak jaio ziren.

Southampton portutik zenbait itsasontzi famatuak itsasoratu dira, adibidez, Mayflower edo Titanic.

Konderrairen kostaldetik hegoaldera Wight uhartea dugu.

Hego-ekialdeko Ingalaterra

Hego-ekialdeko Ingalaterra (ingelesez: South East England) Ingalaterrako eskualdeetako bat da. 1994an sortu zuten, baina ingelesez hego-ekialdea esatea administratiboa baino eskualde geografikoa esan ohi du.

2001ean 8,000,550 biztanle zituen hau da, Ingalaterrako eskualderik jendetsuena zen. Eskualdeko metropoli-eremu nagusiak Brighton/Worthing/Littlehampton (461,000), Portsmouth (442,000), Reading (370,000) eta Southampton (304,000) dira.

Ingalaterra

Ingalaterra Erresuma Batua sortzen duten herrialdeetako handiena da, uharteko hegoaldearen bi herenak baino gehiago hartzen baitu (130.395 km2) eta populazio osoaren % 83 (50.690.000 biztanle 2006an) baitauka.

Nazioarteko historian, ikaragarrizko eragina eduki du, bai ekonomiaz, Britainiar Inperioaren bidez, baita kulturaz ere, bertako hizkuntza (ingelesa) planeta osoan hedatuena eta garrantzitsuena izanda.

Askotan Erresuma Batua izendatzeko erabiltzen da, baino desegokiro. Herrialdeko beste nazioekin (Gales eta Eskozia) eta Irlandarekin ez du beti harreman historiko onik izan.

Isle of Wight konderria (Virginia)

Isle of Wight konderria (ingelesez: Isle of Wight County) Virginiako konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Isle of Wight da. 2010eko zentsuaren arabera 35.270 biztanle zituen, Isle of Wight kilometro koadroko azaleran.

James Herriot

James Herriot, James Alfred Wight jaioa, (Glasgow, 1916ko urriaren 3a - Thirlby, Yorkshire, 1995eko otsailaren 23a) eskoziar albaitari eta idazlea izan zen. Ipuin bizi eta umore handiko ugari idatzi zituen, Yorkshiren albaitari egondako urteetako bizitzan oinarrituta. Lehenengo argitalpenaz geroztik, bere liburuek oso harrera ona izan zuten Britainia Handian eta Estatu Batuetan, eta zinema eta telebistarako egokitu ziren. Bere ipuinetan agertzen duen apaltasun, soiltasun eta errukiagatik, eta britainiar herri-fikzioa eta albaitari-lanbidea bera bultzatzeagatik goraipatua izan zen sarritan.

James Alfred Wight Glasgown jaio eta hazi zen, eta bertan egin zituen albaitaritza-ikasketak (1938). Haiek amaitu eta urtebetera Yorkshirera (Ingalaterra) joan zen albaitari, Thrisk herrira (bere ipuinetan Darrowby gisa izendatzen duena). 1943tik 1945era bitartean Aireko Armadan jardun zuen. Berrogeita hamar urte zituela, ordurako Yorkshire aldeko historia, paraje eta jendeari buruzko ezagutza sakona zuela, herri-albaitari baten bizitzako pasarteak eta gertakariak papereratzen hasi zen. Lehen liburua 1970ean argitaratu zuen: If Only They Could Talk (Mintzatzeko gai balira), eta handik bi urtera, 1972an, bigarrena: It Shouldn't Happen to a Vet (Zergatik gertatu behar zaio albaitari bati). Bi liburuok All Creatures Great and Small izenburupean argitaratu ziren 1972an Estatu Batuetan, eta berehalako eta izugarrizko arrakasta izan zuten. Handik aurrera beste asko idatzi eta argitaratu zituen: All Things Bright and Beautiful (1974, Gauza guztiak argitsuak eta ederrak); All Things Wise and Wonderful (1977, Gauza guztiak zoragarriak); The Lord God Made Them All (1981, Jainko zintzoak egin zituen denak); Every Living Thing (1992, Gauza bizi guztiak); James Herriot's Yorkshire (1979).

Jeremy Irons

Jeremy John Irons (Cowes, Wight, 1948ko irailaren 19 - ), aktore britainiarra da, Oscar sariaren irabazlea.

