Vatikano Hiria

Vatikano Hiria[3] (italieraz, Stato della Città del Vaticano) —Vatikanoa edo Egoitza Santua ere deitua[4]munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria. Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza Katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBEarekin harreman zuzenik).

Vatikano Hiriko Estatua
Stato della Città del Vaticano
Status Civitatis Vaticanae
Vatikano Hiriko bandera Vatikano Hiriko armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Inno e Marcia Pontificale
(Aita Santuaren Ereserki eta Martxa)
██ Vatikano Hiria ██ Europa
██ Vatikano Hiria ██ Europa
HiriburuaVatikano Hiria (hiri estatua)
41° 54.2′ N, 12° 27.2′ E / 41.9033°N,12.4533°E
Hizkuntza ofiziala(k) Latina, italiera
Gobernua Monarkia absolutu,[1] eklesiastikoeta teokrazia elektiboa[2]
 -  Aita Santua Frantzisko
 -  Estatu Idazkaria Pietro Parolin
 -  Gobernuko Presidentea Giuseppe Bertello
Legebiltzarra Pontifize-Batzordea
Independentzia Italiako Erresumarengandik
 -  Laterango Ituna 1929ko otsailak 11 
Azalera
 -  Guztira 44 ha (249.)
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 842 (251.)
 -  Dentsitatea 1877 bizt./km2 (6.)
Dirua Euro (€) (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST) CEST (UTC+2)
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Aurrezenbakia +379

Geografia

Vt-map
Vatikanoko mapa

Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txikia da, hiriaren mendebaldean, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4 km luzeko mugak ditu.

Erroman bertan, Vatikanoko lurretatik kanpo, baina haren subirautza pean (enbaxaden antzera) beste hiru basilika ditu:

Eta, haiekin batera, Castelgandolfo jauregia, Erromatik kanpo, ordea.

Historia

Erroma izango zen hiri zaharraren inguruko muinoetako bat etruskoek erabili zuten, beste inork baino lehenago, hilerri gisa, K.a. VI. mende inguruan. Hildakoak hirietako harresietatik kanpo ehorzteko ohitura zuten, eta haien nekropolia Vatika azpimunduko jainkosak gordetzen omen zuen[5].

Mende batzuk geroago muinoaren hegian zirko bat eraiki zuten eta, kondairaren arabera, hantxe exekutatu zuten San Pedro. Horregatik, Konstantinok, Erromako lehen enperadore katolikoak, santutegi bat eraikiarazi zuen muinoaren oinean. Ordurako Muino Vatikanoa esaten zioten[5]; mende gehiago joan ziren aita santuaren jauregia eta San Pedroren omenezko basilika berria hantxe eraiki arte. Horrenbestez, eliza katolikoaren egoitza nagusiak jainkosa pagano baten izena du[5].

Geroago Aita Santuaren mendean zeuden estatu handiak murriztuz joan ziren ahala Elizaren gobernupeko lurraldeak eta horien izaera kolokan izan ziren denbora luzean. Italiaren batasunak areagotu egin zuen auzi hura. Garibaldiren osteek Erroma hartu zutenean Aita Santuaren egoitzaren mugak zehaztu beharra ikusi zen. Baina Pio IX.a Aita Santuak eta haren ondorengoek ez zuten Italiako gobernu berriaren proposamena onartu[5].

Azkenik, 1929an Mussolinik eta Pio XI.a Aita Santuak Vatikanoko hiriaren burujabetasuna hitzartu zuten Letranen. Aita Santua da estatu burua. Aginpide osoa du, eta, estatu idazkariaren lehendakaritzapean, kardinalen batzorde baten bitartez erabiltzen du aginpidea. 1963an, Joan XXIII.ak Bigarren Kontzilioari hasiera eman zion eta 1965ean, berriz, Paulo VI.ak amaiera eman zion. 1978tik 2005era, Joan Paulo II.a izan zen aita santua eta Vatikano Hiriko buruzagia. 2001ean, Joan Paulo II.ak Vatikano Hiriko Estatuko oinarrizko legea eman zuen, eta gaur egun lege hori dago oraindik ere indarrean. 2005ean, Benedikto XVI.a izendatu zuten aita santu[5].

