Salda

Salda, gastronomian, haragi, arrain edo barazkizkiak uretan egosi ondoren ateratzen den ura, zeinak bertan egosi den jakiaren zaporea hartzen baitu.

Salda
Broth
Osagaiak

Ikus gainera

Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Arrabio (metalurgia)

Arrabioa burdin mearen tarteko produktu bat da, urtze-prozesuan kokea erregai bezala eta kareharria urgarri bezala erabiliz lortzen dena.

Arrain zopa

Arrain zopa edo arrain-zopa arrain hezurrak eta arrain haragia barazkiekin egosiz prestatzen den zopa da. Arrain zopak bi motakoak izan daitezke: arinak edo lodiak. Frantziako gastronomian salda eta kontsome arinak eta bisque eta velouté lodiak dira.

Arroz saldatsu

Arroz saldatsu (katalanez: Arròs caldós) Levanteko arroz platera da, salda ugarian prestatzen dena.Hona hemen aldaera nagusi batzuk:

arròs amb fesols i naps (‘arroz babarrun eta arbiekin’), Valentzian tipikoa.

arroz brut, Mallorcan tipikoa.

arròs de putxero, txitxirioekin

Zenbait arroz abakandoarekin.

Azalore

Azalorea (Brassica oleracea var. botrytis) Brassicaceae familiako Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da. Landare urterokoa da, hazien bidez ugaltzen dena. Normalean burua jaten da soilik, eta zurtoina eta hostoak salda egiteko erabiltzen dira edo bota egiten dira. Euskal Herrian azalorea uretan edo lurrunetan egosita jaten da normalean, baina gordinik edo maneatuta ere jan daiteke.

Bere izenak adierazten duen bezala, azalorearen atal jangarria lorea da, espezie honetako beste aldaeretan ez bezala. Multzo berekoak dira aza, bruselaza eta brokolia.

Behiki

Behikia behi-aziendatik ateratako haragia da, batez ere abelgorri hezitik. Europan, Amerikan eta Australian gehien kontsumitzen den haragi mota da, eta oso garrantzitsua da Afrikako, Ekialdeko Asiako eta Hego-ekialdeko Asiako biztanleen elikaduran. Haragi hori zenbait kulturetan sukaldaritzako tabu da; bere kontsumoa debekatuta dago hinduismoaren arabera, behiak gurtzen dituen erlijioa, eta budistek ez jatea aholkatzen dute.

Gihar haragia xerratan, zatitan, txikituta edo ehotuta moztu daiteke. Behi-odola odolki mota batzuk egiteko ere erabiltzen da. Kontsumitzen diren beste zati batzuk dira buztana, mihia, tripa (urdaila), hainbat guruin, hala nola pankrea, timoa, bihotza eta garuna izan ezik, behien entzefalopatia espongiformearen (behi eroen gaixotasun ezaguna) arriskua dagoen lekuetan debekatuta dagoena, gibela, giltzurruna eta zezen barrabilak (haragi bereziki suabea, Estatu Batuetan "Mendi Harritsuen Ostrak" edo "belardiko ostrak" bezala ezaguna), baita hesteak eta errapeak ere. Behi hezurrak muinagatik eta salda egiteko aprobetxatzen dira.

Estatu Batuak, Brasil, Japonia eta Txina dira behikien lau kontsumitzaile handienak. Behikien esportatzaile handienak Australia, Brasil, Argentina eta Kanada dira. harakintza-industria ere garrantzitsua da Uruguaiko, Nikaraguako, Errusiako eta Mexikoko ekonomiarako.

Biziaren jatorria

Biziaren jatorria gizakia aspalditik kezkatu duen gai bat da, ondorio zientifikoak ez ezik, garrantzi handiko beste ondorio batzuk ere planteatzen dituelako, metafisikoak, esaterako. Gaia hainbat ikuspuntutatik azter daiteke, baina artikulu honetan ikuspuntu zientifiko huts batetik helduko zaio, biologiaren teoria klasikoak eta zientziaren azken ekarpenak azalduz.

Biziaren jatorriaz edo abiogenesiaz (grezieraz: ἀ-βίο-γένεσις, a-bio-genesis; «ἀ-/ἀν- «ez» + βίος- «bizia» + γένεσις- «sorrera/hasiera», «Biziaren sorrera, ezerezetik abiatuta») jardutean, Lur planetaren gainean bizia nola sortu zen aztertzen da, bai eta biziak lehenengo zelulatik nola eboluzionatu zuen ere. Ikerkuntza horrek oso ekarpen baliotsuak egin ditu XX. mendearen erdialdetik. Ekarpen horiek, Lurrerako ez ezik, baliagarriak dira gure planetatik kanpo ere: esaterako, antzinako Lur planetan bizia agertzea eragin zuten faktoreak Unibertsoko beste alderdi batzuetan ere izango balira, oso litekeena zen bizia —guk ulertzen dugun eran— han ere agertzea.

