Turkiera

Turkiera[1][2] turkiar hizkuntza bat da, berez Turkian, Zipren, Bulgarian eta antzinako Otomandar Inperioko herrialdeetan hitz egiten dena, bai eta Europar Batasunera eta Amerikara emigratutako milioika turkiarrek ere darabiltena.

Turkieraren berezko ezaugarri nabarmenenak bokalen harmonia eta aglutinazioa dira. Hitzen oinarrizko ordena subjektua-objektua-aditza da. Ez dauka izen klaserik ez eta genero gramatikalik ere. Tratamenduaren erabilera garrantzitsua da, batez ere ohorezko trataera. Bigarren pertsonako izenordainak erabiltzen dira gizalege maila desberdinak, distantzia soziala, adina edo senidetasuna adierazteko.

1928az geroztik, latindar alfabetoa erabilita idazten da, arabiarraren ordez, Kemal Atatürken ekimenez.

Turkiera
Türkçe
Map of Turkish Language
Datu orokorrak
Lurralde eremua Turkia, Zipre, Bulgaria, Grezia, Errumania, Mazedonia, Moldavia, Siria, Montenegro, Azerbaijan, Albania, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Errusia, Turkmenistan, Uzbekistan.
Etorkin talde nagusiak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Austria, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Kanada, Suedia, Suitza,
Hiztunak ~60 milioi jatorrizko hiztun, ~75 milioi guztira
Rankinga 19-21. Italiera eta Urduarekin lehia estuan
Ofizialtasuna Turkia, Zipre, Kosovo (eskualde batean), Mazedonia (zenbait udalerritan), Errumania (gutxiengo hizkuntzatzat aintzatetsia)
Eskualdea Turkia, Zipre, Balkanak, Kaukasoa
Araugilea Türk Dil Kurumu (Turkiako Hizkuntza Elkartea)
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskari
Kasu gramatikalak instrumental
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 tr
ISO 639-2 tur
ISO 639-3 tur
Ethnologue tur
Glottolog nucl1301
Wikipedia tr

Sailkapena

Kyzyl orkhon inscription
Aitzinako turkieraz idatzitako testua, antzinako turkiar alfabetoa erabilita idatzitakoa (VII. mendea). Kyzyl, Errusia

Turkiar hizkuntzen % 40 inguruk turkiera hitz egiten dute. Turkierak dituen ezaugarri nagusiak (bokalen harmonia, aglutinazioa eta genero gramatikalaren falta) turkiar hizkuntza guztietan ageri dira. Guztira 30 hizkuntza bizik osatzen dute taldea eta Europako ekialdean, Asiako erdialdean eta Siberian hitz egiten dira.

Turkiar hizkuntzen baitan, turkiera oghuz hizkuntzen azpimultzokoa da. Elkarrekiko ulermen maila handia dute turkieraren eta gainera oghuz hizkuntzen artean (azerbaijanera, turkmenera, qashqaiera, gagauzera).

Alfabetoa

  • A / a (euskaraz bezala).
  • B / b
  • C / c Italierazko giro edo ingelesezko George bezala.
  • Ç / ç Euskarazko tx bezala
  • D / d
  • E / e .
  • F / f
  • G / g
  • Ğ / ğ Ez da ahoskatzen: aurreko bokala luzatzen du.
  • H / h Behe-nafarrerazko hor bezala.
  • I / ı (punturik gabeak) "i"ren antzekoa baina mihia atzealdera eramanik.
  • İ / i (biak ere puntudunak) Euskaraz bezala.
  • J / j Frantsesezko janvier edo katalanezko Jordi bezala.
  • K / k
  • L / l
  • M / m
  • N / n
  • O / o
  • Ö / ö Frantsesezko feu edo alemanezko Köhler izenetan bezala.
  • P / p
  • R / r Euskarazko ere bezala.
  • S / s Euskarazko zu bezala.
  • Ş / ş Xabier bezala.
  • T / t
  • U / u
  • Ü / ü Zubererazko ü, dügü aditzean bezala.
  • V v Frantsesezko vie izenean bezala.
  • W / w Bakarrik atzerriko hitzetan.
  • X / x Bakarrik atzerriko hitzetan; bestela, "ks" idazten da. Adibidez: taksi (taxia), Meksika (Mexiko).
  • Y / y Euskarazko iaio adjektiboan bezala.
  • Z / z Zubererazko deusik edo frantsesezko zéro bezala.