Jimi Hendrix

James Marshall "Jimi" Hendrix, jaiotzez Johnny Allen Hendrix (Seattle, Washington, AEB, 1942ko azaroaren 27a - Londres, Erresuma Batua, 1970eko irailaren 18a) musikari eta kantautore estatubatuarra izan zen. Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handiena kontsideratzen da eta XX. mendeko musikari garrantzitsuenetarikoa.

Musikalki, rock & roll eta blues elektriko amerikarraren eragina jaso zuen eta bere taldea zen The Jimi Hendrix Experiencekin Europan arrakasta lortu ondoren, AEBetan ospe handia lortu zuen 1967an Montereyko Pop jaialdian emandako kontzertua eta gero. 1969an, Woodstock jaialdian hartu zuen parte eta, 1970ean, Wight uharteko jaialdian, 27 urte zituela hil aurretik.

Hendrix 1992ko Rock and Roll Hall of Fame sartu zuten.

2003an, Rolling Stone aldizkariak historiako gitarra-jolerik onena bezala saritu zuen.. 2004an, garai guztietako artistarik hoberenetarikoa izendatu zuen (6). Urte berean, Total Guitar aldizkari britainiarrean, 4.000 irakurlek aukeratu zuten historiako gitarrajole hoberena.

2009an, Time estatubatuar aldizkariak gitarra elektrikoa jotzen zuen gitarra-jolerik hoberena izendatu zuen, B. B. King, Chuck Berry, Jimmy Page, Keith Richards eta Eric Claptonen aurretik. Urte berean, Music Radarren eginiko inkesta batean, Voodoo Child abestiak Guns N' Roses, Led Zeppelin eta Deep Purpleren aurretik kokatu zuten.

Juto

Jutoak Jutlandia penintsulako aintzinako leinu germaniarra ziren.

Beren lurraldearen mugak ez daude argi. Bedak dio penintsularen hegoaldean dutela jatorria, Tazitok aldiz iparraldean kokatzen ditu eta Beowulf poema epikoan aldiz daniarrekin identifikatzen dira. Baina litekeena da beraiek Jutlandia osoa hartu izana iparraldean daniarrak zituztelarik (Suediako Eskania eskualdean), eta hegoaldean beste hiru leinu germaniar, hala nola angloak ekialdean, saxoiak erdian eta frisiarrak mendebaldean.

Daniarren presioa zela eta jutoek hegoaldera migratu zuten III. mendean eta 430. urterako Ingalaterra inbaditu anglo eta saxoiekin batera. Jutoak gaur egungo Hampshire eta Kent konderrietan eta Wight uhartean kokatu ziren. Oraindik ere jutoen toponimo asko mantentzen dira bertan.

Bedak dioenez Hampshireko eta Wight uharteko jutoek saxoien garbiketa etnikoa jasan zuten 686. urtean, baina Kent Erresuma sortu eta luzaroan iraun zuten. Æthelberht Kentekoa errege jutoa Bertha printsesa frankoarekin ezkondu zen eta hauek kristautasuna sartu zuten Ingalaterran.

Osborne jauregia

Osborne jauregia (ingelesez Osborne House) Ingalaterrako Wight uhartean dagoen Cowes udalerrian kokatzen den jauregi bat da. 1845 eta 1851 bitartean eraikia, Viktoria I.a Erresuma Batukoak bere heriotza unerarte udaldiko egoitza gisa erabili zuen, honela garaiko britainiar erregetzarri mugatutako aisialdi gune bilakatu zen. Ondorioz britainiar gizarteko jende dirudun ugarik ere udaldiak udalerri honetan igarotzen hasi zen. XX. mendearen hasieran behealdeko solairua jende arruntari ireki zitzaion, baina aipatutako erreginaren logela ez zen 1954. urterarte bisitei ireki ahal izan, berak utzi zuen moduan mantendu zelarik.

Gaur egun Britainiar Ondarearen jabetza da, eraikina zein lorategiak jendeari irekiak daude, gehienbat gaur egungo britainiar errege familiak udaldiak Eskozian dagoen Balmoral gazteluan iragaten dituelako.

Portsmouth

Portsmouth Ingalaterrako hegoaldean dagoen hiria da, Hampshireko konderrikoa eta South East Englandeko eskualdekoa.

Hiriak 200.000 biztanle inguru dauka, baina metropoli-gunean ia 450.000 pertsona bizi dira, Fareham, Portchester, Gosport eta Havant udalerriak kontuan hartuta.