Zientzialari gehienen ustez Lur planetaren gainean bizia orain dela 3.500 milioi urte inguru agertu zen. Oso onartua bada ere bizia Lurrean bertan sortu zelako hipotesia, zientzialari batzuek biziaren jatorria Lurretik kanpo kokatu dute, panspermiaren hipotesia defendatuz.Biziaren jatorriari buruzko ikerkuntzak zientzia asko biltzen ditu bere baitan: biologia, kimika, astronomia, geologia eta meteorologia, besteak beste. Azken urteotan asko aurreratu den arren, oraindik ez dira argitu biziaren sorreraren atzean dauden faktore guztiak, eta nola eragin zioten elkarri lehenengo zelula sortzeraino.

Christy Moore

Christopher Andrew Moore (Newbridge, Kildareko konderria, Irlandako Errepublika, 1945eko maiatzaren 7a) irlandar musikari, kantautore eta abeslaria da. Dónal Lunny, Andy Irvine eta Liam O'Flynn musikariekin batera Planxty talde ospetsua osatu zuen. Moving Hearts taldeko kidea ere izan da, eta bakarka ere abestu izan ohi du. Pentsaera edo ideologiaz Irlandako mugimendu errepublikarraren ezker muturrean kokatu izan ohi da.

Berak idatzi eta konposaturiko abesti ezagunenen artean Viva la Quinta Brigada dago, Espainiako Gerra Zibilan zehar borrokatu zuten irlandarren nondik-norakoak kontatu eta haien omenez eginiriko abestia.

Era berean, Moving Hearts taldearen lehen diskoan (1981) "If They Come in the Morning" grabatu zuten, "No Time for Love" izenarekin ere ezaguna. Jack Warshawek 1976ean konposaturiko protesta kantu hau oso ezaguna bihurtu zen Euskal Herrian, Hertzainak taldeak "Salda Badago" diskan (1988) grabatu zuelako.

Discos Suicidas

Discos Suicidas Bizkaiko diskoetxe independentea da, 1981ean sortua.

Esparta

Esparta (dorieraz Σπάρτα, atikoz Σπρατη, Spartē) edo Lazedemonia (grezieraz: Λακεδαιμονία) Antzinako Greziako hiri estatu bat zen, Peloponesoko penintsularen hegoaldean, Lakoniako lurraldean, Eurotas ibaiaren ertzean, Egeo itsasotik 40 km-ra. Lakoniako hiriburua izan zen, eta greziar polis garrantzitsuenetarikoa, Atenasekin eta Tebasekin batera.

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak

Euskal Herriko Jardunaldi Feministak Euskal Herriko talde feminista ugarik bultzatutako jardunaldiak dira, feminismoarekin lotutako gai desberdinei buruz eztabaidatzea eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren orainaz gogoeta egin, etorkizunerako ildoak finkatu eta feministen arteko komunikazioa bultzatzea helburu dutenak. Euskal Herriko Koordinadora Feministak hartu izan du jardunaldi hauek antolatzeko ardura. Halaber, talde feminista desberdinek nahiz norbanakoek parte hartzen dute.

Garizuma

Garizuma kristautasunaren aldi liturgiko bat da. Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa.

Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, Hausterre-egunean, inauteriak pasatu ondoren. Egun horretan elizkizun berezi bat egiten da, eliztarrei hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egiten zaie bekokian, ondoko esaldietako bat esanez: "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara" (Hasiera 3, 19) edo "Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona" (Marko 1, 15).

Hegoi

Hegoi, batzuetan Egoi ortografiaz ere idatzia, euskal mitologiako hego haizearen jainkoa da.

Hego haizeak zurrunbiloetan jotzen du askotan mendi, baso eta herrietan, eta batzuetan bere indarragatik txikizioak eginez. Hau dela eta, Hegoi eta hego haizea beste zenbait ireluekin lotua izan dira: Ehiztari beltza, Eate, Izugarri...

Hertzainak

Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.

1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.

Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi Doctor Deseo taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Ajuriagerra Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak taldeetan.

Oxigenazio Handia

Oxigenazio Handia, Oxigenoaren Iraultza edo Oxigenoaren Hondamendia izenekin ere deitua, jarduera biologikoaren ondorioz Lurraren atmosferan oxigenoaren agerpenari deritzo. Zientzialariek uste dute hori duela 2.400 milioi urte inguru gertatu zela, Sideriar garai geologikoan .

