Uharri

Uharri edo arrezifea ur azalaren azpian dagoen arroka edo hondarrezko barra da. Ur mehetan daudenez ontziak hondatzeko arrisku handia dute.

Uharri ezagunenak itsaso tropikaletako koralezko uharriak dira. Sorrera prozesua biotikoa da, koralek eta kare-algek eratua. Beste uharri asko prozesu abiotikoz sortzen dira, hau da, arrokak higatzean eta hondarra sedimentatzean.

Uharriak artifizialki sortu daitezke, berariaz eraikiz ala ontziak nahita hondoratuz. Horrela, itsas hondoa aberastu egiten da algak eta arrainen babeslekuak sortuz.

Bikini Atoll
Bikini atoloia, koralezko uharriz osatua

Ikus, gainera

Atoloi

Atoloi bat eraztun itxurako koralezko uhartea da, ozeano tropikaletan kokatua. Atoloiak erdian aintzira bat inguratzen duen koralezko uharriz osatua daude, urperatutako sumendi baten ertzeko kare deposituetan oinarrituak. Laguna hauek ur gezakoak edo gazikoak izan daitezke.

Atollo hitza divehizko atholhu ( އަތޮޅު ) hitzetik dator, Maldivetako hizkuntza indo-ariarretik. Europako hizkuntzetan 1625 urtetik erabiltzen da.

Bajo Nuevo

Bajo Nuevo uhartea (Petrel uhartea ere deitua), giza bizilagunik gabeko uharri bat da, Karibe Itsasoan dagoena. Egun Kolonbiaren administraziopean dagoen arren, Jamaikak, Nikaraguak eta Estatu Batuek bere jabetza aldarrikatzen dute.

Belharra

Belharra Hendaia eta Donibane Lohizuneko kostaldean dagoen uharri bat da, eguraldiaren arabera olatu edo uhin erraldoi bat sorrarazten duena. Uhinari ere Belharra deritzo eta surflariei esker egin da ezaguna.

Izena itsas belarretik datorkio, eta gehienetan lapurterako grafiaz erabiltzen da (belharra, eta ez belarra).

Guam

Guam, (chamorroz,Guåhån eta ingelesez Guam), Ozeano Bareko mendebaldeko uhartea da, Estatu Batuetako lurralde ez elkartua da. Marianetako uhartetatik handiena da. Hiriburua Hagåtña du.

Hondartze

Hondartzea itsasontzi bati gerta dakiokeen lehorreratze behartua da, lurraren kontra jotzen duenean, istripuz ala nahita eraginda, arroka artean, koralezko uharri batean edo hondarretan. Ontzia berreskuratzerik ez bada, naufragiotzat hartzen da ezbeharra.

Koralezko uharri

Koralezko uharria ur azpian koralek eta kare-algek sortzen duten uharri mota da. Itsaso tropikaletako gune eufotikoan eratzen dira, olatu mugimendu lasaia dagoen tokian, nahiko ahula uharria ez puskatzeko baina nahiko indartsua ura mugitzeko elikagai eta oxigenoz hornitzeko.

Lakadiveak

Lakadiveak (malabareraz: ലക്ഷദ്വീപ് Lakshadīb, mahlez: ލަކްޝަދީބު Lakṣadvīp) Arabiako itsasoan dagoen Indiako Batasun Lurraldea da, guztietan txikiena.

Marshall Uharteak

Marshall Uharteak, ofizialki Marshall Uharteetako Errepublika (ingelesez: Republic of the Marshall Islands; marshalleraz: Aolepān Aorōkin M̧ajeļ) Ozeaniako herrialde gazteenetako bat da, bere independentzia 1986an lortu baitzuen Estatu Batuetatik. Bi uhartedik eta uharri batzuek osatutako uharte estatua da. Guztira Ozeano Bareko 1.152 uhartek osatzen dute, Mikronesian. Nauru eta Kiribatiren iparraldean, Mikronesiako Estatu Federatuen ekialdean eta AEBren menpeko Wake Uhartearen hegoaldean dago kokatua. Azken hau bere lurraldetzat jotzen du errepublika honek.