2014ko azaroaren 13an jakin zenez, etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko zituzten. Dutxa hauek Vatikano inguruetan lo egiten zuten etxerik gabekoentzat ziren. San Pedro basilikan erromesek erabiltzen zituzten bainugelatan jarriko zituzten dutxak[6].

Gobernua eta politika

Aita Santuak bere baitan biltzen ditu Eliza Katolikoaren eta Vatikano Hiriaren buruzagitza gorenak. Aita Santua kardinalek aukeratzen dute aurrekoa hil ondoren, konklabe deritzan prozesuan. Behin bere onarpena eman ondoren, hautatua Aita Santu bihurtzen da.

Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie.

Ekonomia

Vatikanoarenko ekonomia turismora bideratuta dago nagusiki. Horrela, diru sarrera nagusiak liburu, oroigarri, seilu eta txanponak saltzetik datozkio, Vatikanoko Museorako sarrerez gain. Nolanahi ere, mundu osoko katolikoek (apezpiku, apez eta laikoek) ematen dioten diruak ekonomia orekatzen laguntzen du.

Azpiegiturak

Hiriak bere telefono sistema, postetxea eta irratia ditu, banketxea, dirua, dendak, eta botika bat, eta baita ehundik gora suitzar goardiez osatutako gudarostea ere. Oinarrizko lehengai gehienak (elikagaiak, ura, argindarra, gasa…) inportatu egiten ditu.

Hedabideak

Vatikano Irratia 1931n eraiki zuen Guglielmo Marconi irratiaren asmatzaileak. Munduko irratirik zaharrenetakoa da, beraz. Gaur egun, 47 hizkuntzatan emititzen du, eta mundu guztian entzun daitezke haren programak, Internet bidez.

L'Osservatore Romano egunkaria 1861ean sortu zen, Aita Santuaren eta Elizaren apologia egin eta haien ekintzen berri emateko. Gaur egun, italieraz egunero argitaratzen den edizioaz gain, beste hizkuntza batzuetan astekari gisan argitaratzen da.

Vatikanoko Telebista Zentroak programa erlijiosoak ekoitzi eta nazioarteko hainbat telebistari saltzen dizkie, batez ere Aita Santuaren bidaia eta ekitaldiei buruzkoak.

Bitxikeriak

Vatikano Hiria1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
StPetersBasilicaEarlyMorning

San Petri basilika eta Jauregi Apostolikoaren arratseko ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia 286
Kokalekua  Vatikano Hiria
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Estatistikaren alorreko txiste ezagun batek dioen moduan, Vatikanoan bi Aita Santu daude kilometro koadroko (estatuak kilometro koadro erdiko eremua du).

Bere tamaina dela eta, estatistika oso deigarriak ditu. Adibidez, munduan kriminalitate tasarik altuena duen herrialdea da.[7]

Erreferentziak

  1. .
  2. Gerhard Robbers (2006) Encyclopedia of World Constitutions. Infobase Publishing. ISBN 978-0-81606078-8. p. 1009
  3. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-29.
  4. Vatikano Hiriak eta Egoitza Santuak izaera juridiko desberdina dute nazioarteko zuzenbidean [1]
  5. a b c d e «Vatikanoaren jatorri paganoa», Argia, 2014-11-09, CC-BY-SA lizentzia
  6. «Etxerik gabekoentzat San Pedro plazan dutxak jarriko dituzte», EiTB, 2014-11-13
  7. BBC NEWS | Europe | Vatican crime rate 'soars' . Noiz kontsultatua: 2017-03-29.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erromako Afera

Erromako Afera Italiako gobernua eta aita santuen artean 1861etik 1929ra arte izan zen gatazka politiko baten izena da.

Italiak Erroma anexionatu nahi zuen garai hartan, eta horrek Egoitza Santuaren botere tenporala bertan behera utziko zuen. Gatazka horren bukaera Laterango Itunetan eman zen 1929an, Benito Mussolini eta Pio XI.ak sinatutako akordioekin. Garai honetan aita santuek euren burua (Pio IX.aren arabera) Vatikanon preso kontsideratu zuten.

1929an Laterango Itunak sinatu ondoren aita santuak erregulartasunez hasi ziren Erromako beste leku batzuk bisitatzen, Vatikano Hiritik kanpo, batez ere San Juan Laterangoaren basilika. Udan Castel Gandolfora bisitan ere joaten ziren, izera extraterritoriala duena, enbaxada gisa, baina ez dena Vatikano hiriaren parte.

