Sefardi

Sefardiak (hebreeraz: sing. סְפָרַדִּי Sefaraddi Səp̄āraddî, plur. סְפָרַדִּים Sefaraddim Səp̄āraddîm; ladinoz: pl. Sefardies) honako bi taldeetako kideak dira[1]:

  1. zentzu zorrotzean, Iberiar penintsulatik XV. mendean kanporatutako juduen ondorengoak;
  2. zentzu zabalean, eta batez ere erlijio arloan, sefardi-liturgia erabiltzen duten juduak. Zentzu honetan Mizrahi juduak daude barnean eta Israelen batzuetan ashkenaziak ez diren judu guztiak izendatzeko erabili ohi da.

Sefarad, hebreerazko hitzak "espainiar" esan nahi du. Sefarad (hebreeraz: ספרד Səfarád Səp̄aráḏ / Səp̄āraḏ), Biblian agertzen den toponimoa da[2], identifikatu gabekoa. Gero, juduek Iberiar penintsula identifikatzeko erabili zuten eta egun hebreeraz "Espainia" esan nahi du.

Historikoki lau taldetan banatuak izan dira:

  • Gehiengoa, 1492an Iberiar penintsulatik kanporatutako juduen ondorengoak dira, Otomandar Inperioan, batez ere Salonikan eta Istanbulen, kokatu zirenak.
  • Iparraldeko Marokon eta Aljerian kokatu zirenak[3].
  • Hasieran kristautasunera aldaturiko juduak gero Europara ihes egin eta bere erlijio berreskuratu zutenak.
  • Kriptojuduak, Penintsulan geratu eta bere erlijioa ezkutuan mantendu zutenak.
Sefardiak
יהדות ספרד (Yahadut Sefarad)

1. lerroa: Maimonides• Isaac Abrabanel• Baruch Spinoza• David Nieto• Daniel Mendoza• David Ricardo

2. lerroa: Moses Montefiore• Benjamin Disraeli• Sabato Morais• Emma Lazarus• Benjamin Cardozo• David de Sola Pool

3. lerroa: Basil Henriques• Pierre Mendès-France• Sam Costa• Jacques Derrida• Sílvio Santos• Hank Azaria
Biztanleak guztira 1,5–2,0 milioi inguru (juduen %15a)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza Historikoak: ladino, haketia, judu-portuges, judukatalan, shuadit, eta juduen nafar-aragoiera
Egungoak: hebreera eta herrialdekoa
Erlijioa Judaismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Juduak

Judu hispaniarrak kanporatzeko dekretua

"Fernando jauna eta Isael anderea, Jainkoaren graziaz Gaztela, Leon, Aragoi, Sizilia, Granadako errege-erreginak (...) Jakizue eta jakin behar duzue, esan digutenez gure erreinuetan kristau txar batzuk daudela gure Fede Santu Katolikotik judu egiten zirenak, horren erru handia juduen eta kristauen arteko komunikazioa dela, 1480ko Toledoko Gorteetan juduak apartatzea agintzen dugu (...) judu-auzo eta leku apartekoak emanez euren bekatuan elkarrekin bizitzeko (...) Eta kaltea hain handia denez, kristauek ez dute komunikaziorik izango juduekin, fede katolikoa nahasi eta harrokeriatan dabiltza eta (...). Beraz,Guk, prelatu eta zaldun handien eta zientzia eta kontzientziako pertsona batzuen aholku eta iritziari jarraituz (...) erabaki dugu judu guztiei gure erreinuetatik irteteko agintzea, eta ez daitezela inoiz itzuli; eta horren gainean agintzen dugu gutun hau zabaltzea (...) datorren uztailaren amaiera arte denak irten daitezen seme-alabekin, edozein adinetakoak direla, eta ez daitezela itzuli (...) heriotza-zigorra dute eta. Eta agintzen dugu gure erreinuetako inor ez dadila ausartu judurik hartzen, babesten edo defenditzen ez agirian ez isilpean behin uztaila amaituta (...) edo ondasun guztiak bahituko zaizkiola (...) Granadan aginduta. 1492ko martxoaren hogeita hamaikan".