Hiriburua Majuro da.

Niue

Niue (ingelesez) edo Niuē (niueraz) Ozeano Bareko uharte-nazio bat da, Polinesian kokatua. Polinesiako arroka ezizena ere ematen zaio. Bere auzokide guztiak ere polinesiarrak dira: Tonga hego-mendebaldean, Samoa ipar-mendebaldean eta Cook Uharteak hego-ekialdean. Bere metropolia den Zeelanda Berria, ordea, 2400 kmra dago.

Independentziatik hurbil dagoen autogobernua du, 1974tik elkargo libreko harremana baitu Zeelanda Berriarekin. Niuetarrak barneko politikari dagokion guztiaren jabe dira; kanpo harremanen gainean ere 1994tik NBEk arlo horretan duen independentzia onartu zion, nahiz eta praktikan askotan Zeelanda Berrian delegatzen duen. Estatuburua, bestalde, Elisabet II.a da.

2003an Niue munduko lehen "WiFi nazioa" bilakatu zen, The Internet Users Society-Niue elkarteak haririk gabeko Interneterako zerbitzua eskaintzen baitu. Tabakorik gabeko munduko lehen herrialdea izan liteke, egin den proposamena aurrera ateratzekotan.

Ozichthys albimaculosus

Ozichthys albimaculosus Ozichthys generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Apogonidae familian. Australiako uharri tropikaletan eta Ginea Berrian bizi da.

2014an deskribatu zuten Ozichthys genero monotipikoaren espezie tipoa da.

Perämeri Parke Nazionala

Perämeri Parke Nazionala (finlandieraz, Perämeren kansallispuisto) Finlandiako Lappi eskualdearen hegoaldeko Botniako badian dagoen parke nazional bat da. Zehazki, Kemi eta Tornio hirien artean dago eta 157 km²-ko azaleratik %98,4a ur-eremua da; izan ere, Perämeri Botniako badiaren finlandierazko izena da. Hegazti espezie desberdinen ugaritasunagatik, uharte txikien multzoengatik eta balio historikoagatik bereizten da parke nazional hau .

1991. urtean sortu zen, bertako natura eta uharri bereziak Kemiko portuak eta Tornioko industriak sortutako kutsadurengatik babesteko.

Recife

Recife (portugesez ʁeˈsifi ahoskatua; euskaraz: "uharri") Brasilgo ipar-ekialdean dagoen hiria da, Pernambuco estatuaren hiriburua eta hiri nagusia dena eta herrialde osoko populatuenetarikoa. Capibaribe eta Beberbe ibaien bilgunean kokatzen da. 1.515.052 biztanle zituen 2001ean.

Instalazioen artean hiru unibertsitate, nazioarteko aireportua, errepide eta burdinbidegune garrantzitsua eta hainbat industria (janari industria, ehungintza, kimika industria) ditu. Arrantza ekonomia jarduera garrantzitsua da. Portua ere jarduera handikoa da, eta azukrea eta kotoia esportatzen dira handik.

Suluko itsasoa

Suluko itsasoa Malaysiako artxipelagoko barne-itsasoetako bat da, Ozeano Barearen zati den itsaso handi bat. 348.000 km² inguruko azalera du.

Filipinen eta Malaysiaren artean dago, eta bi herrialde horien artean banatzen dute Suluko itsasoko uren eta kostaldeen administrazioa. Politikoki, 400 uharte baino gehiago ditu Suluko probintziak, baina ez da ia inor bizi.

Suluko itsasoak muga hauek ditu: ipar-ekialdean, Palawan uhartea dago —zeinak Hego Txinako itsasotik bereizten baitu—, hego-ekialdean, Sulu artxipelagoa, hego-mendebaldean, Borneo uhartea, eta, ipar-ekialdean, Bisayak uhartedia.

Suluko itsasoan dago Tubbataha Uharriaren itsas parke nazionala, koralezko uharri-atoloia. Gizateriaren ondare izendatu zuen Unescok 1993an, eta 968 km² ditu.

