Robert Mugabe

Robert Gabriel Mugabe (Kutama, Hego Rhodesia, 1924ko otsailaren 21a - Singapur, 2019ko irailaren 6a)[1] zimbabwear politikari eta militarra izan zen, 37 urtez Zimbabwen agindu zuena. Gutxiengo zurien aginteari amaiera eman zion askapen mugimenduaren buruzagietako bat izan zen. 1980tik 1987ra lehen ministro izan zen, eta 1987tik aurrera, konstituzioaren erreforma baten ondoren, presidente. 2017an dimisioa eman behar izan zuen, Emmerson Mnangagwa presidenteordearen aldekoek estatu kolpea jo ondoren.[2]

Hil berritan askatzaile gisa aurkeztu zuten arren, azken urteetan haren aurkako ahotsak ugariak izan ziren. Zimbabweko Unibertsitateko politika irakasle John Makumberen arabera, haren legatua suntsituta geratu zen azken urteetako indarkeria eta agintean irauteko egindako esku hartzeen ondorioz: "Bere benetako kolorea erakutsi zuen. Hiltzailea zen. Bere aurkariak hil zituen".[1]

Robert Mugabe
Robert Mugabe May 2015 (cropped)
Bizitza
Izen osoa Robert Gabriel Mugabe
Herrialdea  Zimbabwe
Heriotza Singapur2019ko irailaren  6a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Sally Hayfron  (apirila 1961 -  1992-01-27)
Grace Mugabe  (1996-08-17 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Altuera 180 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Zimbabweko Afrikako Batasun Nazionala - Fronte Patriotikoa
Zimbabweko Afrikar Herriaren Batasuna
Signature of Robert Mugabe clear

Bizitza

Robert Mugabe 1924an jaio zen Kutaman, Harare hiriburutik gertu; aita zurgina zen eta amak katixima erakusten zien herrixkako haurrei. Irakasle izan zen, eta guztira sei titulu unibertsitario lortu zituen; zuzenbidekoa, esaterako. 36 urterekin eman zion hasiera bere ibilbide politikoari: Zimbabwek Erresuma Batutik independentzia lortzearen aldeko talde batzuetako militante izan zen.[3] 1964an espetxeratu zuten, epaiketarik gabe, orduko gobernuaren aurkako adierazpenak egiteagatik.[1]

Espetxean zela aukeratu zuten Zimbabweko Afrikako Batasun Nazionala (ZANU) mugimenduko buru. Hamar urteko kartzelaldia amaituta, Mozambikera egin zuen ihes, eta, handik, Rhodesiako Gobernuaren aurkako gerrilla erasoak bultzatu zituen, baina baita elkarrizketa prozesuak ere.[1] Zimbabweko Errepublika independenteari ateak ireki zizkioten Lancaster Houseko akordioen sinatzaileetako bat izan zen.[3] Horiek horrela, herrialdeak 1980an independentzia eskuratu eta hauteskundeak lehen aldiz egin zituztenerako, askatasunaren ikur bilakatua zen Mugabe, eta erraz iritsi zen lehen ministro kargura.[1]

Agintera heldu zenean, haren gobernuaren helburu nagusia adiskidetzea izan zela esan arren, 1992an Lurra Eskuratzeko Legea onartu zuen, zeinaren bidez lurjabe zurien esku zeuden eremuak desjabetu zituen. Lege berriaren helburua lur horiek herritarren artean banatzea bazen ere, herrialdeko ekonomiak gainbehera egin ahala, oposizioak egotzi zion presidenteari jabetzak haren gertukoen esku utzi izana. Horrez gain, desjabetzeek eragina izan zuten ekonomian eta, herrialde aberatsa izan arren, nazioartera jo behar izan zuten elikagaiak eskuratu ahal izateko; izan ere, lurjabe berriek ez zuten baliabiderik eskuratu berri zituzten eremuak ustiatzeko.[1]

