Saint Kitts eta Nevis

Saint Kitts eta Nevis edo Saint Kitts eta Nevisko Federazioa[2] (ingelesez: Federation of Saint Kitts and Nevis) Karibe itsasoko estatu burujabea da, Haizealdeko uhartediko Saint Kitts eta Nevis uharteek osatzen dutena. Ipar ipar-mendebaldean San Eustakio, Saba, Saint Barthélemy eta San Martin uharteak ditu, ipar-ekialdean Antigua eta Barbuda, eta hego-ekialdean Montserrat. 261 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 54.821 biztanle zituen.[1] Hiriburua eta hiri handiena Basseterre da.

Amerikako herrialderik txikiena da, bai azaleran, bai biztanle kopuruan. Hiriburua eta estatu federalaren gobernua uharte handiena den Saint Kittsen dago (lehen Saint Christopher deitzen zena). Txikiagoa den Nevis (lehen Nuestra Señora de las Nieves deitutakoa) Saint Kittseko hego-ekialdetik 3 kilometrora dago. Historikoki, Britainia Handiko kolonia den Aingira ere batasun horren barruan zegoen, eta Saint Christopher-Nevis-Angila izena ematen zitzaion.

Saint Kitts eta Nevisko Federazioa
Federation of Saint Christopher and Nevis
Saint Kitts eta Nevisko bandera Saint Kitts eta Nevisko armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Country Above Self
Ereserkia: O Land of Beauty!

Errege ereserkia: God Save the Queen
Herrialdearen kokapena
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Basseterre
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa
Herritarra sankistar
Gobernua Monarkia parlamentarioa
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Tapley Seaton
 -  Lehen ministroa Timothy Harris
Independentzia
 -  Erresuma Batutik 1983ko irailaren 19a 
Azalera
 -  Guztira 261 km2 (188.)
 -  Ura (%) baztergarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2016[1]) 54.821 (209.)
 -  Dentsitatea 164 bizt./km2 (64.)
Dirua Ekialdeko Karibeko dolar (XCD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1-869
Internet domeinua kn

Geografia

Herrialdeak bi uharte nagusi ditu, Saint Kitts eta Nevis. Saint Kitts 37 kilometro luze eta 8 kilometro zabal da (174,1 kilometro koadroko azalera), arrautza formakoa. Hego-ekialdean lurmutur estu eta lau bat du, azukre kanabera lantzeko erabiltzen dena. Uharte menditsua da: Misery sumendia (1.156 metro). Sumendiaren barruan aintzira bat dago. Bi uharteen arteko itsasartea 3 kilometro zabal da. Nevis uharte biribila da. 92,5 kilometro koadroko eremua hartzen du. Oso-osorik mendi bat da, Nevis Peak sumendiak (985 metro), eta horren maldan dauden Round Hill (309 metro) eta Saddle Hill (564 metro) tontorrek osatua. Koralezko itsas hautsi batek inguratzen du. Bi uharteetan ibaiak daude.

Nevis Peak, Nevis - panoramio

Nevis Peak sumendia

Frigate Bay St. Kitts

Frigate Bay, Saint Kitts

Uharteek klima samurra eta hezea dute: urtean 17-33 °C bitarteko hotz-beroa eta 1.400 mm euri izaten da batez beste. Batzuetan, Karibeko haize-erauntsiek kalte handiak eragiten dituzte. Landaredia ugaria da mendialdean, eta garaieraren arabera aldatzen da. Alderdi garaienetan belarra hazten da, eta beherago baso tropikala dago. Behealdean, jatorriko landarediaren ordez beste landare batzuk aldatu dira.

Historia

1493. urtean, Kristobal Kolon europar itsasgizona Antilletara iritsi zenean, karibe indiarrak bizi ziren berak San Cristobal eta Nieves izendatu zituen uharteetan. Baina uharteetako gaur egungo biztanle gehienak Afrikatik eramandako esklabo beltzen ondorengoak dira. 1623an, britainiarrek Saint Kitts (San Cristobal izenaren laburdura) uhartean hartu zuten bizitokia, eta 1627an frantsetsek. Harrezkero, eta 1783an, Parisko Itunaren bidez, uharteak britainiarren mendean geratu ziren arte, gatazkak eta guduak izan ziren britainiarren eta frantsesen artean. Nevis britainiarren mendean egon zen 1628az gero. 1816an, Saint Kitts, Nevis, Anguilla eta Birjina uharteak administrazio bakar baten mendean geratu ziren, eta 1958-1967 bitartean Mendebaldeko Indien Federazioaren barruan. 1967an Saint Kitts, Nevis eta Anguillak Britainia Handiarekin elkartutako estatua osatu zuten. Urte bereko uztailean, ordea, Anguilla banandu zen, eta Britainia Handiak 1980an onartu zion burujabetasuna.

