Uharte

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Uharte (argipena)»
Islands of the world
Munduko uharte handienak.
San Sebastian from Igeldo
Santa Klara uhartea, Donostian dagoen uharte txikia

Uharte (aitzineuskaraz: *(h)ur-arte) edo izaroa alde guztietatik urez inguratuta dagoen lur eremua da.

Uharteak ibai, aintzira, itsaso eta ozeanoetan aurki daitezke, eta hauen tamaina aldakorra da, metro karratu gutxi batzuetatik, bi milioi kilometro karratura iritsi daitezke, Groenlandiaren kasua adibide.

Uhartez osatutako estatuari uharte estatua esaten zaio.

Uharteen jatorriak

Uharteek oso jatorri desberdinak izan ditzakete. Sumendiek botatako laba, ibaien sedimentazioa, koralezko uharriak, erosioa... Aldakorrak izan daitezke baita ere, material berrien zamaketaren ondorioz edo fenomeno desberdinen ondorioz. Esaterako lurrikara batek sor arazi dezake uharte berri bat eta, baita ere, aurkakoa, desagerarazi. Esaterako, gaur egun, aldaketa klimatikoa dela eta, horrelako inguru asko eta asko arrisku bizian egon daitezkeen. Itsasoaren mailaren aldaketak urperatu ditzake lur batzuk eta azalarazi beste batzuk. Horren adibide garbia Normandiako Mont-Saint-Micheln dugu: marea gora dagoenean uharte bat da; marea beheraz, aldiz, lehorrera lotutako penintsula bat. Gurean Donostiako Urgull mendiaren kasua oso antzekoa izango zen garai batean.

Uharte kontinentalak

Uharte hauek lehorreko jarraipena dira, plataforma kontinentalaz lotuta. Beraz, aldameneko kontinentearen jarraipena dira. Hona hemen itxura eta tamaina desberdinetako adibide batzuk:

Sumendi uharteak

Sumendiek botatako materialez sortutakoak dira. Lurreko azalean gertatzen diren plaken higidurez lotutako fenomenoak izaten dira:

Koralezko uharriak

Itsaso tropikal edo subtropikaletan aurkitzen dira. Uharte hauen sustraia koral izeneko izakien eskeletoak dira. Korala sortzen denean urgaina arte handitu daitezke, normalean oso sakonak ez diren itsas-plataformen gainean. Gerta daiteke baita ere sumendi kono baten gainean handitzea koralezko atoloiak sortuz. Behin ur azalera heldu koral ez da gehiago handitzen; horren ondorioz uharte hauek lauak eta alturarik gabekoak dira.

Nukulaelae1
Koralezko uharria.

Sedimentazio uharteak

Uharte hauek ibai handien bokaleetan sortzen dira, hondarra, lokatza eta harearen zamaketaren ondorioz. Ibaiak sedimentoak eramaten ditu eta bokalean uzten ditu. Poliki-poliki deltak sortzen dituzte; horiek dira Ebro, Ganges, Mississippi, Orinoco, Nilo eta Paraná delten kasuak. Munduko sedimentazio uharte handiena Amazonasko bokalean dagoen Marajo uhartea da, Danimarkaren tamainakoa.

Ibai uharteak

Uharte hauek ibaien erdiko tramoetan sortzen dira. Normalean ibai lasaiak dira, meandro askokoak, zonalde lauetan zabaltzen direnak. Uharte hauek ibaiaz erabateko lotura dute eta sarritan uholdeen dinamikak markatuta egoten dira. Ekologiaren aldetik oso baldintzak bereziak dituzte, horren ondorioz, esaterako ura ondo eramten duten zuhaitz espezieak edota lehorrean eta uretan bizitzeko moldatuak diren animaliak. Munduko handiena Brasilen dago, Bananal uhartea.

Rio araguaia
Bananal uhartea Brasilen.

Garrantzi ekologikoa

Edertasunaren espazioaz izatetik kanpo uharteek garrantzi ekologiko handiko tokiak dira. Beste lurraldetatik kanpo egoteak garapen propioa eman die uharte askori eta, ondorioz, bertan aurki daitezkeen espezieak mundu osoan bakarrak izan daitezke. Galapagoak fenomeno horren adibide garbiak dira eta ez bakarrak. Beraz, biodibertsitatearen benetako altxorrak dira munduko uharte asko eta asko.

Ikus, gainera

Balearrak

Balearrak — Balear Uharteak antolaketa administratiboaz hitz egitean eta Balear uharteak uhartediaz ari garenean — Mediterraneo itsasoan dagoen uhartedia da eta Espainia barruan autonomia erkidego bat eratzen duena. Lau uharte nagusik (Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formentera) eta beste uharte txikiago ugarik (Cabrera, Dragonera eta Conejera dira garrantzizkoenak) osatzen dute. Iberiar penintsularen ekialdean daude. Autonomia erkidegoaren hiriburua Palma Mallorcakoa da; eta beste hiri nagusiak, Formentera, Eivissa, Maó, Pollença eta Sóller dira. Uhartediaren katalanezko izena (eta ofiziala dena) Illes Balears da eta gaztelaniazkoa Islas Baleares.