Esamolde eta hitzak

Acı (Janari) mina
Açık Zabalik, irekita
Araba Kotxe
Arkadaş Lagun, adiskide
Ateş Su
Balık Arrain
Baskça Euskara
Ben Ni
Çok iyi Oso ona, oso ondo
Evet Bai
Günaydın Egun on
Hayır Ez
İsminiz ne? Nola duzu izena?
İyi akşamlar Arratsalde on
İyi geceler Gabon
Nasılsın? Zer moduz? Zelan?
Nerelisiniz? Nongoa zara?
Kaç yaşındasınız? Zenbat urte duzu?
Kapalı Itxita
Sen Zu
Su Ur
Teşekkürler Eskerrik asko
Yemek Jan

Literatura

Erdi Aroan Nezami eta Jami olerkariak nabarmendu ziren, eta ondorengo mendeetakoak dira Baki, Nefi eta Nedim idazleak, poesia arloan ere bai.

Idazle garaikideen artean, Yasar Kemal eta Orhan Pamuk aipatzekoak dira.

Erreferentziak

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2011-6-29.
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2011-6-29.

Kanpo loturak

Anadolu poni

Anadolu ponia, Turkiar ponia edo Transbaikal ponia, (turkieraz: Anadoly Yerci), Turkiako bertako zaldi arraza bat da. Tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean dago.

Jatorria, neurri handi batean, ezezaguna da, baina arraza duela 1.000 urte inguru finkatua izan zen. Egun oso zabaldurik dago Turkia osoan. Zaldi mota hau sortzeko arabiar zaldia, Turkomandar zaldia, Persiar zaldia, Karabakh, Akhal-Teke, Karbada, Deliboz eta mongoliar zaldi arrazak erabili zituzten.

Danubio

Danubio (latinez: Danubius eta Ister; alemanez: Donau; txekieraz eta eslovakieraz: Dunaj; kroazieraz: Dunav; serbieraz eta bulgarieraz: Дунав, Dunav; hungarieraz: Duna; ukraineraz: Дунай, Dunai; errumanieraz: Dunărea; turkieraz: Tuna) Europa erdialdeko eta ekialdeko ibaia da. Luzeraz (2.850 km), arroak hartzen duen eremuaz (817.000 km²) eta batez besteko emariaz (6.500 m³/s ahoan) kontinenteko bigarren ibaia da, Volgaren ondotik.

Alemaniako Oihan Beltzan du sorburua. Brigach eta Breg erreka txikiek Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta hortik aurrera ibaiak Danubio izena hartzen du. Itsaso Beltzera isurtzen da, Errumanian, Danubioren delta zabala osatuz.

Egeo

Egeo itsasoa (turkieraz: Ege Denizi; grezieraz: Αιγαίο Πέλαγος) Mediterraneo itsasoaren zati bat da, Grezia eta Turkia artean kokatua.

Normalean, hegoaldeko muga Kreta eta Rodas uharteetan kokaturik dago, baina muga hori hain da arbitrarioa non zaila baita azalera zein den esatea. Gutxi gorabehera 180 000 kilometro karratukoa da. Iparraldetik hegoaldera, 600 km dauzka eta ekialdetik mendebaldera 400 km.

Egeo itsasoaren uharte gehienak greziarrak dira, hori dela eta Grezia barneko itsasotzat jotzen du, Turkiarren kalterako. Honek herrialde bien artean maizko gatazkak sortzen ditu.

