Suedia

Suedia[1] (suedieraz: Sverige, ˈsværjɛ ahoskatua), ofizialki Suediako Erresuma (suedieraz: Konungariket Sverige), Europa iparraldeko estatu bat da, Europar Batasuneko kidea. Eskandinaviar penintsulako ekialdean dago kokatua. Mugakide ditu iparraldean Norvegia eta Finlandia, ekialdean Finlandia eta Botnia golko, hegoaldean Itsaso Baltiko eta mendebaldean Norvegia eta Ipar Itsaso. Horrez gainera, Öresund zubiaren bidez, Danimarkarekin lotuta dago, 2000. urtetik.

Stockholm da hiriburua eta biztanle gehieneko hiria. Suediako biztanleria gehiena (%85 inguru) hiri guneetan bizi da. Horrela, populazio dentsitatea baxua da (21 biztanle/km²).

Suediako Erresuma
Konungariket Sverige
Suediako bandera Suediako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: För Sverige – i tiden
Ereserkia: Du gamla, du fria
(Aspaldikoa zara, askea zara)

Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Stockholm
Hizkuntza ofiziala(k) Suediera1
Herritarra suediar[1]
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregea Karlos XVI.a Gustavo
 -  Lehen ministroa Stefan Löfven
Geografia
 -  Guztira 449,964 km2 (57)
 -  Ura (%) 8,7
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2013) 9.658.301
 -  Dentsitatea 21,5 bizt./km2 (195)
Dirua Suediar koroa (SEK)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 46
Internet domeinua se
1Beste bost hizkuntza gutxitu ere onesten dira: erromaniera, yiddish, finlandiera, samiera eta meänkieli

Geografia

Carte de la Suède
Suediako mapa

Eskualde naturalak

Eskandinaviar penintsulan kokatuta, 449.964 km²-ko azalera du. Europako bosgarren estatu handiena da azalerari dagokionez (munduko estatuen artean 55.a). Lurrazal gehiena (%78) basoz osatuta dago. Hegoaldean hosto galkorreko zuhaitzak dira ugarien, eta iparraldean koniferoak, garoak eta urkiak. Nekazaritzarako erabiltzeko lurrak, aldiz, %1a baino ez dira, hegoaldean kokatuak. Iparraldera hurbildu ahala, basoek erabateko nagusitza hartzen dute. Mendi eta muinoak mendebaldean dira nagusi, Norvegiarekin mugan (Eskandinaviako mendiak); gainerako lurralde gehiena nahiko laua da. Suediako punturik altuena Kebnekaise mendia da (2.111 m) eta baxuena Hammarsjön lakuaren badia (-2,41 m), hegoaldean.

Uharteak

Suediako irlarik handienak Gotland eta Öland dira. Lakurik handienak, berriz, Vänern eta Vättern dira.

Erliebea

Herrialdearen ekialdean, Itsaso Baltikoa eta Botniako Golkoa daude, Suediari kosta lerro zabal bat eskaintzen, zeinek klima gehiago epeltzen duen. Mendebaldean Eskandinaviako mendiak daude, Suedia eta Norvegia mugatuz. Mendi horiek itsasoko lainoen sarrera eragozten dute. Horregatik, urteko prezipitazio kopurua baxua da Suedian.

Hidrografia

Suediak hainbat aintzira handi ditu, bereziki hegoaldean. Handienak Vänern, Vättern eta Mälaren dira. Ibaiei dagokionez luzeenak Eskandinaviako Alpeetan hasi eta urak Itsaso Baltikora isurtzen dituztenak dira, adibidez Dalälven (520 km), Torneälven (510 km) eta Umeälven (470 km). Klarälven bestalde ibaiak Vänern aintzirara isurtzen ditu urak eta handik Göta ibaia ateratzen da Kattegaten itsasoratzeko. Guztiak bat eginda 740 km-ko luzera hartzen du eta honek Eskandinavia guztiko ibai luzeena bihurtuko luke.

Klima

Suediak gehienbat klima epela du, nahiz eta bere latitudea oso iparrekoa izan. Golkoko itsaslasterrari esker gertatzen da hori. Suediako iparraldeko mendietan klima subartikoa da nagusi. Zirkulu artikotik iparraldera dagoen herrialdearen zatian, udan ez da inoiz eguzkia ezkutatzen eta neguan gauak amaigabeak dira.