2008ko hauteskundeak polemika eta odol isurtze handien artean egin ziren: Aldaketa Demokratikoaren Aldeko Mugimendua (MDC) oposizioko alderdiaren aldeko 200 lagunetik gora hil eta milaka torturatu zituzten. Hauteskundeen ondoren, Mugabek esan zuen "Jainkoak soilik" apartatu ahal zuela boteretik. Egoerak bultzatuta, bi alderdiek batasun gobernua eratu zuten, eta Mugabek MDCko buru Morgan Tsvangirairekin banatu zuen boterea.[3]

2017ko azaroan, Emmerson Mnangagwa presidenteordea eta Zimbabweko independentzia gerrako heroia kargugabetu zuen Mugabek. Handik astebetera, armadak haren aurkako estatu kolpea eman zuen. Horren ondoren, agintea utzi behar izan zuen. ZANU-PF alderdiko buruzagitza ere kendu zioten.[4][2]

Erreferentziak

  1. a b c d e f   Elizegi Egilegor, Arantxa Robert Mugabe hil da, Zimbabweko presidente ohia Berria egunkaria, 2019ko irailak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  2. a b   Mugabek utzi egin du presidente kargua Berria egunkaria, 2017ko azaroak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  3. a b c   Mutuberria Alkorta, Jon Soslaia. Robert Mugabe: 33 urtez boterean, iruzurraren susmopean Berria egunkaria, 2013ko uztailak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  4.   Alberdi, Iosu Militarrek Zimbabwe hartu dute, eta Mugabe presidentea atxilotu Berria egunkaria, 2017ko azaroak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
1924

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

Abel Muzorewa

Abel Tendekayi Muzorewa (Umtali, Hego Rhodesia, 1925eko apirilaren 14a - Harare, 2010eko apirilaren 8a) Zimbabweko apezpiku metodista eta politikaria izan zen.

1971n, Afrikar Batasuneko Biltzar Nazionala sortu zuen, biolentziarik gabeko metodoak bultzatu zituen mugimendu nazionalista. Hasierako Hitzarmen bat lortu zuen Ian Smithen gobernu zuriarekin. 1978an, Gobernuko Biltzar Betearazlean sartu zen, eta, Smithek jasan zituen presioen ondoren, Muzorewa Lehen Ministro izendatu zuten. Gobernu hori 1980an amaitu zen, Britainia Handiak kontrolatutako hauteskunde batzuetan, eta Zimbabwek burujabetasun politikoa lortu zuen. Muzorewa atxilotu egin zuten, 1983tik 1984ra bitartean jarduera iraultzaileetan parte hartzeagatik. 1990eko hamarraldian, alderdiko talde kontserbadoreko buruzagi izan zen Edgar Tekerekin batera. 1996ko hauteskundeetan, hautagai aurkeztu zen, baina hauteskundeak bertan behera uztea erabaki zuen gero.

Blaise Compaoré

Blaise Compaoré (Ziniaré, Volta Garaia, 1951ko otsailaren 3a ) 1987tik 2014ra Burkina Fasoko presidentea izan zen.

Berak fundatu zuen gaur egun agintean dagoen Congrès pour la Démocratie et le Progrès - CDP alderdia. 1987an boterea eskuratu zuen estatu-kolpe baten bidez. Thomas Sankara aurreko presidentearen hilketan inplikaturik egotea leporatzen zaio. Oposizioak boikoteatutako 1991ko hauteskunde presidentzialak irabazi zituen. 1998, 2005 eta 2010ean berriz hautatua izan zen. Oposizioak hauteskundeetako iruzurra salatu zuen.

Canaan Banana

Canaan Sodindo Banana (Essexvale, Hego Rhodesia, 1936ko martxoaren 5a – Londres, 2003ko azaroaren 10a) Zimbabweko lehen presidentea izan zen 1980tik 1987ra.

