Tabernakulu

Tabernakulua (hebreeraz: מִשְׁכַּן‎, mishkan, "bizileku") israeldarrek, tenplua eraiki aurretik testamentuko Kutxa gordetzen zuten denda izan zen.[1]

Tenplu mugikor hau eraikitzeko agindua Jainkoak Moisesi eman zion Sinai mendian (Irteera, 25-31). 30 besabeteko luzera eta 10 besabeteko zabalera zituen, bi zatitan banaturik:

  • Leku santua (Makóm Kadósh), menorah zutargiaren egoitza.
  • Leku santuena edo santutegia (Kodesh ha-Kodashím edo Sancta sanctorum), itun-kutxaren egoitza.

Tabernakuluaren omenez juduek sukkot izeneko jaia ospatzen dute.[2]

Stiftshuette Modell Timnapark
Tabernakuluaren maketa Timna parken, Israel

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Gitlitz, David M.; Davidson, Linda Kay (2006) Pilgrimage and the Jews Westport: Praeger 20-35 or. .
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Andrea Orcagna

Andrea Orcagna, jaiotza-izenaz Andrea di Cione Arcangelo, (Toskana, Italia, 1308 - 1368) margolaria, arkitektoa eta eskultorea izan zen, Florentzian 1343-1369 bitartean ezaguna. Eragin handia izan zuen Florentziako artean. Haren obra gutxik iraun du gaur egun arte. Orsanmichelgo elizako sagrario edo tabernakulu gotikoa du lan aipagarriena (1359-1366). 1354-1357 urteetan Santa Maria Novella elizako erretaula margotu zuen. 1359-62 urteetan Orvieton lan egin zuen, hango elizaren eraikuntzan, zuzendari gisa. Andrearen hiru anaia, Nardo, Jacopo eta Matteo, artista ezagunak izan ziren.

Doneztebe eliza berria (Esa)

Doneztebe eliza berria Nafarroako Esa udalerrian dagoen eliza bat da. Doneztebe eliza zaharra ordezkatu zuen.

Edikulu

Edikulua (latineraz: aedicŭlum, pluralez aedicula; aedis edo aedes hitzen txikigarria da eta esanahia "tenplu" du) eraikin txiki bat da, bereziki, zutabeak eta frontoia dituen tenpletea eta bere funtzioa, beste batzuen artean, tabernakulu edo erlikia-ontzia izan daiteke. Arkitektura klasikoan, eta gotikoan ere, maiz erabili izan zen.

San Joan Bataiatzailearen eliza (Hernani)

San Joan Bataiatzailearen eliza Hernaniko parroki-eliza da. Fatxada nagusia Hernaniko udaletxeari atxikia dago eta biek Gudarien plazaren ertz bat osatzen dute. XVI. mendean eraikia, euskal gotikoan.

Fatxada nagusiko sarrera barrokoa da, hareharrizkoa. Ate gainean, zurezko San Joan Bataiatzailearen irudi bat dago, bildotsa eskuetan duela.

San Prudentzio baseliza (Lazkao)

San Prudentzio baseliza, Gipuzkoako Lazkao udalerrian dagoen baseliza bat da. Herritarren artean proentzioko-ermita izenez ezaguna da.

San Prudentzio Lazkaoko Santu Zaindaria da eta herriko jai nagusiei izen ematen die.

Santutegi (argipena)

Santutegi izenak hainbat adiera du:

Santutegia santu kristauen multzoari esaten zaio, eta adiera horrekin lotuta daude:

Kristau egutegia, zeinean egutegiko egun bakoitzari santu jakin batzuk dagozkion.

Santuen izendegia, bataio-izenak emateko erreferentziazkotzat hartzen dena zenbait kasutan; eta horren adibide dira Sabin Arana eta Koldo Eleizalderen Deun-ixendegi euzkotarra, edo Euskaltzaindiaren 66. araua, Santutegiko Izen Ohikoenak arautzen dituena.

Santutegi (eraikina), santu edo pertsonaia sakratu bati eskainitako toki edo eraikina.

Eliza baten barruan, sagrarioa ere bada santutegia, eta judutarren tabernakulu izeneko tenpluan, haren aurrealdeko egitura, sanctasantorum delakoa, hura ere bada santutegia.

William Faulknerren eleberria: Sanctuary (Santutegia).

Sonebmiyu

Sonebmiyu, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1640 inguruan gobernatu zuena, Detlef Frankeren arabera.

Bere izenaren zati bat, ...enra, Turineko Errege Kanonean idatzita dago, VIII.17 erregistroan, baina bere erregealdiaren iraupena jartzen zuen papiro zatia, galdu egin zen. Bere aurretik, Se...kara faraoiaren izena agertzen da.

Zenbait egiptologok, Suahenra Sonebmiyu faraoia dela uste dute.

Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebasetik gertuko tokietan gobernatu zuten, Goi Egipton.

Garai honetan, ohi hikso deituriko erregeek, Egiptoko XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu eta Behe Egipto domeinatzen zuten, ia Egipto guztiko biztanleak zergari bihurtuz.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.