Historia

Gaur egun Suedia bezala ezagutzen den lurraldea, Harri Aroan izan zen jendeztatua, azkenengo glaziazioaren izotza gutxitzen hasi zen heinean. Lehenengo biztanleak, ehiztariak eta biltzaileak zirela uste da.

Teoria batek dio, Suetziako populazioa oso dentsoa izan zela Brontze Aroan ere, periodio hartako herri komertzialetako hainbat aurkipen egin baitira.

IX. mende eta X. mendeen bitartean, kultura bikingoa izan zen nagusi, komertzioa, inbasioak eta kolonizazioak ekialderantz aurreratuz, herrialde baltiko, Errusia eta Itsaso Beltzerantz.

1389an, Norvegia, Danimarka eta Suedia errege bakar batez izan ziren lotuak. Kalmarko Batasuna lotura pertsonal bat bezala hartua izan zen, eta XV. mendean Suedia ukatu egin zen botereak Norvegiako erregetzan zentralizatzen, eta honek altxamendu armatuak ere eragin zituen. 1521. urtean Suediak lotura hori alde batera utzi zuen, Gustav Eriksson Vasak, Suediar koroaren banaketa ezarri zuenean.

XVII. mendean, Suedia Europako indar nagusienetako batean bihurtu zen, Hogeita hamar Urteko Gerran parte hartzearen ondorioz, honela Suediar Inperioa sortu zen. Egoera honek gainbehera egin zuen, Errusia, Iparraldeko Gerra Handian buru izatera igaro zenean, Suedia bi zatitan banatuz 1809an, honela Finlandia sortuz.

Azken urteetako historia baketsua izan da Suedian, bere azkenengo gerratea 1814. urtean Norvegiaren aurka izan zelarik. Gerrate honen ondorioz bi herrialdeek lotura bat sortu zuten, 1905eko urriaren 26an desegina izan zena era baketsuan, nahiz eta arazo batzuk izan ziren. Suedia neutralitatean mantendu zen bi mundu gerrateetan eta politika honekin jarraitu zuen Gerra Hotzaren bitartean. Gaur egun ez da ezta elkarte militar baten kide, baina NATOko entrenamendu militaretan parte har izan du.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Carl XVI Gustaf
Karlos XVI.a Gustavo, egungo erregea

Suedia monarkia parlamentarioa da. 1809an onartutako konstituzioaren arabera, botere politikoa hiru ataletan banatzen da: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere legegilea ganbera bakarreko Riksdag edo Parlamentuak burutzen du. Botere betearazlea Erregeak (egungo erregea Karlos XVI.a Gustavo da) dauka, baina Ministroen kontseiluak eramaten du aurrera. Botere judiziala 1734ean antolatu zen. Bere baitan daude lehen instantziako auzitegiak, Entzutegiak eta Erregearen Auzitegi Gorena.

Sufragioa unibertsala da 18 urtetik aurrera, eta hauteskunde orokorretan parte-hartzea nahiko altua izan ohi da (%81ekoa 1998an). 2014an aukeratutako parlamentua honela zegoen osatuta:

  • Alderdi Sozialdemokrata (SAP): 113 eserleku.
  • Alderdi Moderatua (M): 84 eserleku.
  • Suediako Demokratak (SD): 48 eserleku.
  • Alderdi Berdea (MP): 25 eserleku.
  • Zentruko Alderdia (C): 22 eserleku.
  • Liberalak (L): 19 eserleku.
  • Alderdi Kristau Demokrata (KD): 16 eserleku.
  • Ezkerreko Alderdia (V): 21 eserleku.
  • Independenteak: eserleku 1.

2006ko hauteskundeen ondoren, Moderatuek, Zentristek, Popular Liberalek eta Kristau Demokratek zentru eskuineko gobernua osatu zuten, Alderdi Sozialdemokratak urte askotan edukitako monopolioari amaiera emanez. 2010ean koalizio hori errepikatu zen. Baina 2010an boterea berreskuratu eta 2014an Berdeekin batera osatu du Gobernua. Horrela beraz Stefan Löfven bihurtu zen Suediako Lehen Ministro.

