Samaria

Samaria[1] (hebreeraz: שומרון; antzinako grezieraz: Σαμάρεια; arabieraz: سامريّون, Sāmariyyūn) Jordan ibaiaren haranaren mendebaldeko iparraldeko eskualde menditsua da, egungo Zisjordaniako iparraldean dagoena. Izena izen bereko antzinako hiritik datorkio, Israelgo Erresumako hiriburua zena.[2] 1967an Sei Eguneko Gerran, Israelek Zisjordania osoa konkistatu zuen. Jordaniak eskualdearen jabetza aldarrikatzen zuen baina 1998an Palestinaren Askapenerako Erakundeari eman zion. 1994tik aurrera, Palestinako Aginte Nazionalaren agindupean dago. Bertakoak samariarrak dira, askotan Biblian aipatuak direnak.

גבעות יצהר
Samariako muinoak, 2011

Erreferentziak

  1.   Euskaltzaindia (2004/XII/16) 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak Bilbo .
  2. Harvard Expedition to Samaria, 1908–1910

Koordenatuak: 32° 08′ 35″ N, 35° 15′ 38″ E / 32.14306°N,35.26062°E

Geografia
Palestina
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Asmondar leinua

Asmondar leinua (hebreeraz: חשמונאים‎, Ḥashmona'im) Antzinaro klasikoan Judea eta inguruko lurraldeak gobernatu zituen leinua izan zen. K.a. 140 eta K.a. 116 artean, Seleukotar Inperioko probintzia ia autonomoa izan zen. K.a. 110ean, Inperioa desegin zenean, leinuak Samaria, Galilea, Iturea, Perea eta Idumea bereganatu zituzten. K.a. 63an, Erromatar Errepublikak erresuma konkistatu zuen eta erromatar txotxongilo bilakatu zen baina K.a. 37an Herodes I.a Handiak asmondarrak agintetik bota zituen. Hala ere, legezkotasuna mantentzeko asmotan, Marimna izeneko asmondar printzesa ezkondu zuen.

Atalia

Atalia, Judeako erregina izan zen K.a. 842 eta K.a. 837 bitartean, gutxi gora-behera.

Ahab Israelekoa eta Biblian agertzen den Tiroko Jezabel printzesaren alaba zen. Joramekin ezkontzean, Judako erregina ezkontide bihurtu zen. Bere senarra hil zenean, bere seme Okozias ere tronura iritsi zen. Baina denbora laburrez, Jehuren matxinadak, Jezabelen ondorengo guztiekin amaitu zuen arte, Israelen (bere anaia) zein Judan.

Bere erregealdian, Baal jainkoaren gurtza onartu zuen, eta, beraz, Yahvehren apaizen gorrotoa jasan zuen. Ahal izan zuen beste egin zuen Daviden ondorengo guztiak ezabatzeko, aurkitu zituen printze guztiak hilez. Hala ere, bere ahizpa Jehoshebak, horietako bat babestu zuen, Joas izenekoa, ondoren errege izango zena, izkutuan, Joad apaiz gorenak zaintzeko emanez, jende aurrean aurkeztu zuena ustekabean. Eragin kolpe honen ondoren, Atalia, harrapatua eta exekutatua izan zen.

Erdialdeko barrutia (Israel)

Erdialdeko Barrutia(hebreeraz: מְחוֹז הַמֶּרְכָּז‎, Meḥoz haMerkaz, arabieraz: المنطقة الوسطى‎) Israelgo sei eskualdeetako bat da, Mediterraneo itsasoa mendebaldean eta Judea eta Samaria Eremua ekialdean mugakide ditu.

Ramla hiriburua eta Rishon LeZion hiri nagusia dira.

Erromatar Inperioko probintziak

Probintziak Erromatar Inperioko lurralde administratiboak ziren. Eredua Errepublikatik hartua zuten, baina Inperio Aroan garatu zen sistema admnistratiboa, batez ere zabalkuntza handiena lortu zutelako.