1983ko irailaren 19an, erabateko burujabetasuna erdietsi zuten Saint Kitts eta Nevisek, eta urte hartan bertan onarturiko konstituzioa ezarri zen. 1984an hauteskundeak egin ziren, eta ordura arte agintean egondako Kennedy Simmonds, Herri Ekintzaren Mugimendua eta Nevisko Alderdi Erreformista biltzen zituen koalizioaren burua, atera zen garaile; 1989. urteko hauteskundeetan karguan berretsi zuten. 1995ean Alderdi Laborista izan zen irabazlea. Hauteskunde haien ondoren Denzil Douglas izendatu zuten lehen ministro. 1996an, Cuthbert Sebastian bilakatu zen uharteetako gobernadore. Ondoko urteetan Nevisko burujabetasunaren aldeko iritziak zabalduz joan dira, eta 1997ko hauteskundeetan bereizketaren aldeko Hiritar Arduratsuen Mugimenduak aurrea hartu zion Nevisko Alderdi Erreformistari. Bereizketaren aldeko mugimenduak, ordea, ez zuen lortu Denzil Douglas Nevisko burujabetasunari buruz elkarrizketetan hasteko adinako indarrik; 1998an egindako erreferendumean hautesleen %61,8k ezezkoa eman zion Nevisko lehen ministro Vance Amoryk egindako burujabetasunerako proposamenari. 1998an, Georges urakanak sekulako galerak eragin zituen.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Government House, Basseterre
Gobernadorearen egoitza ofiziala

Saint Kitts eta Nevis uharteek estatu federala osatzen dute, bi estatuz osatua: Saint-Kitts eta Nevis. Federazio hori Commonwealth erakundearen barruan dago; 1983ko konstituzioak agintzen duenaren arabera, Britainia Handiko erregea da estatuburua, eta gobernadore batek betetzen ditu haren ordezko zereginak.

Banaketa administratiboa

Herrialdea hamalau parrokiatan banaturik dago; bederatzi Saint Kittsen daude eta beste bostak Nevisen:

Saint Kitts

Nevis

  • Saint George Gingerland
  • Saint James Windward
  • Saint John Figtree
  • Saint Paul Charlestown
  • Saint Thomas Lowland
Saint Kitts and Nevis location map.svg
Saint Mary Cayon
Christ Church Nichola Town
Saint Peter Basseterre
TrinityPalmettoPoint
Saint ThomasMiddle Island
Saint PaulCapisterre
Saint John Capisterre
Saint Thomas Lowland
Saint Paul Charlestown
Saint John Figtree
Saint JamesWindward
Saint GeorgeGingerland

Demografia

2016an 54.821 biztanle zituen federazioak[1]. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %20,3 dira, 15-24 urte bitartekoak %14,5, 25-54 urte bitartekoak %44,6, 55-64 urte bitartekoak %11,9 eta 65 urtetik gorakoak %8,6. Bizi itxaropena 75,9 urtekoa da, 73,5 urtekoa gizonezkoena eta 78,4 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak). [3]. Analfabetismoaren tasa oso txikia da.

Biztanle gehienak esklabo gisa hara eramandako afrikar jatorriko beltzen ondorengoak dira, baina badira europarrez eta asiarrez osaturiko talde txikiak ere. Ingelesa da bertako hizkuntza ofiziala, baina patoisa ere (frantsesaren dialektoa) erabiltzen da. Gehienak kristatuak dira (protestanteak edo anglikanoak). Basseterre da hiririk handiena (13.000 biztanle 2013an).