Ozeano Atlantikoaren kostaldean dago kokatuta, Wight uhartearen aurrean. Halaber, Santurtzirekin (Bizkaia, Euskal Herria) lotuta dago ferryaren bidez.

Robert Hooke

Robert Hooke (Freshwater, Wight uhartea, Erresuma Batua, 1635eko uztailaren 18a - Londres, Erresuma Batua, 1703ko martxoaren 3a), natura filosofo eta arkitekto britainarra izan zen.

Zientziaren historian pertsonaia garrantzitsua izan zen eta biologia, medikuntza, kronometria, mikroskopia, fisika, nautika eta arkitektura bezalako arlo desberdinetan aritu zen. Londresko Royal Society of London elkarte zientifikoaren sorreran hartu zuen parte.Zientziaren historiaren parte bilakatu dira Isaac Newton-ekin grabitazio unibertsalaren legearen inguruan zituen eztabaidak: badirudi Hook-ek ez zituela garatzen bere ideia originalak.

1662. urtean Londresko Royal Societyko esperimentazio zuzendaria izan zen eta 1677an idazkaria izatera ere heldu zen. Zientziaren alorrean prestigioa lortu arren, bere aztarnak St Helen elizan (Bishopsgate), City of London-en daude, baina bere hilobiaren kokaleku zehatza ezezaguna da.Azken urtetan, historialari eta zientzialari batzuk ahalegina egin dute "ahaztutako jenioa” (Stephen Inwood biografoetako baten hitzak) aldarrikatzen. 2003an, Hookeren heriotzaren hirugarren mendeurrenean, Greenwicheko Errege Behatokia-k (Londonen kokatua) bere asmakizun eta aurkikuntza bikainak erakutsi zituen.

Rushmere (Virginia)

Rushmere Ameriketako Estatu Batuetako erroldak esleitutako leku bat da. Isle of Wight konderrian kokatuta dago, Virginia estatuan. 1.018 biztanle ditu, 21,769351 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Solent

Solent Britainia Handia eta Wight uhartea banatzen dituen itsasartea da.

Thomas J. Clarke

Thomas James "Tom" Clarke, irlanderaz Tomás Séamus Ó Cléirigh (1858ko martxoaren 11, Hurst gaztelua, Hampshire - 1916ko maiatzaren 3a, Kilmainham Gaol, Dublin) irlandar iraultzailea eta ziurrenik 1916ko Pazko matxinadaren arduradun nagusia izan zen.

Vivian Ernest Fuchs

Vivian Ernest Fuchs (Wight uhartea, 1908ko otsailaren 11 - 1999ko azaroaren 11) britainiar geologo eta ikertzailea izan zen.

Wight uharteko jaialdia

Wight uharteko jaialdia (ingelesez: Isle of Wight Festival) Wight uhartean hiru aldiz- 1968an, 1969an eta 1970ean- egin zuten rock jaialdia izan zen. 1970ekoak ospetsuena izan zen eta Jethro Tull, Jimi Hendrix, Bob Dylan, The Doors eta The Who taldeek hartu zuten parte. Berriro 2002tik aurrera egiten dute, baina Seaclose Parken. Woodstockekin batera, kontrakultura eta hippy mugimenduaren ikur nabarmenentzat jotzen dute.

Datu klimatikoak (Wight uhartea)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 9 10 13 16 18 20 21 19 15 12 10 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 4 7 9 12 14 14 12 9 6 4 8.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89 61 66 48 56 53 41 56 66 79 84 89 788
[erreferentzia behar]
Ingalaterra Ingalaterrako konderriak Ingalaterra

BerkshireBristolBuckinghamshireCambridgeshireCheshireCumbriaDerbyshireDevonDorsetDurhamEkialdeko YorkshireEkialdeko SussexEssexGloucestershireKornuallesLondres HandiaManchester HandiaHampshireHerefordshireHertfordshire • Wight • KentLancashireLeicestershireLincolnshireMerseysideNorfolkNorthamptonshireNorthumberlandIparraldeko YorkshireNottinghamshireOxfordshireRutlandShropshireSomersetHegoaldeko YorkshireStaffordshireSuffolkSurreyTyne eta WearWarwickshireMendebaldeko MidlandsMendebaldeko SussexMendebaldeko YorkshireWiltshireWorcestershire

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.