Denboraren joan-etorrian probintzien izenak eta hedadura aldatuz joan baziren ere, hona hemen erromatarren probintzia eta eskualdeen zerrenda bat:

Afrika Prokontsularra

Akaia

Akitania

Alpe Cottiae

Alpes Maritimae

Alpe Poenninae

Arabia Petraea

Armenia Inferior

Asia

Asiria

Bitinia

Betika

Britania

Dalmazia

Dazia

Egipto

Epiro

Etruria

Galazia

Galia

Galia Belgika

Galia Transalpinoa

Galia Zisalpinoa

Galilea

Germania Beherea

Germania Garaia

Getulia

Grezia Handia

Helvezia

Hibernia

Hispania

Hispania Balearica

Italia

Judea

Kaledonia

Kanaan

Kapadozia

Komagene

Korsica eta Sardinia

Likaonia

Lizia

Lugdunensis

Lukania

Lusitania

Mauretania

Mazedonia

Mesia

Narbonensis

Norika

Numidia

Osroene

Panfilia

Panonia

Pisidia

Pizeno

Ponto

Rhetia

Sabina

Samaria

Samnio

Sarmazia

Septimania

Siria

Sizilia

Sofene

Tarraconensis

Trazia

Tripolitana

Zilizia

Zipre

Zirenaika

Galilea

Errioxako udalerrirako begiratu: Galilea (Errioxa)

Galilea (arabieraz الجليل al-yalil; hebreeraz: הגליל habalil; latinez: Galilaea; antzinako grezierazko Galilaia, hebreerako galiletik dator, biribil) erromatarren okupaziopean zegoen Palestina osatzen zuten hiru probintzietako bat zen. Besteak Samaria eta Judea ziren. Galilea iparraldean zegoen, Judea hegoaldean eta Samaria erdian. Itun Berriaren arabera, Jesus Galilean hezi zen, Nazaret izeneko herri txiki batean. Bertan sortu zen kristautasuna, eta Galileako herri eta hiri gehienak aipatzen dira Biblian (Kafarnaum, Magdala, Nazaret, Tiberiades). Gaur egun Israelgo ipar eskualdea osatzen du.

Herodes Agripa I.a

Herodes Agripa I.a (hebreeraz: אגריפס‎; ?, K.a. 11–Caesarea Maritima, k. o. 44) Juduen erregea izan zen. Herodes Handiaren biloba. Galilea, Judea eta Samaria, hots, aitonaren mendeko lurraldeak bildu zituen bere erregetzaldian. Berenizeren aita. Bibliaren arabera (Eginak 12:1-5), berak hilarazi zuen Jakue Handia apostolua, eta San Petri kartzelan sartu.

Israel

Israel (izen ofiziala, Israelgo Estatua; hebreeraz: מְדִינַת יִשְׂרָאֵל‎, Medīnat Yisrā'el, mediˈnat jisʁaˈʔel ahoskatua; arabieraz: دولة إِسرائيل‎, Dawlat Isrāʼīl, dawlat ʔisraːˈʔiːl ahoskatua) Ekialde Hurbileko estatua da, Mediterraneo itsasoaren ekialdean, Egipto eta Libano artean kokatua. Mugakide ditu Libano, iparraldean; Siria, Jordania eta Palestina, ekialdean; Akabako golkoa, hegoaldean; Egipto eta Gazako zerrenda, hego-mendebaldean; eta Mediterraneoa, mendebaldean. Judua den estatu bakarra da, munduan.

20.770 km2 eta 7.000.000 biztanle (2005, israeldarrak) ditu. Muga horietatik kanpo, Israelek zenbait lurralde hartu ditu eta kolonoz jendeztatu: Golan (1.150 km2), Zisjordania (5.879 km2), eta Jerusalem Handia (70 km2).

1980an Israelgo gobernuak Jerusalem (732.100 biztanle, jerusalemdarrak) izendatu zuen herrialdeko «hiriburu bakar eta banaezin». Nazio Batuek ez zuten onartu izendapen hura, eta erakunde horrentzat Tel Aviv da oraindik hiriburu ofiziala.

Hebreera eta arabiera dira Israelgo hizkuntza ofizialak. Etnia nagusiak hauek dira: juduak (% 80), arabiarrak eta beste (% 20). Erlijioz, berriz, juduak dira israeldarren % 80, musulmanak % 15, kristauak % 2, eta bestelakoak (% 3).

Israeldar (antzinako herria)

Israeldar (hebreeraz: יִשְׂרָאֵל‎ eusk. "Israelen semeak") antzinako Ekialde Hurbilean bizi zen herri semita izan zen, Kanaango eremu batzuetan bizi zena. Bibliaren arabera, Jakob patriarkaren ondorengo zuzenak izan ziren eta, historialarien arabera, Israelgo Erresumako biztanleak. Erbestealdiaren ondorioz, bi tributan zatitu ziren: juduak eta samariarrak, Judea, Galilea eta Samaria populatu zituztenak.

