Salomon

Salomon (hebreeraz: שְׁלֹמֹה‎Shlomoh; arabieraz: سُليمان‎Sulaymān; grezieraz: ΣολομώνSolomōn; latinez: Salomon) edo Jedidas (hebreeraz: יְדִידְיָהּ‎Yedidyah; Itun Zaharrean aipatzen den lez) (K.a. ~970-931) Israelgo antzinateko erresumako hirugarren erregea izan zen, Daviden semea, eta erresuma txikiagotan banatu aurreko azkena (Judeako Erresuma barne). Errege honi buruzko berriak jatorri mitologikoa dute batik bat. Jerusalemgo tenpluaren eraikuntza egozten zaio eta antzinateko gizon jakintsu eta aberatsenetako bat omen zen. Bibliak lurrean sekula izan den gizonik jakintsuena dela aitortzen du. Salomoni bi idazlan egozten zaizkio Esaera zaharren liburua eta Kantarik ederrena.

Euskal mitologian, Ehiztari galduaren, edo horietako baten, izena.

Salomon
Berruguete, Pedro - Salomon - c. 1500
Bizitza
Jaiotza Jerusalem, K. a. 1011
Herrialdea Israelgo Erresuma
Heriotza Jerusalem, K. a. 931 (79/80 urte)
Hobiratze lekua Jerusalem
Familia
Aita David
Ama Betsabe
Bikotea(k) Sabako erregina
unknown value
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
IMDb ch0034776

Salomon Bibliaren arabera

Kristauen liburu sakratua dugu Salomoni buruzko iturri nagusietako bat Itun Zaharrak pertsonaia honi buruz dioena biltzen da ondoren.

Salomon David Israelgo erregearen eta Betsaberen bigarren semea izan zen. David, Salomonen aitak, Betsaberekin ezkontzearren honen aurreko senar Urias hitita gudara bidali zuen bertan hil zedin Betsabe alargun bihurtuz. Natan igarleak bere bekatuaren ordainetan Jainkoak Davidek bere lehen semea hil zezala agindu zuela esan zion erregeari. 2 Samuel 12:14; Jainkoaren arerioen biraoa sustatu zenuen: lit. Jainkoaren etsaiak ikaragarri iraindu dituzu. Aste oso bat jan gabe eta otoitzean igaro ostean, Davidek bere semea hil zela jakin zuen eta Betsaberen atsekabea lausotu, laster izanen zen Betsabe berriz haurdun Salomon jaio zelarik.

Ikus, gainera

.sb

.sb Salomon Uharteei dagokien herrialdeentzako goi mailako domeinua da.

Bismarck itsasoa

Bismarck itsasoa Ginea Berria uhartearen eta Bismarck uhartediak eratutako arkuaren artean dago. Hego-mendebaldeko muga du Ginea Berria, eta iparraldetik Bismarck uhartediak banatzen du Ozeano Baretik. Ginea Berria eta Bretainia Berria uharteen artetik hegoalderantz doan pasabide baten bidez, Salomon itsasoari elkartua dago.

Bismarck izena XIX. mendean jaso zuen, Otto von Bismarck alemaniar kantzilerraren omenez, izen bereko uhartedia inguratzen duten uharteak, Iparraldeko Salomon uharteak eta Gilen Erregearen Lurraldea (Ginea Berrian) alemaniar kolonia zirenean, Ginea Berri Alemaniarra izenarekin.

Itsaso honetan izan zen Bigarren Mundu Gerrako Bismarck itsasoko gudua.

Bougainville uhartea

Bougainville Papua Ginea Berriko uhartea da, Bougainvilleko Eskualde Autonomoko handiena. Geografikoki Salomon uhartediaren zati den arren, ez dago Salomon Uharteak estatuaren barnean. 9.318 kilometro koadroko eremua du, eta 2000. urtean 175.160 biztanle zituen.

Ehiztari beltza

Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Atsedenik gabeko ibileran ehizagaien bila mendi eta aranetan barrena ibiliko da.

Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago . Euskaldunon artean, beste izen batzuk ere ezagutzen zaizkio: Martin edo Mateo Txistu Zerainen, Salomon erregea edota Errege-Xalomon Zuberoan, Oiartzunen eta Dohoztin, Joanito edo Juaniko Txistularia Zerainen, Salomon-apaiza eta Prixki-Joan Usurbilen, Martin-abade Gesalibarren. Abadearen txakurrak mitoaren beste izen bat da, kasu honetan protagonismoa emanez ehiztari beltzaren lagun dabiltza txakurrei. Mito hau Euskal geografian oso zabalduta dago, baina baita Europa guztian barrena ere..

