Serbia

Serbia[1] (izen ofiziala Serbiako Errepublika; serbieraz: Република Србија) Europako estatu itsasgabe bat da, Balkanetako penintsulakoa. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Voivodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Ipar Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Serbiako Errepublika
Република Србија
Republika Srbija
Serbiako bandera Serbiako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Bože Pravde
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Belgrad
Hizkuntza ofiziala(k) Serbiera
Herritarra serbiar
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Boris Tadic
 -  Lehen ministroa Ana Brnavić
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 88,361 km2
 -  Dentsitatea 126,83 bizt./km2
Dirua Serbiar dinarra (CSD)
Euroa1 (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 381
Internet domeinua yu
1 Euroa Kosovoko probintzian erabiltzen da, NATOren agintepean baitago

Geografia

Serbia DisputedKosovo Map
Serbia

Orografiaren aldetik bi eskualdetan bereizten da Serbia: hegoaldea menditsua da: Dinariar Alpeak mendebalean, Sar mendiak hego-mendebalean eta Balkan mendiak ekialdean. Iparraldea, berriz, Belgrad inguruko eskualdea, eta Voivodina osoa ordokiak dira.

Danubio ibaia eta horren adarrak (Tisa eta Morava) igarotzen dira Serbiatik.

Klima kontinentala da, neguan oso hotza goialdeetan (-38 °C egin dezake), eta udan nahiko beroa, 38 °C gehienera. Euri asko egiten du urte osoan.

Banaketa administratiboa

Serbiaren banaketa administratiboa 24 barrutitan eta Belgradoko Hirian egiten da. Barrutiak eta Belgradeko hiria, gainera, udalerritan banatzen dira. Serbiak 2 probintzia autonomo ditu: Voivodina, 7 probintzia eta 46 udalerritan, eta Kosovo eta Metohia. Kosovok independentzia aldarrikatu du baina oraindik orain ordezkatuta dago Nazio Batuen kudeaketarekin.

Kosovo eta Voivodina ez den beste guztiari Erdialdeko Serbia deitzen zaio, baina ez da benetako banaketa administratibo bat, beste bi probintziak bezala.

Historia

Bi aldi nagusitan bereiz daiteke Serbiako historia: Erdi Aroa eta otomandarren mende eman zuen garaia, eta burujabetasuna lortu ondorengoa.

Sorrera eta Erdi Aroa

Gaurko Serbiako eskualdea osatzen duten lurraldeetan iliriarrak, traziarrak eta zeltak bizi ziren erromatarrak sartu zirenean (K.a. II. mendean). VI. mendean herri eslaviarrak hasi ziren sartzen eta bertan bizilekua hartzen. Haien mende jarri nahi ez zutenak mendietara edo eslaviarren eskua iristen ez zen haranetara jo zuten, eta lurraldeka jupa izeneko egituretan antolatu ziren, leinu-elkarteetan alegia. Elkarte zabalagoetan, rasca izenekoetan, bateratzen ziren. Tarteka jupan izeneko itzal handiko buruzagiren bat, Vlastimir (850), Ceslav printzea (930-960) edo Voïslav printzea esaterako, agertu zen eta estatu moduko batzuk antolatu ziren, baina betiere aldian aldiko auzoko inperioen mende egon behar izan zuten, bulgariarraren mende (893-927), mazedoniar-bulgariarren mende (XI. mendearen hasieran) edo bizantziarren mende.

Car Dušan, Manastir Lesnovo, XIV vek, Makedonija
Eztebe Uroš IV Dušan erregea.

IX. mendean sartu ziren eslaviar liturgia eta alfabeto zirilikoa. 1159an, Eztebe Nemanja jupan handiak bizantziarren agindupetik atera zuen Serbia, baina Erdi Aroko goren aldia 1331-1355 bitartean iritsi zuen Eztebe Uroš IV Dušan erregearekin. 1346an Pec hirikoko (Hungaria) artzapezpikuak serbiarren eta greziarren enperadore izendatu zuen Skopjen (Mazedonia). 1389an, Kosovoko gudua galdu ondoren, turkiarren mende geratu zen Serbia osoa, printzerri bat izan ezik, eta lau mendez erabat otomandarren mende egon zen, XVII. mendeaz gero haïduk legez kanpora jartzen zirenen hainbat matxinada izan zen arren.

