Senadi

Senadi ertz edo itxura biribileko badia da.[1] Geomorfologiaren arabera, arroka-zerrenda kostaldearen parean dagoenean sortzen dira, higadura ezberdinaren ondorioz.

McWay cove 1
McWay senadia, Kalifornian.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Beningo golkoa

Beningo golkoa (ingelesez: Bight of Benin; frantsesez: golfe du Bénin) mendebaldeko Afrikako senadi zabala da, Gineako golkoaren mendebaldean dagoena. Ekialdeko muga Nigerko delta eta mendebaldekoa St. Paul lurmuturra ditu. Izena (eta baita egungo herrialdearena ere) Beningo Inperiotik datorkio.

Bere ertzetan Nigeria, Togo, Benin eta Ghana (iparraldeko kostaldea) daude. XVI. eta XIX. mendeen artean, afrikar esklaboen merkatalgune nagusia izan zen.

Biafrako golkoa

Biafrako golkoa (ingelesez: Bight of Bonny edo Bight of Biafra; frantsesez: Golfe du Biafra) mendebaldeko Afrikako senadi zabala da, Gineako golkoaren ekialdean dagoena. Iparraldeko muga Nigerko delta eta hegoaldekoa Lopez lurmuturra ditu.Bere ertzetan Nigeria (ekialdeko kostaldea), Kamerun, Ekuatore Ginea (Bioko eta Río Muni) eta Gabon (iparraldeko kostaldea) daude. XVI. eta XIX. mendeen artean, afrikar esklaboen merkatalgune nagusia izan zen.

Donostia

Donostia (ofizialki Donostia / San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da, eta Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena, 180.179 biztanle dituenez. Metropoli eremuak, berriz, 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean.

Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan da. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.

Donostiako historia

Donostiako historia 800 urtetik gora luzatzen da Nafarroako Antso Jakitunak 1180 inguruan hiri-gutuna eman eta egungo izenaz deitu zionetik. Dena den, egungo Donostian eta haren inguruan baziren lehenago ere giza finkapenak. Gizakia orain dela 25.000 urtetik, gutxienez, bizi izan da Donostia inguruan. Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute.Sortu zenetik, Donostiak garrantzi nabarmena izan du Euskal Herriko gizarte-, politika- eta kultur bizitzan, baita Europako eta Atlantiko itsasoko hainbat gertaera erabakigarriren garapenean ere.

Haizabia

Haizabia, Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun eraikinaren alboan izen berdineko hotela dago, bertan itsasoko uradun igerileku bat ere badago.

Loibako itsaslabarrak

Loibako itsaslabarrak (irlanderaz: cantís de Loiba) Ortigueirako San Xulián de Loiba parrokian dauden labar batzuk dira, Faladoira mendizerra eta itsasoren artean daudenak.

San Vicente de la Barquera

San Vicente de la Barquera Kantabriako Costa Occidental eskualdean dagoen udalerria da. Bizkaiko golkoa, Valdáliga, Herrerías eta Val de San Vicente udalerriekin mugatzen du. Herrigunea, San Vicente de la Barquera, bere usadio, ohitura eta jaiek erakusten duten bezala itsasoari oso loturik dago. Eremu honek duen naturaren edertasun eta ondasunen ondorioz turismoa da bertako jarduera nagusia. Udalerriaren %80a Oyambreko Parke Naturalearen barnean kokatzen da, paisaia eta ekologiaren aldetik lekuak duen balioaren ondorioz Kantabriako erkidegoak erregulatzen duen babesgo berezi batetaz gozatu ahal dezake.

Udalerriak 9 herrietan banatutako 4.461 biztanle ditu. Itsas mailatik 15 metrotara dago eta 41,5 kilometro karratuko azalera batean hedatzen da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.