Ryukyu uharteak

Ryukyu uharteak[1] (japonieraz: 琉球諸島 Ryūkyū-shotō) edo Nansei uharteak (japonieraz: 南西諸島 Nansei-shotō, "Hego-mendebaldeko Uharteak") , Japoniako uhartedirik hegoaldekoena da, gutxi gora-behera 4700 kilometro karratuko hedadura duena, ryukyuera hitz egiten den tokia dena eta, antzina, Ryukyuko erresumaren zati zena. Uhartedi hau, Txinak aldarrikatu du Lu-Chu izenarekin. Uharteak, Ekialdeko Txinako Itsasoa eta Ozeano Barearen artean daude.

Okinawa da uhartedi honetako uharterik garrantzitsuena.

Location of the Ryukyu Islands
Ryukyu uhartearen kokapena

Historia

Uhartediaren zatirik handiena, Yonagunitik hego-mendebaldean Amami Oshimaraino iparraldean hartzen zuen Ryukyuko erresuma independente bat existitu zen. XVII. mendean, txinatar enperadorearen erresuma zergari estatusa lortu zuen (enperadorea, teorikoki behintzat, bere laguntzan joan behar zuena hala behar izanez gero). 1609an, Satsumatik, Kyushun abiatu zen espedizio batek, erresuma harrapatu zuen. Horren ondoren, Ryukyuko erregeak, Japoniako Enperadorearen zergari izatera ere pasa ziren.

1879an, Japoniako Meiji gobernuak, uharteen eranstea iragarri zuen. Txinak horren aurka egin zuen, eta, beraz, garai hartan AEBetako presidentea zen Ulysses S. Grant, bi aldeen artean bitartekari lana egiteko deitua izan zen, azkenik, Japoniaren alde eginez.

1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, uhartedia AEBek administratu zuten. Amami taldeko uharteak, Japoniari 1953an itzuli zizkioten, eta Kagoshima prefekturako zati dira. Uhartediko gainontzeko uharteak, Okinawa izan ezik, 1967an itzuliak izan ziren. Okinawa, ez zen 1972rarte itzuli.

Erreferentziak

  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
Ekialdeko Txinako itsasoa

Ekialdeko Txinako itsasoa (txinera tradizionalez: 東中國海, txinera sinplifikatuz: 东中国海, pinyinez: Dōnghâi, “Ekialdeko Itsasoa”; koreeraz: 동중국해 edo 東中國海; japonieraz: 東シナ海 edo ひがしシナかい) Ozeano Barearen mendebaldeko adarra da, Txina, Japonia, Hego Korea eta Taiwanek inguraturik dagoena. 1.249.000 kilometro koadroko eremua du.

Japonia

Japonia (japonieraz: 日本, Nippon edo Nihon) Ekialdeko Asiako uharte estatua da. Ozeano Barean kokatutako uhartedia da, 3.400 uhartez osatua, Errusiako Sakhalin uhartetik Taiwaneraino luzatzen dena. Iparraldean Okhotskeko itsasoa dauka, ekialdean Ozeano Barea, hego-mendebaldean Ekialdeko Txinako itsasoa eta mendebaldean Japoniako itsasoa. Lau uharte nagusi bereizten dira, iparraldetik hegoaldera: Hokkaido, Honshu edo Hondo, Shikoku eta Kyushu. Uharte menditsuak dira, sumendi jatorrikoak. Mendirik handiena Fuji da.

377.835 km²ko eremua du eta 2010ean 128.057.352 biztanle zituen. Munduko hirugarren potentzia ekonomikoa da eta estatu industrializatuenetakoa. Hiriburua Tokio da, munduko metropoli populatuena, 35 milioi biztanlerekin.

Japoniako geografia

Japoniako geografiak garrantzi handia izan du estatuaren historian zehar, Japonia uhartedi bat baita, Asia ekialdeko kosta parean dagoena. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, baina askoz ere txikiagoak. Adibidez Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishima uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (nahiz eta hauek Errusia izan 1945tik).

