Valga

Valga Galiziako Pontevedra probintzian dagoen udalerria da. Caldasko probintzian kokatzen da. Iparraldean Dodro, Pontecesures eta Padrón udalerriekin mugatzen du; hegoaldean Catoira eta Caldas de Reisekin; ekialdean Cuntis eta A Estradakin; mendebaldetik berriz Rianxo eta Dodrorekin. Udalerriko galiziera hiztunen kopurua %98,17koa da.

Bertako herritarrei galizieraz Valgués deritzaie, euskaraz berriz Valgatar.

Valga
 Galizia
Valga, concello 01-02
Valgako bandera

Valgako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Flag Pontevedra Province.svg Pontevedra
Eskualdea Caldasko eskualdea
Izen ofiziala Valga
Alkatea José María Bello Maneiro (PP)
INE kodea 36056
Kokapena
Koordenatuak 42° 41′ 21″ N, 8° 38′ 53″ W / 42.6892719°N,8.64812771362°WKoordenatuak: 42° 41′ 21″ N, 8° 38′ 53″ W / 42.6892719°N,8.64812771362°W
Valga hemen kokatua: Espainia
Valga
Valga
Valga (Espainia)
Valga hemen kokatua: Galizia
Valga
Valga
Valga (Galizia)
Demografia
Biztanleria 6.062 bizt. (2015) Green Arrow Up.svg 12
% 48,91 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,09
Eremua 40,5 km2
Dentsitatea 890,27 bizt/km²
Distantzia Compostelara
Datu gehigarriak
http://www.valga.gal/ http://www.valga.gal/
Galiziera hiztunen kopurua: % 98,17

Parrokiak

  • Campaña (Santa Cristina)
  • Cordeiro (Santa Comba)
  • Setecoros (San Salvador)
  • Valga (San Miguel)
  • Xanza (Santa María)

Herritar ezagunak

  • Xesús Ferro Couselo, historialari eta ikerlari galiziarra (1906-1975).

Iruditegia

Xiabre Galicia - España

Xiabre Mendia

Rapa das Besta Xiabre - Pontevedra - Galicia - España

Rapa das Bestas deritzon galiziar ohitura

Kanpo loturak

Ana Belén

Ana Belén, jaiotzez izenez María del Pilar Cuesta Acosta (1951ko maiatzaren 27a, Madril) espainiar aktorea eta abeslaria da. Víctor Manuel kantautorearen bikote kidea ere bada.

Ape udalerria

Ape udalerria (letonieraz: Apes novads) Letoniako udalerri bat da. 545 km²ko azalera du eta 2018ko datuen arabera 3345 biztanle zituen. Udalerriko hiriburua Ape da.

Baltikoko Kopa

Baltikoko Kopa (estonieraz: Balti turniir, letonieraz: Baltijas kauss, lituanieraz: Baltijos taurė) Estonia, Letonia eta Lituaniako selekzioen artean jokatzen den futbol txapelketa da. Bi urtean behin jokatzen da eta Letonia da garaipen gehien lortu dituen selekzioa.

Caldasko eskualdea

Caldasko eskualdea Galiziako mendebaldean dago, Pontevedrako probintziaren ipar-mendebaldean kokaturik.

Ia 289 km2-ko azalera dauka eta 2001ean ia 36.000 biztanle zituen. Caldas de Reis du hiriburu eta udalerri nagusia.

Eduard Fernández

Eduard Fernández Serrano (Bartzelona, 1964ko abuztuaren 25a) zinema, telebista eta antzerkiko aktorea da.

Enrique Molina

Enrique Molina Campos (Madril, Espainia, 1930 - 1994ko martxoaren 20a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Fintasun handiko poemak eta lirismo handikoak idatzi zituen. Poema horietan sentiberatasun handiz nahasten ditu maitasunezko gaiak eta gai moralak. Aipatzekoak ditu: En verdad os digo (1956), La puerta (1959), Historia natural (1965), Poemas del hilo (1967), En medio de todo (1974), Visiones y lástimas (1983) eta Siete poemas (1988). 1991n, bere poemen bilduma orokor bat argitaratu zen, La señal que nos valga (1952-1990), eta 1992an Historial: pequeña antología. Lan horiez gainera, Nueve ensayos sobre poesía española contemporánea (1991) saiakera eta idazle katalan eta frantsesen itzulpenak ere idatzi zituen.

Estonia

Estonia (estonieraz: Eesti), ofizialki Estoniako Errepublika (estonieraz: Eesti Vabariik), Iparraldeko Europako estatua da, Baltikoko estatuetan txikiena. Iparraldean Finlandiako golkoa du, mendebaldean Itsaso Baltikoa, hegoaldean Letonia, eta ekialdean Peipus aintzira eta Errusia. 1.500 uharte inguru dauzka; handienak Saaremaa, Hiiumaa, Muhu eta Vormsi dira. 45.336 kilometro koadroko eremua du, eta 1.315.635 biztanle zituen 2017an. Hiriburua Tallinn da, eta beste hiri nagusiak Tartu eta Narva. Errepublika parlamentarioa da, Europar Batasun, Eurogune, NATO, ELGA eta Schengen eremuko kidea.