Une horretan zegoen xenofobiaren erakusle dira koroaren zerbitzura zegoen humanista baten, Pedro Mártir de Angleríaren hitzak, Legatio Babilonica lanean: "Ikusiko duzue zeinen zikin, gorrotagarri, doilor eta arbuiagarri diren, konturatuko zarete giza salerosketatik guztiz baztertu behar direla, eta orduan aitortu beharko duzue nire errege-erreginak gizakietatik jakintsuenak izan zirela, hain zuzen ere hain ganadu gaitsesgarri eta morbosoa garbitzea pentsatu zutelako".

Rabbi nagusiak

Aurresefardiak

  • Saadia Gaon
  • Amram Gaon
  • Ḥananel ben Ḥushiel
  • Nissim Gaon

Al-Andalus

Iberiar penintsulako erresuma kristauak

  • Nahmanides
  • Shlomo ben Aderet
  • Yom Tov Asevilli
  • Nissim Gironakoa
  • Asher ben Jehiel
  • Jacob ben Asher
  • Moses Leongoa
  • David Abudirham
  • Isaak Campanton
  • Isaak Aboab

Kanporaketaren ondokoak

  • David ben Solomon ibn Abi Zimra
  • Jacob Berab
  • Levi ibn Ḥabib
  • Yosef Karo
  • Bezalel Ashkenazi
  • Moses ben Jacob Cordovero
  • Ḥayim Vital
  • Moses Alshech
  • Solomon Nissim Algazi
  • Yaakov Culi
  • Hayim Palaggi

Azkenak

  • Elijah Benamozegh
  • Shem Tob Gaguine
  • Solomon Gaon
  • David de Sola Pool
  • Odaviya Yosef
  • Mordechai Eliyahu
  • Shlomo Amar

Erreferentziak

  1. Raphael, Chaim, The Sephardi Story: A Celebration of Jewish History Londres: Valentine Mitchell & Co. Ltd. (1991)
  2. Abdias, 1-20: Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte
  3. Samuel Toledano, "Espagne: les retrouvailles", Les Juifs du Maroc (Editions du Scribe, Paris 1992)
1632

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Antisemitismo

Antisemitismo adigaia juduen aurkako aurreiritzi eta aurkako jarrerari deitzeko erabiltzen da; juduak talde erlijioso, etniko nahiz arrazial gisa ulerturik. Antisemitismoak hainbat forma hartzen ditu eta hartu ditu historian zehar, gizabanakoen arteko gorrototik hasi eta erakundeetatik ezarritako jazarpen eta bereizkerian bukatu.

Antisemitismo hitza semita hitzaren erabilera oker batetik datorrela dirudi, semitak juduekin parekatzen baititu. Itun Zaharrean, Sem Noeren biloba zen, eta tradizio judu-kristauan, herri-multzo handi baten lehen arbasotzat hartu izan da. Semita hitza, berez, hizkuntzalaritzatik hartutako adigaia da eta Arabiako Penintsulatik datozen hizkuntzak izendatzeko erabiltzen da: arabiera, hebreera, feniziera, arameoa, etiopiera, eta beste. Honen eraginez, hizkuntza hauetan mintzo diren giza-taldeak ere "herri semitak" edo "semitikoak" dira. Juduak beraz, semiten adar bat baino ez dira.

Adigaiaren esanahi jatorra kontuan hartuta, mendebaldean arabiarren aurka piztu den gorrotoa eta beldurra, antisemitismo motatzat ere har liteke. Egun, ordea, antisemitismo hitza juduen aurkako aurreiritziez ari garenean erabiltzen da.