Estatuaren %70-80 inguru basoz estalia, menditsua eta nekazaritza, industria eta bizitegiak ezartzeko desegokia da. Egoera hau geografia malkartsuagatik eta klima zakarrarengatik da, baita ere lurrikarek, lur bigunak eta euri ugariak sortutako luizi arriskuarengatik. Horregatik biztanleriaren dentsitatea hiriguneetan oso handia da, batez ere kostaldean kokatuak.

Japoniaren banaketa administratiboa

Japoniaren banaketa administratiboa 47 prefektura edo departamenduz osatua dago, lau motakoak:

Metropoli prefektura 1 (都, to, "hiriburu"): Tokioko prefektura (東京都)

Uharte prefektura erraldoi 1 (道, dō, "bide", uhartea berandu populatu baitzen): Hokkaidō (北海道).

2 hiri prefektura (府, fu): Ōsaka (大阪府) eta Kyōto (京都府).

43 landa prefektura (県, ken): beste guztiak.Denak batera izendatzeko todōfuken (都道府県) hitz elkartu laukoitza erabiltzen da.

Uhartediak 20.000 uhartetik gora dituenez, hauek prefektura bati lotzen dira, nahiz eta bien arteko distantzia oso handiak izan (600km arte).

Bestela, ofizialak izan ez arren tradizio handia du eskualdeetan egindako banaketak, 8 erregio daudelarik.

Okinawa Plaka

Okinawa Plaka plaka tektoniko bat da. Bere hedadura 0,00802 estereorradianekoa da. Eurasiar Plakarekin lotua dago.

Asia hegoekialdean dago. Ekialdeko Txinako Itsasoaren hegoekialdea, Ryukyu uharteak eta Kyushu uhartearen hegoaldeko muturra hartzen ditu.

Okinawa Plakak, Yangtze Plaka, Filipinetako Plaka eta Amuriar Plaka ditu mugakide.

Beste plakekin dituen mugak, Ryukyuko fosak eratzen ditu, Okinawa uhartediaren ekialdeko kostaldean.

Okinawa Plaka, milioi bat urteko, 2,8530ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 48º 35' ipar latitudean eta 142º 42' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.

Bere izena, Okinawa uhartediagatik jasotzen du.

Okinawako gudua

Okinawako gudua, kode izenez Iceberg Operazioa (ingelesez Battle of Okinawa, japonieraz 沖縄戦, Okinawa-sen eta okinaweraz 沖縄戦 Uchinaa ikusa), Bigarren Mundu Gerran zehar eta Pazifikoko Gerran jazotako gudu bat izan zen. 1945eko apirilaren 1etik ekainaren 22ra Ryukyu uhartediko Okinawa uhartean gauzatu zen, bertan AEBen eta Aliatuaen gudarosteak eta Japoniaren gudarosteak borrokatu ziren.

Pazifiko Gerran jazotako gudu latz eta ankerrenetako bat izan zen, denera Japoniatik 550 kilometro eskasera dagoen uhartean 82 egunez borrokatu ziren, laztasun hori adierazteko ingelesez "typhoon of steel" ("altzairuzko tifoia") eta japonieraz "tetsu no bōfū" ("altzairuzko haize bortitza") ezizenak jaso zituen, guda honetan japoniarrek kamikazeen erasoez baliatu eta aliatuek lehorreratzeko ontziteria eta eraso ibilgailu astun kopuru erraldoia erabili baizuten.

Osmanthus heterophyllus

Osmanthus heterophyllus Oleaceae familiako zuhaixka hosto-iraunkorra da, jatorriz Asia Ekialdekoa, gorostiaren antza duena. Batez ere aurkitzen da Japonia erdi eta hegoaldean (Honshū, Kyūshū, Shikoku eta Ryukyu uharteak) eta Taiwanen.