Estoniaren banaketa administratiboa

Estonia administratiboki 2 maila administratibotan banatzen da: konderriak (Maakonnad) eta udalerriak (omavalitsus).

Isidoro Fernández

Isidoro Fernández del Castillo (Donostia, 1957ko urtarrilaren 4 - ) gipuzkoar aktorea da.

José Sacristán

José Sacristán Turiagano (Chinchón, 1937ko irailaren 27a) espainiar antzezlea eta zinema-zuzendaria da.

La Bella Otero

Agustina del Carmen Otero Iglesias (Valga, Pontevedra, 1868ko azaroaren 4a - Niza, 1965eko apirilaren 10a) galiziar dantzari, abeslari eta aktorea izan zen. Belle Époque garaian, Parisko pertsonairik ezagunetariko bat izan zen. Arrakasta profesional handia izanda ere, prostituzioan ere lan egin zuen eta hainbat gizon ospetsuen (Gilen II.a Alemaniakoa, Nikolas II.a Errusiakoa, Leopoldo II.a Belgikakoa, Alfontso XIII.a Espainiakoa, Eduardo VII.a Erresuma Batukoa edo Aristide Briand) maitalea izan zen.

Naparra ta Españico Escuñe

Naparra ta Españico Escuñe —euskara batuaz 'Nafarroa eta Espainiako Eskuina', eta normalean gaztelaniaz Derecha Navarra y Española edo DNE—, Nafarroako alderdi espainolista eta eskuin muturrekoa zen, 2011. urtean sortua eta 2015ean tokiko VOX alderdiko taldean sartu zena.

Naukšēni udalerria

Naukšēni udalerria (letonieraz: Naukšēnu novads) Letoniako udalerri bat da. 281 km²ko azalera du eta 2018ko datuen arabera 1731 biztanle zituen. Udalerriko hiriburua Naukšēni da.

Raúl Arévalo

Raúl Arévalo Zorzo (Móstoles, 1979ko azaroaren 22a) zineman eta telebistan aritutako aktorea da.

Tornio

Tornio (ipar samieraz: Duortnus; suedieraz: Torneå) Lappiko Torne ibarrean dagoen hiri finlandiarra da. Eskualde osoko hiri zaharrena, eta hirugarren handiena da Rovaniemi eta Kemi ondoren. Finlandia eta Suedia herrialdeen arteko muga marrazten duen Tornionjoki ibaiaren estuarioan dago, beraz, hiri mugakidea da eta erlazio estua du hirigunetik 500 metrora dagoen Haparanda hiri suediarrarekin; izan ere, 1808-09 bitarteko Finlandiako Gerran, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu zuenean, merkatari eta orokorrean, torniotar gehienak ibaia igaro eta Haparanda hiria sortu zuten Suedian. Kauppakeskus Rajalla–På Gränsen merkatal-zentroa eta polizia bateratua duen komisaldegia eraiki dira azken urteotan, eta IKEA multinazionala ere, bi hirien artean dago .

1.348,42 km²-ko azalera dauka, 161,47 km² ur-azalera, eta 22.500 bat biztanle dauzka. Bere bizilagunak Övertorneå eta Haparanda suediarrak mendebaldean, Ylitornio iparraldean, Rovaniemi ipar-ekialdean, eta Tervola, Keminmaa eta Kemi ekialdean dira, eta Lappiko motore ekonomikoaren ardatzean dago, Kemi-Tornio ardatz ekonomikoan hain zuzen. Perämeri Parke Nazionala ere Tornion dago; nahiz eta Izotz Aroa aspaldi amaitu zen, Botniako badiako itsaso-maila 9 mm urteko abiaduran jaisten ari da oraindik eta ondorioz, noizean behin, uharte berriak agertzen dira parke nazionalean.

Tornio leku estrategiko batean dagoenez, herrialdearen historian garrantzitsuak izan diren bataila asko izan dira bertan, Gerra Zibileko eta Laponiako Gerrako Tornioko Batailak. Suediar Erresuma leku honen garrantziaz konturatu zenean, Torneå hiria sortu 1620, eta merkataritza eta hiri eskubideak eman zizkion urte bat beranduago; honenbestez, Lappiko hiri zaharrena dugu.

Ulla

Ulla Galiziako ibaia, Lugoko probintzian. 115 km. Faro mendietan du iturburua eta Ozeano Atlantikoan isurtzen du ura Arousako itsasadarraren bidez. Coruña eta Pontevedra herrialdeen arteko muga eratzen du. Arnego eta Deza ibaiak ditu adar nagusiak.

Valka udalerria

Valka udalerria (letonieraz: Valkas novads) Letoniako udalerri bat da. 908 km²ko azalera du eta 2018ko datuen arabera 7813 biztanle zituen. Udalerriko hiriburua Valka da.

Pontevedrako probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Pontevedra

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.