Urre

Urrea elementu kimiko bat da, Au ikurra (Aurum, latinezko izena) eta 79 zenbaki atomikoa dituena. Hori distiratsua da, urak, airreak eta azidoek erasotzen ez diotena.

Mendez mende urrea diru gisa, balioen gordailu gisa eta bitxigintzan erabili da, maiz zilarra, kobrea, nikela, eta zinka elkartuz lortzen den metal nahastura eran. Urreak ez du produktu kimiko gehienekin erreakzionatzen. Metal preziatu hau pipita edo garau moduan agertzen da arroketan, lurrazpiko zainetan eta biltegi alubialetan. Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka. Bitxigintzan nahiz odontologian erabiltzen da.

Urrea
Gold-crystals

79

PlatinoaUrreaMerkurioa
   
 
79
Au
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Urrea, Au, 79
Serie kimikoa Trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 11, 6, d
Masa atomikoa 196,96655 g/mol
Konfigurazio elektronikoa Xe 4f14 5d10 6s1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 18, 1
Propietate fisikoak
Egoera solido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 19,3 g/L
Urtze-puntua 1337,33 K
(1064,18 °C, 1947,52 °F)
Irakite-puntua 3129 K
(2856 °C, 5173 °F)
Urtze-entalpia 12,55 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 324 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,418 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1646 1814 2021 2281 2620 3078
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa
Oxidazio-zenbakia(k) 3, 1
Elektronegatibotasuna 2,54 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 890,1 kJ/mol
2.a: 1980 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 135 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 174 pm
Erradio kobalentea 144 pm
Van der Waalsen erradioa 166 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 318
Soinuaren abiadura (298,15 K) 317,5 m/s
Isotopo egonkorrenak

Urrearen isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
195Hg Sintetikoa 186,10 u ε 0,227 195Pt
196Hg Sintetikoa 6,183 u ε 1,510 196Pt
β 0,686 196Hg
197Hg %100 Au egonkorra da 118 neutroirekin
198Hg Sintetikoa 2,69517 u β 1,372 198Hg
199Hg Sintetikoa 3,169 u β 0,492 199Hg

Ezaugarri fisiko-kimikoak

Metal astuna da, 19,3 gr/cm3-ko dentsitatea du, eta den metalik harikor eta xaflakorrena da, hainbesteraino non mikrometro bateko xafletan ere bana daitekeen. 1.063 °C-an urtzen da, eta 2.600 °C-an lurruntzen. Urak eta aireak ez diote erasotzen, ezta azidoek ere; bai ordea, oxidatzaile indartsuek, gai halogenoek esate baterako. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da urrea. Aqua regia-k erasotzen du osagarri duen kloroarengatik eta merkuriotan disolbatzen da.

Kimikoki, urrea trantsizio-metal tribalente eta unibalentea da. Ez du erreakzionatzen konposatu kimiko askorekin, baina kloroak, fluorrak, aqua regia-k eta zianuroak eraso egiten diote. Urrea ez da disolbatzen azido nitrikotan (zilarra eta metal basikoak bai); hain zuzen, ezaugarri horixe da urrea birfintzeko teknika baten oinarria. Azido nitrikoa urrearen presentzia baieztatzeko erabili izan da, eta lagunartean erabiltzen den "azidoaren testa" terminoa, zerbaitek benetako balioa daukala adierazteko erabiltzen dena, hortik dator.

Izadian maizenik hondarrarekin nahasturik edo zainetan agertzen da. Arazketa eta amalgamazio bidez lortzen da, eta elektrolisiaren bidez garbitzen.

Ekonomia eta aplikazioak

Urre xafla meheak erabiltzen dira halaber hainbat gauza urre kolorez apaintzeko (koadroen markoak eta liburuen azalak, esaterako). Elektrolisiaren bidez beste metalei urre kolorea emateko ere erabiltzen da, eta baita, besteak beste, osagai elektronikoak egiteko, zeramikagintzan, eta, 198 isotopo erradioaktiboa badu, minbiziaren kontra. Urrea garbia dela esaten da 24 kilate dituenean. Bitxigintzan erabiltzen diren aleazioek 10/24, 14/24 eta 18/24 erlazioa izaten dute urre pisutan. Munduko urre ekoizle nagusiak Hegoafrika, Errusia, Kanada, Estatu Batuak, Japonia eta Australia dira.

Antzinatik erabili izan da urrea txanponak egiteko. Erdi Aroan urre eskasia zela eta, zilarra nagusitu zen mendebalean, nahiz eta XVIII. mendean zilarrarekin batera erabili izan zen (bimetalismoa). XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen aurreneko urteetan urre meategi berriak aurkitu ziren Kalifornian, Australian, Hegoafrikan, Alaskan eta Transvaalen, besteak beste.

