Robert Frank

Robert Frank (Zurich, Suitza, 1924ko azaroaren 9a - Inverness, Nova Scotia, 2019ko irailaren 9a) jatorri suitzarreko argazkilari eta zinema-zuzendari estatubatuarra izan zen.

Robert Frank
Bizitza
Jaiotza Zürich1924ko azaroaren  9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Suitza
Talde etnikoa judua
Familia
Ezkontidea(k) Mary Frank  (1950 -  1969)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, argazkilaria, argazki-zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa
Lantokia(k) New York
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
IMDb nm0291071

Biografia

Argazkilaritza-ikasketak egin zituen bere jaioterrian, eta industriako argazkilari gisa lan egin zuen. 1947an, Estatu Batuetara emigratu zuen, eta New Yorken hasi zen lanean, publizitate- eta moda-argazkilari gisa. 1948an, bere lehenengo bidaia profesionala egin zuen.

1955ean Guggehnheim beka eman zioten, eta horrekin bi urteko bidaia ordaindu zuen Estatu Batuetan zehar. Bidaia hartako argazkiak Frantzian argitaratu ziren lehen aldiz, Les Americains titulupean, eta Estatu Batuetan gero, 1959an: The Americans. Bere argazkietako ikuspegi ironikoak zalantzan jarri zuen hain zabalduta zegoen amerikar ideala. Estatu Batuetako argazkilarien esanetan, inguruari begiratzeko modua aldatu zien liburuak. Argazki gehienak irudi tristeak ziren, eta eguneroko bizimoduaren asperraldia, tristura eta etsipena erakusten zuten. Estatu Batuetako kritikari askok arbuiatu zuten bere zintzotasunagatik eta ikuskera ilunagatik. Lan hark 35 milimetroko kameraren erabilera zabaltzen lagundu zuen, une jakina ez ezik gauzak ere erretratatzeko lan-tresna gisa erabiltzeko.

1960ko hamarraldian, Frankek zineman lan egin zuen, eta baita zinema-irakasle gisa ere. Haren film ezagunena, Pull My Daisy (1958), Jack Kerouac idazle estatubatuarraren obran oinarrituta dago.

1996 urtean, Hasselblad argazkilaritza-saria irabazi zuen.

1924

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

Azaroaren 9

Azaroaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamairugarren eguna da, 314.a bisurteetan. 52 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Beat belaunaldia

Beat Belaunaldia (ingelesez: Beat Generation) kontzeptua XX. mendeko 50 urtetako Ameriketako Estatu Batuetako idazle talde bat sailkatzeko erabili izan da. Taldea izan ezik kultura fenomeno bat ere izan zen.

Christopher Walken

Christopher Walken, jaiotzez izenez Ronald Walken (Queens, New York, 1943ko martxoaren 31) estatubatuar antzerki eta zinemako aktore bat da. Berak antzeztutako filma ospetsuenen artean Joe Dirt, Annie Hall, The Deer Hunter, The Prophecy trilogia, The Dogs of War, Sleepy Hollow, Brainstorm, The Dead Zone, A View to a Kill, The Milagro Beanfield War, At Close Range, King of New York, True Romance, Catch Me If You Can, Pulp Fiction, Wedding Crashers, The Rundown, Click, eta Hairspray daude.

General Hospital

General Hospital estatubatuar telesaila da. 1963ko apirilaren 1etik aurrera ABC katean aireratzen dute eta herrialdeko telesailik luzeena da.

Irailaren 9

Irailaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamabigarren eguna da, 253.a bisurteetan. 113 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Joe Strummer

John Graham Mellor (Ankara, Turkia, 1952ko abuztuaren 21 – Broomfield, Somerset, 2002ko abenduaren 22a), musikaren munduan Joe Strummer deitua, musikari, abeslari eta aktore ingelesa izan zen, The Clash talde punkaren sortzaile, musikagile, gitarrista eta abeslaria. The Vultures, The 101'ers eta The Mescaleros taldeetan ere jardun zuen.

Lillian Bassman

Lillian Bassman (Brooklyn, New York, 1917ko ekainaren 15a – Manhattan, New York, 2012ko otsailaren 13a) estatubatuar argazkilari eta margolaria izan zen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.