Burujabetasuna

Burujabetasunaren aldeko matxinadak 1804an hasi ziren. XVIII. mende bukaerako Otomandar Inperioaren gogorkeriarekin ernegaturik, haren beheraldiaz, eta Errusia ortodoxoen alde jarri zela baliatuz, hasi zen matxinada, Karađorđe edo Jorge Beltza, zerri-tratuan aberastutako nekazaria buru izan zuela. Belgrad eta Smederevo hartu ere egin zituzten matxinatuek, baina 1812an, Napoleonen aurkako gerrarekin, Errusiaren laguntza galdu zutenean matxinadak ere porrot egin zuen.

1815ean berriz ekin zioten matxinadari eta 1817an turkiarrek Morava ibaiaren behealdeko ibarrean printzerri autonomoa onartu zuten, zergak pagatzearen eta turkiar gudaroste batzuk han geratzearen truke; matxinada horien buruzagi izan zen Miloš Obrenović printze hautatu zuten batzar batean. Serbiako mugei eta printzearen oinordekotza eskubideari buruz hainbat tirabira izan ondoren, eta zenbait matxinadari esker, Serbia autonomoaren mugak hedatuz joan ziren, eta azkenik, 1876an, gerra deklaratu zion Turkiari. Errusiak hartan eskaini zion laguntzari esker, Serbia estatu burujabe gisa ezagutu behar izan zuen Turkiak, Berlingo batzarrean (1878).

XX. mendea

1918an serbiarrak, kroaziarrak eta esloveniarrak erresuma batean elkartu ziren, Jugoslaviako Erresuman. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrak Serbia okupatu zuten, eta Kroazia erresuma burujabe bihurtu. Gerraren bukaeran, herri fronteak, sobietar gudarostearen laguntzarekin, Belgrad hartu zuenean, orduan errege zegoen Petri II.ak erbestera joan behar izan zuen eta gobernu berri bat osatu zen Jugoslavian, Tito buru zuena.

1945ean, ezkerreko herri fronteak irabazi zituen hauteskundeak eta Jugoslavia errepublika deklaratu zuten. 1989an, Slobodan Milošević izendatu zuten lehendakari. Haren agintaldian, izugarri areagotu zen serbiar nazionalismoa eta gutxiengoen eskubideen kaltetan; Kosovori autonomia ahalmen guztia kendu zion; bestalde, konstituzioa aldatu zuen lehendakariak aginte handiagoa izan zen. 1991n Eslovenia, Kroazia, Mazedonia eta Bosnia-Herzegovina Jugoslaviatik bereizi eta burujabe bihurtu ziren. Bosnia-Herzegovinako serbiarrek, ordea, ez zuten lurralde hori burujabe bihurtzerik onartu, eta gobernuaren aurka gerran hasi ziren.

1992an, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia bereizi ondoren, Jugoslaviako Errepublika Federala eratu zen, Serbiak eta Montenegrok osatua. 1992ko hauteskundeetan, Milosevic aukeratu zuten berriz ere lehendakari. Milosevicen agintaldia gero eta autoritarioagoa bihurtu zen eta bere agindupean Serbiak izan zituen hiru gerretan Milosevicen aginduz egindako sarraskiek, hilketek eta giza eskubideen aurkako urraketek gaitzespen handia ekarri zioten nazioartean. Gerrako urte horietan blokeoa ezarri zitzaion Serbiari, eta Daytoneko bake hitzarmena sinatu ondoren eta, bereziki, 1995eko abenduan, Estatu Batuek indarrik gabe utzi zituztenean Jugoslaviari ezarritako zigorrak, Milosevicek arrakasta handia izan zuen bere herritarren artean, blokeoak iraun artean milioi eta erditik gora serbiarrek lana galdu baitzuten.

Former Yugoslavia 2008
Jugoslaviaren izan zenaren ondoren sortutako herrialdek, 2008an.

