UEFA

UEFA edo Union of European Futbol Associations (Europako Futbol Elkarteen Batasuna) Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente horretako futbol erakunde nagusia da, eta FIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusia Nyonen (Suitza) dauka.

Gaur egun, Aleksander Čeferin da presidentea, 2016an ordeztu zuen hordurarte postu hori zuen Michel Platini.

Antolaturiko txapelketak

Historia

UEFA, 1954ko ekainaren 15ean sortu zen, Basilean (Suitza). Hasieran, bere egoitza Parisen (Frantzia) kokatu zen baina 1959an Bernara aldatu zuten eta azkenik, 1995ean Nyonera (Suitza). Gaur egun ere berton dirau.

Selekzio kideak

UEFAren barruan 53 futbol elkarte daude eta Europa kontinenteko herrialde independente guztiak barnean hartzen ditu, salbuespen hauekin: Monako eta Vatikano Hiria. Geografikoki Asian edota Europa eta Asia artean dauden futbol elkarte batzuk UEFAn daude AFCn edo Asiako Futbol Konfederazioan egon ordez: Armenia, Georgia, Kazakhstan, Turkia, Israel, Zipre, Errusia eta Azerbaijan (Israel eta Kazakhstan iraganean AFCko kideak izanak dira). Ziprek Europa, Asia edo Afrika aukera zezakeenean, Europako futbol elkarte izatea aukeratu zuen.

Aipagarria da Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeek bakoitzak bere aldetik parte hartzea, politikoki independenteak izan ez arren. Euskal futbol federazioak, ordea, ezin du UEFAn sartu Espainiak ofizialtasuna ukatzen diolako. Hala ere, UEFAn sartuko balitz bere liga propioa sortu beharko luke, Eskoziak edo Galesek berea duten moduan.

UEFAko presidenteak

Izena Herrialdea Aldia
Ebbe Schwartz  Danimarka 19541962
Gustav Wiederkehr  Suitza 1962 – 1972
Artemio Franchi  Italia 1972 – 1983
Jacques Georges  Frantzia 1983 – 1990
Lennart Johansson  Suedia 1990 – 2007
Michel Platini  Frantzia 2007 - 2015
Aleksander Čeferin  Eslovenia 2016 - Gaur egun

Kanpo loturak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Deportivo Alavés

Deportivo Alavés edo Glorioso 1921. urtean sortutako Euskal Herriko futbol taldea da, Gasteizko nagusia. Espainiako futbol ligako lehen mailan 12 denboraldiz aritu da gaur egun arte, eta bigarren mailan 34 guztira. 2001ean UEFA Kopako txapeldunordea izan zen; huraxe izan zen taldearen lorpenik handiena.

2009an, ordea, bigarren B mailara jaitsi zen; 2013an, atzera bigarren mailara igotzea lortu zuen eta 2016an Lehen mailara itzuli zen eta hurrengo urtean ibilbide osoko bigarren markarik onena erdietsi zuen, Kopako finalera iristea alegia.

Europako Futbol Errekopa

Europako Futbol Errekopa edo Kopa irabazleen Kopa (ingelesez UEFA Cup Winners' Cup) UEFAk 1998-1999 denboraldirarte urtero antolatzen zuen Europako futbol kluben txapelketa da. Izenak dioen bezala herrialde bakoitzeko Kopa txapelketako irabazleen artean jokatzen zen.

FC Schalke 04

FC Schalke 04 (izen osoa Fußball-Club Gelsenkirchen-Schalke 04 e. V.) Alemaniako futbol talde handienetako bat da, Bundesliga zazpi aldiz eta Alemaniako Kopa bost aldiz irabaziak baititu. UEFA Kopa ere irabazi zuen 1996-97 denboraldian. Gelsenkirchen hiriko futbol taldea da, bere etxeko partiduak hiri horretako Veltins-Arena estadioan jokatzen dituelarik.

Girondins de Bordeaux

Football Club des Girondins de Bordeaux, normalena Girondins de Bordeaux edo FCGB deitua, Frantziako futbol talde onenetakoa da, 1881ean Bordelen sortua. Sei Liga eta lau Kopa irabazi ditu eta 1996an UEFA Koparen finala jokatu zuen. Etxeko partiduak Stade Matmut-Atlantique estadioan jokatu ohi ditu. Euskal Herritik gertu dagoenez hainbat euskal herritar jokalari eta entrenatzaile izan ditu bere historia luzean zehar.

Olympique Marseilla

Olympique Marseilla (frantsesez: Olympique de Marseille edo OM) Frantzian titulu gehien lortu duen futbol taldea da, eta Europako Kopa irabazi duen bakarra. Marseilla hirian du egoitza.

