Uztailaren 1

Uztailaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita bigarren eguna da, 183.a bisurteetan. 183 egun falta dira urtea amaitzeko.

Gertaerak

Arte eta kultura

Kirolak

Jaiotzak

Heriotzak

Jaiak eta urteurrenak

1962ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

1962ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 4. edizioa izan zen, Vianako Printzea Erakundeak antolaturik. 1962ko uztailaren 1 eta irailaren 23 bitartean ospatu zen. Bertan, 16 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 3 saio ospatu ziren, horietatik 2 finalaurreko eta finala. Finala irailaren 23an ospatu zen Beran.

Migel Arozamenak jantzi zuen txapela.

1990eko Munduko Futbol Txapelketa

1990eko Munduko Futbol Txapelketa Italian urte hartako ekainaren 8tik uztailaren 8ra antolatu zuten. Alemania txapeldun eta Argentina txapeldunorde gelditu ziren. Hirugarrena Italia eta laugarrena Ingalaterra izan ziren.

2013ko Frantziako Tourra

2013ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 100. edizioa izan zen.

Ameriketako Estatu Batuetako estatu

Ameriketako Estatu Batuetako estatuak AEBetako gobernu federalarekin subiranotasuna partekatzen duten 50 entitate administratiboak dira. Horietatik 4 estatuk Commonweath izena hartzen dute, state izena hartu ordez. Subiranotasun partekatu honen ondorioz, hiritar bat, estatubatuar bat, herrialde federaleko nahiz estatuko hiritarra da, berak hautatu duen etxebizitzan eta ez du gobernuaren baimenik behar estatu artean mugitu eta etxebizitzaz aldatzeko.

Bilbobus

Bilbobus Bilbo udalerri barneko autobus zerbitzua da. Autobuses Urbanos de Bilbao S.A.U. (BioBide) enpresa pribatuak kudeatzen du zerbitzua 2012tik. Sareak 45 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta), zortzi gautxori (G letraz identifikatuta) eta bi linea berezi (E letraz identifikatuta).

Autobusak erraz identifika daitezke, guztiz gorriak izateagatik eta Bilbobus izena, kolore zuri handiz, idatzita edukitzeagatik. Bilboko Udalaren logotipoa, B letra, ateen gainean ere du.

Bilbobusen sarea Bilbon dauden gainontzeko garraio publikoekin lotuta dago, hots, Metro, Euskotren, tranbia, Renfe Aldiriak, Renfe Feve, Bizkaibus eta baita Renferen distantzia luze eta Termibus Bilboko autobusen geltokiarekin ere. Nahiz eta hiri-barruko zerbitzua izan, hiru linea udalerritik kanpo geldialdia egiten dute, hots, 50. linea Arrigorriaga udalerriko Ollargan auzoan, 88. linea Barakaldo udalerriko Errekaortu-Kareaga barrutiko Zubileta kalean, eta A7 linea Erandio udalerriko Enekuri auzoan.

Zerbitzua 1988an sortu zuen Bilboko Udalak, Bilboko hiri-barruko autobus zezrbitzuen bateratzea eginez. Ordura arte, TCSA enpresak kolore gorriko autobusak eta mikrobus urdinak, azulito ezizenez ezagunak, ustiatzen zituen.

Bidaiei dagokionez, 2018an 25.055.023 bidaiari garraiatu zituen. 1995. urtean Metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen Bilbobusen sarean. Dena dela, egindako berrikuntza eta ezarritako informazio pantaila berriek asko handitu dute berriz ere autobusa erabiltzen duten bidaiarien kopurua.

Bretton Woodseko batzarra

Bretton Woodseko batzarra, edo, ofizialki, Nazio Batuen Moneta eta Finantza Batzarra, 1944ko uztailaren 1 eta 22 bitartean Bretton Woodsen (New Hampshire, AEB) 44 herrialde aliatuetako 730 ordezkari bildu zituen biltzarra izan zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean munduko moneta eta finantza sistema arautzeko.