Birjina Uharte Estatubatuarrak

Birjina Uharte Estatubatuarrak (ingelesez: United States Virgin Islands) Karibeko uharte talde bat dira, Ameriketako Estatu Batuen uharte eremuetako bat. Birjina uhartediaren zati bat dira; bestea Birjina uharte britainiarrak dira. Hiriburua Charlotte Amalie dute.

Canna (uhartea)

Canna (Eskoziako gaeleraz Canaigh edota Eilean Chanaigh) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Barruko Hebridak uhartediko uharte bat da.

Faroeak

Faroeak edo Faroe uharteak (faroeraz: Føroyar, eta danieraz: Færøerne, «arkumeen uharteak») Ipar Atlantikoko uhartedi bat dira, Erresuma Batua eta Islandia artean kokatua. Uharteok Danimarkako estatuaren parte dira. 1948tik gobernu autonomoa dute, defentsa eta kanpo harremanen arloetan izan ezik, eskuduntza osoak dituena.

Uharteetako hiriburua Tórshavn da.

Filipinak

Filipinak (filipineraz: Pilipinas, ˌpɪlɪˈpinɐs ahoskatua), ofizialki Filipinetako Errepublika (filipineraz: Repúblika ng Pilipinas) Hego-ekialdeko Asiako herrialde bat da, kontinentetik 1.210 kilometrora dagoen uhartedi batek osatua. Ozeano Barean dagoen uhartedi honek 7.107 uharte ditu, horien artean 700 inguru biztanledunak. Filipinak munduko 12. estatu populatuena da, 90 milioi biztanlerekin. Erbestean 11 milioi filipinar baino gehiago daude, populazioaren % 11 inguru.

Espainiaren kolonia izandakoa lau mendez, eta Estatu Batuena 50 urtez, Filipinak Asiako herrialde kristaua da. Beste hainbat gutxiengo erlijio ere badira bertan, hala nola Islama, Budismoa eta Hinduismoa.

Hiriburua Manila dute.

Irlanda

Irlanda edo Irlanda uhartea (ingelesez: Ireland; irlanderaz: Éire; eskozieraz: Airlann; latinez: Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusietako txikiena da. Britainia Handia uharte handiaren mendebaldean dago Politikari dagokionez, Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika deritzana) uharteko bost seirenetan agintzen du eta gainontzeko ipar-ekialdeko seirena (Ipar Irlandako) Erresuma Batuaren zatia da eta haren agindupean dago.

Irlandako lehendabiziko bizilekuak K. a. 8.000 urte ingurukoak dira. K. a 200. urtean, zelten emigrazioak eta eraginak uharte osoa menperatu zuten. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren erdi aroko bikingoen eta normandarren kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles protestanteek irlandar katolikoen gehiengoaren gainetik gobernatu zuten, baita erabat alboratu ere. Uharteko ipar-ekialdean, Ulsterko kolonizazioaren ondorioz, protestanteek gehiengoa lortu zuten. 1801ean Irlandako uharte osoa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handia gertatu zen: horren ondorioz, jende asko eta asko hil zen edo atzerrira emigratu. 1921ean, Irlandar Independentzia Gerra amaitu ostean, Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta Itun Anglo-Irlandarra sinatu zen. Horrek Irlandako Estatu Askea sortu eta Britainiar Inperiotik atera zuen: herrialdeak bere barne independentzia eraginkorra berreskuratu zuen, nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik segitu. 1920ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera, Irlandako 32 konderrietako seik osatu zuten Ipar Irlandako eskualde berria: handik gutxira, protestanteek eta unionistek gehiengoa zutenez, eskualde horrek aukera probestu eta Erresuma Batuari lotuta mantentzea erabaki zuen. 1949an Irlandako Estatu Askeak behin betiko Commonwealth erakundea laga eta Irlandako Errepublika bilakatu zen: honela, artean Erresuma Batuarekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat eten ziren. 1973an, Irlandako Errepublika Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren. 1960ko hamarkadatik 1998 arte, Ipar Irlandako gatazka (ingelesez: The Troubles) izan zen; 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenarekin, nolabaiteko konponbidea eman zioten.

2006. urtean, uharteko populazioa gutxi gorabehera 6 milioikoa zen: haietako 4,5 milioi Irlandako Errepublikan bizi ziren; eta gainerako 1,75 milioiak, Ipar Irlandan. Beraz, biztanleria handitu egin da, 1960ko hamarkadan biztanle kopuruak behea jo eta gero; hala ere, XIX. mendearen erdialdean Gosete Handia gertatu aurretik, uhartean osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik oso urruti dago.

Kanariak

Kanariak edo Kanaria uharteak Afrikako uhartedi atlantiko bat da. Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko muga parean kokatuta dago, afrikar kontinentearen kostatik gertu, 100 km ingurura. Hala ere, Kanariek Espainiako autonomia erkidego bat osatzen dute: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.