Asturiasko Printzesa Sariak

Asturiasko Printzesa Sariak (gaztelaniaz: Premios Princesa de Asturias) urtero Asturiasko Printzesa Fundazioak mundu mailako erakunde eta pertsonei emandako sariak dira.

1980ko irailaren 24an Asturiasko Printzeak ezarri zuen, Asturiasekin bere harremanak sendotzeko asmotan. Oviedo hiriko Campoamor antzokian ematen dituzte, Joan Mirók egindako eskultura bat emanez.

Baionako judu hilerria

Baionako judu hilerria Lapurdiko hiriburuko hilerri bat da. Doneztebe auzoan dago. Europako bigarren judu hilerri handiena da.1689an sortu zen, eta XVIII. eta XIX. mendeetan handitu zuten. 1862an tenplu zaharraren itxura duen eraikina zuten, gorpuak hobiratu baino lehen bertan izateko. Hilerri honetan hainbat hilobi daude, aipagarrienak XVII. mendekoak direlarik. Hilerria, XVII. mendetik aurrera Baionan egon zen judu sefardi eta portugaldarren komunitate garrantzitsuaren lekukoa da. Hiltze datak hebrear egutegiari jarraituz daude adierazita.

1998ko uztailaren 15etik aurrera, hilerri osoa dago monumentu historiko izendaturik. Gaur egun zaharberritze lanetan ari dira, Belgikako Judu Museoko Philippe Pierret kidearen agindupean, besteak beste, hilarriak garbitzen eta datuak biltzen.

Inguruan aipagarriak dira, orobat, Bastidako eta Bidaxuneko judu hilerriak.

Baruch Spinoza

Baruch Spinoza, baita Benedictus de Spinoza edo Bento de Espinosa ere (Amsterdam, 1632ko azaroaren 24a - Haga, 1677ko otsailaren 21a), filosofo judu sefardi holandarra, kartesianismo kritikoaren oinordekoa. XVII. mendeko hiru filosofo arrazionalista handietakotzat jotzen da, René Descartes frantsesarekin eta Gottfried Leibniz alemaniarrarekin batera.

Belmonteko juduak

Belmonteko juduak Portugalgo Belmonte herrian mendetan ezkututa gorde den judutarren komunitatea da. Hori lortzeko haien artean ezkondu egiten ziren eta haien erlijioa ezkutuan mantentzen zuten.

Dalet

Dalet, Daleth edo Daled hizkuntza semitiko gehienetako laugarren hizkia da, adibidez feniziar alfabetikoan, alfabeto aramearran, alfabeto hebrearrean (ד) eta alfabeto siriakoan (ܕ). Arabiar alfabetoan د abjadi ordenan zen laugarren hizkia, gaur egun 8.a baita. Bere balioa ahoskatutako eztandakari albeolarrarena da, NAF: [d].

Hizkia Brontze Aroan erabilitako alfabetoetatik dator, ziurrenik dalt hitzetik "atea", azkenean hieroglifikoetan agertzen den atetik hartua:

Feniziar letrak Greziar alfabetoko delta (Δ), Latineko D eta alfabeto zirilikoko Дra eraldatu zen

