Tanakh

Tanakh (hebreeraz: תַּנַ״ךְ‎, taˈnaχ edo təˈnax ahoskatua), Hebrear Biblia edo Mikra, testu juduen bilduma kanonikoa da, kristauen Itun Zaharreko iturria dena. Testu gehienak hebreeraz daude, eta pasarte batzuk arameraz (Danielen, Esdrasen eta beste liburuetan). Judaismo errabinikoaren oinarrizko testua da eta 24 liburutan banaturik dago.

Aditu modernoek Tanakh ulertzeko bere lehendabiziko grezierazko (Septuaginta) eta siriakozko (Peshitta) itzulpenak, the Samariar Pentateukoa, Itsaso Hileko Eskuizkribuak eta eskuizkribu errabinoak erabiltzen dituzte. Hainbeste iturri erabiliz askotan zalantzak agertzen dira.[1]

Entire Tanakh scroll set
Tanakh osatzen duten biribilki guztiak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)  «Controversy lurks as scholars try to work out Bible's original text» The Times of Israel .
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Hebrear Biblia

Hebrear Biblia jatorriz hebreeraz eta aramera zaharrez idatzitako Bibliako liburuak dira.

Biblia mota hau juduen tanakh eta kristauen Itun Zaharrarekin (batez ere protestante bertsioarekin, katolikoen zati deuterokanonikoak eta ortodoxoen anagignoskomena ez dituena) bat etortzen da.

Judaismo

Judaismoa, juduen erlijioa, gaur egun bizirik dauden erlijio monoteistatatik zaharrena da. Judaismoaren doktrina, profezia eta historian oinarritzen dira beste erlijio abrahamiko guztiak.

Beste erlijioak ez bezala, badago profeta edo salbatzaile batean oinarriturik, herri aukeratu batean baizik.

Nikolaos Damaskokoa

Nikolaos Damaskokoa edo Dimaskokoa (antzinako grezieraz: Νικόλαος Δαμασκηνός, Nikolāos Damaskēnos, arabieraz: نقولا_الدمشقي‎) Judeako Erresumako politikari, diplomatiko, historialari, eta filosofoa izan zen, heleniar etniakoa, bere garaian oso ospetsua, Herodes I.a Handiaren adiskide mina.

Vashti

Vashti (hebreeraz: וַשְׁתִּי‎, Vashti, Koiné grekeraz: Αστιν Astin) Persiako erregina eta Ahasuerus errege pertsiarraren emaztea zen Esterren Liburuan, Tanakh edo Biblia judutarraren parte den liburu bat, Purimean (jaiegun judutarra) irakurtzen dena. Vashti erbesteratua izan zen erregeak bere edertasuna erakusteko oturuntzara joatea ukatu zuenean, hori dela eta Ester aukeratu zuten erregina bezala ordezkatzeko. Midrashean, Vashti maltzur eta harroputz bezala islatzen da, baina Purimeko istorioko interpretazio feministagoek bere kabuz pentsatzeko ahal den heroi bezala erakusten dute.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.