Urre-patroia

Urre-patroia edo Gold standard izenekoa Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren bertan behera utzi zen. 1929. urtean izan zen krisiaren ondorioz izan ziren prezioen beherakaden ondoren, urrearen balioa areagotu egin zen, eta haren ekoizpena asko handitu zen. Estatu Batuak bilakatu ziren urre erosle nagusiak; hala, 1934. urtean 35 dolarretan finkatu zuten urre-ontza bakoitzeko prezioa, eta prezio hartan edozein urre kopuru erosteko edo saltzeko konpromisoa hartu zuen. 1971. urtetik aurrera urrearen eta dolarraren trukagarritasuna bertan behera utzi zen, eta 1974. urtean, lehen petrolio krisia izan zenean alegia, urrearen prezioa ontzako 200 dolarrera igo zen. Gaur egun banku zentralen erreserba aktibo nagusienetakoa da, eta batik bat Zurich eta Londresko merkatuetan salerosten da.

Esaerak

  • Urruneko eltzea urrez, etxera orduko lurrez .

Ikus, gainera

1988ko Udako Olinpiar Jokoak

1988ko Udako Olinpiar Jokoak Hego Koreako hiriburu den Seulen ospatu ziren, irailak 17 eta urriak 2 artean. Udako Olinpiar Jokoen XXIV. edizioa izan zen. Bertan, 8.465 kirolarik parte hartu zuten, ordurarteko errekorra zena, 159 herrialde, 23 kirol eta 237 probatan ordezkatuz.

Joko hauen antolakuntza, 1981ean, Seuli eman zitzaionean, Hego Korea, diktadurapean zegoen herrialdea zen, baina nazioarteko presioaren ondorioz, hauteskundeetara deitzea lortu zuen. Jokoen antolakuntza, Ipar Korearekin banatu nahi izan bazituen ere, azken herrialde honek, parte hartzeari uko egin zion, Kuba, Etiopia eta Nikaraguak lez. Hala eta guztiz ere, aurreko bi olinpiar jokoetako nazio guztiak batuta baino nazio gehiagok parte hartu zuten joko hauetan.

Alemania berriz nazio bakar bat izan aurretik jokatu zen Olinpiar Jokoen azken edizioa izan zen.

Maskota, Hodori izan zen, korear tradizioetako tigre mitiko bat.

Abuztuaren 8

Abuztuaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeigarren eguna da, 221.a bisurteetan. 145 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Banku zentral

Ekonomian, herrialde bateko banku zentrala da moneta sistema kontrolatu eta finantza sistema erregulatzen duen erakunde zentralizatua. Zehatzago, ondorengo eginkizunak ditu besteak beste: herrialdearen dibisa eta urre-erreserbak gorde, dirua jaulki, beste bankuen funtzionamenduari buruzko arauak ezarri eta bankuei dirua mailegatzea.

Interes tasak bankuei egindako maileguen bitartez kontrolatzen dituzte, bankuek aldi berean bezero partikularrei emango dizkieten maileguen interesa ere finkatuko duena. Moneta eskaintza diru jaulkipen eta bankuek gordailu guztietatik eduki behar duten diruaren zenbatekoa edo kutxa-koefizientearen bitartez kontrolatzen dute, besteak beste. Estatuarekiko askotariko harremanak izan dituzte historian.

Dazia

Dazia terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Dazia (argipen)»

Dazia Danubioko iparraldean zegoen erromatar probintzia zen, gaur egungo Errumanian kokatua.

Pretoriar mailako gobernatzailea zeukan, Legio XIII Gemina bere aginpean. Daziako gerrek eraginda, populazio urria zegoen konkistaren hurrengo urteetan. Hildakoaz gain, daziar askok iparraldera ihes egin zuten. Hortaz, erromatarrek kolonoak eraman zituzten, lursoroetan eta urre-meatzetan lan egitera.

Erromatarren nagusitasunak, halere, ez zuen oso oinarri sendorik, kokapena zela eta, defenditzeko zaila baitzen. Hadriano hango tropak erretiratzekotan egon zen, baina kolonoen segurtasunarengatik ez zuen egin. 256an, Galienoren agintaldian, karpiarrek eta godoek Karpatoak zeharkatuta, erromatarrak probintziatik bota zituzten. Ez dago horren zertzelada handirik. Avienoren esaldi bat baino ez dago: "Galienoren agintaldian Dazia galdu zen."

Dolar

Artikulu hau dibisa motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».

Dolarra Ameriketako Estatu Batuetako dirua da ($ ikurraz eta USD siglez adierazia, ingelesez US dollar).