Ekonomia

Saint Kitts eta Nevisko ekonomia azukre kanaberaren ekoizpenean eta prozesatzean oinarritua izan da tradizioz, baina azken urteetan munduko merkatuetan azukrearen prezioak izandako beherakadak kalte larriak eragin dizkio bertako industriari. Azkenaldi honetan ahaleginak egiten ari dira ekonomian beste jarduera batzuk indartzeko eta ez egoteko azukrearen lanketaren mende (kotoia, barazkiak eta fruta lantzeko neurriak hartu dira) eta garrantzi handia hartzen ari dira, orobat, turismoa, esportaziora bideraturiko eskulangintza eta finantzak, bertako zerga abantailei esker. Gaur egun zerbitzuen alorrak hartzen du Saint Kitts eta Nevisko langileen kopuru handiena. Industrian, jantzigintza eta tresna elektronikoen muntaketa dira sektorerik garrantzitsuenak. Elikagai gehienak inportatu behar izaten dituzte.

1997az gero, Nevisko zenbait buruzagi Saint Kittsekiko burujabetasuna aldarrikatzen ari dira Nevis uhartearentzat, estatu federalaren gobernutik jasotzen dituen zerbitzuei dagokiena baino zerga gehiago ordaintzen ari direla-eta; dena dela, 1998an egindako ereferendumean atzera bota zen Saint Kittsetik bereizteko proposamena. 1998. urtearen amaieran Georges urakanak ondorio latzak eragin zituen eta 445 milioi dolarreko galerak izan ziren. 2005 amaieran, azukre konpainia publikoa ixtea erabaki zuen gobernuak, galerak izan eta herrialdearen defizit fiskalaren erantzule esanguratsua zelako.

Erreferentziak

  1. a b c World Population Prospects: The 2017 Revision, esa.un.org
  2. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  3. The World Factbook: Saint Kitts eta Nevis, cia.gov
Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanama • Saint Kitts eta Nevis • Santa LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Antilla Txikiak

Antilla Txikiak Karibe itsasoko uharte-multzo bat da, Erdialdeko Amerikan, Ozeano Atlantikoaren aldean. Antilla uharteetako txikienak dira; Antilla Handien hego-ekialdera uharte-arkua eratzen dute, eta Puerto Ricotik Venezuelara arteko eremua hartzen dute.

Herrialde independente hauetako parte dira: Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Dominika, Grenada, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia eta Trinidad eta Tobago. Antilla Txikietako irlaren baten jabetza beste herrialde hauek dute: Ameriketako Estatu Batuak, Frantziak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Venezuelak.

Uharte hauek dira Antilla Txikietako nagusiak: Trinidad, 4.768 km²; Martinika, 1.101 km²; Margarita, 1.072 km²; Basse-Terre, 848 km²; Dominika, 749 km²; Cozumel, 647 km²; Santa Luzia, 622 km²; eta Grande-Terre, 588 km².

Uharte bolkanikoak dira; gehienak Karibe itsasoko ekialdera daude, Ozeano Atlantikoak duen mendebaldeko mugan. Hain zuzen ere, Antilla Txikietako irla batzuk Ipar Ozeano Atlantikoko hego-ekialdeko eremuan daude, Hego Amerikako gaineko aldean. Irla batzuk subdukzioz sortu ziren.

Irletan hizkuntza hauek egiten dira: ingelesa, frantsesa, gaztelania, papiamentoa eta nederlandera.

Antillak

Antillak Karibe itsasoko uhartedi bat da, 3.500 km luze den zirkulu arkua osatzen duena. Kubatik Arubara bitartean dauden uharteak dira, Hego Amerikaren iparraldean, Erdialdeko Amerikaren ipar-ekialdean eta Ipar Amerikaren hego-ekialdean kokatuak. 35 milioi biztanle dituzte, 230.000 km² luze-zabaleko eremuan.

Basseterre

Artikulu hau Saint Kitts eta Nevisko hiriburuari buruzkoa da; Guadalupeko hiriburuari buruzkoa ikusteko Basse-Terre.Basseterre Saint Kitts eta Nevisko hiriburu eta hiri handiena da. Saint Kitts uhartearen hego-mendebaldeko itsasertzean dago, Saint George Basseterre parrokian. Karibe ekialdeko hiri zaharrenetako bat da, eta Antilla Txikietako industria eta finantza gune nagusietakoa. 2001ean 11.900 biztanle zituen

Bermuda

Bermuda (ingelesez Bermuda) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Bermuda geografikoki Ipar Amerikako uhartedia da, Ozeano Atlantikoan.

