Urriaren 7

Urriaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeigarren eguna da, 281.a bisurteetan. 85 egun falta dira urtea amaitzeko.

Gertaerak

Arte eta kultura

Zientzia eta teknologia

Jaiotzak

Heriotzak

Jaiak eta urteurrenak

1997ko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa

1997ko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa Donostian egin zuten urte hartako urriaren 7 eta 12 artean.

2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 7 eta abenduaren 15 bitartean ospatu zen. 37 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 9 saio egin ziren: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 15ean Bilboko Miribilla kiroldegian jokatu zen eta Jon Lopategik jantzi zion txapela Arkaitz Estiballes irabazleari.

Anna Politkovskaia

Anna Stepanovna Politkovskaia (errusieraz: А́нна Степа́новна Политко́вская; ukraineraz: Га́нна Степа́нівна Політко́вська; New York, 1958ko abuztuaren 30 - † Mosku, 2006ko urriaren 7) kazetari errusiarra zen, oso ezaguna Vladimir Putinen, Errusiako presidentearen, politika gogor kritikatzeagatik.

Anni Albers

Anni Albers, jaiotzez Annieliese Fleischmann (Berlin, Alemania, 1899ko ekainaren 12a - Orange, Connecticut, AEB, 1994ko maiatzaren 9a) ehungintzako diseinatzailea, margolari eta diseinatzaile alemaniarra izan zen. Bauhaus eskolako ikasle eta irakaslea izan zen.

Albersek kolonaurreko kultura nahiz industria modernoa ere izan zituen inspirazio iturri, baina ehungintza artisau-lana eta emakumeei zegokien lana zelako usteak gainditu zituen. Erreferentzia bat izan zen, bai ehun-bilbearen tratamenduan egindako berrikuntzengatik, bai eta ehunaren motiboak eta funtzioak etengabe bilatzeagatik ere.

Albersek aurre egin zion pinturaren paper gailenari. Objektuarekin egiazko kontaktu bat nahi zuelako eta publikoarentzat obrak nabarmenak izan zitezen era ezberdina proposatu zuen.

Desmond Tutu

Desmond Mpilo Tutu (Klerksdorp, Transvaal, 1931ko urriaren 7-) hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea da. 1966an, Londresen Teologia ikasketak amaitu zituen.

1984ko urriaren 16an, Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen, horrela herrikide hegoafrikar beltzen alde egindako lan handia aitortuz.

1994tik aurrera (Afrikako Kongresu Nazionala alderdiak hauteskundeak irabazi zituen urtea), Hegoafrikan zen egoera deskribatzeko, Rainbow Nation (Ortzadar Nazioa) izen-sintagma txanpondu zuen, harrezkero erabili dena Hegoafrikako errealitate multietnikoa deskribatzeko, etnia askotako jendeak elkarrekin bakean bizi izateko duen herria.

1996an, Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zunea ospetsuetako bat izan zen.Euskal Herriako gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inplikatu da eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Edith Cavell

Edith Louisa Cavell (Swardeston, Norfolk, 1865eko abenduaren 4a - Brusela, 1915eko urriaren 12a) britainiar erizaina izan zen. Lehen Mundu Gerran bi aldeetako soldaduen bizitzak salbatzeagatik nabarmendu zen. Honela, Alemaniako tribunal militar batek heriotzera kondenatu zuen epaiketa sumarisimo batean goi mailako traizioz akusaturik, Bruselako bere ospitalean soldadu belgiar, frantses eta ingelesei aterpe eman eta Belgikara ihes egiten lagundu izanagatik. Nazioarte mailan presio handia egin zen heriotz zigorra bete ez zedin, baina ez zen hala izan; Cavellek 49 urte zituen exekutatu zutenean. Haren heriotzak gaitzespen jarrera ugari eragin zuen munduan zehar, eta jarraipen handia izan zuen prentsan.

"Abertzaletasuna ez da nahikoa, ez dut gorrotorik izan behar nire bihotzean", bere esaldi ezagunenetarikoa da. Anglikanismoan oinarritutako sinesmen sendoak zituen eta horregatik laguntzen zien bi aldeetako soldaduei. "Ezin naiz gelditu salbatu behar diren bizitzak dauden artean", esaten zuen.

Erizaintza modernoaren aintzindari izan zen Belgikan.

Iñaki Arriola

Iñaki Arriola López (Eibar, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 7) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua izan zen 2009tik 2012ra. Zuzenbidean lizentziatua zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gipuzkoan. 2008ko maiatzaren 17tik Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia da.

1991tik 1993ra Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen, baina bere eserlekuari uko egin zion Eibarko alkate kargua hartzeko. 1993tik 2008ra Eibarko alkatea izan zen.

2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik. Patxi López lehendakari bihurtzean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburu izendatu zuen bere kabineterako. Bere agintaldiko lan nagusia Euskal Y-aren obrei bultzada handia ematea izan zen, Bergara eta Irun arteko zatian (Gipuzkoako zati hori da Eusko Jaurlaritzak eraikitzeko ardura duen bakarra). Arriolaren agintaldiaren hasieran, zati horrek dituen hamazazpi tarteetatik batean besterik ez ziren lanean ari; agintaldiaren bukaeran, bukatuta zeuden bi, eta besteetan lanean ari ziren.Aurreko legealdian onartu zen Etxebizitza Legea garatzeko 2016an Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza izendatu zuten.