1997an, okerragotu egin ziren armada federalaren eta Kosovoko albaniarren arteko liskarrak. Milosevicek erreferendum bat antolatu zuen Serbia osoan, atzerritarren bitartekaritza beharrezkoa ote zen jakiteko; boto emaileen % 75ek bitartekaritza ukatu zuen, eta Kosovoko albaniarrek galdeketa boikotatu zuten. 1999an, NATOko indarrek airez bonbardatu zituzten Serbia, Montenegro eta Kosovo, ehunka hildako eraginez. Mendekuz, serbiar indarrek kosovarrei eraso zieten eta haietako askok inguruko herrialdeetara ihes egin behar izan zuten. 1999ko ekainean, NBEn indar militar bat hedatu zen Kosovon, jugoslaviar indarrek hala onartuta; teorian, Jugoslaviari aitortzen zitzaion Kosovoren gaineko burujabetza, baina, praktikan, NATOren eta NBEen agindupeko protektoratu bat zen hura. 2000ko hauteskundeak Vojislav Kostunikak irabazi zituen lehenengo itzulian gehiengo absolutuz, baina Milosevicen jarraitzaileek erabaki hori onartu ez eta bigarren itzulia egin nahi izan zuten. Estatu Batuetako eta Europako Batasunak iruzurra salatu eta galdu zuela onar zezala eskatu zioten Milosevici. Oposizioak herri matxinada bat antolatu zuen, poliziako eta armadako sektore batzuekin batera, eta Milosevicek ihes egin behar izan zuen eta Kostunika aukeratu zuten lehendakari. 2001ean, Milosevic atxilotu zuten. Estatu Batuetako lehendakariak esan zuen Jugoslaviak ez zuela laguntza ekonomikorik jasoko Milosevic Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaituko ez zuen arte, eta, hala, Milosevic Hagara estraditatu zuten. 2006an hil zen Milosevic, Hagako espetxean, bera epaitzen ari ziren bitartean.

2002an, Montenegrok eta Serbiak hitzarmen bat sinatu zuten Jugoslavia izena kentzeko eta Serbia eta Montenegro zeritzan estatu berri bat sortzeko. 2004an Boris Tadic hautatu zuten Serbiako lehendakari.

2006. urtean, Montenegron egindako erreferendum batean, botoen %55a, errepublika hau Serbiarekiko independizatzeko aldekoak izan ziren. 2008an, Kosovoko probintziako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen, baina serbiar agintariek ez zuten independentzia hori onartu. Estatu Batuek eta beste herrialde boteretsu batzuek Kosovoren independentzia aintzat hartzeak manifestazio eta istilu gogorrak eragin zituen Serbian.

2014ko urriaren 14an, 2016ko Europako Futbol Txapelketarako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian drone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen Kosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen[2].

Azaroaren 7an, Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak Vojislav Seselj Serbiako alderdi erradikaleko buru ohia aske uzteko agindu zuen, osasun arazoengatik[3].

Azaroaren 10ean, Edi Rama Albaniako lehen ministroa Belgradera joatean, Kosovoko auziarengatik, prentsaurreko bateratuan haserretu egin zen Aleksandar Vucic Serbiako lehen ministroa, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitzion[4].

Ekonomia

Voivodina eta Erdialdeko Serbia eskualdeek nahiko ekonomia aurreratua dute, nahiz Jugoslaviako gerraz geroztik, NBEen blokeoaren ondorioz, enpresen % 10 baino ari ez zen normaltasunez lanean, eta langileen erdia lanik gabe zegoen.

Kosovo eskualdeak, berriz, ekonomia atzeratu samarra du; ikatz-meategiak dira aberatsak.

Voivodinako zelaiak nekazaritzako oso egokiak eta emankorrak dira; artoa lantzen da batez ere. Hala ere, Serbiako ekonomian garrantzi handiena meatzaritzak (lignitoa, kobrea, antimonioa) eta eskulanek dute. Industrian makineria, nekazaritzako tresneria, papera, kristala, ehunak eta kimika gaiak lantzen dira. Urezko energia iturriak laguntza handia eskaini dio Morava eta Danubio ibaien haranetako industriari. Burdinbide nagusiak Belgrad Niš eta Vranje hiriekin (hegoaldea) lotzen duena, Belgrad Subotica hiriarekin lotzen duena eta Belgradetik Montenegrora doana dira.

Biztanleak

Errepublikako talde etnikoak honako hauek dira:

Hizkuntzak nagusiak serbokroaziera (serbiera da hizkuntza ofiziala), albaniera, hungariera eta erromaniera dira. Erlijioei dagokienez, kristau ortodoxoa da nagusi, nahiz eta hainbat gutxiengo ere badiren: musulmanak, katolikoak, protestanteak eta juduak.

Serbiar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (PDF) 38. arauaː Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. «Albania Handiko banderak liskarrak eragin ditu Serbia-Albania partidan», EiTB, 2014-10-15
  3. «Serbiako alderdi erradikaleko buru ohi bat aske uzteko agindu dute, osasun arazoengatik», Berria, 2014-11-08
  4. «Kosovorengatik haserretu dira Serbia eta Albania», Berria, 2014-11-11
.cs

.cs Txekoslobakiari zegokion herrialdeentzako goi mailako domeinua izan zen, baina 1993an herrialdea banatu egin zenez, Txekiar Errepublika eta Eslovakia sortuz, hauentzako .cz eta .sk domeinu berriak sortu ziren. Ondorioz, bere erabilpena gutxitzen joan zela-eta, 1995eko urtarrilean ezabatu egin zen .cs domeinua.

