Urriaren 20

Urriaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamahirugarren eguna da, 294.a bisurteetan. 72 egun falta dira urtea amaitzeko.

Gertaerak

Arte eta kultura

Kirolak

Jaiotzak

Heriotzak

Jaiak eta urteurrenak

Andrei Kolmogorov

Andrei Nikolaevitx Kolmogorov (errusieraz: Андрей Николаевич Колмогоров, ɐnˈdrʲej nʲɪkɐˈlajɪvʲɪtɕ kəlmɐˈɡorəf ahoskatua; Tambov, Errusiar Inperioa, 1903ko apirilaren 25 - Mosku, 1987ko urriaren 20) Sobietar Batasuneko matematikari ospetsu bat izan zen, mundu osoan ezaguna probabilitate-teorian egin zituen ekarpenengatik. Ildo horretatik, berari zor zaio probabilitatearen eraketa axiomatikoa. Matematikaren hezkuntza eta sustapen arloetan ere ahalegin handiak egin zituen.

Burt Lancaster

Burton Stephen "Burt" Lancaster (New York, New York, 1913ko azaroaren 2 - Los Angeles, Kalifornia, 1994ko urriaren 20), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea zen, Oscar sariaren irabazlea.

El Papus

El Papus umorezko aldizkari espainiarra zen. Revista satírica y neurasténica azpitituluaz (Aldizkari satiriko eta neurastenikoa), astekari bezala 1973ko urriaren 20tik 1986 arte. Aldizkariaren sortzailea Xavier de Echarri Moltó izan zen eta hasieran Elf ediciones argitaletxeak kaleratu zuen; 45.zenbakitik ardura hori Ediciones Amaikak hartu zuen. Bere umorea nahiko gogorra eta konprometitua zen eta horregatik mehatxu eta itxiera asko pairatu zituen. Lster kontrakulturaren ikonoa bihurtu zen. 1977ko irailaren 20an Triple A (Alianza Apostólica Anticomunista) eskuinmuturreko talde armatuak aldizkariaren egoitzara lehergailu bat bidali zuen; ondorioz Joan Peñalver atezaina hil zuten eta 17 pertsona zaurituta gelditu ziren. Atentatuaren hurrengo egunean Bartzelonako prentsa guztiak greba egin zuen.

Freirina

Freirina Txileko iparraldeko komuna eta hiri bat da, Atacama eskualdeko Huasco probintzian kokatuta. 2002ko erroldan, 5.666 biztanle zituen.

Gottfried Achenwall

Gottfried Achenwall (Elbing, 1719ko urriaren 20 - Göttingen, 1772ko maiatzaren 1a), filosofo eta estatistikari alemaniarra izan zen. Estatistikaren asmatzaileetako bat izan zen.

Jomo Kenyatta

Jomo Kenyatta (Gatundu, 1893ko urriaren 20 - Mombasa, 1978ko abuztuaren 22) kenyar politikaria izan zen, bere herriaren burujabetasunaren aldeko borrokan parte hartu zuena. Lehen ministro (1963) eta errepublikako lehenbiziko presidentea (1964-1978) izan zen, eta panafrikanismoko karisma handiko liderra.

Kenyako historia

Gaur egungo Kenya estatuak gizakien presentzia Behe Paleolitotik ezagutu du. Kristo ondorengo lehen mila urtetan herrialdeak bantu herrien zabalera mendebaldetik ezagutu zuen. Beste komunitate garrantzitsua swahili herriarena izan da. Gaur egun Kenya estatu multietnikoa da; bertan bantu kultura, Nilo-Saharako eta Afro-asiarreko zonalde etno-hizkuntzakoak biltzen dira. Europearrak eta arabiarrak, bestetik, Mombasa ingurura Aro Modernoan heldu ziren; barrualdeko esplorazioa eta ustiapena XIX. mendean zehar burutu zuten. Britainiar Inperioak 1895an East Africa Protectorate sortu zuen, Ekialde Afrikako Protekturatua, alegia. Ondoren, 1920an, 1963 arte, Kenyako kolonia bereizi zuen. Kenyak independentzia 1963an lortu zuen, Kenyako agindupeko lurralde bezala. Urte bat beranduago, 1964ko abenduaren 12an, errepublika bihurtu zen. Prozesu horretan Jomo Kenyatta izan zen estatu berriaren buruzagia.

Nathalie Tauziat

Nathalie Tauziat (okzitaniera arautuan Tausiat), 1967ko urriaren 17an Bangin (Afrika Erdiko Errepublika) jaioa, tenislari lapurtar profesionala izan da. Angelun (Lapurdi) bizi da, bertan Herriko Etxeko kontseilari izatera heldu delarik. Ranking hoberena duen historiako euskal emakumezko tenislaria da eta betiereko euskal tenislaririk onenetakoa.

Urriaren 19

Urriaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamabigarren eguna da, 293.a bisurteetan. 73 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Urriaren 21

Urriaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamalaugarren eguna da, 295.a bisurteetan. 71 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Viggo Mortensen

Viggo Peter Mortensen, Jr. (New York, 1958ko urriaren 20 - ), daniar-estatubatuar aktore, poeta, musikari eta argazkilaria da.

Urteko hilak

UrtarrilaOtsailaMartxoaApirilaMaiatzaEkainaUztailaAbuztuaIrailaUrriaAzaroaAbendua

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.