Emmerson Mnangagwa

Emmerson Mnangagwa (Shabani, Hego Rhodesia, 1942ko irailaren 15a) Zimbabweko presidentea da 2017tik.

Jatorri shonako eta ZANU-PFko kidea da. 2017ko azaroan estatu-kolpe batez Robert Mugabe aurkitu zuen. 2018ko presidentearen hauteskundeak irabazi zituen.

Idriss Déby

Idriss Déby Itno jenerala (arabieraz: إدريس ديبي‎, Idrīs Daybī Itnū; 1952ko ekainaren 18a) Txadar politikaria da, Txadeko presidentea izan dena 1990az geroztik. Era berean, Aberriko Mugimendu Salbatzailearen burua da. Déby Zaghawa etnia taldeko Bidyat klanekoa da. Hissène Habré presidentearen aurkako matxinada baten buruan hartu zuen boterea 1990eko abenduan eta, ondorioz, bere erregimenaren aurkako hainbat matxinadetatik bizirik atera da. 1996 eta 2001ean hauteskundeak irabazi zituen, eta aginte mugak ezabatu ostean, 2006an, 2011n eta 2016an irabazi zuen. "Itno" gehitu zion bere izenari 2006ko urtarrilean. Muammar al Kadafiren Munduko Iraultza Zentroko graduatua da.

Irailaren 6

Irailaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita bederatzigarren eguna da, 250.a bisurteetan. 116 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Kongoko Bigarren Gerra

Kongoko Bigarren Gerra, Afrikako Mundu Gerra edo Afrikako Gerrate Handia 1998ko abuztuan hasi zen Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC eta lehenago Zaire izena zuena), eta ofizialki 2003ko uztailean amaitu zen, behin-behineko gobernua boterera iritsi zenean. Hala ere, gaur egun ere herrialdean eta inguruetan (Uganda, Ruanda, Burundi, Namibia, Zimbabwe, Angola eta Txad) indarkeriak segitzen du, eta gauzak horrela Afrikako historia modernoaren gerraterik handien bihurtu da, zuzenean zortzi herrialde eta 25 talde armatu barne hartuz eta 2008 arte 5.4 milioi pertsonaren heriotza eraginez, batik bat gaixotasunek eta goseteak jota, Bigarren Mundu Gerraren ondoren liskar hilgarrien bilakaturik. Halaber, milioika pertsona errefuxiatu izan dira inguruko herrialdeetan.

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua

Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua (LGHM) edo Lerrokatu Gabeko Herrialdeak (ingelesez: Non-Aligned Movement, NAM) estatuek osatutako nazioarteko erakunde bat da, inolako potentzia mundialaren alde edo aurka daudela aldarrikatzen dutenak. Mugimendua Egiptoko presidente Gamal Abdul Nasserrek, Indiako lehen ministro Jawaharlal Nehruk eta Jugoslaviako presidente Josip Broz Titok sortu zuten Belgraden 1961ean. 2009an 118 kide zituen eta 17 begirale estatu. Erakundearen xedea 1979ko Habanako adierazpenean ezarri zen: lerrokatu gabeko nazioen independentzia, burujabetza, lurralde osotasuna eta segurtasuna ziurtatzea, batez ere inperialismo, kolonialismo, neo-kolonialismo, arrazakeria eta atzerritar eraso mota guztien aurka. Nazio Batuen Erakundeko estatuen bi herenak dira gutxi gorabehera eta munduko biztanleriaren %55 batzen dute.

Lerrokatu Gabeko Mugimenduak mundu mailako hainbat estatu garrantzitsu batzen ditu barnean, hala nola, India, Aljeria, Egipto, Indonesia, Pakistan, Kuba, Hegoafrika, Iran, Malaysia eta antzinako Jugoslavia. Txina kide izan da aldi batez. Brasil ez da inoiz kide izan, baina xede gehienekin bat dator eta erregulartasunez begiraleak bidaltzen ditu goi bileretara.