Charlestown

Charlestown Karibe itsasoko Nevisko hiriburua da. Mendebaldeko kostaldean dago, Pinney's Beacheko hegoaldeko muturretik hurbil.

Uharteko bost parish edo parrokietatik Saint Paul Charlestown izenekoan dago; parrokiarik txikiena da eta bere lur eremua ere oso estua denez, neurri handi batean hiriburuarekin bat egiten duela esan daiteke.

Ekialdeko Karibeko dolar

Artikulu hau Ekialdeko Karibeko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».

Ekialdeko Karibeko dolarra (ingelesez: Eastern Caribbean dollar), Aingiran, Antigua eta Barbudan, Dominikan, Grenadan, Montserraten, Saint Kitts eta Nevisen, Saint Vincent eta Grenadinetan eta Santa Luzian zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea XCD da eta bere sinboloa $ edo EC$, dolar eta peso izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Ekialdeko Karibeko dolar banako baten ehunena zentimo deitzen da eta dolar bakoitza 100 zentimoz osatuta dago.

Georges urakana

Georges urakana Ozeano Atlantikoko zikloi tropikala izan zen, 1998ko bortitzenetan bigarrena. Urte horretako irailean Karibea eta Mexikoko golkoa zeharkatu zituen, kalte handiak eraginez. Cabo Verde motakoa zen, eta 4. mailara iritsi zen Saffir–Simpson eskalan. 602 lagun hil zituen, gehienak Hispaniola uhartean, eta 9.720 milioi dolarreko kalteak eragin zituen, Saint Kitts eta Nevis, Puerto Rico eta Hispaniolan batez ere.

Haizebeko uharteak

Haizebeko uharteak Antilla Txikietako uhartedi bat da, Venezuelako iparraldearen parean dagoena. La Blanquilla eta Los Hermanos, Los Testigos, Margarita, La Tortuga, La Orchila, Los Roques, Las Aves, Bonaire, Curaçao eta Aruba uharteek osatzen dute.

Ingelesen arabera, Haizebeheko uharteak (Leeward Islands) Birjina uharteen ekialdetik Dominikar Errepublikaren iparralderaino iristen diren uharteak dira: Saba, San Eustakio, San Martin, Guadalupe, Deseada, Antigua, Aingira, Saint Kitts eta Nevis, eta Montserrat. Sumendi izandakoak dira uharte hauek, klima tropikala dute, eta lehorteak izaten dira askotan.

Holandarren Antillak

Holandarren Antillak bost uhartek osatutako uharte-taldea da, Karibe itsasoan eta Antilletako artxipelagoan kokatua. Bost uharteok Europar Batasunaren itsasoz haraindiko lurraldeak dira.

Karibea (eskualdea)

Karibea Karibe itsasoaren inguruko lurraldeak dira. Horrenbestez, Amerikako eskualde bat da. Batzuetan, Latin Amerikarekin batera eskualde handiago batean biltzen da: Latin Amerika eta Karibea.

Martinika

Martinika (frantsesez Martinique) Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM), eskualde eta Karibe itsasoko uhartea da, Antilla Txikietan dagoena.

Prefektura Fort-de-France hiriburuan dago.

1.128 km2 ditu eta 398.000 biztanle.

Nevis Peak

Nevis Peak (985 m) Karibe itsasoko Nevis uharteko mendirik altuena da. Uharte bolkaniko honetako erdialdean dago eta bere orografiaren elementu nagusia da.

Sumendi bat da. Historiaurretik ez zaio erupziorik ezagutzen baina halakorik gerta liteke: fumarola eta ur termalak daude kostaldean eta horrek maila baxuko aktibitate bulkanologikoa adierazten du.

Panafrikar kolore

Panafrikar koloreak panafrikanismoaren ikur bat dira. Gorria, berdea eta horia edo beltza dira. Bandera askotan agertzen dira, Afrikakoetan zein amerika eta europakoetan. Amerikako banderetan (Guyana Frantsesa, Saint Vincent eta Grenadinak, Dominika, Grenada, Guyana, Jamaika, Surinam) esklabu askok, Afrikara itzuli ezinik, herrialde horiek euren aberri berri bihurtu zituztelako agertzen dira.