UEFA Euro 1968

UEFA Euro 1968, Eurokopa 1968 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1968 Italian ospatu zuten 1968ko ekainaren 5etik 10era. 4 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 1976

UEFA Euro 1976, Eurokopa 1976 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1976 Jugoslavian ospatu zuten 1976ko ekainaren 16tik 20ra. 4 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

Antonín Panenka txekiarra ospetsu bilakatu zen, bere herrialdeari garaipena eskuratu zion penalti bitxi bat jaurtitzeagatik.

UEFA Euro 1980

UEFA Euro 1980, Eurokopa 1980 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1980 Italian ospatu zuten 1980ko ekainaren 11tik 22ra. 4 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 1988

UEFA Euro 1988 Alemaniako Errepublika Federalean antolatu zuten urte hartan, Munich, Gelsenkirchen, Hanburgo, Frankfurt, Düsseldorf, Hanover, Stuttgart eta Kolonia egoitzak izan zirelarik.

Herbehereak txapeldunak izan ziren eta Sobietar Batasuna txapeldunordeak.

UEFA Euro 1992

UEFA Euro 1992, Eurokopa 1992 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1992 Suedian ospatu zuten 1992ko ekainaren 10etik 26ra. 8 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 1996

UEFA Euro 1996, Eurokopa 1996 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 1996 Ingalaterran ospatu zuten 1996ko ekainaren 8tik 30era. 16 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 2000

UEFA Euro 2000, Eurokopa 2000 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2000 Herbehereetan eta Belgikan ospatu zuten 2000ko ekainaren 10etik uztailaren 2ra. 16 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Herbehereak eta Belgika zuzenean sailkatu ziren txapelketaren antolatzaileak izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 2004

UEFA Euro 2004, Eurokopa 2004 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2004 Portugalen ospatu zen 2004ko ekainaren 12tik uztailaren 4ra. 16 selekzio nazionalek parte hartu zuten; Portugal zuzenean sailkatu zen txapelketaren antolatzailea izateagatik, eta beste 15 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten.

UEFA Euro 2008

UEFA Euro 2008, Eurokopa 2008 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2008 Austria eta Suitzan ospatu zen 2008ko ekainaren 7tik 29ra. 16 selekzio izan ziren parte-hartzaileak; Austria eta Suitza zuzenean sailkatu ziren, antolatzaile izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten. Austria eta Polonia debutariak izan ziren txapelketa honetan.

Ekainaren 29ko finalean Alemania eta Espainia neurtu ondoren, azken hau suertatu zen garaile.

UEFA Euro 2012

UEFA Euro 2012, Eurokopa 2012 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2012 Ukraina eta Polonian ospatu zen 2012ko ekainaren 9tik 1era. 16 selekzio ziren partehartzaileak; Ukraina eta Polonia zuzenean sailkatu ziren, antolatzaile izateagatik, eta beste 14 taldeek sailkapen fasea gainditu behar izan zuten. Ukrainako selekzioa debutaria izan zen txapelketa hartan.

Uztailaren 1eko finalean Italia eta Espainia neurtu ondoren, azken hau suertatu zen garaile.

UEFA Euro 2016

UEFA Euro 2016, Eurokopa 2016 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2016 Frantzian 2016ko ekainaren 10etik uztailaren 10era ospatu zen Europako Futbol Txapelketaren 15. ekitaldia izan zen.

UEFA Europa League

UEFA Europa League, 2008-09 denboraldira arte UEFA Kopa bezala ezaguna, Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua. Europako futbol taldeentzako bigarren txapelketa nagusia da, Champions Leaguen atzetik. Taldeak UEFA koparako tokian tokiko liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira.

Txapelketaren irabazleak Europako Superkopa jokatzen du Txapeldunen Ligako irabazlearen aurka.

UEFAko Txapeldunen Liga

UEFAko Txapeldunen Liga edo UEFA Champions League UEFAk urtero antolatzen duen Europako futbol kluben txapelketa da. Mundu mailan, hain zuzen ere, ligarik garrantzitsuena da.

UEFAren Europako Superkopa

UEFAren Europako Superkopa (ingelesez: UEFA Super Cup) Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua. Txapeldunen Ligako irabazleak Europa Leagueko irabazlearen kontra jokatzen duena. Hiru urtez jarraian edo bost aldiz txapelduna denak Garaikurra eskuratzen du. Momentuz AC Milanek bakarrik lortu du.

FIFAko konfederazioak
World Map FIFA.svg
     Asia: AFC
     Afrika: CAF
     Ipar Amerika: CONCACAF
     Hego Amerika: CONMEBOL
     Ozeania: OFC
     Europa: UEFA
UEFAren Europako Futbol Kopa

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.