Beraz, ez dugu egungo israeldarrekin (egungo Israelgo herritarrak) edota juduekin (judaismoaren fededunak) nahasi behar

Israelen banaketa administratiboa

Israelen banaketa administratiboa nagusiki 6 barrutiz osatua dago (hebreeraz mehozot, sing. mahoz), eta 15 azpibarrutiz (hebreeraz nafot, sing. nafa). Azpibarruti bakoitza eskualde naturaletan banatzen da, 50 guztira.

Israelen kasua oso berezia da, honek indarkeriaz hainbat lurralderen anexioa egin eta kolonoekin okupatu zituelako. Bereganatutako lurraldeen artean Siriako Golango Gainak eta Palestinako hainbat lurralde daude. Izan ere, Israelek beretzat jotzen ditu nahiz eta NBEk lurralde horiek ez dituen Israelgotzat ezagutzen.

Golan Azpibarrutia, lau eskualde natural dituena, kopuru horren barne dago nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak ez duen Israelgo eskualdetzat ezagutzen. Jerusalem Barrutiak Ekialdeko Jerusalem hartzen du bere baitan. Israelek Ekialdeko Jerusalem anexatu izanak liskarrak eragiten ditu. Hala ere, Judea eta Samaria Eremua ez da kontuan hartu Israelek ez dituelako bere eskumen guztiak hor ezarri.

(*)3.484 km² Golango Gainak kontuan hartu gabe, bestela 4.478 km².

Israelgo Erresuma

Israelgo Erresuma historian zehar, hainbat estatu ezberdinen izena izan da:

Israelgo Erresuma (batua) (K.a. 1020–K.a. 931), israeldarrak batu zituen erresuma.

Israelgo Erresuma (Samaria) (K.a. 931–K.a. 722), iparraldeko israeldarren erresuma.

Judeako Erresuma (K.a. 931–K.a. 586), hegoaldeko israeldarren erresuma.

Asmondarren Erresuma (K.a. 140-K.a. 37), asmondar edo makabearren erresuma

Herodiatarren Erresuma (K.a. 37 - k. o. 44), Herodes I.a Handia eta bere ondorengoen erresuma.

Israelgo Erresuma (Samaria)

Israelgo Erresuma (hebreeraz: ממלכת יִשְׂרָאֵל, Mamlekt Yiśraˀel; hebreera modernoan: Mamlekhet Yisra'el; hebreera tiberianoan: Mamléḵeṯ Yisrael), Bibliak dioenez, antzinako Israelgo Monarkia Batuaren ondorengoetako bat da. Izan ere, Salomon erregea K.a. 931. urte inguruan hil zenean zatitu zen lurraldea.

Ikertzaileen ustez K.a. 930. urtetik K.a. 720. urte bitarteko Erresuma izan zen. Hiri nagusiak: Siquem, lehenengo hiriburua; Tirsa, bigarren hiriburua; eta Samaria, azkenengo hiriburua, asiriarrek suntsitu zuten arte.

Historialariek antzinako Israeli Iparraldeko Erresuma esaten diote, hegoalderago zegoen Judeako Erresumarengandik bereizteko.

Jerusalemgo barrutia

Jerusalemgo barrutia (hebreeraz: מחוז ירושלים‎; arabieraz: منطقة القدس‎) Israelgo sei eskualdeetako bat da, herrialdearen erdialdean eta honen barnealdean eta Judea eta Samaria Eremuaren mugan kokatuta dagoena.

Jerusalem bera hiriburua eta hiri nagusia da.

Judea

Judea (hebreeraz: יהודה‎, egungo ahoskera Yəhuda antzinako ahoskera Yəhûḏāh, "laudatua"; antzinako grezieraz: Ιουδαία, Ioudaía; latinez: Iudaea) Israelgo Lurraldea (hebreeraz: ארץ ישראל, Eretz Yisrael) eskualde historikoaren hegoalde menditsuaren izena da, egun Israel eta Zisjordania artean banatuta dagoena.

Judea eta Samaria Eremua

Judea eta Samaria Eremua (hebreeraz: אֵזוֹר יְהוּדָה וְשׁוֹמְרוֹן‎, Ezor Yehuda VeShomron; arabieraz: يهودا والسامرة‎, Yahuda was-Sāmerah) Israelgo estatua osatzen duen eskualdea edo zazpigarren barrutia da, herrialdearen erdialdean eta barnealdean kokatutakoa eta Zisjordaniako lurralde palestinarra osorik barne hartzen duena. Historikoki, bestela, Jordaniak bereganatu zuen militarki 1950etik 1967ra.

