Sunismo

Sunismoa islamaren adar nagusia da, haren jarraitzaileak —suniak edo sunitak— baitira musulmanen % 80. Bigarren adarra xiismoa da.

Sunismoa lau islamiar eskola juridikotan banatuta dago. Suniten dotrina Mahomak irakatsitakoan oinarritzen da, eta sunita izena dute Sunna testua aintzakotzat hartzen dutelako, xiiek ez bezala.

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Islam by country
Musulmanak biztanleen % 5etik gora diren estatuak, bakoitzean nagusi den islamaren adarra zehaztuta:
     sunismoa      xiismoa      ibadismoa
Bukharako Emirerria

Bukharako Emirerria (persieraz: امارت بخارا; uzbekeraz: Buxoro amirligi) hiriburu bezala Bukhara izan zuen Asia Erdialdeko estatu bat izan zen. 1868tik Errusiar protektoratu bat izan zen.

Persiako Nadir Sahk Bukharako Khanerria konkistatu ondoren sortu zen eta Mangit dinastiako emirrek gobernatu zuten. 1920an Bukharako Sobietar Errepublika Popularra bihurtu zen eta bere lurraldea gaur egun Uzbekistan eta Tadjikistan artean banatua dago.

Sahaba

Sahaba edo aṣ-ṣaḥābah (arabieraz: الصحابة‎‎, "laguntzaileak", صَحِبَ aditzatik, "lagundu", "norbaitekin egon", "norbaitekin elkartu") Mahoma profetak izan zituen lagun, diszipulo, idazkari eta familiari buruz hitz egiteko erabiltzen da. Forma plural mugatua da; forma singular mugagabea maskulinoa sahabi (ṣaḥābī) da, eta femeninoa sahabia (ṣaḥābīyah).

Garrantzi berezia dute euren idazki eta hitzek musulmanentzat, Mahomaren hitzen lekuko izan zirelako, Koranaren errebelazioaren iturri direlako eta Islamaren historia eta praktiketan hainbat pasarte garrantzitsu eskaintzen dituztelako. Testigantza horiek konfidantzazko narratzaileen eskutik (isnads) igaro dira eta Islamaren tradizioaren garapena ekarri zuten. Mahomaren bizitzaren tradizioa (hadith) eta bere jarraitzaileek egindako kontakizunetik Musulanen bizi-eredua garatu zen (sunnah) hala nola lege eta bizimodu kodetzea (sharia), baita musulmanen komunikateak erregulatzeko jurisprudentzia (fiqh). Sunismo eta xiismoaren arteko alderik handiena sahaba hauen kontakizunaren balioaren pisuan datza, hadith ezberdinak biltzen baitituzte eta, beraz, Sahabahren inguruko eraikuntza ezberdinak dituzte.

Teheran

Teheran (persieraz تهران , Tehrān, tehˈɾɒːn ahoskatua) Irango eta Teheran probintziako hiriburua eta munduko hiririk handienetako bat da. Bertan 8 milioi lagun bizi dira, eta 15 milioi metropoli eremu osoan. Izan ere, Irango populazioaren %20a bizi da bertan. Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin. Hiru unibertsitate, bi aireportu eta bost metro linea ditu.

Antzinate klasikoan, egungo Teherango lurraldeetako zati bat Rhagesek, hiri mediar garrantzitsu batek, okupatzen zuen. Erdi Aroko arabiar, turkiar eta mongolen inbasioen bidez suntsitu zen. Gaur egungo haren oinordekoa Teheran Handiko metropoli eremuak irentsi duen hiri-eremua da.

Teheran Irango hiriburu lehen aldiz Qajar dinastiako Agha Mohammad Khanek ezarri zuen 1796an, Kaukasiako Irango lurraldeetatik gertu mantentzeko, Errusiar-Iran gerren ondorioz Iranetik banatuak izan aurretik. Era berean, eta aurretik gobernatu zuten Irango dinastien bizioak saihesteko ere hartu zuen erabakia. Hiriburua hainbat aldiz mugitu da historian zehar, eta Teheran Irango 32. hiriburu nazionala da. Eskala handiko eraispena eta berreraikuntza 1920ko hamarkadan hasi zen, eta Teheran Iran guztiko migrazio masiboen helmuga izan da XX. mendean zehar.Teheranek hainbat bilduma historiko ditu, besteak beste, Golestan, Sa'dabad eta Niavaran errege-konplexuak, non antzinako Irango Estatu Inperialaren azken bi dinastiak bizi izan ziren. Teherango mugarririk ospetsuenak Azadi dorrea, 1971ean Pahlavi dinastiako Mohammad Reza Shahren erregealdian eraikitako oroigarria, Irango estatu inperialaren fundazioaren 2.500 urteak ospatzeko eta Milad Dorrea dira, bere kabuz eusten den munduko seigarren dorre altuena, 2007an amaitu zena. 2014an amaitu zen Tabiat Zubia, berriki eraikitako mugarri bat.Teheranen gehiengoak persiera hitz egiten du, eta biztanleen %99ak persiera ulertu eta hitz egiten du, baina Teheranen beste hainbat talde etno-linguistiko bizi dira, persiera bigarren hizkuntza bezala hitz egiten dutenak.Teheranen Mehrabad eta Khomeini nazioarteko aireportuak, tren geltokia, Tehran Metro garraiobide azkarreko sistema, igarotze azkarreko autobus sistema bat, trolebusak eta autobide sare handi bat daude.

Irango hiriburua Teheranetik beste eremu batera eraman nahi izan da, batez ere airearen kutsadura eta hiriak lurrikarekiko duen esposizioaren ondorioz. Orain arte, ez da behin betiko planik onartu. Mercer kontsultoreak 2016ean 230 hirietan egindako inkesta batean, Teheran 203.a geratu zen bizi-kalitatearen arabera. 2016ko Global Destinations Cities Indexaren arabera, Teheran azkarren handitzen ari diren tokien zerrendan lehen hamar postuetan dago.

Islama

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.