Marko Ostiakoa

Artikulu hau Aita Santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

Marko Ostiakoa (Erroma, ? – Erroma, 336ko urriaren 7a) Aita Santu izan zen, 336ko urtarrilaren 18tik urte bereko urriaren 7an hil zen arte. Bere jaiotza urtea, ez da ezagutzen. Esaten denez, erromatarra zen, baina ez da askorik ezagutzen bere bizitzari buruz Aita Santu izan aurretik. 34. aita santua izan zen.

Konstantino I.a Handiak, donatismoaren arazoa ikertzeko antolatutako gotzain konferentzia bat aipatzen duen gutuna, Melkiades aita santuari eta Marko izeneko norbaiti zuzendua doa. Marko hau, jakina, erromatar kleroko partaide bat zen, apaiza edo diakonoa, eta, ziuraski, aita santua bera. Arrianismoari dagokionez egin zuenari buruz, garai hartan Ekialdeko Elizari kalte handia egiten ziona, ez da ezer jakin.

Bi konstituzio ematen zaizkio Marko aita santuari. Lehenengoaren arabera, Markok, palio azpian izendatu zuen Ostiako Gotzaina, eta baimena eman zion, Erromako gotzainarekin gauza bera egiteko. Inbestitzea, ohitura bihurtu zen IV. mendearen amaieran, eta, beraz, litekeena da aita santuak Ostiako gotzainaren pribilegioa berretsi izana, baina hau jada erabilia zen. Palioaren emateari dagokionez, historia, ezin daiteke ezarri IV. mendeko iturrien bidez, irudi hau adierazten duten monumenturik antzinakoenak, V. eta VI. mendekoak baitira, eta palioa ematen duen aita santu baten aipamenik antzinakoena, VI. mendekoa da. Liber Pontificalis delakoan, honako hau agertzen da Markori buruz: Et constitutum de omni ecclesia ordinavit, baina ez dakigu ze konstituziori buruz ari den.

Aita santu honi, bi basilika eraiki izana ematen zaio. Horietako bat, hiri barruan eraiki zen, "Juxta Pallacinis" eskualdean, gaur egungo San Marko eliza dena, gaur egun duen kanpo itxura, beranduago egin ziren aldaketen ondorioz jaso zuena. V. mendean aipatzen da eliza erromatar bezala, eta, beraz, bere sorrera, inongo arazorik gabe, Markori eman ahal zaio. Bestea, hiritik kanpo zegoen, eliza hilerri bat izan zen, aita santuak, Balbinaren katakonben gainean eraiki zuena, Via Apia eta Via Ardeatina artean. Konstantino enperadorearen aldetik, altzariak eta bi basilikentzako lurrak jaso zituen.

Marko, Balbinaren katakonbetan lurperatua izan zen, berak eliza eraiki zuen tokian. Bere hilobia, zehazki bertan aipatzen da VII. mendeko ibilbideetan.

Bere jaia, urriaren 7an ospatzen da.

Nathalie Tauziat

Nathalie Tauziat (okzitaniera arautuan Tausiat), 1967ko urriaren 17an Bangin (Afrika Erdiko Errepublika) jaioa, tenislari lapurtar profesionala izan da. Angelun (Lapurdi) bizi da, bertan Herriko Etxeko kontseilari izatera heldu delarik. Ranking hoberena duen historiako euskal emakumezko tenislaria da eta betiereko euskal tenislaririk onenetakoa.

Pierre Raymond de Montmort

Pierre Raymond de Montmort edo Pierre Rémond de Montmort (Paris, 1678ko urriaren 27- Paris, 1719ko urriaren 7) probabilitateen kalkulua eta matematika analisia jorratu zituen matematikaria izan zen.

Triple A (Espainia)

Triple A edota Alianza Apostólica Anticomunista (euskaraz A Hirukoitza edota Komunismoaren Aurkako Aliantza Apostolikoa) Espainiako trantsizio garaian Euskal Herrian jardun zuen erakunde terrorista frankista berantiar bat izan zen. 1977-1982 artean jardun zuen.

2010eko Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimen Bulegoaren txosten baten arabera, erakunde armatu honi 1975-1990 artean bortizkeria paramilitarrak eraildako 66 biktimetatik 8ren arduraduna omen zen.

UEFA Euro 2008rako sailkapen fasea

50 taldeak, talde hauek aurreko txapelketetan lorturiko puntuazioen arabera sailkatu ziren. Bakarrik taldeko partiduak hartu ziren kontuan eta ez bigarren aukerako partiduak. Halaber, ondorengo kontsiderazioak hartu ziren kontuan:

Grezia aurreko edizioko irabazlea izateagatik automatikoki sailkatu zen.

Portugalek ez zuen 2004ko Euro txapelketan sailkapen fasean parte hartu.

Alemaniak ez zuen 2006ko Mundu Txapelketarako sailkapen fasean parte hartu, estatu antolatzailea zelako.

Kazakhstan lehenengo aldia zen Europako txapelketa batean parte hartzen zuela.

Urriaren 6

Urriaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hemeretzigarren eguna da, 280.a bisurteetan. 86 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Urriaren 8

Urriaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita batgarren eguna da, 282.a bisurteetan. 84 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Urteko hilak

UrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaMaiatzaEkainaUztailaAbuztuaIrailaUrriaAzaroaAbendua

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.