Banaketa administratiboa

Suedia 21 konderri edo län-etan dago banatuta. Konderri bakoitzean batzorde administratibo bat dago, gobernuak izendatua izaten dena. Konderri bakoitzean ere kontzeju bat badago, zein udalerriaren ordezkari da. Kontzeju hau konderriko hautesleriak aukeratzen du. Aldi berean, konderri bakoitza udalerrietan dago banatuta, guztira 289 batuz.

Horrez gain, Suediak 25 landskap izeneko probintzia edo eskualde historikoak ditu. Probintzia horiek ez dute eginkizun administratiborik, baina ondare historikoaren, kultura-identitatearen eta ohituren ikuspegitik balio handia dute.

Demografia

Biztanleria

Suediak 9.658.301 biztanle dut 2013ko erroldaren arabera. Stockholm eta Göteborgeko metropoli eremuetan herrialdearen herena bizi da, iparraldean ordea dentsitate oso baxua dauka, baldintza klimatikoen gogortasunarengatik. Suediarrek bizitza itxaropen altuenetako bat dute eta baita munduko jaiotza tasa bajuenetako bat ere.

Banaketa etnikoa

Suediako biztanle gehienak suediar jatorrikoak dira, dena den herrialdeak gutxienez 17.000 indigena laponiar ditu eta 50.000 finlandiar ere, bi talde hauek bi gutxiengo etniko garrantzitsuenak dira.

Suedia emigrazio nazio bat Lehen Mundu Gerraren ostean, inmigrazio nazio bat bihurtu zen Bigarren Mundu Gerraren ostean. Biztanleriaren %12 ia herrialdetik kanpo jaiotakoak dira eta %25 hauen semeak edo inmigratzaileak dira. Inmigratzaile talde handienak Finlandiatik datoz, baita Jugoslavia, Iran, Norvegia, Danimarka eta Poloniatik. Hego Amerikatik etorriak ere asko dira, batez ere Txile, Uruguai eta Argentinatik.

Gerra Hotzaren garaitik errefuxiatuentzako babesleku izan da. Hala, Pragako Udaberriaren edo Hungariako Iraultzaren osteko sobietar errepresiotik ihesi zihoazenek Suedian aurkitu zuten babesa. Baita 1973ko irailaren 11n Txilen izan zen estatu kolpetik eta Pinocheten diktadura basatitik ihesi zihoazenek ere, besteak beste.

Hizkuntzak

Suediako hizkuntza nagusia suediera da. Suediera hizkuntza germanikoa da, daniera eta norvegierarekin lotua, baina ortografia eta ahoskera bereziarekin. Hizkuntza hau de facto izan da hizkuntza nazionala, baina ez dago berez horrela aitortua. 2000ko apirilaren 1ean beste hizkuntza batzuei (meänkieli, finlandiera, samiera, yiddisha eta romania) errekonozimendu ofiziala eman zitzaien, gutxiengoen hizkuntza gisa.

Ingelesa gero eta gehiago ikasten da ikastetxeetan, eta 50 urtetik beherako suediar gehienek erabil dezakete. Gaztelania, frantsesa eta alemana ere irakasten dira eskoletan.

Erlijioa

XI. mendetik aurrera Kristautasuna hedatzen joan zen. Erreforma Protestantearen garaian Eliza Katolikoarekin hautsi eta luterano bihurtu ziren bertako agintariak eta, ondorioz, baita herritar gehienak ere. XVIII. mendera arte Katoliko eta juduek eragozpen larriak zituzten Suedian bizi edo lan egiteko. 1951n onartu zen Askatasun erlijiosorako legea.

Gaur egun biztanleriaren %63'2ak Suediako eliza (Svenska kyrkan) jarraitzen du, luteranismoa oinarri duena. 3.500 eliza inguru ditu eta 6 milioitik gora jarraitzaile. Beste erlijio komunitateak Eliza ortodoxoa (100.000) eta Katolikoak (92.000) dira. Azken urteetan musulman ugari etorri dira, 400.000 inguru, hauetatik 110.000 inguruk dute kongregazioan izena emana.

Hiri nagusiak

Gamla Stan swe
Gamla Stan, Stockholmgo alde zaharra.