Ernest Rutherford

Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Tasman eskualdea, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen. Alfa eta beta partikulak azaltzeaz gain, erradiazioak elementuen desintegratzea zekartzala ere azaldu zuen, eta horregatik 1908an kimikako Nobel saria eman zioten. Atomoen teoria orbitalaren aitzindaria izan zen urre xafla saiakuntzan gertatutako Rutherford sakabanaketan oinarrituta.

Rutherfordek atomoaren inguruan egindako ikerketa eta aurkikuntzak Darwinek eboluzio teorian, Newtonek mekanikan, Faradayk elektrizitatean edo Einsteinek erlatibitatean egindakoen parekoak dira.

Kalifornia

Kalifornia (ingelesez: California, ˌkæləˈfɔrnjə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako mendebaldean dagoena. Hiriburua Sacramento du baina hiri garrantzitsuena Los Angeles da.

Guztira 36 milioi biztanle inguru ditu: Ameriketako Estatu Batuetako biztanle gehien dituen estatua da.

Kazakhstango bandera

Kazakhstango bandera 1992ko ekainaren 4an erabakitakoa da. Urdin zerutar koloreko hondoa du eta erdian estepako arrano bat eta 32 izpi igortzen dituen eguzki bat ditu, biak ere urre kolorekoak. Mastaren aldean, irudi honen kasuan ezkerraldean, estanpatu bat ageri da, hau ere urre kolorekoa.

Estanpatua kazajo herriaren arte eta kulturaren erakusgarri dira. Hondoaren urdin koloreak, ordea, Kazakhstan osatzen duten herri ezberdinak adierazten ditu. Herri hauentzat kolore honek esanahi erlijiosoa zeukan, gaur egun oskarbi dagoen zerua bezala ikusten den arren, Kazakhstanen ikusten den bezalakoa. Urre koloreko arranoaren zergatia Genghis Khanek erabiltzen zuen estandartean aurkitu dezakegu. Estandartean, urdin kolorekoa zena, arranoa bezalako irudi batez zegoen osatua.

Kilate

Kilatea bi modu ezberdinetara erabiltzen den hitza da

Bitxigintzako kilatea: Batez ere, perla eta harribitxiak pisatzeko erabiltzen den pisu unitatea da. Zentzu honetan, kilate bat, ontza baten ehun eta berrogeita laugarren zatia, libra baten bi mila berrehun ta berrogeigarren zatiaren baliokidea izango litzateke Nazioarteko Unitate Sisteman, 202,83 miligramoren baliokidea izango litzateke.

Urregintzako kilatea: Bitxietan erabilitako metalen legea (purutasuna) adierazten du. Zentzu honetan, kilate bat, osatzen duen aleazioaren masa guztiaren 24garren zatia izango litzateke (gutxi gora-behera %4,167a). Adibidez, bitxi bat 18 kilateko urrez egina baldin badago bere aleazioa 18/24 urre zati ditu edo 3/4 eta bere purutasuna %75ekoa izango litzateke, 24 kilateko bitxi batek, 24/24 urre zati izango lituzkeen bitartean, eta, beraz, urre puruz egina egongo litzateke.Kilatea, kilate metriko ere deitzen da, eta, ingelesez, carat esaten zaio. Hitza, keration antzinako greziar hitzetik dator eta algarrobo esan nahi du, fruitu honen haziak, antzinatean, bitxiak eta harribitxiak pisatzeko erabiltzen baitziren, hazien arteko ustezko pisu uniformetasunaren ondorioz. Arabiarrek pisu unitate hau hartu zutenean, quiratera aldatu zen, eta hau, gaztelerara pasatzean, kilate bihurtu zen.

Las Médulas

Las Médulas Espainiako Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoko Bierzo eskualdean dagoen ingurune babestua da. Erromatarren garaiko urre-meategien hondarrak daude bertan, zonalde hori Tarraco probintzia erromatarren zegoenean. 1997 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Ondarreta

Koordenatuak: 43° 19′ 00″ N, 2° 00′ 07″ W / 43.31667°N,2.00194°W / 43.31667; -2.00194

Ondarretako hondartza Donostiako (Gipuzkoa) hiru hondartzetako bat da (besteak Kontxa eta Zurriola dira), Kontxako badian kokatuta dagoena. Hiru hondartzetatik mendebalderago dagoena da. Ekialdeko muturrean, Kontxa hondartzarekiko muga du, Loretopea eta Mendebaldeko muturrean Igeldo mendiarekin egiten du topo. 620 metro inguru luze da, eta batez beste 120 metroko zabalera eta 74.400 . Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio.

Sri Lankako bandera

Sri Lankako bandera 1972ko maiatzaren 22an erabakitakoa da. Banderan urre koloreko lehoi bat agertzen da ezpata bat eskuan duela. Lehoiak srilankar etnia adierazten du. Ezkerraldeko zutabe berdea Islamarekiko fideltasunaren sinboloa da.