Euro

Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.

Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.

Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.

Hiri-estatu

Hiri-estatu hiri batek eta batzutan inguruko lur urri batzuek osaturiko estatu bat da. Sorreraren helburuak anitzak badira ere, gehienetan (batez ere Erdi Aroan) merkatal helburuak zituzten.

Historian lehenengo hiri-estatuak Mesopotamiako hegoaldean zegoen Sumerren sortu zuten, ia nekazaritzarekin batera. Antzinako Grezian hiri-estatuen une garaiak ailegatu ziren, bertoko hiriek polisak sortzean.

Egun oraindik badira hainbat hiri estatu:

Monako

Singapur

Vatikano HiriaBurujabetzarik osorik ez duten beste hiri batzuk ere hiri-estatu dira, adibidez:

Danzig

Fiume

Tangier

Memel

TriesteHainbat hirik estatu bezala funtzionatzen dute, nahiz eta subirauak ez izan:

Ceuta eta Melilla (Espainia)

Hong Kong eta Macau (Txina)

Gibraltar (Erresuma Batua)

Berlin, Hanburgo eta Bremen (Alemania)

Inno e Marcia Pontificale

Inno e Marcia Pontificale (euskaraz Aita Santuaren Ereserkia eta Martxa) Vatikano Hiriko ereserki nazionala da. Aita santua edo bere ordezkarietako bat (nuncio) aurrean dagoenean jartzen da normalean.

Italiar penintsula

Apeninoetako penintsula edo Italiar penintsula Mediterraneo itsasoaren erdialdean kokaturiko penintsula da, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen artean. Nahiz eta bere azaleraren gehiena Italia izan, Vaticano Hiria eta San Marino herrialdeak ere barnean ditu.

Penintsulari italieraz Lo Stivale (euskaraz: bota) zioten, botaren itxura baitu. Hiru penintsula txikiek laguntzen dute itxura lortzeko: Calabria, Salento eta Garganokoak.

Iparraldetik hegoaldera 1.000 km baino gehiago izanda, Europako penintsularik luzeenetako bat da. Mendebaldean Liguriar itsasoa eta Tirreniar itsasoa, hegoaldean Itsaso Jonikoa eta ekialdean Itsaso Adriatikoa ditu. Barnean Apeninoak dira bere bizkarrezurra. Iparraldean ordokiak daude eta kontinentearekin lotzeko Alpeek.

Joan Paulo I.a

Joan Paulo I.a, (latinez Ioannes Paulus PP. I), jaiotzez Albino Luciani (Canale d'Agordo, Veneto, 1912ko urriaren 17a - Vatikano Hiria, 1978ko irailaren 28a) Eliza Katolikoko aita santu izan zen 1978an, 33 egunez bakarrik.

Jaiotzako izenez Albino Luciani, XX. mendean jaiotako lehen aita santua izan zen. Giovanni Luciani eta Bortola Tanconen semea, lau haurretatik zaharrena. 10 urte zituela ama hil zitzaion, Lehen Mundu Gerran pobrezia handia pasa ondoren. Bere aita bigarrenez ezkondu zen emakume oso erlijioso batekin. Honen eta fraide kaputxino baten eraginez, Albinorengan apaiz izateko bokazioa loratu zen. 1923an Feltreko seminario txikian sartu zen, baina ondoren Bellunokora joan zen eta bertan apaiztu zen 1935ean. Apaiztu ondoren Erromara joan zen Unibertsitate Gregoriarrean ikasketa teologikoak burutzera. Ikasketak amaitu ondoren bere jaioterrira itzuli zen parroko lanetara, Meategietako Institutu Teknologikoan irakasle lanetan zebilen bitartean.

"Irribarrearen aita santu" bihurtu aurretik (horrela gogoratzen dute askok) zeregin garrantzitsuak izan zituen: Bellunoko seminarioan errektoreorde izan zen, 1947an Unibertsitate Gregoriarrean teologiako doktoretza eskuratu zuen eta 1954a Bellunoko elizbarrutiko Bikario Orokor izendatu zuten. 1958an Joan XXIII.ak Vittorio Venetoko gotzain izendatu zuen, eta 1969ko abenduaren 15ean Paulo VI.ak Veneziako Patriarka izendatu zuen. Azkenik, 1973ko martxoaren 5ean kardinal izendatu zuten.