Helburua mendebaleko diru politikara oreka eta segurtasuna ekartzea zen, eta hartarako dolarra hartu zen erreferentziazko dirutzat, urre patroiarekiko aldaezina zena. Biltzarraren emaitza bezala, deritzon Bretton Woodseko sistema eratu zen, non 1970eko hamarkada arte iraun zuen moneta trukatzeko arautegia osatu zen. Gainera, Berreraikuntza eta Garapenarako Nazioarteko Bankuak (gaur egun Munduko Bankuko zati bat), GATTek (Tarifa eta Sal-erosketarako Akordio Orokorra) edo Nazioarteko Diru Funtsak bilera horietan dute jatorria.

Dezio

Dezio (latinez: Gaius Messius Quintus Trajanus Decius; 201 - 251ko uztailaren 1) erromatar enperadorea izan zen 249tik hil zen arte. Hondarreko urtean Herenio Etruskorekin batera gobernatu zuen Inperioa.

245ean, Filipo Arabiarrak Danubioko mugaz arduratzeko agindu zion Deziori. 248an Mesia eta Panonia probintzietan sortutako matxinada bertan behera uzteko agindua jaso zuen Deziok. Legioek, halere, enperadore titulua hartzera behartu zuten. Filipo Arabiarrarekiko leialtasuna baieztatu bazuen ere, Enperadoreak haren kontra egin zuen. Deziok Verona hiriaren ondoan garaitu zuen.

Agintean, Deziok godoen aurka egin zuen gogor. Godoek Danubio ibaia zeharkatu zuten, Mesia eta Trazia probintziak arpilatzera. Honela, godoak lehenengo aldiz agertu ziren Erromako historian. Ez zen azkena izanen.

Hasiera batean, erromatarrek Kniva, godoen erregea, garaitu zuten, Nikopolis hiriari setioa jartzen ari zitzaiola. Godoak Balkanetara joan ziren ihesean. Baina erromatarrak ezustekoan harrapatu zituzten laster bueltatzerakoan. Erromatarren kanpalekua hartu eta legioak sakabanatu zituzten. Enperadore batek barbaroengandik ihes egiten zuen lehen aldia zen. Godoek orduan gaur egungo Plovdiv hartu zuten. Hiriko gobernariak, Priskok, godoen babespeko enperadorea izendatu zuen bere burua.

Setioak godoen tropak nekatu eta gutxitu zituen. Hori zela eta, hartutako ondare eta preso guztiak itzultzeko prest agertu ziren, baldin eta haren herrira bueltatzen uzten bazuten.

Deziok, godoak inguratuta zituelakoan, eskaintza horri muzin egin zion. Etsipenak ematen duen indarraz baliatuta, godoek su eta gar borrokatu zuten 251ko uztailaren batean, Abritum hiritik hurbil. Jordanesen arabera, Dezioren semea, Herenio Etrusko, batailaren hastapenean hil zen. Deziok, hala ere, soldaduei adierazi zien: "Oraindik ez da doluaren garaia. Soldadu baten heriotza ez da Errepublikarako inolako galerarik." Nolanahi ere, Dezioren armada suntsiturik suertatu zen batailan, eta Dezio bera hil zen. Barbaroek hil zuten lehenengo enperadorea izan zen.

Durangoko geltokia

Durango Euskotrenen E1 eta 1D lineei dagokien lurpeko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia 2012ko abenduaren 17an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Ekainaren 30

Ekainaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita batgarren eguna da, 182.a bisurteetan. 184 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Gizateriaren ondare

Gizateriaren ondarea, balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.

Herenio Etrusko

Herenio Etrusko, (latinez: Quintus Herennius Etruscus Messius Decius; 227 - 251ko uztailaren 1) erromatar enperadorea izan zen, 251an, Dezio aitarekin batera. Hostiliano enperadorea haren anaia gazteena izan zen.

Herenio Panonian jaio zen, aitak kargu militarra zuela. Ama Herennia Cupressenia Etruscilla zuen, senatari mailako familia garrantzitsu bateko emakumea.

