Santa Comba

Santa Comba Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Xallas eskualdean kokatzen den udalerria da.

Santa Comba
 Galizia
Sta comba

Santa Comba udalerriko kalea.
Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Xallas
Izen ofiziala San Comba
Alkatea Miguel Pérez Fernández (PX SANTA COMBA) (2007)
Posta kodea 15841
INE kodea 15077
Kokapena
Koordenatuak 43° 02′ 18″ N, 8° 48′ 51″ W / 43.0383769°N,8.81424980872°WKoordenatuak: 43° 02′ 18″ N, 8° 48′ 51″ W / 43.0383769°N,8.81424980872°W
Santa Comba hemen kokatua: Espainia
Santa Comba
Santa Comba
Santa Comba (Espainia)
Santa Comba hemen kokatua: Galizia
Santa Comba
Santa Comba
Santa Comba (Galizia)
Demografia
Biztanleria 9.635 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -84
% 48,24 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,76
Eremua 203,70 km2
Dentsitatea 74,02 bizt/km²
Garaiera 300-500 m
Distantzia 28 km Santiago Compostelakora
Datu gehigarriak
http://www.santacomba.es/
Galiziar hiztunen kopurua % 99,63 (2001)

Parrokiak

  • Alón (Santa María)
  • Arantón (San Vicente)
  • Bazar (San Mamede)
  • Cícere (San Pedro)
  • Fontecada (San Martiño)
  • Freixeiro (San Fins)
  • Grixoa (San Xoán)
  • Grixoa de Esternande (Santa María)
  • Mallón (San Cristovo)
  • Montouto (Santa María)
  • A Pereira (Santo André)
  • San Salvador de Padreiro (San Salvador)
  • Santa Comba (San Pedro)
  • Santa Sabiña (San Xulián)
  • Ser (San Pedro)
  • Vilamaior (Santa María)
  • Xallas de Castriz (San Pedro)

Kanpo estekak

A Pobra do Brollón

A Pobra do Brollón Galiziako Lugoko probintzian dagoen udalerria da. Terra de Lemos eta Ribeira Sacra eskualdeetan dago.

Iparraldean O Incio udalerriarekin mugatzen du, hegoaldean Quiroga eta Ribas de Silekin, ekialdean Samos eta Folgoso do Courelekin, eta mendebaldean Monforte de Lemos eta Bóveda udalerriekin.

2008. urtean 2.162 biztanle zituen, biztanleria aurreko urtekoarekin parekatuz murriztu egin da (2.201 biz.) eta 1950. hamarkadatik gainbeherako joera hau etengabea da.

Bertako herritarrei galizieraz pobrense edo brollonés deritzaie, euskaraz berriz pobrensetar edo brollondar. Udalerriko galiziera hiztunen kopurua %98,18koa da.

Agolada

Agolada Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen O Deza eskualdeko udalerria da.

António de Oliveira Salazar

António de Oliveira Salazar (Santa Comba Dão, Portugal, 1889ko apirilaren 28a – Lisboa, Portugal, 1970eko uztailaren 27a) politikaria eta diktadorea izan zen. Coimbrako Unibertsitatean Ekonomiako irakasle ere ibili zen. 1932tik 1968 arte, Portugalgo diktadorea.

Carnota

Carnota Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Murosko eskualdean kokatuta dago. 2008ko erroldaren arabera 4.958 biztanle zituen (2007an 5.017, 2006an 5.112, 2005an 5.244, 2004an 5.285, 2003an 5.421). Udalerriko galiziera hiztunen kopurua %99,23koa. Bertako herritarrei galizieraz carnotán deritzaie, euskaraz berriz carnitar.

Castro de Rei

Castro de Rei Lugoko probintziako Terra Cha eskualdean dagoen udalerria da. 2007an 5.744 biztanle zituen 177,0 km2tan banaturik.

Cerceda (Coruña)

Cerceda Galiziako Coruñako probintzia dagoen Ordesko eskualdean kokatzen den udalerria da. Udalerri honek ur-parke (aquapark) eta jauregi handi bat ditu (Lavandeiras parrokian). 2007ko erroldaren arabera 5.587 biztanle zituen.

Cervantes

Cervantes Lugoko probintziako Os Ancares eskualdean dagoen udalerria da. 2007an 1.844 biztanle zituen 277,6 km2tan banaturik.

Dão-Lafões

Dão-Lafões Portugalgo azpieskualdea da, Erdialdeko eskualdean kokatuta dagoena.

Hendaiako geltokia

Hendaia (frantsesez Hendaye) izen bereko udalerriko tren geltoki nagusia da, De Gaulle Jeneralaren bulebarrean kokatuta dagoena. Irungo geltokiarekin batera nazioarteko geltoki funtzioa betetzen du. Geltokiaren jabeak Réseau ferré de France (RFF) (frantsesez Frantziar Trenbide Sarea) eta SNCF enpresa publiko frantsesak dira. Trenbide gunea Bidasoa ibaiaren ertzak eta De Gaulle Jeneralaren bulebarrak mugatzen dute, gune horretan zama garraioetarako zein bidaiarientzako zerbitzuak eskaintzeko trenbide azpiegitura guztia batzen delarik.

Geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen geltokia dago, E2 (Topo) linearen geltoki-buru. Topoa 1913ko uztailaren 13an ezarri zen Hendaian.Geltokiak SNCF eragilearen TER, Intercités eta TGV; eta Renfe Operadoraren, Alvia, Intercity eta Trenhotel zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, aipatu bezala, geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen E2 linearen geltokia dago.

Namaacha

Namaacha Mozambikeko Maputo Probintziako hiri bat da. 10.010 biztanle zituen 1997an. Swazilandiarekin mugakidea da. Duen eliza koloniala eta ur-jauzia dela eta ezaguna da.

Norteko geltokia (Donostia)

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Iparreko geltokia»Donostia - San Sebastián, Atotxako geltokia edota Norteko geltokia ezizenez ere ezaguna, Donostiako tren-geltokirik garrantzitsuena da, eta Egiako auzoan kokatuta dago, Atotxa auzoan. Eraikina, C. A. Letourneur ingeniari frantziarrak eraikia da, 1864an inauguratu zuen Norte enpresak, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Frantzia pasealekuan zehar hedatzen da, eta sarrera Maria Kristinaren zubi-muturraren parean dauka. Donostian trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.

Geltokiak Renfe Operadora enpresaren aldirietako, ibilbide ertaineko eta ibilbide luzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Geltokiaren kanpoaldean Donostiako autobus-geltokia eta Dbus eragilearen autobus-geralekua daude. Gainera, Abiadura Handiko Trenak Donostian izango duen geltokia izango da.

Riotorto

Riotorto Lugoko probintziako Meira eskualdean dagoen udalerria da. 2007an 1.583 biztanle zituen 66,3 km2tan banaturik.

Santa Comba eliza (Bande)

Santa Comba eliza (galizieraz: Igrexa de Santa Comba de Bande) Bande udalerrian dago Ourensen. VII. mendeko bigarren erdialdean eraiki zen eta osotara galdua den monasterio baten eliza zen.

Laukizuzen batean sartuta dagoen gurutze greko bat da oinplanoa. Burualdea irtena , karratua eta zuzena da. Espazioaren zatiketa handia ikus daiteke (garaiko liturgiaren beharretara egokitua). Atondoaren alboetan bi areto txiki topa daitezke eta gurutzaduratik beste bi aretotara pasa daiteke.

Guztiz gangatua dago, adreiluz eginiko kanoi gangarekin. Zinborioan arrai hezur ganga topa dezakegu (Gala Placidiaren mausoleoan bezala, Ravennan). Estalkia kanpotik bi isurialdeko teilatua da eta zinborioan lau isurialdeko teilatua..

Adreiluarekin batera harria ere erabili zen eta askotan berrerabiliak ziren beste elementuak. Bertan, musulmanak azaldu zirenean abandonatutako zen beste eliza bat zegoen 680. urtean egina. Material berrerabilien beste jatorria: inguruetan erromatar garaieran eraikitako bainu batzuk izan ziren, kapitel eta pilareak ikus daitezke.

Barnekaldea xumea da eta dekorazio bakarra inposta lerro bat dugu, bertan motibo begetalak azaltzen dira. Absidean horma margo arrastoak daude. Harlanduz egina dago.

Tui

Tui Galiziako barnealdeko udalerri mugakidea da, Pontevedrako probintziaren hego-mendebaldean kokatutakoa. Minho-Limako (Portugal) eskualdearen mugan eta O Baixo Miñoko eskualdean kokatuta dago, bertako herri nagusia da.

2010ean 17.306 biztanle zituen. Herriko galiziar hiztunen kopurua %86,36koa da (2001).

Valga

Valga Galiziako Pontevedra probintzian dagoen udalerria da. Caldasko probintzian kokatzen da. Iparraldean Dodro, Pontecesures eta Padrón udalerriekin mugatzen du; hegoaldean Catoira eta Caldas de Reisekin; ekialdean Cuntis eta A Estradakin; mendebaldetik berriz Rianxo eta Dodrorekin. Udalerriko galiziera hiztunen kopurua %98,17koa da.

Bertako herritarrei galizieraz Valgués deritzaie, euskaraz berriz Valgatar.

Vilaboa

Vilaboa Galiziako kostaldeko udalerria da, Pontevedrako probintzian eta Pontevedrako eskualdean kokatuta dagoena. 2003an 5.839 biztanle zituen.

5 parrokiatan banatuta dago.

Viseu (barrutia)

Viseuko Barrutia Portugalgo 18 barrutietako bat da. Mugakideak hauexek ditu: iparraldean Portoko barrutia, Vila Realgo barrutia eta Bragançako barrutia, ekialdean Guardako barrutia, hegoaldean Coimbrako barrutia eta mendebaldean Aveiroko barrutia.

5007 km²-ko azalera dauka eta 2001ean 394.927 biztanle zituen. Hiriburua Viseu bera da.

Xallas

Xallas Galiziako barrualdean dagoen eskualdea da, Coruñako probintziaren mendebaldean. Eskualdeak 394,7 kilometro koadroko azalera eta 16.343 biztanle zituen 2005eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

Zas

Zas Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua % 99,42 da.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.