Kanpoko Hebridak

Kanpoko Hebridak edo Mendebaldeko uharteak (ingelesez: Outer Hebrides edo Western Isles; Eskoziako gaeleraz: Na h-Eileanan Siar, nə ˈhelanən ˈʃiəɾ ahoskatua; eskozieraz Ooter Hebrides) Eskoziako ipar-mendebaldean kokatzen den uharte multzo bat da, Ipar Ozeano Atlantikoan. Administratiboki Comhairle nan Eilean Siar eskualdea osatzen dute.

Guztira 3.071 km2-ko azalera daukate, 26.370 biztanleekin 2005ean (9 biz./km2). Uharte gehienak populaturik gabe daude.

Stornoway hiriburua da eta 5.602 biztanle ditu. Lewis eta Harrisen dago kokatuta.

Hebrida uharteak osatzen dituzte Barrukoekin batera.

Man

Man (ingelesez: Isle of Man, ˈmæn ahoskatua; manxeraz: Ellan Vannin, ˈɛlʲən ˈvanɪn ahoskatua) Irlandako itsasoko uharte txiki bat da, Irlandarekin eta Britainia Handiarekin batera Britainiar uharteak osatzen dituena. Erresuma Batuko parte da, Britainiar Koroaren dependentzia (British Crown Dependency) gisa.

Marazion

Marazion, kornubieraz Marghasyow, Erresuma Batuko Kornualles eskualdean dagoen kostaldeko udalerria da. Bertako badian dago St Michael's Mount uharte ospetsua.

Horrez gain eta turismo gune garrantzitsua izateaz gain, udalerri honetan oso aktiboa den artista, margolari eta zeramikari komunitate bat ere bizi da, guzti hauek euren artelanak sortu eta saltzen dituztelarik.

Ozeania

Ozeania Asiaren hegoaldean dagoen kontinentea da, Ozeano Barean kokatua. Uhartez osatuta dago. Uharte nagusia Australia da. Australiaz aparte, Papua Ginea Berria, Zeelanda Berria, eta Mikronesia, Polinesia eta Melanesiako uhartediek ere osatzen dute Ozeania.

Salomon Uharteak

Salomon Uharteak (ingelesez: Solomon Islands) Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, Melanesiako 990 uhartez baino gehiagoz osatua, Papua Ginea Berriaren ekialdean eta Vanuaturen ipar-mendebaldean dagoena. Salomon uhartediko uharte guztiak hartzen ditu, Bougainville eta Buka izan ezik. 28.400 kilometro koadroko eremua dauka, eta 599.419 biztanle zituen 2016an.

Santa Klara uhartea

Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.

Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.

Taiwan

Taiwan edo Txinako Errepublika (txinera tradizionalaz 中華民國, txinera sinplifikatuaz 中华民国, Hanyu Pinyin Zhōnghuá Mínguó, Tongyong Pinyin Jhonghuá Mínguó) Asiako uharte estatua da, Txinako Herri Errepublikatik hego-ekialdera dagoen Taiwan edo Formosa uhartean kokatua.

Hiriburua Taipei da, nahiz eta legezko hiriburua Nankin izan, Txinako Herri Errepublikan kokatua.

Uharte (Eguesibar)

Uharte edo —Euskal Herrian dauden Uharte izeneko beste herrietatik bereizi behar denean— Uharte Eguesibar Nafarroa Garaiko udalerria da. Iruñerriko eskualdean kokatzen da Zangozako merindadearen barnean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 5.858 biztanle zituen. Itsasoaren mailatik 440 metrora kokatzen da.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Uharte Arakil

Uharte Arakil Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa. Nafarroako hiriburu Iruñetik 32 kilometrora dago, eta 839 biztanle zituen

2014. urtean.

Uhartedi

Uhartedi edo artxipelagoa uharte multzo edo katea da, batzuk besteetatik nahiko hurbil kokatuak. Horregatik, gehienetan jatorri geologiko bera izaten dute.

Normalean itsaso zabalean kokatuta egoten dira. Uhartedien jatorria sumendietan oinarritu ohi da, baina eragina daukate beste zenbait prozesuk ere, higadurak eta sedimentazioak adibidez.

Eremuaren gehiengoa duten uhartedi diren bost estatu handienak Indonesia, Japonia, Filipinak, Zeelanda Berria eta Erresuma Batua dira. Estatu hauei eta uhartediz osatutako gainerako estatuei uharte-estatu esaten zaie.

Zeelanda Berria

Zeelanda Berria (ingelesez: New Zealand; maorieraz: Aotearoa, aɔˈtɛaɾɔa ahoskatua) Ozeaniako hegoaldeko estatu burujabe bat da. Bi uharte nagusiz osatuta dago, iparraldekoa eta hegoaldekoa, eta badira beste uharte txiki batzuk ere. Wellington du hiriburu, baina Auckland da hiri handiena.

Île-de-France

Île-de-France Frantzia erdi-iparraldeko eskualdea da eta zortzi departamendu hartzen ditu.

Prefetura Parisen dago eta berau da Frantziako Erresumaren sorlekua.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.