Saskatchewan

Artikulu hau Kanadako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saskatchewan ibaia».
Saskatchewan
Saskatchewan
Kanadako probintzia
Saskatchewaneko bandera Saskatchewaneko armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Multis E Gentibus Vires
Jende askoren indarra
Herrialdearen kokapena
HiriburuaRegina
Hiri handiena Saskatoon
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, frantsesa
Gobernua
 -  Gobernadoreordea Vaughn S. Schofield
 -  Premierra Brad Wall
Azalera
 -  Guztira 651,900 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2007) 1.033.381 bizt.
 -  Dentsitatea 1.75 bizt./km2
Ordu-eremua UTC -6
ISO 3166 kodea CA-SK
Internet domeinua .sk.ca

Saskatchewan Kanadako erdialdean dagoen probintzia da. Hiriburua Regina da.

Mugakideak

Mugakideak hauexek ditu: Alberta mendebaldean, Manitoba ekialdean, Ipar-mendebaldeko lurraldeak iparraldean eta Montana eta Ipar Dakota (AEB) hegoaldean.

Kanpo estekak

.ca

.ca Kanadari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Domeinu bat eskuratzeko Kanadan egon beharra dago. Erregistroak bigarren edo hirugarren mailan egin daitezke.

Alberta

Alberta Kanadako mendebaldean dagoen probintzia da, Edmonton hiriburu eta Calgary hiri nagusi dituena.

642.317 km2-ko azalera dauka eta 2006an 3.375.763 biztanle zituen (4.63 bizt./km2).

Cowboy

Cowboy edo cow-boy (euskaraz: unai edo behizain) Estatu Batuetako arrantxoetako azienda zaindu eta gidatzen duen pertsona da. Estatu Batuetaz gain, iparraldeko Mexikoko Chihuahua, Sonora edo Coahuila estatuetan eta Kanadako Alberta edo Saskatchewan probintzietan ere ibili ziren. XIX. mendeko bigarren partean, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren, Texas eta iparraldeko estatuen arteko abere-ibilbideak sortu eta behar beharrezko bilakatu ziren bere trebetasuna eta iraupenari esker.

Bere bizimodu eta lana XVI. mendean espainiarrek Mexikon abelzaintza sarrarazi zutenean sortu zen. Gero lana western izeneko generoari esker idealizatu zuten. Horri esker batzuk (Nate Champion edo Nat Love afroamerikarra tartean) ospetsu bilakatu ziren eta fikziozko cowboy ezagunak (Pecos Bill edo Lucky Luke adibidez) izan ziren. Cowboy genero maskulinozko hitza da, emakumeak cowgirl zirelako.

Cree (herria)

Cree (ahoskeraz kriː, cree hizkuntzaz Nēhilawē edo «gure hizkuntzaz aritzen direnak») Ipar Amerikako jatorrizko herrietako bat da, europarrak iritsi baino lehenago lurralde zabal batean bizi zena. Creen lurrek Kanada ekialdeko itsasertzetik ia mendebaldekoraino hedatzen ziren, eta Estatu Batuetan Minnesota, Ipar Dakota eta Montana hartzen zituzten.

Gaur egun Kanadan bizi diren 200.000 kide inguru dira. Gehienak Superior lakuaren ipar eta mendebaldean bizi dira, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan. 38.000 inguru Quebecen bizi dira.

Estatu Batuetan, berriz, batez ere Montanan bizi dira, Ojibwa etniarekin partekatzen duten erreserba batean.

Edmonton

Edmonton hiri kanadiarra da, Alberta probintzian kokatuta dagoena. Hiria Ipar Saskatchewan ibaiaren arroan dago. 2014an 877.926 biztanle zituen, eta biztanle kopuruagatik Kanadako bosgarren handiena zen, eta Albertako bigarrena. Hiriaren eskualde metropolitanoan, berriz, 1.328.300 biztanle bizi ziren. Edomonton Ipar Amerikako hirien artean eta milioi biztanletik gora dituztenen artean iparralderago dagoena da.

Edmontonen hazkundearen zati garrantzitsu bat inguruko bost udalerri (Strathcona, Ipar Edmonton, Mendebaldeko Edmonton, Beverly eta Jasper Place) batzean gertatu da. "Iparraldeko pasabidea" ezizenagatik da ezaguna, Ipar Albertan sortu diren harea bituminosoen eskala handiko industriarentzako bilgunea da, bai eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan egiten diren diamante meatzaritzarako ere.

Evangeline Lilly

Nicole Evangeline Lilly (Fort Saskatchewan, 1979ko abuztuaren 3a - ) modelo eta aktorea da.

Ezkutu Kanadarra

Artikulu hau eskualde geologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkutu».

Ezkutu Kanadarra (ingelesez Canadian Shield; frantsesez: Bouclier Canadien) ipar-erdialdeko eta ipar-ekialdeko Ipar Amerikako eskualde geologikoa da, aurrekanbriar arroka igneoz osaturik. Quebeceko % 95, iparraldeko Saskatchewan, Manitoba eta Ontario, Labradorren gehiena eta Estatu Batuetako Adirondack mendiak eta Superiorreko goi-ordokia barnean hartzen ditu.

Henry Taube

Henry Taube (Neudorf, Saskatchewan, Kanada, 1915eko azaroaren 30a – Palo Alto, Kalifornia, AEB, 2005eko azaroaren 16a) kimikaria izan zen. Sortzez kanadarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen gerora.