Mohamed Ould Abdel Aziz

Mohamed Ould Abdel Aziz (arabieraz: محمد ولد عبد العزيز‎, Muḥammad Wald 'Abd al-'Azīz; 1956ko abenduaren 20an jaio zen) Mauritaniako presidentea izan zen, 2009. urteaz geroztik 2019ra. Karrera soldadua eta goi-mailako ofiziala izan zen. 2005eko abuztuaren 5ean, Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya presidentea kargutik kendu zuen estatu-kolpeko buruzagia izan zen, eta 2008ko abuztuan, Sidi Ould Cheikh Abdallahi presidentea bere postutik kendu zuen beste kolpe bat zuzendu zuen. 2008ko kolpearen ostean, Abdel Aziz Estatuko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izatera iritsi zen hauteskunde berrietara bideratutako trantsizio politiko gisa deskribatzen denaren parte izanik. 2009ko apirilean, postu horretatik dimisioa eman zuen 2009ko uztaileko hauteskunde presidentetzarako hautagai izateko. 2009ko abuztuaren 5ean zin egin zuen.

Abdel Aziz Afrikako Batasuneko presidentea ere izan zen 2014tik 2015era arte.

Mugabe and the White African

Mugabe eta Afrikar Zuriak, Lucy Bailey eta Andrew Thompsonek zuzenduriko dokumentala da. Filmean, Chegutuko baserri batean bizi den familia Zimbabwetar zuri baten bizitza kontatzen du, Zimbabweko gobernua bertako lurraldeak birbanatzen ari den unean.

Filmak Mike Campbell eta bere suhia den Ben Freeth aurkezten ditu Robert Mugabe eta bere gobernuaren aurka egindako auzian. Filma Erresuma Batuan aurkeztu zen 2009ko urriaren 21ean London Film Festivalean.

Otsailaren 21

Otsailaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamabigarren eguna da. 313 egun falta dira urtea amaitzeko, 314 egun bisurteetan.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Paul Biya

Paul Biya (Mvomeka'a 1933ko otsailaren 13) Kamerungo bigarren presidentea da 1982tik.

Kamerungo hegoan jaio zen. Kamerunen eta Frantzian ikasketeak egin ondoren Ahmadou Ahidjoren presidentearen agindupean aritu zen. 1975eko ekainaren 30an Kamerungo lehen ministroa izan zen. 1982ko azaroaren 4ko Ahidjoren dimisioaren ondoren presidentetza hartu zuen. Harrezkero hauteskundeetan berrautatu da, haietako asko oposiziorik gabe.

Zimbabwe

Zimbabwe, Afrikako hegoaldeko estatua, itsasbazterrik gabekoa. Afrikar Batasuneko (AB) eta NBEko kidea da.

Hiriburua Harare da. Ingelesa hizkuntza ofizial bakarra da, baina shona hizkuntza eta ndebelera dira hizkuntza nagusiak, eta lehenengoa herrialdeko mintzatuena da.

Zimbaweko Batasun Nazional Afrikarra

Zimbaweko Batasun Nazional Afrikarra (ingelesez: Zimbabwe African National Union edo ZANU bezala ere ezaguna, ingelesezko bere lehengo hitzekin) erakunde politiko bat izan zen. ZAPUko (Zinbaweko Pertsonen Batasun Nazionala) kideek sortu zuten 1963an, helburua Rhodesiako (gaur egungo Zinbawe) gobernu zuri arrazista herriko biztanle guztien eskubide berdintasuna onartzera behartzera zen. Demokraziaranzko trantsizioa negoziatu zuen. 1980ko hauteskundeetan garaile atera zen eta Robert Mugabe lehendakaritza lortu zuen.

Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusiak
Afrikako Batasunaren aldeko Erakundeko eta Afrikako Batasuneko presidenteak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.