Ariel hiri nagusien artean dago, Ekialdeko Jerusalem ofizialki eskualdetik kanpo dagoenez.

West Bank (eusk.: Zisjordania) ingelesezko izena ere hartzen du eremu honek.

Perea (eskualdea)

Perea ("haratuagoko herrialdea"), Herodes I.a Handiaren erresumako zati bat zen, Jordan ibaiaren ekialdean zegoena (gaur egungo Jordaniaren mendebaldeko zatian). Herodes Handiaren erresuma, Erromatar Inperioak, hiru zatitan banatu zuen. Herodes Antipasek Perea eta Galileako tetrarka bezala gobernatu zuen. Iparraldean, ekialdean eta ipar-mendebaldean, Dekapolisarekin, mendebaldean Samaria eta Judearekin eta, ekialdean eta hegoaldean, nabateoen erreinuarekin muga egiten zuen. Jordan ibaia, oso osorik igarotzen zen Pereako mendebaldetik, Judea, Samaria eta Dekapolisarekin zuen muga eratzen zuelarik. Pereako herri bat, Machaerus zen. Judea aldean, Perearekin mugakide ziren bi herri, Jeriko eta Qumran ziren. Perearen hegoalde eta hegomendebaldean zegoen Itsaso Hila.

Salmanasar V.a

Salmanasar V.a (akadieraz Shulmanu-asharid), K.a. 727tik K.a. 722 arte gobernatu zuen Asiria eta Babiloniako errege bat izan zen. Tiglath-Pileser III.aren seme eta oinordekoa izan zen. Asirian, bere oinordekoa, Sargon II.a izan zen, eta, Babilonian, Marduk-apal-iddina II.a.

Koroa bikoitza eta izen bikoitza eraman zuen, Asirian, Salmanasar deitu zelarik, eta Ululaya Babilonian. Oseas Israelgo erregearen matxinadari aurre egin zion, zergaordaina ordaintzeari uko egin eta Egiptori laguntza eskatu ziona. K.a. 725ean, Samaria setiatu zuen, azkenik, bere oinordeko izan zen Sargon II.aren mende erori zena.

K.a. 722an, Elameko Ummanigashek garaitu zuen, eta Babiloniaren kontrola galdu zuen.

Samaria (antzinako hiria)

Samaria (arabieraz: السامرة, as-Samira; hebreeraz: שומרון, Shomron) Palestinako erdialdeko antzinako hiria da, muino baten gainean dagoena, Garizim eta Ebal mendien arteko igarobidean. K.a. 880. urtean sortu zen hiria, Omrik Israelgo iparraldeko hiriburu bihurtu zuenean. Hiriburua izan zen, harik eta asiriarrek K.a. 722. urtean suntsitu zuten arte. K.a. 37-4 urteetan Herodes Handiak hiria berriro eraiki zuen, eta gotorleku eta tenplu ikusgarriz hornitu zuen.

Sargon II.a

Sargon II.a (siriakoz: ܣܪܓܘܢ, Sargon; hebreeraz: Sargôn, beharbada, "eguzkiaren printzea" edo "berak ezartzen du erregea"; arameraz: Srgn eta Ðrkn; asirieraz: Sharru-kên; Nimrud, K.a. 765 aldean - K.a. 705) Asiriako errege bat izan zen Inperio Berriaren garaian. Tronura iritsi zen Salmanasar V.a hil ondoren. Ziur asko, usurpatzaile bat izan zen, mantendu den testu baten arabera, Tiglath-Pileser III.aren semea zela zioen arren. Edozein kasutan, armen bidez lortu zuen tronua, eta, bere iritsierak, iraganarekin apurtzea suposatu zuen, bere idazkunetako bakar batean ere ez baita bere aurreko erregerik aipatzen. Errege boteretsu bat izan zen, konkistatzaile handi bat eta asiriar gobernarien dinastiarik garrantzitsuenaren sortzailea, hauen agindupean, inperioak bere garaipenik handienak lortu zituelarik.

Ezaguna Isaiasen liburuan aipatzen delako, bere izena XIX. mendearen erdialdean dezifratzea lortu zen lehen errege asiriarra izan zen, asiriologia, oraindik hasi berritan zegoenean, arkeologia biblikoarentzat arrakasta handia izan zelarik.