1940an, Kimikako doktoregoa lortu zuen Kaliforniako Unibertsitatean, eta irakasle izan zen unibertsitate horretan bertan, Cornelleko Unibertsitatean eta Chicagokoan. 1961ean, Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen. Tauberen ikerketei esker, erreakzio inorganikoetan parte hartzen duten elektroien transferentzia-mekanismoak argitu ziren, baita izaki biziei energia ematen laguntzen dioten mekanismoak ere. 1983an, Kimikako Nobel saria lortu zuen.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Kanadako belardiak

Kanadako belardiak edo Belardietako probintziak (ingelesez: Canadian Prairies, Prairie provinces edo the Prairies; frantsesez: Prairies canadiennes) mendebaldeko Kanadako eskualdea da, barnean Alberta, Saskatchewan eta Manitoba dituena. Geografikoki ipar-ekialdeko Columbia Britainiarra barnean hartu arren, politikoki ez du eskualdea osatzen. 2011n 5.886.906 biztanle zituen.

Kanadako landa poni

Kanadako landa ponia, ingelesez Canadian Rustic Pony, Kanadako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina txikia zein ezaugarriak direla eta, arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Abere hauek bereziki Kanadako mendebaldeko Saskatchewan eta Manitoba probintzietan hedatzen dira. Poni hauek hainbat zaldi arrazen arteko nahasketaren ondorio dira. Heck zaldien eta aldez aurretik arabiar zaldiekin gurutzatutako galesdar ponien arteko nahasketak, hain zuzen. Geroztik Kanadako baldintza ekologikoetara moldatuz joan dira arraza honetako poniak.

Kanadaren banaketa administratiboa

Kanada hamar probintzia eta hiru lurraldetan banaturik dago. Probintziek eskumen eta eskubide gehiago dituzte lurraldeek baino. Hamar probintziak hauek dira: Alberta, Columbia Britainiarra, Saskatchewan, Manitoba, Ontario, Quebec, Brunswick Berria, Eduardo Printzearen Uhartea, Ternua eta Labrador eta Eskozia Berria. Hiru lurraldeak hauek dira: Yukon, Nunavut eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeak

Leslie Nielsen

Leslie William Nielsen (Regina, Saskatchewan, 1926ko otsailaren 11 - Fort Lauderdale, Florida, 2010eko azaroaren 28a) kanadar aktore bat izan zen.

Beste askoren artean Forbbiden Planet, Poseidon Adventure, Airplane!, Creepshow, The Naked Gun: From the Files of Police Squad!, The Naked Gun 2½: The Smell of Fear eta The Naked Gun 33⅓: The Final Insult filmetan parte hartu izan du.

Manitoba

Manitoba Kanadako erdialdeko probintzia bat da.

Montana

Montana NAF: [mɑnˈtænə] Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatua da. Izena gaztelaniazko montaña (mendia) hitzetik dator. Iparraldean 877 kilometroko muga du Kanadarekin. 380.800 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 1.042.520 biztanle zituen. Hiriburua Helena da, eta Billings hiri handiena.

Regina

Regina Kanadako Saskatchewan probintziako hiriburua da. Probintzia bigarren hiririk jendetsuena da Saskatoonen atzetik. 2006. urteko erroldaren arabera, hiriak 179.246 biztanle inguru ditu.

Saskatchewan ibaia

Saskatchewan ibaia Kanadako ibai nagusienetariko bat da. Bere 1.392 kilometrotako ibilbideak Kanadako Saskatchewan eta Manitoba probintziak zeharkatzen ditu Winnipeg lakura heldu baino lehen. Egiazki ibai-sistema bat da, Ipar Saskatchewan eta Hego Saskatchewan ibaiek osatua, batera 146.100 km2-ko arroa dutenak. Arroa Kanadako Zabaldi handietara, Albertako Mendi Harritsuetara eta Estatu Batuetako Montana iparraldera hedatzen da.

Ibaiaren iturria Saskatchewan estatuaren erdian dago, Ipar Saskatchewan eta Hego Saskatchewan ibaien bilgunean. Ibai biak Albertako Mendi Harritsuetako glaziareetan sortuak dira.

Ibai eta izen bereko probintziaren izena (Saskatchewan) creezko kisiskāciwani-sīpiy hitzetik dator, euskaraz "ibaibide azkarreko ibai" esan nahi duena.

Ipar Saskatchewan ibaia 1.287 km luze da, eta Hego Saskatchewan 1.392 km luze. Izen bereko probintziaren erdialdean biltzen dira bi ibaiok, Prince Albert hiriaren ekialdean.

Sylvia Fedoruk

Sylvia Fedoruk (Canora, Saskatchewan, Kanada, 1927ko maiatzaren 5a - Saskatoon, Saskatchewan, 2012ko irailaren 26a) fisikaria izan zen.

Minbiziaren tratamendurako lehen Kobalto 60 unitateak prestatu zituen taldeko kidea izan zen. Ontarion bizi zelarik, irakasle batek zientzia-ikasketak egitera bultzatu zuen, eta Sylvia Fedoruk Saskatchewango Unibertsitateko medikuntza-programan sartu zen. 1951n fisikako lizentzia lortu zuen, eta 35 urtez Saskatchewan Cancer Fondationeko (Minbiziaren Aurkako Saskatchewango Fundazioa) buru izan zen. Garai hartan, Fedoruk doktoreak Kobalto 60 unitatearen garapenean eta eskaneatzeko aurrenetako makina nuklearretako baten garapenean jardun zuen lanean. Horrez gainera, atletismoan ere ibili zen gaztaroan, eta 1986an Urteko Emakume izendatu zuen Kristau Emakume Gazteen Erakundeak (YWCA).

Kanada Kanadaren banaketa administratiboa

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.