Herenio aitaren lagun ibili ohi zen. 248an, tribuno militarra izanda, Deziorekin batera joan zen Pakatianoren matxinada bertan behera uztera. Deziok misio hori burututakoan, bere burua izendatu zuen enperadore hurrengo urtean. Verona hiritik hurbil Deziok Filipo Arabiarra garaitu zuen. Herenio oinordeko izendatu zuen Deziok, eta princeps iuventutis (gaztaroko printzea) titulua eman zion. 251ko hasieran, Deziok enperadore ere izendatu zuen Herenio.

Godoak izan ziren Dezio eta Herenioren kezka nagusia agintaldi osoan. Kniva erregea godoekin alde egiten ari zela, eraso egin zieten erromatarrek. Knivak estrategikoki kokatu zituen tropak: talde txikietan banatuta, erromatarrak paduretara bota zituzten. Herenio batailaren hastapenean hil zen. Dezio bukaeran. Barbaroek hiltzen zituzten lehenengo enperadoreak izan ziren.

Bi enperadoreak hilda, soldaduek Treboniano Galo aldarrikatu zuten enperadore. Baina Erroman Hostilianok hartu zuen lekukoa. Nolanahi ere, Hostiliano berehala hil zen izurritea zela kausa.

Idoia Sagarzazu

Idoia Sagarzazu, (Irun, 1961 - Hondarribia, 2007ko uztailaren 1) euskal aktorea zen. 2004an, EAJko hautagaia zen Espainiako Kongresurako.

La Reina

La Reina Txileko erdialdeko komuna eta hiri bat da. Santiagoko metropolitar eskualdeko Santiago probintzian kokatuta dago. 2002ko erroldan, 96.762 biztanle zituen.

Suediako Zientzien Errege Akademia

Suediako Zientzien Errege Akademia (suedieraz: Kungliga Vetenskapsakademien) Suediako errege akademietako bat da, 1739an Frederiko I.a Suediakoa erregeak sortua, ondorengo hauek proposatuta: Carl von Linné Lineo taxonomoak, Jonas Alströmer enpresaburuak, Mårten Triewald ingeniariak, Sten Carl Bielke eta Carl Wilhelm Cederhielm funtzionarioek, eta Anders Johan von Höpken politikariak. Suediako kultura erakunde nagusietarikoa da.

UEFA Euro 2012

UEFA Euro 2012, Eurokopa 2012 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2012 Ukraina eta Polonian ospatu zen 2012ko ekainaren 9tik 1era. 16 selekzio ziren partehartzaileak; Ukraina eta Polonia zuzenean sailkatu ziren, antolatzaile izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten. Ukrainako selekzioa debutaria izan zen txapelketa hartan.

Uztailaren 1eko finalean Italia eta Espainia neurtu ondoren, azken hau suertatu zen garaile.

Uztailaren 2

Uztailaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hirugarren eguna da, 184.a bisurteetan. 182 egun falta dira urtea amaitzeko. Bisurtetan izan ezik, urteko erdiko eguna da.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia

Zazpikaleak/Casco Viejo Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineei, eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko aldageltokia da, Bilboko Alde Zaharrean kokatuta dagoena. Tren geltokia 1904ko uztailaren 1.an ireki zen lehen aldiz, Bilbo-Areeta trenbidearen geltoki-buru, eta Metroa 1995eko azaroaren 11n heldu zen. 2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea ireki zen, gaur egungo geltokiaren eraikina inauguratuz. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago. Metro eta Euskotrenen geltokiek bat egiten dute San Nikolas plazan.

Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen 2012an, 2017an eta 2018an, azken urte horretan 7.005.896 bidaiari jaso zituela, eta Bilboko metroko historian gehien erabilitako geltokien errekorra lortuta.2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da Euskotrenen geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez. Metro geltokiari dagokionez, 2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, [TUWI] Metro sarearen bitartez.

Zornotzako geltokia

Amorebieta Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko Leginetxe auzoan kokatuta dagoena. Geltokia 1882ko uztailaren 1.an ireki zen, baina gaur egungo eraikina 1995ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia trenbidearen gaineko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da. Geltokia eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.

Urteko hilak

UrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaMaiatzaEkainaUztailaAbuztuaIrailaUrriaAzaroaAbendua

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.