1978ko abuztuaren 26an Eliza Katolikoko 263. aita santu ofizial izendatu zuten. Izen konposatua hartu zuen lehen aita santua izan zen, bere aurretikoak (Joan XXIII.a eta Paulo VI.a) omentzeko eta beraiek egindako lanarekin jarraitzeko zuen nahia adierazteko. Joan Paulo I.aren etorrera elizaren eraberritze eta baikortasun egoera baten baitan izan zen. Baina bere nahiak ez ziren proposamen izatetik pasa, aita santu izendatu eta 33 egunera bihotzekoak jota hil baitzen (Vatikanoko bertsio ofizialaren arabera).

Bere heriotzari buruz asko idatzi da, idazle askok konspirazio baten biktimatzat hartzen baitute. Zenbaiten iritziz, Joan Paulo I.aren erreforma asmoak ez ziren Vatikanoko goi karguen oso gustukoak, eta teoria asko asmatu dira konplotaren inguruan. Dena den, orain arte idatzitako guztiak ez du beharrezko adostasunik jaso adituen artean. Gainera, Vatikanoak uko egin zion autopsia egiteari, eta horrek susmo txarrak hedatzen lagundu zuen.

Joan Paulo I.a 2003tik beatifikazio prozesuan dago. Vatikanoaren arabera, mirari bat gertatu da harrezkero aita santu haren laguntzaz: italiar gizon bat minbizitik sendatu omen da.

Joan Paulo II.a

San Joan Paulo II.a (latinez: Johannes Paulus PP. II), jaiotzez Karol Józef Wojtyła (polonieraz ˈkarɔl ˈjuzɛf vɔjˈtɨwa ahoskatua) (Wadowice, Polonia, 1920ko maiatzaren 18 - Vatikano Hiria, 2005eko apirilaren 2a) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 1978ko urriaren 16tik bere heriotza egunera arte.

1522az geroztik, Italiako lurralderen batekoa ez zen lehen Aita Santua izan zen.

2014ko apirilaren 27an kanonizatu zuten eta San Joan Paulo II.a izena hartu.

Joan XXIII.a

San Joan XXIII.a (latinez: Ioannes PP. XXIII), jaiotzez Angelo Giuseppe Roncalli (Sotto il Monte, Lombardia, Italia, 1881eko azaroaren 25a - Vatikano Hiria, 1963ko ekainaren 3a) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 1958ko urriaren 28tik bere heriotzaren egunera arte.

2014ko apirilaren 27an kanonizatu zuten eta San Joan XXIII.a izena hartu.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Michelangelo

Michelangelo Buonarroti (Caprese, 1475eko martxoaren 6a - Erroma, 1564ko otsailaren 18a) Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan, beti batasunez eta koherentziaz; hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera.

Bizi zelarik ere, artista handitzat hartu zuten bere garaikideek, eta ospe hori, gutxitu ezik, areagotu egin da urte eta mendeen joanean. Munduko famatuenetakoak dira Michelangeloren margolaritza, eskultura nahiz arkitektura lan batzuk. Bestalde, iritsi zaizkigun haren eskutitz, marrazki eta zirriborroak kontuan hartuz, ondoen dokumentatutako XVI. mendeko artista da.

Arte guztien artean eskultura zuen gogokoen, marmolezkoa bereziki. Nekez bereiz daitezke Michelangeloren obrak, denak izan baitira garrantzitsuak artearen historian; dena den, aipagarri dira besteak beste, Madonna della Scala (1489-1494), Pietá (1499), David (1501-1504), Moises (1516) eta Pietá Rondanini (1550-1555). 1546an, San Petri basilikako arkitekto nagusi izendatu zuten; une hartatik aurrera arkitektura bilakatu zen Michelangeloren lanbide nagusia; San Petriko kupula diseinatu zuen, eta arkitektura klasikoa irauli, pilastren ordena erraldoia erabiliz. Pinturan, Vatikanoko Kapera Sixtinoko freskoak dira bere lanik ezagunenak.