K.a. 722an egin zuen kanpainan, Samaria konkistatu zuen, baina baliteke aurretik ere erori izana, soilik Salmanasar V.aren komandantea baino ez zenean. K.a. 720an, aldi berean bi aldetan aritu zen: Babilonian, Marduk-apal-iddina II.ak Ummanigashen aldetik jasotzen ari zen laguntza mozteko, eta siriar-egiptoar koalizio baten aurka, Arpad, Simirra eta Damasko probintzia matxinatuak birkonkistatuz.

Behin barnealdean eta mugetan egoera bere onera ekarri ondoren, Urartutaz arduratzen hasi zen, Tiglath-Pileser III.ak zigortu zuen arren, mehatxu bat suposatzen zuena, bere errege berri Rusa I.arekin. K.a. 717an, Karkemish erantsi zuen, Eufratesen kokapen estrategikoa zuena, bertako gobernariek Frigiako Midas erregearen aurkako ustezko konspirazio bat aitzakia bezala jarrita. Hurrengo urtean, sistema defentsibo bat antolatu zuen ekialdean, Parsuashen, mediar tribuak sartzea eragozteko, oraindik behar bezala antolatu gabe zeudenak. K.a. 715ean, Samaria birpopulatu zuen erbesteratutako arabiarrekin, Egiptoren eragina indargabetzeko.

K.a. 714an, bortizki eraso zuen Urartu, beharbada, estatu hau, zimeriarren aldetik jasaten ari zen mehatxua probestuz, bere iparraldeko bizilagunarekin zuen lehia bere alde jartzea ahalbidetzen diona. K.a. 713an, mendebaldean parte hartu behar izan zuen, Tabal eta Zilizia Asiriako probintzia bihurtuz.

K.a. 711n, Ashdod, Judá, Edom, Moab eta Egiptok osatutako koalizio palestinar bat zanpatu zuen. Hau da, Biblian, Isaiasek Isaias 20:16 aipatzen duen gertaera, judutarrak, matxinadaren arriskuari buruz abisatuz.

K.a. 710ean, behin mugak ziurtatu ondoren, Marduk-apla-iddinarekin antzinako kontuak argitzeko garaia zela uste izan zuen, baita Elametaz mendekatzeko ere, kanpaina bat bi armadekin abiaraziz. Batek, elamitar tropak indargabetzen zituen bitartean, besteak, Babiloniako erregea garaitzen zuen. Honela, Asiria eta Babiloniaren arteko koroa bikoitzaren tradizioa berrabiaraztea lortu zuen, Babiloniako errege bezala, K.a. 709an koroatuz.

K.a. 707an, Babiloniatik itzuli zen, harrapakinarekin, eta Dur Sharrukin hiria amaitzen aritzen da (gaur egun Khorsabad), Ninivetik 16 kilometro ipar-ekialdera zegoena, eta hiriburu berria izango zena. Hurrengo urtean, Dur Sharrukin inauguratu zen, oraindik erabat amaitu gabe zegoenean, ezta erabat populatua ere.

Hil zenean, Sargonek, itxura batean sendoak ziruditen oinarridun erresuma bat utzi zuen, baina, benetan, barne arazo larriak zituena, eta, alde guztietatik, etsai boteretsuz inguratuta zegoena, Egipto, Urartu eta Elamitar Inperioa kasu, ondorengo gobernuak zaildu zituztenak.

Zisjordania

Zisjordania edo Jordanen Mendebaldeko Ibarra (arabieraz: الضفة الغربية‎, Al-ḍaffa al-ġarbiyya; hebreeraz: יהודה ושומרון‎, Yehuda VeShomron) Palestinako lurralde nagusia da, Jordan ibaiaren mendebaldeko ertzean kokatuta dagoelako horrela deitua, 20 eta 40 kilometro artean zabala den eta ekialdetik Jordan ibaiarekin eta Itsaso Hilarekin eta mendebaldetik Muga Berdearekin (Israelgo estatutik bereizten duena) muga egiten duen eskualdea da.

Zisjordania Judea eta Samariako lurralde biblikoei dagokie, garai bateko Palestinako Britainiar Mandatua osatu zutenak. 1947ko NBEaren erabakiaren arabera, Palestina bi estatutan banatu zen, bata judua eta bestea arabiarra, eta Zisjordania azken honen zatia zen. Baina Israel eta ondoko nazio arabiarren arteko gerragatik asmo hauek ez zuten aurrera egin. 1949an Jordaniak bereganatu zuen eta 1967an Israelek konkistatu zuen. Ordutik, Israelek militarki okupatua du Zisjordania.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.