Turismoa da aktibitate ekonomiko nagusia, adibidez, Greziako uharteak Greziako lurraldearen bosten bat izanda ere, hoteleko edukieraren erdia dira.

Izenaren etimologia Greziako mitologiatik datorkigu: Egeo, Atenasko erregea, bere semea Teseo labirintoan Minotaurok hil zuelakoan, bere burua itsasora berara bota zuen.

Eufrates

Eufrates (antzinako grezieraz: Εὐφράτης; turkieraz: Fırat; arabieraz: الفرات‎, al-Furāt; kurdueraz: Firat; asirieraz: ܦܪܬ, Prath; hebreeraz: פרת‎, Prat; armenieraz: Եփրատ, Yeprat}}), Eufrates ibaia bezala ere ezaguna, Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Turkia, Siria eta Irak zeharkatzen du. 2.786 km luze da, eta 440.000 km²ko arroa drainatzen du. Tigrisarekin batera Mesopotamiako bi ibai handietatik da, mendebaldekoena zehazki.

Krimeako tatarera

Krimeako tatarera (Qırımtatar tili, Къырымтатар тили edo Qırımtatarca, Къырымтатарджа), Krimeera (Qırım tili, Къырым тили edo Qırımca, Къырымджа) edo Krimear turkiera (Qırım Türkçesi, Къырым Туркчеси) Krimeako tatariarren hizkuntza da. Krimean, Erdialdeko Asian (batez ere Uzbekistanen) eta Krimeako tatariarren diasporan (Turkian, Errumanian eta Bulgarian) mintzaturiko turkiar adarreko altaitar hizkuntza da. Nahiz eta izenez antzekoa izan, ez da familiakide duen tatareraren aldaera bat.

Latindar alfabetoa

Latindar alfabetoa gaur egun munduan gehien erabiltzen den alfabetoa da, 2500 milioi pertsona baino gehiagorekin. 26 letra ditu oinarrian, baina hizkuntza batzuk aldaera batzuk dauzkate. Euskal alfabetoa haren aldaera bat da, oinarrizko latindar alfabetoari ñ letra erantsita eta c letraren aldaeratzat ç ere onartuta. Antzinako Erromak uzitako ondare gisa, Mendebaldeko hizkuntzen alfabetoa da; hau da, euskarak ez ezik, latindar alfabetoa darabilte ingelesak, alemanak, frantsesak, gaztelaniak, italierak eta portugesak ere, adibidez; bai eta hizkuntza horien sorburu diren herrialdeek kolonizatutako lurraldeetako beste hizkuntza askok ere.

Erabiltzen duten hizkuntzen artean honako hauek daude:

afrikaans

aguaruna

aimara

albaniera

alemana

aragoiera

asturiera?

azerbaijanera

katalana

txekiera

txono hizkuntza

kroaziera

daniera

eslovakiera

esloveniera

gaztelania

esperantoa

estoniera

euskara

faroera

fijiera

finlandiera

frantsesa

friuliera

galiziera

groenlandiera

guambiera

guaraniera

guna

hausa

hawaiiera

hungariera

indonesiera

ingelesa

irlandera

islandiera

italiera

javera

kawesqar

kazakhera

kirgizera

latina

letoniera

lojbanera

letoniera

lituaniera

maltera

maputxea

malaysiera

maia

na´vi hizkuntza

nahuatl

napoliera

nederladera

norvegiera

nheengatu

okzitaniera

poloniera

portugesa

ketxua

rapanui

errumaniera

selknam

serbiera

somaliera

swahilia

suediera

tangale

tahitiera

turkiera

turkmenera

tzeltal

tzotzil

uzbekera

vietnamera

wayu

yagan

yineHauetaz gain, pinyin (txineraren transkripzio fonetikoa), romaji (japonieraren transkripzio fonetikoa) eta koreanoaren erromanizazioan ere erabiltzen da latindar alfabetoa.