Pio XII.a

Pio XII.a (latinez: Pius PP. XII), jaiotzez Eugenio Maria Giuseppe Giovanni Pacelli Graziosi (Erroma, 1876ko martxoaren 2a - Castel Gandolfo, Vatikano Hiria, 1958ko urriaren 9a), Eliza Katolikoko 260. Aita Santua izan zen 1939ko martxoaren 2tik bere heriotzaren egunera arte.

San Marino

San Marino, izen ofiziala San Marinoko Errepublika (italieraz: Repubblica di San Marino), hegoaldeko Europako estatu itsasgabea da, Italiar penintsularen erdialdean dagoena, Itsaso Adriatikotik hurbil. Italiako Emilia-Romagna eta Markak eskualdeek erabat inguratzen dute. 61,2 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 33.285 biztanle zituen 2016an.Europako estatu independente txikienetako bat da, Vatikano Hiria eta Monako bakarrik dira txikiagoak, eta munduko bigarren errepublika txikiena, Naururen ondoren. Munduko errepublikarik zaharrena da, 301. urtean sortu baitzuen Marinus erromatar harginak.

San Petriren plaza

San Petriren plaza (italieraz: Piazza San Pietro, ˌpi̯aʦa san ˈpi̯ɛːtɾo ahoskatua) San Petri basilikaren aurrean dagoen plaza erraldoia da, Vatikano Hirian eta Erromako Borgo auzoaren (rioni) mendebaldean dagoena.

Enparantzaren erdialdean lau mila urte dituen egiptoar obelisko bat dago, bertan 1568an ezarria. Ia ehun urte geroago, Gian Lorenzo Berninik plaza diseinatu zuen, toskanar zutabeak barne." Berninik 1675ean granitozko iturri bat eraiki zuen, 1613an Carlo Madernok egindakoarekin bat egiten duena.

Suitzar Guardia

Suitzar Guardia (latinez: Custodes Helvetici; italieraz: Guardia Svizzera; alemanez: Päpstliche Schweizergarde) Aita Santua eta Egoitza Santuaren segurtasunaz arduratzen den indar armatua da. Vatikano Hiriaren sarbideak ere zaintzeaz arduratzen da.

1505ean Julio II.ak sortu zuen, Aita santuak bere babes pertsonalerako berezko indar armatua izan zezan. Gaur egun ere, Suitzar Guardiako buru nagusia Aita santua da.

Izenak ongi adierazten duen bezala, kideak suitzar herrialdetasuna izateaz gain katolikoak izan beharra dute, 19-30 urtetakoak, ezkongabeak, Suitzan soldaduska eginak eta gutxienez 1,74 cm-ko garaierakoak. Portaera on eta eredugarria izatera derrigortuak daude, bai eta iragan garbia izatea ere, alegia akats larri edo deliturik gabekoa.

Gaur egun 110 kideek osatzen dute, horrek mundu osoko estatu gudaroste profesional txikiena bilakatzen du.

Vatikano Hiriko bandera

Vatikano Hiriko bandera bi zutabez osatuta dago: horia eta zuria. Zati zuriaren gainean giltza hori eta zuri bana ageri dira gurutzatuta eta soka urdin edo gorri batez lotuak. Giltzen gainean Aita Santuen tiara bat dauka.

Vatikano Irratia

Vatikano Irratia Vatikano Hiriko irrati kate ofiziala da.

Pio XI.aren enkarguz diseinatu zuen Guglielmo Marconik. Lehen transmisioa 1931ko otsailaren 12an egin zen.

Bigarren Mundu Gerran zeregin garrantzitsua izan zuen aliatuen aldeko propaganda eginez eta Italiako errejimen faxistari aurre eginez eta Alemania naziaren ekintzak salatuz.

Hasieratik jesuitek izan dute bere gidaritza. Gaur egun 47 hizkuntzatan ematen ditu bere programak, SW, MW eta FM bidez. Internet bidez ere jarrai daiteke. Horrez gainera, programak eskaintzen dizkie beste irrati kate batzuei, batez ere Aita Santuaren eta Eliza Katolikoaren inguruko berriak edo programa bereziak.

Vatikanoko gastronomia

Vatikanoko gastronomia zehaztea oso zaila da, Vaticano estatu txiki bat delako. Bertan jatetxe bakarra dago eta eskaintzen den janaria Italiako gastronomiaren oso antzekoa da.

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.