Honako hauek dira Suediako hiri handienak:

Hiria Populazioa (2010)
1 Stockholm 851.155 bizt.
2 Göteborg 516.532 bizt.
3 Malmö 293.909 bizt.
4 Uppsala 140.454 bizt.
5 Västerås 110.877 bizt.
6 Örebro 107.038 bizt.
7 Linköping 104.232 bizt.
8 Helsingborg 97.122 bizt.
9 Jönköping 89.396 bizt.
10 Norrköping 83.561 bizt.

Ekonomia

Europako gainerako herrialdeek bezalaxe, Suediako ekonomiak atzeraldia izan zuen 1990eko hamarraldiaren hasieran. Suediako gobernuak zenbait neurri hartu zuen egoera horri aurre egiteko, eta berehala lortu zituen emaitzak: produkzioak, esportazioei esker, gora egin zuen, industriaren produktibitatea hobetu egin zen 1992ko koroaren baliogabetzearen eta langileen lan orduak gehitzearen ondoren.

Finantzen oreka bere onera itzuli zen, zorra mugatu zen, prezioak egonkortu ziren (% 1,5eko inflazioa 1998an), eta truke tasak eta interesak txikitu. Krisiak sektore publikoan izan zuen eragin handiena, eta langabeziari (biztanleria aktiboaren % 8) konponbindea aurkitu ezinik dabil gobernua.

Nekazaritza

Suedia buruaskia da nekazaritza gaiei dagokionez, eta basoen ustiakuntzan, burdin meategietan eta baliabide hidraulikoetan oinarritzen da industria. Nekazaritzak BPGren % 2 eta biztanleria aktiboaren % 3 besterik ez du hartzen, baina hala ere herrialdeko beharren parte handi bat asetzeko adinakoa da. Abere hazkuntzarekin zerikusia duten jarduerak dira nagusiak (garagarra, haragia, esnea, etab.).

Laboreetan gehien lantzen dena garagarra da, eta labore-lurren % 16 hartzen du; oloa (% 14) eta garia (% 11) gutxiago lantzen dira. Larru ekoizle handia da Suedia, bisoiarena batez ere. Arrantzari dagokionez, sardinzarra da gehien harrapatzen dena (guztiaren bi heren); bakailaoa, amuarraina eta berdela ere arrantzatzen dira.

Arrantza

Stockholm eta Göteborg dira arrantza portu nagusiak. Meatzaritza, baso eta energia hidroelektrikoaren industriari esker, industria herrialde modernoa bihurtu da Suedia. 1980ko hamarraldian Europako herrialde industrializatuenetako bat zen. Eraikuntzarako zur erreserba handienetako bat du (herrialdearen % 68).

Meatzaritza eta industria

Meatzaritzak, bertako kontsumoari dagokionez, garrantzi handia du, eta baita nazioarteko merkataritzari dagokionez ere. Baina meak ustiatzeko industriak beheraldia izan zuen 1970eko hamarraldian. Suedia Europar Batasuneko burdin, berun, zilar eta urre ekoizle nagusia da. Aberatsa da baliabide hidraulikoei dagokionez, eta bertan sortzen da elektrizatearen % 47.

Azken urteetan, industria tradizionalez gainera (burdina eta zura), gero eta garrantzi handiagoa hartu dute eraikuntza mekanikoek eta goi mailako teknologiak. Suediaren tamainako herrialde gutxik dute hark dituen aeronatika industriak eta industria nuklearrak, automobil fabrikatzaileak, abangoardiako sektore militar-industriala, goi mailako teknologiako telekomunikazio industria; horrez gainera, bi botika talde indartsu ditu.

Stockholm, Göteborg, Linköping, Malmö eta Trollhättan dira industria gune nagusiak. Industria kimikoan jende askok lan egiten badu ere, produkzioaren parte txiki bat besterik ez du esportatzen. Goi teknologiako sektoreak, hala nola informatika, elektronika eta medikuntza teknikak, industria produkzio guztian parte txikia badute ere, munduko herrialde aurreratuenetakoa da Suedia ikerketaren alorrean.