Sulfuro

Sulfuroak, ekonomikoki etekina duten mea metaliko gehienak dituen mineral talde bat da. Sulfuroak, sufre (S) eta metal bat edo gehiagoren atomoez osatutako konposatuak dira, oxigeno (O) gabekoak. Batzuetan, sufrea ordezkatu egiten da selenio (Se), teluro (Te), artseniko (As), antimonio (Sb) edo bismuto (Bi) atomoengatik.

Sulfuro gehienak metalikoak dira; kolore eta marra biziak dituzte, disdira metalikoa, eta opakoak dira. Dentsitate altua izan ohi dute, eta metale hutsak baino hauskorragoak dira.

Hauek dira hainbat sulfuro:

Akantita (Ag2S)

Kalkozita (Cu2S)

Bornita (Cu2FeS4)

Galena (PbS)

Esfalerita (ZnS)

Kalkopirita (CuFeS2)

Estannita (Cu2FeSnS4)

Pirrotina (Fe(1-x)S)

Nikelia (NiAs)

Breithauptita (NiSb)

Millerita (NiS)

Pentlandita ((Ni,Fe)9S8

Covellina (CuS)

Zinabrioa (HgS)

Oropimentea (As2S3)

Estibnita (Sb2S3)

Pirita (FeS2)

Markasita (FeS2)

Kobaltina (CoAsS)

Arsenopirita (FeAsS)

Sylvanita (AgAuTe4)Bestalde, aipatu beharra dago sulfogatzak deiturikoak ere existitzen direla: Mineral hauen kasuan, As, Sb eta Bi erdi-metalak metalen lekua hartzen dute kristal egituran. Sulfuruen kasuan, aurreko elementu hauek sufrearen lekua hartzen dute. Sulfogatzak urre (Ag), kobre (Cu) edota berun (Pb) mineralak izaten dira. Kopuru txikian eta beste sulfuroekin batera egon izan ohi dira.

Urre-arrain

Urre-arraina (Carassius auratus auratus) Cyprinidae familiakoa den ibaiko arraina da. Carassius auratus arrainaren azpiespeziea munduan gehien saltzen den arrainetako bat da, akuarioetan edukitzeko harrapatzen direlarik. Gurutzaketarik izan ez duena marroia, berdea edo gorri urre-kolorea ere izan daiteke. Txinatarrek lortu zuten urre-koloreko mota.

Urre-txirri arrunt

Urre-txirri arrunta (Pluvialis apricaria) charadriidae familiako hegazti zangaluzea da, Europa eta mendebaldeko Asiako iparraldeko kostaldetan bizi dena.

Urre Kosta

Urre Kosta Gineako golkoko mendebaldeko itsasaldeari Europako kolonizatzailek emandako izena izan zen, gaur egun Ghanako nazioaren eskualdea dena. "Kostak" (urrea, esklaboak eta bolia) zituzten baliabideen arabera izendatu ziren. Literalki, kostalderako eta ez barnealderako ziren hitzaren lehenengo erabilerak, XIX. mendetik aurrera kostaldetik urrun dauden eremuei erreferentzia egiteko erabiltzen hasi zen. Urre Kosta Boli Kostako ekialdean eta Esklaboen Kostako mendebaldean zegoen.

Zamalzain

Zamalzaina Zuberoako maskaradako aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. Batzuen arabera zaldizko gerlari bat irudikatzen du, eta beste batzuen ustez zentauroa. Dantzari hoberena izaten da.

Buruan, lore, luma, xingola eta xaflatxoz apainduta dagoen eta kopetan ispilu bat duen kapela darama. Soinean, jaka gorria, urrez brodatutako bularralde zuriarekin, belus beltzezko galtzak, urre koloreko apaindura eta litsekin, galtzerdi zuriak eta azpantar beltzak ditu, eta eskuan zigor bat. Zaldiaren itxura, 1,50 metro inguruko luzera eta zume edo zur arinezko egitura dituena, estalitako uhalez bitartzen loturik dago dantzariari. Bularralde eta ipurgainean tapaki gorria du, eta honen azpian parpaila zuri zabala. Zaldiaren lepoa eta burua zurezkoak dira.Pertsonaia honen antzekoak dira Lantzeko inauterietako Zaldikoa eta Sanferminetako zaldiko-maldikoak.

Zesio

Zesioa elementu kimiko bat da, Cs ikurra eta 55 zenbaki atomikoa dituena. Robert Bunsenek eta Gustav Kirchhoffek aurkitu zuten 1860. urtean. Metal alkalino urre-zilarkara biguna da. Bere urtze-puntua 28 °C-etan dago eta, beraz, giro-tenperaturatik hurbil likido den metaletako bat da, rubidio, frantzio, merkurio eta galioarekin batera. Elementu honen erabilera nabarmenena ordulari atomikoetan da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.