Urriaren 9

Urriaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bigarren eguna da, 283.a bisurteetan. 83 egun falta dira urtea amaitzeko.

Gertaerak

Arte eta kultura

Zientzia eta teknologia

Jaiotzak

Heriotzak

Jaiak eta urteurrenak

2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia

2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 9 eta abenduaren 18 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XIV. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 38 bertsolarik hartu zuten parte. XIV. txapelketaren leloa "Pasa Hitza" izan zen. Txapelketak guztira 12 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere laugarren txapela lortuz.

Anna Freud

Anna Freud, (Viena, 1895eko abenduaren 3 - Londres, 1982ko urriaren 9), psikoanalista ospetsu bat izan zen, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna. Sigmund Freuden alaba zen.

Ashura

Ashuraren eguna (arabieraz: عاشوراء‎ Āshūrā; urduz: عاشورہ‎; persieraz: عاشورا‎; turkieraz: Aşure Günü) islamiar egutegiko Muharramaren 10. egunean ospatzen den eguna da, eta Muharrameko Doluaren klimaxa markatzen du.

Musulman xiitarrek ospatzen dute Husayn ibn Aliren martirioaren dolu gisa. Husayn Mahomaren biloba zen eta Karbalako guduan hil zen hejiraren osteko 61. urteko Muharrameko 10ean (hau da, 680. urteko urriaren 9 edo 10ean, erabiltzen den egutegiaren arabera). Sunitar musulmanek beste esanahi bat ematen diote. Ibn Abbasek dioenez Mahoma Medinara iritsi zenean juduak Ashoora izeneko eguna ospatzen ari zirela ikusi zuen. "Hau zer da?" galdetu zien eta erantzun zioten "Hau egun on bat da, egun honetan Allahk Israelen Semeak salbatu zituen eta Musak baraua egin zuen egun horretan". Orduan bere jarraitzaileei esan zien eurak "Moisengandik gertuago zeudela" eta egun horretan baraua egin behar zela.

Xiiten populazio handia dagoen eskualdetan, adibidez Afganistan, Iran, Irak, Turkia, Azerbaijan, Pakistan, Libano eta Bahrainen egun hau jai egun ofiziala da, eta talde etniko ezberdinek parte hartzen dute. Indian, non gehiengoa Hindua den baina estatua sekularra den, jai-egun ofiziala da.

Curicó

Curicó Txileko erdialdeko komuna eta hiri bat da. Maule eskualdeko Curicó probintziaren hiriburua da. 2002ko erroldan, 238.836 biztanle zituen.

Denis Pariskoa

Denis Pariskoa (Italia, III. mendea - Montmartre, Lutezia, 250, 258 edo 270) kristau martiri eta santua izan zen. Gregorio Tourskoaren arabera, Galietako ebanjelizatzailea eta Parisko lehen apezpikua izan zen, 250. urte aldera. Martiri hil zen Montmartren (edo Saint Denisen); burua eskuetan duela irudikatzen dute, burua moztu ondoren Denisek berak jaso omen zuen eta. Jaieguna urriaren 9an ospatzen da.

Entzelado (satelitea)

Entzelado (edo Saturno II) Saturnoren satelite bat da, William Herschelek XVII. mendean aurkitua. 1980ko hamarkadan Voyager zundek erakutsi zutenez, 498,8 km-ko diametroa du eta jasotzen duen eguzki-argiaren % 100 islatzen du. Satelitearen osaerari dagokionez, izotzezko zoru gazte batez estalia dago, honek Eguzkiaren argia islatzen duenez, sateliteak eguerdian -198 ℃ tenperatura baino ez du lortzen. Tamaina txikia duen arren, lurzoru aberatsa du arrasto geologikoei erreparatzen badiegu, izan ere, sateliteak lurralde zaharrak eta kraterrez josiak dituen bezala, gune berri eta tektonikoki itxuraldatuak ere baditu, hauetako asko duela 100 milioi urte inguru sortuak dira.