Hirugarren sektoreak hartzen du langile kopuruaren gehiena; zerbitzuetan % 70k egiten du lana, eta BPGren % 63 sortzen du. Suediaren ekonomian garrantzi handia du kanpoko merkataritzak. Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Norvegia, Danimarka, Frantzia, Herbehereak eta Finladiarekin ditu merkataritza harreman nagusiak.

Azken urteak

1990eko ekonomia krisiaren ondoren Suediako gobernuak hainbat neurri hartu zuen enpleguaren alorrean: zerbitzu publikoetako lanpostu kopurua % 10 jaitsi zuen eta zerbitzu horiek aldez pribatizatu zituen. Zerga sistema ere aldatu egin zuen: errenta zergak gutxitu egin ziren eta ondasunen eta zerbitzuen gaineko zergak handitu.

Gastu publikoak garbitzea eta prezioak orekatzea zen neurri horien helburu nagusia. 1998an % 8,1 langabetu zeuden Suedian, baina kontuan hartuta enpleguaren aldeko neurrien onuradun zirenak, kopuru hori % 12,6ra igotzen da. Gazteak, etorkinak eta emakumeak dira langabetu gehienak. 2008ko udazkenean, Suediako ekonomia errezesioan erori zen, nazioarteko krisi ekonomikoaren eraginez

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Kultura

Literatura

Suedierazko idazleen artean Astrid Lindgren ("Pippi Långstrump") ezagunenetarikoa dugu, bai eta Nobel Saria lortu zuten Selma Lagerlöf (1909) eta Pär Fabian Lagerkvist (1951) ere, besteak beste.

Musika

Pop esparruan, ABBA oso musika talde arrakastatsua izan zen 1970eko hamarkadan, eta oraindik gaur egun ere. Heavy metalen, In Flames taldea dugu, besteak beste. Folk musikaren arloan, Hedningarna taldea nabarmentzekoa da.

Zinema

Zinema zuzendari handien artean Ingmar Bergman suediarra dugu. AEBetan arrakasta itzela lortu zuten aktoreak Greta Garbo eta Ingrid Bergman izan ziren.

Kirolak

Suediako kirol ezagunenak neguko kirolak diren arren futbola da nagusi. Suediako talde nagusiak Malmö FF, IFK Göteborg eta Stockholmeko hainbat talde dira. Malmo Europako Kopako finalista izan zen 1979an eta Göteborgek bi UEFA Kopa irabazi ditu. Munduko liga zaharrenetako bat du, 1896an sortu baitzen. Suediako futbol selekzio nazionalak ere maila ona eman du eta etxean jokaturiko 1958ko Munduko Futbol Txapelketan finala jokatu zuen. 1948ko Joko Olinpikoetako Futbol Txapelketa irabazi zuen gainera. Nesken selekzioa Europako txapelduna izan zen 1984an eta Munduko Txapelketako finala jokatu zuen 2003an.

Suediako eskubaloi selekzio nazionala munduko talde indartsuenetakoa da. Munduko Eskubaloi Txapelketan domina gehien lortu duen taldea da (11 guztira 2011 arte), bai eta Europako Eskubaloi Txapelketan titulu gehien eskuratu duena ere (4).

Mundu mailako sona lortu zuten tenislari ugari ere suediarrak dira, hala nola Björn Borg, Mats Wilander eta Stefan Edberg.

Aipatzekoa da azkenik Suedian Bandy kirolak indar handia hartu du, errusiarrekin batera munduko talde onenak bertakoak dira. IF Boltic eta Västerås SK-ek seina munduko txapelketa irabazi dute.

Ondasun nabarmenak

Stockholm

Gamla Stan swe

Gamla Stan (alde zaharra).

Old Town Stockholm March 2015 13

Stortorget enparantza.

Skansen Entré 2015

Skansen, aire-libreko museoa.

Hiri handienak

Hiri eta herri historikoak

Lunds universitets huvudbyggnad (juli 2008)

Lund.

Gazteluak eta jauregiak

Elizak

Museoak

GustavianumfrBiskopsgatan

Gustavianum (Uppsala).

Bildmuseet 01

Bildmuseet (Umeå).

Aintzirak

Naturgune babestuak

2006maj09 dalalven sedd fran riksvag 70 mellan avesta och hedemora

Dalälven ibaia.