Guadalcanal uhartea

Guadalcanal uhartea, bertako izena Isatabu delarik, Ozeano Barearen hego-mendebaldean dagoen uharte bat da. Salomon uharteetako handiena da. Bere azalera 5.336 kilometro karratukoa da. 60.000 biztanle inguru ditu. Hiririk garrantzitsuena Honiara da. XVI. mendean Alvaro de Mendañaren espedizioak igaro zuen Ozeano Bareko uharteetako bat izan zen.

Hermann Goldschmidt

Hermann Mayer Salomon Goldschmidt (1802ko ekainak 17-1866ko apirilak 26), bere bizitzaren zatirik handiena Frantzian igaro zuen astronomo eta margolari alemaniar bat izan zen.

Frankfurten jaio zen, eta merkatari judutar baten semea zen. Parisera joan zen artea ikastera, eta zenbait margolan margotu zituen, bere arreta astronomian jarri aurretik.

1861eko apirilean, Saturnoren bederatzigarren ilargia aurkitu zuela iragarri zuen, Titan eta Hiperionen artean, eta Quiron bezala izendatu zuena. Baina erratu egin zen, ilargi hori ez zen existitzen.

Eguzki eklipse oso bat gertatu baino minutu batzuk lehenago gertatzen diren itzal bandak ikusten lehena izan zen, 1820an.

Royal Astronomical Societyko urrezko domina eman zioten 1861ean. Ilargian, bere omenez izendatutako krater bat dago, baita asteroide gerrikoan bere izena daraman asteroide bat ere, 1614 Goldschmidt asteroidea.

14 asteroide aurkitu zituen:

21 Lutetia

32 Pomona

36 Atalanta

40 Harmonia

41 Dafne

44 Nisa

45 Eugenia

48 Doris

49 Pales

52 Europa

54 Alexandra

56 Meletea

61 Danae

70 Panopea

Honiara

Honiara Guadalcanal uhartean kokaturiko hiria da, Salomon Uharteetako hiriburua. 1996. urtean hiriak 50.100 biztanle zituen.

Isoroku Yamamoto

Isoroku Yamamoto, japonieraz 山本五十六, Yamamoto Isoroku (Nagaoko, Japonia, 1884ko apirilaren 4a - Salomon Uharteak, 1943ko apirilaren 18a), almirante japoniarra izan zen. Estatubatuarrek bere hegazkina txikitu zutenean hil zen, Salomon Uharteetako frontea bisitatzera zihoanean.

Kerien

Kerien (bretainieraz Kerien-Boulvriag) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da.

Koral itsasoa

Koral itsasoa Ozeano Barean Australiako ipar ekialdean kokaturik dago. Gaur egun Australiako administraziopean dagoen itsasoa da.

Australiako ipar-ekialdearen, Ginea Berriaren, Salomon uharteen, Hebriden eta Kaledonia Berriaren artean dago. 4.791.000 km2-ko eremua hartzen du. Tasmaniako itsasoak mugatzen du hegoaldean, Salomon itsasoak iparraldean eta Ozeano Bareak, ekialdean. Uharteen ertzetan ageri diren koral multzoak direla eta eman zaio Koral izena. Australiako ipar-ekialdeko itsasertzeko Hesi Handi direlako arrezifeak dira koral multzo nagusiak.

Melanesia

Melanesia Ozeano Bareko hegoaldeko uhartedi edo artxipelago handi bat da, Ozeaniako azpieskualde bat osatzen duena. Australiako ipar eta ipar-ekialdean dauden uharteak, Ginea Berria, Bismarck uhartedia, Salomon uharteak, Hebrida Berriak, Kaledonia Berria, Lealtad uhartea, Fiji uharteak eta Rotuna biltzen ditu.

Biztanle gutxi ditu. Hizkuntza asko erabiltzen dira (23 dira Kaledonia Berrian, eta 40 Salomon uharteetan). Erlijioari dagokionez, biztanleen % 53,4 animistak dira, % 20,9 katolikoak, % 17,7 protestanteak, eta % 3,8 hinduistak. Kanpotar asko dira, Indiakoak eta Pakistangoak batez ere. Mendi inguruko biztanleak Harri Aroan bizi dira oraindik, eta kostaldekoek aitzurrezko nekazaritzan oinarrituriko kultura dute. Gune garatuenetan kokoa, kakaoa eta kafea dira gai nagusiak. Kaledonia Berrian nolabaiteko garrantzia du meatzaritzak (zinka, beruna, urrea, eta, batez ere, nikela). Egoera politikoa oso nahasia da: Ginea Berriko ekialdeak, Bismarck uhartediak eta Salomon uhartediko uharte batzuek Papuasia-Ginea Berria osatzen dute; mendebaldeko Ginea Berria Indonesiaren barruan dago; Salomon uhartediko gainerako uharteek estatu burujabe bat osatzen dute 1978az geroztik; Kaledonia Berria Frantziaren eskuetan dago; Hebrida uharteek Vanuatu izeneko estatua osatzen dute 1980tik aurrera, eta Fiji uharteak ere burujabeak dira 1970az gero.