Espainiako juduen kanporatzea

Alhambrako dekretua (gaztelaniaz: Decreto de la Alhambra) edo kanporatze ediktua 1492ko martxoaren 31n Errege-erregina Katolikoek (Elisabet I.a Gaztelakoak eta Fernando II.a Aragoikoak) promulgaturiko ediktua izan zen, urte hartako uztailaren 31rako Gaztelako eta Aragoiko Erresumetako judu praktikatzeileak bere lurraldeetatik kanporatzea bilatzen zuena. Ediktuaren helburu nagusia bere Erresumetako converso edo kristaututako juduengan zuten eragina gabetzea zen, eta, beraz judaismora itzul ez zitezkeen. 1391ko pogromaren ondorioz, espainiar juduen erdia baino gehiago kristautasunera aldatu zen. 1415erako etengabeko jazarpenak beste 50.000 inguru eta aldarazi zituen. 1492an oraindik gehiago konbertitu ziren kanporatzea egozteko. Alhambrako dekretuaren eta aurreko urteetako jazarpenaren ondorioz, 200.000 judu baino gehiago kristautu ziren eta 40.000 eta 100.000 artean kanporatuak izan ziren.Beren kanporaketak kalte handia egin zion ekonomiari. Beren ondorengoek ekialdeko Europan, Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan dauden sefardien komunitateak osatzen dituzte gaur egun.Gaztelako erreginaren agindupean zeuden Hego Euskal Herriko lurraldeetatik ere juduak kanporatuak izan ziren. Adibidez, egungo Judimendi parkea orduko Gasteizko juduen elkartearen kanposantua zen. Juduen Elkarteak Gasteizi eman zion kanporaketa garaian. Baldintza bakarra jarri zioten Gasteizi: betirako abereen larrerako erabiltzea. Judimendi mendeetan zehar utzita egon zen eta area ateratzeko indusketak jasan behar izan zituen. Balmasedan, berriz, 1483an Herriko kontzejuak, ordenantza baten bidez, bertan auzotzea eta balmasedarrekin ezkontzea debekatu zien juduei.1968ko abenduaren 16an, Vatikanoko II. Kontzilioaren garaian, ediktua era sinboliko eta formal batean baliogabetu zuten. Orduan juduek jada mende bat zeramaten Espainian argi eta garbi bere erlijioa praktikatzen eta sinagogak irekita zeuden. 1924an, Primo de Riveraren diktaduraren garaian, Espainiako Gobernuak diaspora sefardi osoari espainiar herritartasuna eskaini zion eta 2014an herritartasun bikoitza ere eskaini zieten." Ondorioz, Alhambrako dekretuaren ondoren Espainiatik egoitzakoen ondorengoak dirensefardiak espainiarrak izan daitezke bere jatorrizko herritartasunari uko egin gabe.

Haize kausera

Haize kausera (gaztelaniaz: Buñuelo de viento) gozogintza produktu bat da. Olio ugaritan frijitutako irin ore batez osatua dago, honi ura, esnea, arrautza edo legamia gehitu dakizkioke. Barnealdea osagai gozo darama: pastel-krema, txokolate, Chantilly krema, esnegain. Azaroan, Santu Guztien Egunaren inguruan jaten da. Frijitzerakoan orea asko zabaltzen da eta hortik datorkio "haize"aren aipamena.

Halakha

Halakha (hebreeraz: הֲלָכָה‎, sefardieraz halaˈχa ahoskatua, eusk: 'bide zuzenetik ibili', pluralez halakhot) lege judua izenekoaren corpusa da, hau da juduen eguneroko bizitza zuzentzen duten epai eta agindu erlijiosoak, lege talmudiko eta errabinikoak eta ohiturak biltzen dituen bilduma.

Juduek Sanedrin eta epaile gorenak desagertu zirenetik hierarkia batua ez dutenez, praktikan, errabinoen iritziek Halakha irauli dute. Gainera, judu askenazi, mizrahi, sefardi, yemendar eta Etiopiakoek desadostasunak dituzte Halakhari buruz. Askenaziek judaismo erreformista, judaismo kontserbadore eta judaismo berritzaile sortu zituzten interpretazioa zela eta.

Judu ortodoxoek ez dute eguneroko bizitza eta bizitza erlijiosoaren arteko aldeak ikusten eta identitate erlijioso, nazional, arrazko eta etnikoa nahasten dituzte.

Hanburgo

Hanburgo edo Hamburg (alemanez Hamburg, behe alemanez Hamborg) Alemaniako bigarren hiririk handiena da. Hanburgoko Kaiarekin batera, Europako bigarren porturik handiena, eta munduko bederatzigarrena da. Gainera Europar Batasunean, herrialdeko hiribururik ez den hiri handiena da.