Gaur egun, latindar alfabeto adierazpena erromatarrek erabiltzen zuten alfabetoaren eratorri orori erreferentzia egiteko erabiltzen da. Aldaera horiek letrak galdu zein gehitu ditzakete. Bestalde, letra asko aldatu egin dira mendeetan zehar; minuskulak, kasurako, Erdi Aroan garatu baitziren.

Levanteko itsasoa

Levanteko itsasoa (arabieraz: شرق البحر الأبيض المتوسط‎; hebreeraz: מזרח תיכון‎; turkieraz: Doğu Akdeniz; grezieraz: Της Ανατολικής Μεσογείου, Tis Anatolikís Mesogeíou) Mediterraneoaren ekialdean dagoen itsasoa da. Iparraldean Turkia, ekialdean Siria, Libano, Israel eta Gazako zerrenda, hegoaldean Egipto eta Libia eta ipar-mendebaldean Egeo itsasoa ditu. Bertoko uharterik handiena Zipre da.

Marmarako itsasoa

Marmarako itsasoa (turkieraz: Marmara denizi, grezieraz: Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: Propontis— Itsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.

Nové Zámky

Nové Zámky (hungarieraz: Érsekújvár, alemanez: Neuhäus[e]l, turkieraz: Uyvar, latinez: Novum Castrum) Eslovakiako udalerri bat da, Nové Zámkyko barrutian kokatuta. 72,57 km²ko azalera du eta 38486 biztanle 2017ko datuen arabera.

Otomandar Inperioa

Otomandar Inperioa edo Ate Gorena (otomandar turkiera zaharrean: دولت عالیه عثمانیه Devlet-i Âliye-yi Osmâniyye, azken otomandarrean eta egungo turkieraz: Osmanlı Devleti edo Osmanlı İmparatorluğu) 1299tik 1922 arte turkiarrak buru zituen inperioa izan zen, etnia eta erlijio anitzekoa. Boterearen erpinean (XVI. eta XVII. mendeetan), hiru kontinentetan zehar hedatzen zen: hego-ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta Iparraldeko Afrikan; mendebaldean Maroko mugatik ekialdean Kaspiar Itsasoraino, iparraldean Austriako mugatik egungo Somaliaraino. Hogeita bederatzi probintzia —Moldavia, Transilvania eta Valakia haren mendeko printzerriak gehitzeke— izatera iritsi zen.

Otomandar turkiera

Otomandar turkiera (turkieraz: Osmanlı Türkçesi) edo otomandera (otomandar turkieraz: لسان عثمانى, lisân-ı Osmânî, edo تركجه, Türkçe edo تركی, Türkî, "turkiera"; turkieraz: Osmanlıca) Otomandar Inperioan egiten zuten turkieraren aldaera izan zen. Arabierazko eta persierazko mailegu asko hartzen zituen (une gorenean, lexikoaren %88a) eta bere alfabetoa zuen.

Turkiar herri xumeak apenas ez zuen ulertzen otomandar turkiera; honek kaba Türkçe ("turkiera arrunt") hizkuntzaz egiten baitzuen, mailegu gutxiago zituena eta egungo turkieraren oinarria zena.

Tigris

Tigris (antzinako grezieraz: Τίγρις, Τίγρης; kurdueraz: Dîcle, Dîjla; turkieraz: Dicle; asirieraz: ܕܹܩܠܵܬ, Deqlaṯ; arabieraz: دجلة‎, Dijla) Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Anatoliako Taurus mendietan sortzen da eta Pertsiar Golkoan amaitu. 1.800 km luze da.

Eufratesekin batera Mesopotamia izeneko lurralde historikoa mugatzen zuen.