Monarka

Monarka estatu edo lurralde bateko estatuburua da. Hereditarioa da, beraz, ezin du edonork kargu hau hartu, bere familiatik baitatorkio. Normalean, monarka bat duten estatuak monarkia parlamentarioa dute, baina badaude salbuespenak.

Ozeania

Ozeania Asiaren hegoaldean dagoen kontinentea da, Ozeano Barean kokatua. Uhartez osatuta dago. Uharte nagusia Australia da. Australiaz aparte, Papua Ginea Berria, Zeelanda Berria, eta Mikronesia, Polinesia eta Melanesiako uhartediek ere osatzen dute Ozeania.

Pont-Salomon

Pont-Salomon (frantsesez eta ofizialki: Pont-Salomon) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Haute-Loire departamenduan dago, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 1788 biztanle zituen.

Salomon Uharteak

Salomon Uharteak (ingelesez: Solomon Islands) Ozeaniako uharte-estatu burujabea da, Melanesiako 990 uhartez baino gehiagoz osatua, Papua Ginea Berriaren ekialdean eta Vanuaturen ipar-mendebaldean dagoena. Salomon uhartediko uharte guztiak hartzen ditu, Bougainville eta Buka izan ezik. 28.400 kilometro koadroko eremua dauka, eta 599.419 biztanle zituen 2016an.

Salomon itsasoa

Salomon itsasoa Ozeano Bareko hego-mendebaleko itsaso irekia da, Ginea Berria, Britainia Berria eta Salomon Uharteen artean dagoena. 720.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Itsaso sakona da, bereziki iparraldeko Bretainia Berriko fosa (9.140 metroko sakonera), erdialdeko Salomon uharteetako beheragunea eta hego-ekialdeko San Kristobal fosa. Itsaso honen ertzeko hiririk garrantzitsuena Honiara da, Salomon uharteen hiriburua, Guadalcanal uhartean.

Bigarren Mundu Gerran, Salomon itsasoan izan zen Estatu Batuen eta Japoniaren arteko itsas borrokarik handiena.

Tarnobrzeg

Tarnobrzeg ([tarˈnɔbʒɛk] Ahoskera (i · ?)) Poloniako hego-ekialdeko hiri bat da, Behe Karpatoetako voivoderriko Tarnobrzeg konderrian kokatuta. 2014ko datuen arabera 48.000 biztanle zituen.

Tulagi

Tulagi, batzuetan Tulaghi, Salomon uharteetako irla txiki bat da (1 bider 5,5 km.). Florida uhartearen hegoaldeko kostaldetik oso gertu dago. Uhartean dagoen izen bereko hiria (1750 biztanle) Salomon Uharteetako Protektoratuko hiriburua izan zen 1896tik, 1942ra. Gaur egunean, probintzia zentraleko hiriburua da.

Britainiarrek uhartea aukeratu zuten osasuntsuago zelako, gaixotasun tropikalek jotako beste uharte handiak ez bezala.

Vanuatu

Vanuatu, izen ofiziala Vanuatuko Errepublika (bislamaz Ripablik blong Vanuatu; frantsesez: République de Vanuatu; ingelesez: Republic of Vanuatu) duena, Ozeano Barean dagoen estatu eta artxipelagoa da. Mendebaldean Australia (1750 kilometrotara), hego-mendebaldean Kanakia (500 kmra), ekialdean Tuvalu, Wallis eta Futuna eta Fiji eta iparraldean Salomon Uharteak ditu auzokide. Beraz, Melanesiaren bihotzean dago.

Herri nagusiak: Luganville, Port Olry, Isangel. Hizkuntza ofizialak: bislama, frantsesa eta ingelesa. Etniak: ni-vanuatuak, % 97; besteak, % 3. Erlijioa: prebisterianismoa, % 36,7; anglikanismoa, % 15,1; katolizismoa, % 14,8; adbentismoa, % 6,2; animismoa, % 7,6; besteak, % 10,9.

James Cookek hala izendatuta, haren izen koloniala "Hebrida Berriak" da, baina erreferentzia historikoetan besterik ez da erabiltzen. Aldi kolonialak berezitasun bat izan zuen uhartedi honetan: Erresuma Batua eta Frantziak batera agindu zuten 1906tik 1980an independentzia eskuratu arte.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.