Judu

Juduak (hebreeratik transkripzioz: yehudim; yiddishez: yidn) talde etniko eta erlijiosoa dira, antzinako Israelen bizi zirenen ondorengoek eta judaismoaren jarraitzaileek osatua batez ere. Historian jasandako jazarpenengatik eta egindako migrazioengatik, munduan zehar barreiaturiko herria da. Gaur egun, munduan 14,5 milioi judu inguru bizi dira, batez ere AEBn eta Israelen. Juduen artean, hebreera, haien jatorriko hizkuntza hain zuzen, eta ingelesa dira hizkuntza nagusiak. Juduek bizitokiko hizkuntza hartu eta komunitateak moldaturiko hizkuntzak sortu dituzte historian zehar; horietan nabarmenena egun yiddisha da, alemanean oinarrituta, halaber, ladinoz (gaztelanian oinarrituta) eta judu-arabieraz ere mintzo dira. Diasporak eraginda, errusiera eta frantsesa ere juduen arteko ohiko hizkuntzak dira, beste hizkuntza askorekin batera. Hizkuntzei dagokienean bezalaxe, juduen baitan ezberdintasun kultural nabarmenak daude; erlijio joerez gainera, askenaziak (Europa Erdialdean historian finkaturiko juduak, horietako asko egun Israelen bizi arren) eta sefardiak (historian Iberiar Penintsulan finkaturiko juduak) dira talde nagusiak. 1948 urtean sorturiko Israel estatua estatu judutzat hartzen du bere burua, eta geroztik milioika izan dira hara migratu eta Israel naziotzat eta bizitokitzat hartu duten juduak.

Louis Saguer

Louis Saguer (Berlin, 1907ko martxoaren 26a - Paris, 1991ko martxoaren 1a) alemaniar jatorriko frantses musikagilea izan zen.

Haurtzaroa eta gaztaroa ospitaletan igaro zituen, tuberkulosiak jota baitzegoen. Baina denboraldi horietan, musika-hezkuntza sendoa izan zuen. Berlingo Stern Kontserbatorioan ikasi zuen, Wilhelm Klatterekin, eta 1926an Parisa joan zen, denboraldi batez. Hurrengo urtean, laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta Berlingo Staatsoperen, koruko zuzendari gisa. Ondoren, Piscator antzokiko orkestra-zuzendari izan zen, eta zenbait filmetarako musika idazten hasi zen. 1929an, berriz ere Parisa joan zen, eta han, Arthur Honegger eta Darius Milhaud musikagileekin aritu zen lanean. Berlina itzuli zenean, Paul Hindemithekin eta Kurt Sachsekin lan egin zuen. 1933an Parisa ihes egin behar izan zuen, judua baitzen. Bizitza iluna izan zuen, eta intelligentsia komunistan ibili zen. Nazioarteko brigadetan sartu zen, eta Espainiara joan zen, Francoren kontra borrokatzera. Bigarren Mundu Gerran, erresistentziako kide egin zen, eta 1947an frantses hiritartasuna hartu zuen. 1949. urtetik aurrera, irakasle izan zen Darmastadten, eta orkestra-zuzendari gisa eta laguntzaile gisa aritu zen lanean. Idatzi zituen lanen artean aipagarriak dira: bi opera, Lili Merveille eta Mariana Pineda (1967); bi kantata, Sei kanta eta Quant´e bella giovinezza. Orkestrarako, Musique d´après-midi, txirula eta orkestrako (1942); Musique d´été, klabezin eta orkestrarako (1944); Suite Sefardi; Musique en sol, biolin eta orkestrarako; Mouvement 60, harizko musika-tresnetarako (1963); Sine nomine (1968-1971).