Lurraren antzinako atmosfera erreduktorea zen, oxigenorik gabekoa. Horregatik, Lurrean agertu ziren lehenengo bizidunak anaerobioak ziren, eta baita heterotrofoak ere (itsasoetan zegoen salda primitiboaz elikatzen baitziren). Geroago agertu ziren lehenengo autotrofoak, oxigenorik gabeko fotosintesia (fotosintesi anoxigenikoa) burutzen zutenak. Uste da organismo horien eboluzioaren ondorioz agertu zirela duela 2.600 milioi urte lehenengo zianobakterioak, benetako fotosintesia egiten dutenak eta oxigenoa kopuru handitan atmosferara askatu zutenak .

Hasiera batean fotosintesian askatutako oxigenoa harkaitzen metalekin konbinatu zen, metal horiek oxidatuz (Fe eta Si, batez ere): horrela agertu ziren burdin oxidoak, itsasoetan pilatu zirenak, eta baita silizea eta silikatoak ere. Oxigenatu zitezkeen metal guztiak oxigenatu zirenean, gehiegizko oxigenoa atmosferan pilatzen hasi zen, Oxigenazio Handiari hasiera emanez.

Oxigenazio handi horrek hondamendi bat ekarri zuen bizidun askorentzat, anaerobioak zirelako (oxigenoak hiltzen ditu). Atmosfera oxigenatu ahala, bizidunen eboluzioak aerobioen alde jokatu zuen, eta organismo anaerobioak -ordura arte nagusi zirenak- desagertzen hasi ziren . Gaur egun, organismo anaerobioak mikrobio gutxi batzuk besterik ez dira, oxigenorik gabeko habitat oso berezietan soilik bizi direnak.

Oxigeno molekularraren agerpenak (O2) beste ondorio bat ekarri zuen: atmosferan oxigeno hori garai hartan oso ugaria zen metanoarekin (CH4) konbinatu zen, CO2 sortuz. Metanoa desagertzerakoan negutegi efektua nabarmen murriztu zen, Lurraren tenperatura jaitsiz (horrek glaziazio huroniarra eragin zuen).

Porrusalda (sukaldaritza)

Porrusalda, batzuetan porru-patatak ere deitua, nagusiki barazkiz osatutako Euskal Herriko plater gastronomiko ohiko eta herrikoia da, guzti hauen artean porrua nabarmentzen delarik, hortatik dator porrusalda hitza, hau da, porruaren salda. Bere aurkezpena erregosiaren antzekoa da, hots, bero zerbitzatzen den plater saldatsu eta osagaiez betea.

Risotto

Risotto (italieraz riˈzɔtto edo riˈsɔtto ahoskatua) iparraldeko Italiako arroz platera da, salda krematsu batean prestaturik. Risotto askok gurin, ardo eta tipulak dituzte, Italian arroza prestatzeko erarik arruntena izanik.

Salda badago

"Salda badago" Hertzainak taldearen hirugarren diskoa izan zen, 1988an Elkar zigiluak kaleratutakoa.

Salda primitibo

Salda primitiboa edo jatorrizko salda Aleksandr Oparin biologo errusiarrak 1924an estreinakoz erabilitako hitza da, bizia agertu aurretik Lurreko ozeanoetan zegoen gaia izendatzeko.

"Lur gaineko biziaren jatorria" lanean, Oparinek teoria kimiosintetiko izeneko hipotesia plazaratu zuen. Bere ustez, Lurreko antzinako atmosfera erreduktorea zen, oxigenorik gabekoa. Konposatu erreduktoreek, energia ematerakoan, haien artean erreakzionatu zuten molekula organiko batzuk sortuz.

Miller eta Urey esperimentuaren ostean (1953an) jakina da Lurreko antzinako atmosfera osatzen zuten gas erreduktoreek (NH3, CH4, H2...), deskarga elektrikoak jasotzerakoan, aminoazido eta beste molekula organiko batzuk sortzen dituztela. Duela 4.000 milioi urte antzinako Lurrean hori gertatu zen, eta sortutako molekula organikoak -euriak eramanda- ozeanoetan pilatu ziren. Garai hartan Lurrean bizidunik ez zegoenez, sortutako molekula organikoak ez ziren erabili, eta kopuru handitan metatu ziren ozeanoetan, salda primitibo izenekoa osatuz.

Oparinen ustez lehenengo bizidunak salda primitibo horretan sortu ziren, eta salda hori izan zen bizidun horien elikagaia.

Urdiñarbe

Urdiñarbe Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.