Trazia

Trazia (grezieraz: Θράκη, Thráke; bulgarieraz: Тракия, Trakiya; turkieraz: Trakya) Ekialdeko Europako eskualde geografiko eta historikoa da, Balkanetako penintsularen hego-ekialdean kokatua, Egeo itsasoaren iparraldean. Gaur egun, Bulgaria, Grezia eta Turkiaren artean zatiturik dago.

Traziako itsasoa

Traziako itsasoa (grezieraz: Θρακικό Πέλαγος, Thrakiko Pelagos; turkieraz: Trakya Denizi) Egeoaren iparraldeko muturrean dagoen itsasoa da. Inguruan Mazedonia, Trazia eta ipar-mendebaldeko Turkia ditu. Greziako Tasos eta Samotrazia eta Turkiako Gökçeada eta Bozcaada uharte nagusiak ditu.

Turkia

Turkia (turkieraz: Türkiye), ofizialki Turkiako Errepublika (turkieraz: Türkiye Cumhuriyeti), bi kontinentetan banaturik dagoen estatua da, gehiena mendebaldeko Asiako Anatolia penintsulan eta % 3 Europako Balkanetan. 783.562 km²ko eremua du, eta 2018an, 82.835.090 biztanle zituen.

Turkia errepublika demokratiko, laiko eta konstituzionala da, 1923an Kemal Atatürk-en gidaritzapean sortua, Otomandar Inperioaren oinordeko naturala. Hiriburua Ankara da, nahiz eta hiri garrantzitsuena Istanbul izan, antzinako Bizantzio eta Konstantinopla.

Turkiar

Turkiarrek (turkieraz: Türkler) turkiar herri nagusia osatzen dute. Munduan zehar Turkiako herritarrak eta turkiar jatorria duenak daude. Otomandar Inperioa desegin zenean, turkiar gutxiengoak agertu ziren Bulgarian, Zipren, Georgian, Grezian, Iraken, Kosovon, Mazedonian, Errumanian eta Sirian. Gainera, mendebaldeko Europan (batez ere Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Herbehereetan, Austrian, Belgikan eta Liechtensteinen), Australian, Ipar Amerikan eta antzinako Sobietar Batasunean etorkin asko agertu ziren XX. mendean zehar.

Bere kultura oso ezberdina da eta oghuz, anatoliar, greziar, islamiar, otomandar eta mendebaldar tradizioetan du iturri.

Turkiar hizkuntzak

Turkiar hizkuntzak familia-hizkuntza bat da, 35 hizkuntzak osatua. Turkiar herriek hego-ekialdeko Europatik mendebaldeko Txina eta Siberiaraino hitz egiten dituzte. Aditu batzuek, altaitar hizkuntzen artean sailkatzen dituzte.170 milioi lagun inguruk ama hizkuntza moduan dituzte eta beste 200 milioi bigarren hizkuntza moduan. Hiztun gehien dituena turkiera da, Anatolian eta Balkanetan mintzatzen dena.Azpifamilia nagusia osatzen duten oghuz hizkuntzak (turkiera, azerbaijanera, turkmenera, qashqaiera, gagauzera...) elkarrekiko ulergarritasun handia dute.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zirkasiarrak

Zirkasiarrak (adigeraz: Адыгэ edo Adǝgă), txerkesak edo Adige herria (turkieraz: Çerkez, Çerkes; arabieraz: شركس‎, Sharkas) ere deituak, Iparraldeko Kaukason dagoen Zirkasia eskualdeko jatorrizko talde etnolinguistikoa da. Beren hizkuntza, adigera, Kaukasoko ipar-mendebaldeko familiakoa da. 700.000 adige inguru bizi dira Zirkasia historikoan (Errusiako Adigea, Kabardino-Balkaria eta Karatxai-Txerkesia errepublikak, eta Krasnodar kraiaren hegoaldeko erdia) eta 3 milioi baino gehiago diasporan (2 milioi baino gehiago Turkian, 150.000 inguru Levante eta Mesopotamian, eta 50.000 inguru Europan eta Ipar Amerikan).

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.