Machacado con huevo

Machacado con huevo (eusk: 'arrautza machacarekin') Mexikoko iparraldeko janari tipikoa da. Behi-haragi xehetu lehorra, arrautza eta saltsa minarekin egiten da. Dena nahastuta frijitzen da, aurrez berotutako arto-olioz edo batzuetan txerri-mantekaz. Gari-tortillaz lagunduta jan ohi da.

Mexikoko iparraldeko estatuetan (Nuevo León, Tamaulipas eta Coahuila) sukaldaritza tradizionaleko plater nagusitzat hartzen da. Platerak hainbat aldaera ditu inguruko beste estatutan: Sonora, Sinaloa, Chihuahua, Kalifornia Beherea, Hego Kalifornia Beherea eta Durango.

Maurice Abravanel

Maurice Abravanel (Tesalonika, Otomandar Inperioa, 1903ko urtarrilaren 6a - Salt Lake City, Utah, 1993ko irailaren 22a) estatubatuar orkestra-zuzendaria izan zen. Utahko Orkestra Sinfonikoaren musika zuzendaria izan zen 30 urte baino gehiagoz, eta obra ugari eta goraipatuak grabatu zituen haren buru zela. Greziako espainiar-portugaldar jatorriko sefardi familia batean jaio zen, baina Suitzan hazi zen. Medikuntza-ikasketak utzi, eta musika ikasteari lotu zitzaion.

1922an, Berlina joan, eta interpretazioa eta konposizioa ikasi zituen han, Kurt Weillen gidaritzapean. Handik bi urtera hasi zen orkestra-zuzendari gisa. 1933an ihesi joan zen Alemaniatik, eta, Parisen, musika-zuzendari lanean aritu zen George Balanchineren Les Balletsentzat. 1936an Estatu Batuetara joan zen, eta New Yorkeko Metropolitan Operaren historiako zuzendari gazteena bilakatu zen. Garai hartan, hainbat antzerki-musikal zuzendu zuen Broadwayn, Weill bere irakasle ohiaren batzuk barne. 1947an, Utahko Sinfonikoaren musika-zuzendari eta orkestra-zuzendari jarri zen, eta 1979 arte eutsi zien postu horiei. Abravanelen gidaritzapean ospe handia bereganatu zuen orkestra horrek. Utahko Sinfonikotik erretiratu ondoren, Massachusettseko Tanglewoodeko Berkshire Music Centerrekin aritu zen lanean. 1991n Arteetako Nazio domina eman zioten.

Mélanie Laurent

Mélanie Laurent (Paris, Frantzia, 1983ko otsailaren 21a - ) aktore, zuzendari eta idazle frantziarra da. Laurent ezaguna da Quentin Tarantinoren Inglourious Basterds 2009ko filman Shoshanna Dreyfus pertsonaiaren papera egiteagatik.

Sefarad

Sefarad (ספרד) Biblian agertzen den toponimo ezezaguna da. Behin baino ez da agertzen, Abdiasen liburuan hain zuzen ere:

Antzinako persierazko bi idazkunetan Saparda toponimoa agertzen da: bata Median eta bestea Asia Txikian. Sardes zela ere espekulatu dute, hiriak lidieraz Sfard izena zuelako.

Antzinako Erromaren garaian, II. mendeko Peshitta eta gero, iberiar juduek Iberiar penintsulari Sefarad izena eman zuten. Iberiar juduen ondorengoek sefardi hartu zuten izena eta egungo hebreeraz "Sefarad" Espainiaren izena da.

Sueztitze

Sueztitze edo su eztian frijitzea barazkiak tenperatura ez oso beroan frijitzeko teknika da, barazki horiek bigundu edota barazki horien saltsa bat egite aldera. Maiz, tipula, baratxuri eta tomatearekin egiten da. Normalean sakonera txikiko eltzeetan egiten da, sueztitzea uniformea izateko barazkiak mugitu behar baitira. Beste platerak prestatzeko aurreko prestaketa izaten da, hala nola paellaren kasuan.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.