Saint Barthélemy

Saint BarthélemySaint Barts, Saint Barths, Saint Barth eta St-Barth izenez ere ezaguna— Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Karibe itsasoan kokatua. Historikoki, Suediaren kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an lortu zuen gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa, Guadalupetik bananduta.

Saint Barthélemyko kolektibitatea
Collectivité de Saint-Barthélemy
Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitatea
bandera armarria
Bandera Armarria
Herrialdearen kokapena
PrefekturaGustavia
Gobernua
 -  Presidentea Bruno Magras
 -  Prefeta
Geografia
 -  Guztira 361 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2014) 9.035 bizt.
 -  Dentsitatea 25 bizt./km2
Webgunea
Kontseilu Orokorra

Historia

Saint Barthélemyn karibeak bizi ziren. Haiek Ouanalao deitu zioten uharteari. Uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen, eta bere anaiaren izena jarri zion.

Frantziako kapitain Lonvilliers de Poincyk uhartearen jabetza aldarrikatu zuen 1648an. Frantziak 1784an Suediari saldu zion, eta horrek birsaldu zion Frantziari 1878an. 2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik banantzea bozkatu zuten, eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa lortu zuten.

Geografia

Saint Barts
NASAk uharteari satelitetik egindako argazkia.

Saint Barthélemy Puerto Ricotik 250 kilometro ekialderantz dago, Saint Martin, Saba eta Angila uharteetatik gertu.

Gustaviak, uhartearen hiriburuak, Gustavo III.a Suediakoaren izena hartu zuen, baina uharteko kokagune zaharrena Lorient herrixka da.

Demografia

2007ko erroldan, Saint Barthélemyk 8.450 biztanle zituen, gehienak kaukasoarrak.

Uharteko biztanleak kreolez eta frantsesez mintzo dira, baina turismo arloan ingelesa erabiltzen da.

Biztanle kopuruaren bilakaera
1766 1785 1812 1885 1961 1967 1974 1982 1990 1999 2007
327 950 5.482 2.600 2.176 2.351 2.491 3.059 5.038 6.852 8.450
Frantziar eta suediar erroldetan jasotakoari jarraituz.

Politika

Saint Barthelemy-CIA WFB Map
Saint Barthélemyko mapa

Administratiboki, Saint Barthélemyko uharte osoa Frantziako komuna bat zen, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate bihurtu zen.

Ekonomia

Saint Barthélemyn erabiltzen den txanpona euroa da. Uhartearen BPGa, per capita, 26.000 euro da, hots, Metropolitar Frantziarena baino % 10 gehiago.

Kanpo loturak

17° 54′ N, 62° 50′ W / 17.900°N,62.833°W

Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Melrand

Melrand (bretainieraz Mêlrant) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri bat da.

Montigny-Saint-Barthélemy

Montigny-Saint-Barthélemy Frantziako udalerria da, Côte-d'Or departamenduan dagoena, Borgoina-Franche-Comté eskualdean. 2013an 86 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-Grozon

Saint-Barthélemy-Grozon Frantziako udalerri bat da Ardeche departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 541 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-Lestra

Saint-Barthélemy-Lestra Frantziako udalerri bat da, Loire departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 682 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-d'Agenais

Saint-Barthélemy-d'Agenais (frantsesez eta ofizialki: Saint-Barthélemy-d'Agenais) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Lot-et-Garona departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an 503 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-d'Anjou

Saint-Barthélemy-d'Anjou Frantziako udalerria da, Maine-et-Loire departamenduan dagoena, Pays de la Loire eskualdean. 2013an 9.003 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-de-Bussière

Saint-Barthélemy-de-Bussière (frantsesez eta ofizialki: Saint-Barthélemy-de-Bussière) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Dordoina departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an 234 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-de-Séchilienne

Saint-Barthélemy-de-Séchilienne Frantziako udalerri bat da, Isère departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 454 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-de-Vals

Saint-Barthélemy-de-Vals (frantsesez eta ofizialki: Saint-Barthélemy-de-Vals) Frantziako udalerri bat da,Drôme departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 1927 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-le-Meil

Saint-Barthélemy-le-Meil Frantziako udalerri bat da Ardeche departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 203 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy-le-Plain

Saint-Barthélemy-le-Plain Frantziako udalerri bat da Ardeche departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 849 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy (Haute-Saône)

Saint-Barthélemy Frantziako udalerria da, Haute-Saône departamenduan dagoena, Franche-Comté eskualdean. 2013an 1.110 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy (Isère)

Saint-Barthélemy Frantziako udalerri bat da, Isère departamenduan dagoena, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 2013an 932 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy (Landak)

Saint-Barthélemy (frantsesez eta ofizialki: Saint-Barthélemy) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Landak departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an 402 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy (Manche)

Saint-Barthélemy Frantziako udalerria da, Manche departamenduan dagoena, Normandia eskualdean. 2013an 354 biztanle zituen.

Saint-Barthélemy (Morbihan)

Saint-Barthélemy (Morbihan) (bretainieraz Bartelame) Morbihan departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da.

Saint-Barthélemy (Seine-et-Marne)

Saint-Barthélemy Frantziako udalerria da, Seine-et-Marne departamenduan dagoena, Île-de-France eskualdean. 2013an 341 biztanle zituen.

Sent Bertomiu de Belagarda

Sent Bertomiu de Belagarda (okzitanieraz Sent Bertomiu de Belagarda, frantsesez eta ofizialki: Saint-Barthélemy-de-Bellegarde) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Dordoina departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an 517 biztanle zituen.

Villers-Saint-Barthélemy

Villers-Saint-Barthélemy Frantziako udalerria da, Oise departamenduan dagoena, Hauts-de-France eskualdean. 2013an 465 biztanle zituen.

Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeak Frantzia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.