Gizateriaren Ondarea

Aztarnategi arkeologikoak

Kanpo estekak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
.eu

.eu Europar Batasuna eta bertako erakunde eta herritarrentzako herrialdeentzako goi mailako domeinua da, 2005eko abenduaren 7an abian jarri zena. Hasieran marka erregistratuentzako ireki zen erregistro prozesua, baina 2006ko apirilaren 7tik aurrera Europar Batasuneko edonork eskuratu dezake domeinua.

Domeinu hauek EURid erakundeak kudeatzen ditu, Belgika, Txekiar Errepublika, Suedia eta Italiako eragileen partzuergoa.

Europako Batzordeak euskara.eu, euskadi.eu, euskalherria.eu eta nafarroa.eu bezalako domeinuak Espainiako Gobernuari erreserbatu zizkion.

.nu

.nu Niueri dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Ingelesezko nu eta new hitzen irakurketaren arteko antzekotasuna dela-eta, erabilera ugaria izan du. Domeinu hau, era berean, Suedia, Herbehereak, Danimarka, Norvegia eta Belgikan erabili da askotan, danieraz, suedieraz eta nederlanderaz nu hitzak orain esan nahi duelako. Errusian nu hitzak biluzik esan nahi du eta pornografia webguneentzako erabili izan da bertan.

1994ko Munduko Futbol Txapelketa

1994ko Munduko Futbol Txapelketa Ameriketako Estatu Batuetan urte hartako ekainaren 17tik uztailaren 17ra antolatu zuten.

Brasil txapelduna izan zen, Italia txapeldunorde, Suedia hirugarren eta Bulgaria laugarren gelditu ziren.

Arne Tiselius

Arne Wilhelm Kaurin Tiselius (Stockholm, Suedia, 1902ko abuztuaren 10a - Uppsala, Suedia, 1971ko urriaren 29a) suediar biokimikaria izan zen.

Baltikoa

Baltikoa edo Itsaso Baltikoa Europaren iparraldeko itsaso bat da, inguruan herrialde hauek dituena:

Suedia

Finlandia

Errusia

Estonia

Letonia

Lituania

Polonia

Alemania

DanimarkaSkagerrak eta Kattegat itsasarteek banatzen dute Itsaso Baltikoa Ipar Itsasotik. Gainera, hiru golko garrantzitsu daude Europa iparraldeko itsaso honetan: Ekialdean, Rigako Golkoa, Estonia eta Letonia artean, gainontzeko Itsaso Baltikotik, Estoniako uharterik handiena den Saaremaak eta herrialde honetako bigarren uharterik handiena den Hiiumaak banandua dagoena, eta Finlandiako Golkoa, Estonia, Finlandia eta Errusia artean. Iparraldean, berriz, Botniako Golkoa dago, Finlandia eta Suedia banatzen dituena.

Danimarka

Danimarka (danieraz: Danmark ˈd̥ænmɑɡ̊ ahoskatua), ofizialki Danimarkako Erresuma (danieraz: Kongeriget Danmark, ˈkɔŋəʁiːəð ˈd̥ɛnmɑɡ̊ ahoskatua), Iparraldeko Europako estatu bat da, Suediaren hego-mendebaldean eta Norvegiaren hegoaldean kokatua, hegoaldean Alemania mugakide duena. Erresumak bi lurralde autonomo ditu Ipar Atlantikoan: Groenlandia eta Faroeak. Eskandinaviar herrialde bat da, eta historiaren nahiz kulturaren aldetik lotura estuak ditu bere auzoko Suedia eta Norvegiarekin. Kopenhage du hiriburu.

Danimarka monarkia konstituzionala da, demokrazia parlamentariotzat eratua. Herrialde zentralizatua da, baina Groenlandiak eta Faroeek autogobernua dute. Danimarka kontinentalean dautza erresumaren botere judizial, legegile eta exekutiboa. Faroeak erresumaren barnean dagoen herritar-komunitatea da; eta Groenlandia, bereizirik dagoen eta autodeterminazio eskubidea onartzen zaion herria. 1973an Danimarka Europar Batasuneko kide bihurtu zen, baina Faroeek eta Groenlandiak kanpoan geratzea erabaki zuten.