Thailandiako golkoa

Thailandiako golkoa edo Siamgo golkoa Hegoaldeko Txinako Itsasoaren iparraldeko muga da (Ozeano Barean) eta Malaysia, Thailandia, Kanbodia eta Vietnam inguratuta dago. Golkoaren iparraldeko aldean Chao Phraya ibaiaren ahoa dago. 320.000 km² area du.

Thailandiako Golkoa ez da oso sakona, batez besteko sakonera 45 metrokoa da eta ez du 80 metro baino sakonera handiagorik.

Bero tropikalaren eraginez, Golkoan koralezko uharri ugari ditu eta hauek turismoa erakartzen diote. Lekurik ospetsuena Ko Samui uhartea da, Thailandiako Surat Thani probintzian.

Turismoak ez ezik han dagoen petrolioak eta gasak inguruko ekonomia bultzatzen dute.

Touriñan lurmuturra

Touriñan lurmuturra Galizia eta Espainia kontinentalean, mendebalderen dagoen puntua da. 43º 4' ipar latitude eta 9º 18' eta 18" mendebalde longitudea dira bere koordenatuak. Muxiako udalerrian dago, Coruñako probintzian.

Lurmuturra, itsasoan kilometro 1 inguru barneratzen den penintsula txiki bat da. Bere punturik altuena, itsasoaren mailatik 93 metroko garaieran dago. Granitozko egitura geologikoa du. Arrokaren higadurak uharri metaketen eraketa ahalbidetu zuen.

Bere paisaia malkartsua dela eta, landaretza, batik bat ote edo Ulex europaeusez osaturik dago.

Iparraldeko zatian, 1898ko abenduaren 15ean inauguratu ziren Touriñan lurmuturreko itsasargia eta eraikin osagarriak daude.

Tubbataha Uharria

Tubbataha Uharria koralezko uharri atoloia da, Sulu itsasoan kokatua, Palawan uharteko Puerto Princesa herritik 181 kilometrora, Filipinetan. Tubbataha Uharrien Natura Parkea izeneko itsaso babesgunea da, 1988ko abuztuaren 11n sortua. Hasiera batean, 332 km² zituen, baina 2006an Filipinetako lehendakari Gloria Macapagal Arroyok hedadura hirukoiztu zuen, orain 968,24 km² izateraino.

Tubbataha izenak "itsasbeherako uharri luzea" esan nahi omen du sama hizkuntzan.

Uharria bi atoloiek osatzen dute, iparraldekoak (5 km luze eta 3 km zabal) eta hegoaldekoak (16 km luze eta 5 km zabal). Uharriek uhartetxo bana dute erdigunean. Bien artean 8 km zabaleko itsasarte sakona dago.

Tuvalu

Tuvalu uharte-nazio bat da, koralezko 9 atoloiz osatutako multzo bat da, polinesiarrak bizi dira bertan eta Ozeano Barean dago kokatua. Vatikano Hiriaren ondoren biztanle gutxien dituen herrialdea da. Bere garaiera eskasa dela-eta (5 m gehienez) uharte hauek itsasoaren mailaren gorakadengatik mehatxatuak daude. Nazio Batuen Erakundearen barruan dagoen herrialdeen artean populazio txikiena duena da.

Hiriburua Funafuti atoloi osoa da. Baina batzuetan atoloiko Fongafale uhartean kokatua dagoen Vaiaku herrixka jotzen da hiriburutzat, bertan baitaude gobernuaren eraikinak eta estatuko hotel bakarra.

Zanclus cornutus

Zanclus cornutus arrain perziforme txikia da, Indiako ozeanoko eta Ozeano Bareko uharri eta kostalde tropikal eta azpitropikaletan bizi dena. 20 zentimetro baino gehiagoko luzera duten arrain hauek monotipikoak dira bere generoan eta baita bere familian ere.

Zapogon evermanni

Zapogon evermanni Zapogon generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Apogonidae familian.

Espezie monotipikoa da, hau da, bere generoaren kide bakarra. Indiako ozeanoan, Ozeano Barean eta mendebaldeko Ozeano Atlantikoan bizi da, uharri tropikalen inguruko uretan.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.