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna Ozeano Barearen arroko eremu luze bat da, lurrikaren eta sumendi erupzioen kopuru handia duena. 40.000 kilometro luze da, eta ferra baten itxura du. Ia erabat bata bestearen segidan dauden hainbat ozeano fosa, arku bolkaniko eta eraztun bolkanikori elkartua dago, bai eta plaka tektonikoen mugimenduei ere. Ozeano Bareko Suzko Eraztunak 452 sumendi ditu, eta han daude munduko sumendi aktibo nahiz lokartuen % 75.Txile, Argentina, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia, Panama, Costa Rica, Nikaragua, El Salvador, Honduras, Guatemala, Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada hartzen ditu. Behin Aleutiar uhartetara iritsita, Eurasia aldera jotzen du. Bertatik Japonia, Taiwan, Filipinak, Indonesia, Malaysia, Timor Orientala, Brunei, Singapur, Papua Ginea Berria, Salomon uhartea, Tonga, Samoa, Tuvalu eta Zelanda Berrira jaisten da.

Phan Bội Châu

Phan Bội Châu (Nghe An probintzia, Vietnam, 1867ko abenduaren 26a - Hue, Vietnam, 1940ko urriaren 29a) Vietnamgo idazle eta politikaria izan zen.

Ryukyuko Erresuma

Ryukyuko Erresuma (okinaweraz: 琉球國 Ruuchuu-kuku; japonieraz: 琉球王国 Ryūkyū Ōkoku; txinera klasikoz: Ljuw-gjuw kwok) Ryukyu uharteak XV eta XIX. mendeen artean gobernatu zuen erresuma independentea izan zen. Ryukyuko erregeek Okinawa uhartea bateratu eta Amami uharteak (egungo Kagoshima prefeturan) eta Sakishima uharteak (Taiwandik gertu) menderatu zituzten. Erresuma txikia izanda ere, bere garaian eskualdeko itsas-merkataritzan munta handia izan zuen, batez ere Malakako sultanerriarentzat.

Supersumendi

Supersumendia 8 magnitudeko erupzioa izan duen sumendi handi bat da. Magnitude hori da VEI eskalako handiena. Horrek esan nahi du erupzioaren jalkinen bolumena 1.000 kilometro kubotik gorakoa dela. Erupzio bortitz horiek urte askoan aldaraz ditzakete bai inguruko paisaia, bai mundu osoko klima. Supersumendi izena BBCko Horizon telesailak sortu zuen, erupzio mota hau deskribatzeko.

Sumendi bat sortzen da, barruan duen magma ganbara lurrazaletik irteten denean hutsune batez baliatuz. Hori gertatzean, bere inguruan, egitura berri bat sortzen da, itsura konikoa duena. Supersumendien kasuan, magma ganbara ohikoa baino askoz handiagoa da. Edozein unetan apurtu dezake lurrazala, eta kanpora atera energia kantitate handia askatuz modu oso bortitzean. Adituek diotenez, supersumendi hauen sorrera oso arraroa da (gutxi gorabehera, 100.000 urtez behin).

Supersumendi baten erupzioa baino lehen, badira zenbait sintoma: lurrikara indartsuak eta lurrazalaren deformazio azkarrak.Egitura berezi hauek plaka tektonikoen muga konbergente kokatzen dira nagusiki. Muga mota horretan, plaka bat bestearen azpian sartzen da. Plaken arteko puntu beroek ere sortzen dituzte supersumendiak.

Uharte arku

Uharte-arkuak plaken arteko muga konbergentetan, subdukzio azpiozeanikoa den inguruneetan bolkanez osatutako arku geometriadun gerriko luzeak dira, jarduera sismiko bortitzak erakusten dutenak.

Yakushima

Yakushima (japonieraz: 屋久島)

Ekialdeko Txinako itsasoan dagoen uhartea da, Ōsumi uhartedian dagoena. Bere ezaugarri naturalak zirela eta, UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an.

Japoniako eskualde eta prefekturak
Regions and Prefectures of Japan 2

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.