CS Serbia eta Montenegrori dagokion ISO 3166-1 kodea da. Hori dela-eta, herrialde honentzako gordeta dago domeinu hau; hala eta guztiz ere, hau gertagaitza da Montenegrok indepentzia aldarrikatu duelako eta ondorioz ISO 3166-1 kode berriak izango dituztelako biek. Bitartean, Serbia eta Montenegrok esleituta duten domeinuak .yu izaten jarraitzen du.

.me

.me Montenegrok etorkizunean erabiltzeko gordetako herrialdeentzako goi mailako domeinua da, 2006ko irailaren 26an ISO 3166k ME Montenegrorentzako kodea dela ezarri ondoren.

Montenegroren independentzia baino lehen, 2006ko ekainaren 3a, Serbia eta Montenegrok .yu domeinua erabiltzen zuen.

IANAko izenen zerbitzarien zain dabiltza.

.rs

.rs Serbiak etorkizunean erabiltzeko gordetako herrialdeentzako goi mailako domeinua da, 2006ko irailaren 26an ISO 3166k RS Serbiarentzako kodea dela ezarri ondoren.

Montenegroren independentzia baino lehen, 2006ko ekainaren 3a, Serbia eta Montenegrok .yu domeinua erabiltzen zuen.

IANAko izenen zerbitzarien zain dabiltza.

.yu

.yu Yugoslaviari esleitutako herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Herrialde honek, ordea, izena aldatu, eta Serbia eta Montenegro izena hartu zuen.

Aldaketaren ondorioz, .cs domeinua Serbia eta Montenegrorentzako gorde zuten 2003an, baina oraindik ez da erabili. Gainera, gertagaitza da domeinu hau herrialde honek erabiltzea, Montenegroren independentzia aldarrikapena dela-eta.

Albania

Albania (albanieraz: Shqipëri/Shqipëria), ofizialki Albaniako Errepublika (albanieraz: Republika e Shqipërisë; ɾɛpuˈblika ɛ ʃcipəˈɾiːs ahoskatua) Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da, Balkanetan alde batetik eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean bestetik kokatua. Iparraldean Serbia eta Montenegrorekin muga egiten du, ekialdean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Itsaso Adriatikoarekin.

Albania hainbat erakundeko kide da, besteak beste, Nazio Batuak, NATO, Europako Kontseilua, Merkataritzaren Mundu Erakundea, Batzar Islamikoko Erakundea eta Meditarraneoko Batasunaren kide sortzaileea. Albania Europar Batasunean sartzeko balizko hautagaia izan da 2003ko urtarriletik eta hautagaitza ofiziala aurkeztu zuen 2009ko apirilaren 28an.

Kosovo eta Bosnia-Herzegovinaekin batera, Albania musulmanek gailentzen Europako herrialdeetako bat da.

Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.

Balkanak

Balkanak edo Balkanetako penintsula, Europako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km² inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.

Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute gainerako aldeetatik. Otrantoko kanalak bereizten du Italiatik; Dardanelo eta Bosforo itsasarteek Asia Txikitik.

Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Dinariar Alpeak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Ipar Mazedoniaren iparraldean.

Eskualdean estatu hauek daude:

Albania

Bosnia-Herzegovina

Bulgaria

Grezia

Kosovo

Ipar Mazedoniako Errepublika

MontenegroLurraldearen gehiena Balkanetan duten estatuak:

Kroazia

SerbiaLurraldearen zati txikiak soilik dituzte Balkanetan:

Eslovenia

Italia (Trieste eta Goriziako zati bat.

Errumaniako Dobruja Iparraldea eskualdea.

Turkiako Traziako ekialdea.

Belgrad

Belgrad (serbieraz: Београд, Beograd; «Hiri zuria») Serbiako hiriburu eta hiri nagusia da. Sava eta Danubio ibaien elkargunean dago. Ibai portua eta industria zein salerostegune garrantzitsua da. 1.166.763 biztanle zituen 2011n, baina metropoli eremuan 1.670.000 lagun bizi dira.