Gorriak esklabutza, kolonizazioa eta independentziaren aldeko gerren ondorioz hil zirenen odola irudikatzen du, beltzak Afrikako azal beltzeko pertsonak, horiak Afrikako aberastasun minerala, eta berdeak basoak eta aberastasun naturala.

Saint Barthélemy

Saint Barthélemy —Saint Barts, Saint Barths, Saint Barth eta St-Barth izenez ere ezaguna— Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Karibe itsasoan kokatua. Historikoki, Suediaren kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an lortu zuen gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa, Guadalupetik bananduta.

Saint Kitts

Saint Kitts Ameriketako Antilla Txikietako uharte bat da. Saint Kitts eta Nevisko uharte honetan 35.000 lagun bizi dira, gehienak afroamerikarrak.

Saint Kitts eta Nevis 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan

Saint Kitts eta Nevis 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 205 herrialdetako bat izan zen.

Saint Kitts eta Nevisko ekonomia

Saint Kitts eta Nevisko ekonomia azukre eta turismoa oinarritzen da gehienbat. Mende bat baino gehiagoz, azukrea izan da herrialdearen esportazio nagusia baina ekoizpen kostuen igoerak, munduko merkatu prezio txikiek eta harenganako mendekotasuna murrizteko gobernuaren esfortzuek nekazaritzako sektorearen dibertsifikazio gorakor batera eraman dute.

2005eko azken zatian, gobernuak azukre konpainia publikoa ixtea erabaki zuen galerak izan eta herrialdearen defizit fiskalaren erantzule esanguratsua zelako. Azukrea oraindik ere nekazaritza sektorea menperatzen duen bitartean, turismoa, esportaziora bideratutako fabrikazioa eta offshore bankuak garatzen ari dira eta herrialdearen ekonomian gero eta pisu gehiago daukate.

Turismoaren igoera moneta atzerritarren hazkundearen erantzule nagusia bilakatu da Saint Kitts eta Nevisen. Herrialdeak arroparen industria arrakastatsu bat ere garatu du eta Karibeko muntaketa elektronikoen industria handienetako bat dauka.

1990eko hamarkadan zehar, Saint Kitts eta Neviseko BPGa %5,5eko hazkundea eduki zuen urtero baina hazkunde indartsu hau 1998 eta 1999an gertatutako urakanek eten zuten. Urakanen osteko berreraiketak ekonomia berrabiarazi zuen BPGaren %6.2ko hazkundearekin 2000. urtean. 2001 urtea nahiko ondo hasi zen nahiz eta urakanen osteko eraikuntzaren booma amaitua zen eta igoera mantxotzen zijoan 2000ko ratioaren aldean.

Irailaren 11ren ostean baina, turisten bisitak supituki jaitsi ziren eta ekonomikoki erlazionaturik zeuden sektoreen aktibitateek (errepideen eraiketak edo txikizkako salmentek kasu) behera egin zuten turismoarekin batera. Horregatik, BPGaren igoera nabarmen murriztu zen 2001 eta 2002an.

Jarduera ekonomikoa berreskuratu egin da 2003tik, batez ere turismoaren igoera indartsu batengatik. Bere zor publikoaren maila altua dela eta, herrialdeak zerga politika zuhur bat behar du igoera ekonomiko iraunkor bat ziurtatzeko.

Commonwealtheko estatu kideak
Commonwealth of Nations
Antigua eta BarbudaAustraliaBahamakBangladeshBarbadosBelizeBotswanaBruneiDominikaErresuma BatuaFiji (baliogabetua)GhanaGrenadaGuyanaIndiaJamaikaKamerunKanadaKenyaKiribatiLesothoMalawiMalaysiaMaltaMaurizioMozambikeNamibiaNauruNigeriaPakistanPapua Ginea BerriaRuanda • Saint Kitts eta Nevis • Santa LuziaSaint Vincent eta GrenadinakSamoaSeychelleakSierra LeonaSingapurSalomon UharteakHegoafrikaSri LankaSwazilandiaTanzaniaTongaTrinidad eta TobagoTuvaluUgandaVanuatuZambiaZeelanda BerriaZipre

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.