Udalerri

Udalerri bat, herri bati edo hainbat herriri dagokion administrazio eremu bati deritzo, lurralde geografiko bati atxikia eta udal batek zuzendua.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Alacanteko probintzia

Alacant (valentzieraz Província d´Alacant, gaztelaniaz Provincia de Alicante) Espainiako probintzia da, Valentziako Erkidegoaren hegoaldean dagoena.

2005. urtean, probintziak 1.732.389 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Alacant hiria da.

Amezketa

Amezketa Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Aralar inguruan kokatua, Txindoki mendiaren magalean, Tolosaldeko eskualdearen hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan. Tolosatik 12 km-ra eta Donostiatik 36ra dago. 921 biztanle zituen

2016. urtean.

2009tik, udalerri euskaldunen UEMA mankomunitateko partaide da.

Bidarrai

Bidarrai Nafarroa Behereko udalerri bat da, Baigorri-Ortzaize eskualdean dagoena.

Blackwatertown

Blackwatertown edota Blackwaterstown (irlanderaz An Port Mór) Ipar Irlandako Armagh konderrian dagoen udalerri txiki bat da, Ulster probintzian. 2011n 376 biztanle zituen.

Blackwater ibaiaren ertzean dago, Tyrone konderriaren mugaren alboan.

Calahorra

Calahorra Errioxako (Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da, Ebro ibaiaren eskuin ertzean kokatua. 2005ean 23.171 biztanle zituelarik, Errioxako udalerri jendetsuenetan bigarrena da, Logroño hiriburuaren atzetik.

Udalerri hau izendatzeko euskaraz Kalagorria izena ere erabili izan den arren, Euskaltzaindiak ez du ontzat ematen.

Castellóko probintzia

Artikulu hau pronbintziari buruzkoa da, Castelló izena duten beste leku eta izateetarako, ikus Castelló (argipena).Castelló (Castelló, katalanez; Castellón, gaztelaniaz) Espainiako probintzia bat da. Valentziako Erkidegoan kokatzen da.

2005. urtean, probintziak 543.432 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Castelló de la Plana hiria da.

Cill Rónáin

Cill Rónáin irlanderaz eta ofizialki, eta ingelesez Kilronan (euskaraz "Ronanen Eliza" esan nahi du), Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldeko Galway badian kokatzen diren Aran uharteetako udalerri da, uhartedi hori osatzen duen Inis Mór uhartean kokatzen da, bertako hiriburu edo herrigune eta portu nagusia delarik. Connacht probintziako Galwayko konderrian dago. Udalerri honetako portura ailegatzeko ferry zerbitzua Connemarako Rossaveal udalerritik edota Clare konderriko Doolin udalerritik atera ohi da. Kilronaneko jarduera ekonomiko nagusiak arrantza eta turismoa dira. Udalerria Gaeltacht eremuan dago. Uda garaian udalerri hau eta orokorrean Aran uharte osoak irlandar ikasleen helmuga izan ohi dira, bertan irlanderazko udako ikastaroak antolatzen baidira. 2006ko erroldaren arabera, Kilronanen 259 biztanle bizi ziren.

Dún Chaoin

Dún Chaoin (ingelesez Dunquin, euskaraz Caonen Gotorlekua esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Udalerri hau Dingle penintsulako mendebaldeko muturrean dago, Slea Head lurmuturretik hurbil, hortaz Irlanda osoan mendebaldeena dagoen udalerria da.

Kerryko Gaeltacht eremuan (irlandera hiztunen eremuan dago. Udalerri honetatik itsasorantz begiratuz gero Blasket uharteak aurrez-aurre ikus litezke.

Etxebarria

Etxebarria Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. Industria da jarduera ekonomiko nagusia (metalurgia, lantegiak eta elikagai-industria). 706 biztanle zituen 2016. urtean. UEMA mankomunitatean sartuta dago.

Igantzi

Igantzi Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortziri eskualdekoa. Hiriburu Iruñetik 70,5 kilometrora dago, eta 625 biztanle zituzten

2014. urtean. Udalerri euskalduna da.

Italiako udalerriak

Udalerria (italieraz comune) Italiako eskualde eta probintzien oinarrizko administrazio-egitura da, autonomoa eta herritarren beharretaz arduratzen den egiturarik txikiena. Udalerriak zirkunskripzioetan banatu ohi dira eta udal burua alkatea (sindaco) da.

2016 urtetik, Italiako 8.010 udalerri ditu.

Lana (Nafarroa)

Lana Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibar txiki bat da, Lizarrako merinerrikoa.

52,6 kilometro koadrokoa, eta 182 biztanle zituen

2014. urteko erroldaren arabera.

Legaria

Legaria Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 106 biztanle zituen

2014. urtean. Ekonomiaren ardatza nekazaritza eta abeltzaintza dira.

Pagola

Pagola Zuberoako mendebaldeko (Arbaila eskualdea) eta Nafarroa Behereko ekialdeko (Oztibarre eskualdea) udalerri bat da.

Plouay

Plouay (bretainieraz Ploue) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri bat da.

Roscoff

Roscoff (bretainieraz: Rosko) Bretainiako Finistere departamenduko ipar kostaldeko udalerria da. Bro Leon eskualde historikoan kokatzen da. Udalerri honen kostaldearen aurrealdean Île de Batz uhartea kokatzen da. 2007an udalerri honetako biztanleriaren %19,1a bretoiera hiztuna zen.

Ferryz bertako portutik Île de Batz uhartera nahiz Irlandako Rosslare Europort eta Cork hirira joan liteke.

Tiétar (Cáceres)

Tiétar Cáceresko probintziako (Extremadura, Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da. Cáceres hiriburutik 146 kilometrora dago. 23,91 km² ditu, eta 2013ko erroldan 948 biztanle zituen.

Urepele

Urepele Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko udalerri bat da, Baigorri-Ortzaize eskualdekoa, Aldudeko ibarrekoa.

Valentziako probintzia

Valentzia (València, valentzieraz; Valencia, gaztelaniaz) Espainiako ekialdeko probintzia bat da. Valentziako Erkidegoan dago.

2006. urtean, probintziak 2.463.592 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Valentzia hiria da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.