Eskandinavia

Eskandinavia (danieraz eta suedieraz Skandinavien; norvegieraz Skandinavia) Europako iparraldean dagoen hizkuntza eta kultura arloko eskualde bat da, Norvegia, Suedia eta Danimarka herrialdeek osatua. Batzuetan Finlandia eta Faroeak ere Eskandinaviako kidetzat ageri dira, baina ez da zuzena.

Era berean, Eskandinaviatik at daude baina harekin harreman estua dute beste lurraldeok ere: Islandia, Groenlandia (Danimarka) eta Åland (Finlandia).

Finlandia

Finlandia edo Suomi (finlandieraz Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz Finland, Republiken Finland) Europa iparraldeko herrialde bat da. Hiriburua Helsinki da, eta Suedia, Errusia eta Norvegiarekin egiten du muga mendebalde, ekialde eta iparraldean.

Finlandiak 5,5 milioi biztanle ditu eta gehienak hegoaldeko kostaldean bizi dira. Herrialdea, Europako seigarren herrialde handiena da (azalerari dagokionez), baina biztanle gutxi dituenez Norvegia eta Islandia ondoren, Europako dentsitate txikieneko estatua da. Finlandiera da hizkuntza nagusia. Suediera ofiziala da baita ere Finlandian, baina biztanleria osoaren % 5,5k baino ez du hitz egiten.

Suediaren barnean egon zen 1809. urtera arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren eskuetan egon zen, baina independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena. Errusiar Iraultzaren ondoren, sobietarren esku gelditu baino lehen independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian Alemaniarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran SESBen eta Alemaniaren kontra egin zuen (independentzia mantentzeko gerrak izan ziren). Alemaniak gerra galdu ostean, Finlandiak aliatuen zigor gogorrak jaso zituen, eta ordutik kanpo-politika neutrala eta hotza egin du.

Finlandiaren ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko 11. herrialde garatuena bilakatu arte. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, prentsa askea, ustelkeria eza eta eskubide politikoengatik. Beraien jarrera neutralak, halaber, munduko herrialde zoriontsuenetarikoa bilakatu du.

Åland Uharteak Finlandiako berezitasun bat dira. Betidanik, Itsaso Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina beraien kultura propioa dute, nahasketen ondorioz sortutako kultura, alegia. Hori dela-eta, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiako suediera hiztunen gehiengoa bertan bizi da.

Hannes Alfvén

Hannes Alfvén (Norrköping, Suedia, 1908ko maiatzaren 30a - Djusholm, Suedia, 1995eko apirilaren 2a) suediar astronomo eta fisikaria izan zen.

Fisikako Nobel saria jaso zuen 1970. urtean plasmei (ioi positibo eta negatiboak dituzten gasei) eta plasma horiek eremu magnetiko eta elektrikoetan duten portaerari buruz egin zituen ikerketengatik. Oinarrizko fisika, astronomia, astrofisika eta kosmologia landu ditu. Aurora polarraren fenomenoa, eguzkiak eta lurraren eremu magnetikoak jaulkitzen dituzten partikulen elkarreraginaren bidez azaltzen duen teoria bat proposatu zuen. Marte eta Jupiterren artean planeta bat sortzeko saioak huts egin ondoren gelditu ziren hondakinak izan daitezkeela asteroideak iradoki zuen. Unibertsoa materiaz adina antimateriaz osatuta dagoela bermatzen duen teoria bat garatu zuen. Eguzki-sistemaren barruan momentu angeluarraren banaketa azaltzen saiatu direnetako bat izan zen.

"Alfvénen uhinak" aurkitu zituen: plasmetan uhin magnetohidrodinamikoak zeudela iragarri zuen 1942. urtean. Bere ideiak izarretako plasmei eta izarretako erreaktoreei aplikatu zaizkie, eta bultzada handia eman diete plasma-konfinamendu magnetiko deiturikoaren bidez fusio nuklear kontrolatua egiteko ikerketei.

Harry Martinson

Harry Edmund Martinson (Jämshög, Suedia, 1904ko maiatzaren 6a - Stockholm, Suedia, 1978ko otsailaren 11a) suediar idazlea izan zen.