Bulgariera

Bulgariera (български, ˈbɤ̞ɫɡɐrski ahoskatua) Bulgarian eta Serbia zein Ukrainako inguru batzuetan mintzatzen den hizkuntza indoeuroparra da. Zehazki, Bulgaria, Dobrudja, Hego Valakia eta Besarabian hitz egiten den hizkuntza hego-eslaviarra da. Mazedonia, Grezia eta Turkian ere bulgarieraren dialekto bereziak mintzatzen dira.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Errumaniera

Errumaniera (limba română) hizkuntza indoeuroparra da, batez ere Errumanian eta Moldavian (moldaviera izena du han) hitz egiten dena. Bi herrialde horietan eta Serbia, Hungaria eta Ukrainako alde batzuetan ofiziala da.

Mundu osoan zehar, 28 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute: munduko 36. hizkuntza mintzatuena da.

Herrialdeentzako goi mailako domeinu

Herrialdeentzako goi mailako domeinua (ingelesez, Country code top-level domain edo ccTLD) herrialde edo menpeko lurralde batentzako gordetako goi mailako domeinua da. Domeinu hauek bi karakterek osatzen dituzte, eta kasu gehienetan ISO 3166 estandarrarekin bat datoz.

Hungariar

Hungariarra (hungarieraz: magyar, pluralean: magyarok) edo magyarra hungarieraz mintzatzen den Erdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da. 14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Haietatik, 9,5 milioi inguru Hungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioi Austria-Hungariako Inperioa desegin zen arte Hungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienak AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua eta Brasilen daude.

Jugoslavia

Jugoslavia (serbokroazieraz: Jugoslavija/Југославија; eslovenieraz: Jugoslavija; mazedonieraz: Југославија; Panoniako errutenieraz: Югославия) XX. mendean Europako Hegoekialde eta erdialdean zegoen herrialde bat izan zen.

Etimologikoki, "Eslaviako hegoaldea" esan nahi du.

Montenegro

Montenegro (montenegroeraz Crna Gora, Црна Гора entzun (i · ?) - Mendi Beltza) Balkanen penintsulako errepublika da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Serbiarekin batera, Serbia eta Montenegroko estatua sortu zuen 2003tik 2006ra.

Hiriburua Podgorica da.

Serbia eta Montenegro

Serbia eta Montenegro Serbia eta Montenegro jugoslaviar errepublikek osatu zuten Estatu batasun bat izan zen (batasun politikoa). Europa erdi-hegoaldean kokatua, Balkanen penintsularen mendebaldean eta mugakide Bosnia eta Herzegovina eta Kroazia mendebaldean, Hungaria iparraldean, Errumania eta Bulgaria ekialdean, Mazedoniako Errepublika hegoaldean eta Albania hego-mendebaldean zituen.

Antzinako batasuneko eta gaur egungo Serbiaren hiriburua Belgrad da; Montenegroko hiriburua aldiz, Podgorica da.

Serbiako bandera

Serbiako bandera hiru errenkadaz osatuta dago: gorria, urdina eta zuria. Ezkerraldean Serbiako armarria dauka.

Serbiako bandera Errusiakoa alderantzizkatua da. Serbiarak turkiaren aurka altxatu aurretik, hauek Errusiarrengana jo zuten laguntza eske. Hauek laguntza eskaini zioten, eta hori eskertzeko beraien bandera erabiltzeko baimena eskatu zieten. Honen inguruan bi bertsio kontatzen dira: lehenak dio baimena eman zietela, baina koloreen ordena ahaztu zutela; eta bigarrenak, baimenak ez ziete eman dio, eta haiei ez molestatzeko, koloreak lekuz aldatu zituztela.

Serbiako futbol selekzio nazionala

Serbiako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. FIFA erakundeak jugoslaviako futbol selekzio nazionalaren oinordeko kontsideratzen du. Rajko Mitić zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Belgrad hiriburuan.

Javier Clemente euskalduna izan zen entrenatzailea 2006 eta 2007 artean.

Serbiera

Serbiera (српски, latindar alfabetoaz: srpski, sr̩̂pskiː ahoskatua) eslaviar hizkuntza da, batik bat Serbia, Montenegro eta Bosnia-Herzegovinako mintzaira ofiziala dena.

Historikoki, serbo-kroazieraren aldaera izan da, eta gaur egun batzuek eusten diote batasun horri.

Tsar

Tsar (gizona denean) eta tsarina (emakumea denean) (errusieraz царь, bulgarieraz eta serbieraz цар) eslaviar herrietako errege-erregin batzuei ematen zaien ohore izena da. Hitza, Erromatar Inperioko Zesar hitzetik dator.

Horrela tsar hurrengo herrialde hauen agintari gorenaren titulua zen:

Bulgaria 913–1018, 1185–1422 eta 1908–1946 garaietan.

Serbia 1346–1371 garaian

Errusian 1547 ingurutik 1917 arte

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.