Lehen aipatu dugun bezala, 1789ko abuztuaren 28an William Herschel astronomialari ospetsuak aurkitu zuen, baina Voyager zundak bere albotik igaro baino lehen (1980ko hamarkada), ia ez zegoen satelite honen xehetasunei buruzko daturik. 2005ean, Cassini zundak egin zituen hegaldiei esker datu gehiago eskuratu ziren. Zehazki, hego poloan ura zuten guneak aurkitu zituen. Zunda honek lortu zituen datuei esker badakigu, hego poloko kriosumendiek, geiser moduan, ur-zurrustak kanporatzen dituztela espaziora, beste hainbat material lurrunkorrekin eta material solidoarekin (sodio kloruroz osaturiko kristalak eta izotzezko partikulak) batera. Material hauek kantitate handian igortzen ditu sateliteak, 200 kilogramo inguru kanporatzen ditu segunduko. Garrantzitsua izan daiteke jakitea, ehun geiser baino gehiago aurkitu direla argizagian. Kanporatzen den materia bi lekutara joan daiteke: zati bat satelitera itzultzen da, elur moduan eta beste zati batek argizagitik ihes egitea lortzen du, Saturnoren E eraztunean aurki daitekeen materia kantitate handienak jatorria hemen du. 2014an, NASAk satelitearen lurrazalaren azpian ozeano handi bat egotea ahalbidetzen duten frogak aurkitu zituela adierazi zuen, ozeano honek, gutxi gorabehera, hamar kilometroko lodiera eduki beharko luke.Dione satelitearekin batera, 2:1 erresonantzian dabil orbitatzen, Io eta Europaren antzeko egoera batean dagoela esan dezakegu eta beraz, agian, satelitea apur bat berotzeko energia horren ondorio izan daiteke. Hala ere, Entzelado berotzen duen eragilea (edo eragileak) zein den esaterakoan eztabaida handia sortzen da zientzialarien artean eta ikerketa ugari martxan daude oraindik satelitearen misterio hau argitzeko ahaleginetan. Aipatzekoa da, hego poloan beroaren ekoizpena ia 16 megawattekoa dela, uste zena baino hamar aldiz handiagoa, oraindik ez dakigu zein den energia honen jatorria.Azkeneko urteetako ikerketei esker badakigu, satelitearen lurrazalaren azpian mundu guztia inguratzen duen ur likidozko ozeano bat dagoela. Ozeano hau lurrazal izoztuaren eta harrizko nukleoaren artean dagoen geruza bat dela esan dezakegu. Seguruenik, hainbat iturri hidrotermalek ozeanoa berotzen dute, honek, gune hori bizitzarentzako egoki bihurtzen du. Normala den bezala, bizitzarentzako gune egokiak izan daitezkeen leku guztien antzera, zientzialariei asko interesatu zaie satelite hau azkeneko urteetan zehar. 2017ko apirilean, NASAk satelitearen lurrazalean barneko ozeanotik lurruna eta ura isurtzen zituzten geiser eta fumarolak aurkitu zituela baieztatu zuen. Gainera, lurrun honek hainbat elementu kimiko, tartean hidrogenoa, isurtzen dituela segurutzat jotzen dute zientzialariek, beraz, bakterio eta bestelako bizidun zelulabakarrentzako gune egokia bihurtzen da Entzeladoko ozeanoa.

Green Day

Green Day Ameriketako Estatu Batuetako Punk-Rock musika talde bat da. 1987. urtean sortu zen |Berkeley-en (Kalifornia). Billie Joe Armstrong eta Mike Dirnt sortu zuten taldea; baina urte bat geroago John Kiffmeyer batu zitzaien. Hasieran taldeak Sweet Children zuen izena, baina geroago Green Day bezala izendatu zuten.

1994. urtean Punk-ari bultzada handia eman zioten taldearen hirugarren diskoa argitaratu zutenean; “Dookie” izenekoa.

Gaur egun, taldea horrela dago osaturik: Billie Joe Armstrong (ahotsa eta gitarra elektrikoa), Mikel Dirnt (baxua eta (koroak) eta Tré Cool (bateria). Laguntzaile-kideak Jason White (gitarra elektrikoa), Jason Freese (teklatua eta saxofoia) eta Ronnie Blake (tronpeta) dira.

“Dookie” albumaren arrakasta ondoren, ez zuten disko gehiegi saldu. Baina hamar urte geroago, 2004-an ateratako “American Idiot” diskoarekin, taldeak berriro ere gozatu zuen arrakasta mundialarekin.

Green Day-k mundu osoan 60 milioi disko inguru saldu ditu. Horietatik 22 milioi Estatu Batuetan. Eta sari-musikal asko irabazi ditu. Adibidez: hiru sari Grammy irabazi zituzten: Alternativo album onena “Dookie”-rekin; Rock album onena “American Idiot”-rekin eta urteko abestirik onena “Boulevard of Broken Dreams” abestiarekin.

Karl Friedrich Schinkel

Karl Friedrich Schinkel (Neuruppin, Brandenburgo, 1781 martxoaren 13 - Berlin, 1841 urriaren 9) arkitekto eta margolari neoklasiko prusiarra zen.

Noain Elortzibar

Noain Elortzibar Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Soziologiaren ikuspegitik Iruñerrikoa den arren, Zangozako merindadean eta Agoizko epai-barrutian barruan dago sartuta. 48,2 kilometro karratu ditu, eta 7.837 biztanle.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

Rome

Rome John Milius, William J. MacDonald eta Bruno Hellerek sortutako drama historikozko telesaila da. Telesailaren lehendabiziko idazlea Heller bera zen. Rome telesailaren denboraldi biak Italian BBC (Erresuma Batua), HBO (Ameriketako Estatu Batuak), eta RAIk (Italia) produzituak ziren.

Telesailak arrakasta itzela izan zuen eta zenbait sari ere, tartean BAFTA, Golden Globe eta Emmy, lortu zituen.

Euskal Herrian Cuatro (Hego Euskal Herrian) eta Canal+ek (Ipar Euskal Herrian) eman zuten.

Slax

Slax Live CDa Slackware sistema eragilean oinarritutako GNU/linux distribuzio bat da. Usb edo CD batetatik abiarazi daiteke eta, honela, funtzionatzeko ez da ordenagailuko disko gogorrean instalatu beharrik. Bere hasierako aukeren artean abiarazlea RAM memorian kopiatzea dago. Horrela, CD/DVD gailua libre geratzen da beti bezala erabili ahal izateko. Slax-en bertsio estandarrak eta Kill Bill edizioak KDE mahaigain-ingurunea erabiltzen dute, hala ere, Popcorn izeneko bertsioak Xfce darabil. Fluxbox bertsio guztietan ageri da Frodo bertsioan ezik. Frodo bertsioa RAM memoria gutxiko makinentzat egina dago, eta beraz ez dauka ingurune grafikorik.

Urriaren 10

Urriaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hirugarren eguna da, 284.a bisurteetan. 82 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Urriaren 8

Urriaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita batgarren eguna da, 282.a bisurteetan. 84 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Urteko hilak

UrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaMaiatzaEkainaUztailaAbuztuaIrailaUrriaAzaroaAbendua

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.