Lineo

Lineo —jaiotza izena: Carl von Linné; latinezko izena: Carolus Linnaeus— (Södra, Suedia, 1707ko maiatzaren 23a - Uppsala, 1778ko urtarrilaren 10a) zientzialari eta naturalista suediar bat izan zen, gaur egungo taxonomiaren oinarriak jarri zituena. Ekologiaren aitzindaritzat hartzen da beste batzuen artean.

Berak egindako klasifikazioaren funtsezko printzipioak taxonomia zientifikoaren oinarrian daude.

Lineo kreazionista zen. Bere arabera, animaliak eta begetalak Jainkoak sortua izan ziren Genesisak kontatzen duenaren arabera eta ordutik ez dute aldaketarik izan.

Bere lanik garrantzitsuena Systema Naturae da (1735), argitalpen asko izan zituena. Argitalpen bakoitzean, Lineo sistema hobetu eta osotzen du. Hamargarren ediziotik (1758) aurrera, bi izeneko nomenklatura (izen zientifikoa) sistema erabiltzen du erabat. Talde batzuk zehatz definitzen ditu, ugaztunen eta hegaztien klaseak bezala. Horretarako Albertus Seba, Ulisse Aldrovandi, Mark Catesby, John Jonston eta beste jakintsuek deskribatutako animaliez baliatzen da batzuetan, baina gehienbat berak aztertutako animaliak deskribatzen ditu.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Munduko Futbol Txapelketa

Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da, eta Joko Olinpikoen parean dago.

FIFAk antolatzen du. 1930az geroztik jokatzen da eta Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean baino ez du hutsik egin.

Norvegia

Norvegia (bokmål norvegieraz: Norge; nynorsk norvegieraz: Noreg), ofizialki Norvegiako Erresuma (bokmål norvegieraz: Kongeriket Norge; nynorsk norvegieraz: Kongeriket Noreg) Europako iparraldeko estatu bat da. Bere lurralde ditu Eskandinaviar penintsulako mendebaldea, Jan Mayen uhartea, Svalbard uhartedia eta (Ozeano Australean) Bouvet uhartea. Mugakide ditu Suedia, Finlandia eta Errusia. Eskandinaviar herrialdea da historiaz eta kulturaz.

Suediako bandera

Suediako bandera atzealde urdinduna da, gainean gurutze hori bat duelarik.

Oinarrian Eskandinaviako gurutzea du.

Suediako futbol selekzio nazionala

Suediako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. Ez da puntako taldea baina emaitza on batzuk baditu eta etxean jokaturiko Munduko Txapelketan finala jokatu zuen eta 1948ko Joko Olinpikoetako txapelketa irabazi zuen.

1924 eta 2001 artean jokatu zen Iparraldeko Futbol Txapelketa bederatzi aldiz irabazi du eta garaipen gehien dituena da.

Suediar

Suediarrak (suedieraz: svenskar) Europako etnia bat da. Munduan zehar Suediako herritarrak eta suediar jatorria duenak daude.

Lehenegoko ikuspegi etniko batetik antzinako suioniarren ondorengoak ziren (suedieraz: svear), hala ere, egun suedieraren hiztunak edota Suedia bere aberritzat duenak suediarrak dira (svenskar).

Suediera

Suediera ( svenska (i · ?), ˈsvɛ̂nskâ) hizkuntza germanikoa da, ekialdeko eskandinaviar adarrekoa. Suedia, Finlandia eta Åland Uharteetan ofiziala da. Danieraren eta norvegieraren oso antzekoa da.

Svante Arrhenius

Svante August Arrhenius (Wyjk, Uppsala ondoan, Suedia, 1859ko otsailaren 19a - Stockholm, Suedia, 1927ko urriaren 2a) fisikari eta kimikari suediarra izan zen.

Europako bandera Europar Batasuneko estatu kideak Europako bandera

AlemaniaAustriaBelgikaBulgariaDanimarkaErresuma BatuaErrumaniaEslovakiaEsloveniaEspainiaEstoniaFinlandiaFrantziaGreziaHerbehereakHungariaIrlandako ErrepublikaItaliaKroaziaLetoniaLituaniaLuxenburgoMaltaPoloniaPortugalTxekiar Errepublika • Suedia • Zipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak: Turkia · Ipar Mazedonia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.