Quebec

Quebec[1] (frantsesez Québec) Kanadako hamar probintzietako bat da eta Ontario, Brunswick Berria eta Ternua eta Labrador artean kokatuta dago. Hegoaldean, New York, Vermont, New Hampshire eta Maine (AEB) ditu mugakide.

1.542.056 km²-ko azalera dauka, eta 8.425.996 biztanle zituen 2017an (5.5 bizt./km²).

Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québecois. Hitz hori agian euskaratik datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "Quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[2]

Izena hiriburutik datorkio: Samuel Champlain frantziarrak 1608an sortu zuen algonkinoek Kebek deitzen zuten aldean eta Stadacona herrixka irokesaren ondoan.[3]

Quebec
Québec
Kanadako probintzia
Quebeceko bandera Quebeceko armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Je me souviens
(Gogoratzen naiz)
Herrialdearen kokapena
HiriburuaQuebec Hiria
Hiri handiena Montreal
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Gobernua
 -  Gobernadoreordea J. Michel Doyon
 -  Premierra Philippe Couillard
Azalera
 -  Guztira 1,542,056 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2017) 8.425.996 bizt.
 -  Dentsitatea 5.5 bizt./km2
Ordu-eremua UTC -5, -4
ISO 3166 kodea CA-QC
Internet domeinua .qc.ca

Hiri nagusiak

Hiriburua Quebec Hiria da (516.622 biztanle 2011n), baina hiri nagusia Montreal da (1.649.519 biz.). Populazioaren arabera, beste hiri handienak Gatineau, Sherbrooke, Saguenay eta Trois-Rivières dira.

Inguru naturala

Mistassini aintzira (2.335 km²) lakurik handiena da eta Saint Lawrence ibai nagusia. Mont d'Iberville edo Mount Caubvick (1.652 m) gailurra da.

Historia

Kultura

Hizkuntzak

Connaissance du Français au Québec (eu)
2016an, Quebecen frantsesez hitz egiteko gai zirenak.

Frantses Hizkuntzaren Kartaren bidez, hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da. 2016an, Kanadako Parlamentuak nazio izatea onartu zion Quebeci. Urte hartan, frantses hiztunak % 79,6 ziren eta ingelesezkoak. % 8,9[5].

Quebeceko berezko biztanleak indiarrak eta inuitak dira, gutxi gorabehera, % 2.

Musika

Bertako musika tradizionalaren erakusgarri, ukitu modernoekin, "La Bottine Souriante" taldea dugu.

Quebectar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria
  3. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.
  4. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria.
  5. (Frantsesez) Le français, l’anglais et les minorités de langue officielle au Canada en 2016, Statistiques Canada.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

.ca

.ca Kanadari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Domeinu bat eskuratzeko Kanadan egon beharra dago. Erregistroak bigarren edo hirugarren mailan egin daitezke.

Canadiens de Montréal

Canadiens de Montréal, ingelesez Montreal Canadiens, Kanadako Quebec probintziako Montreal hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1909ko abenduaren 4an sortu zen eta etxeko partiduak Centre Bell lerratokian jokatzen ditu.

Original Six deritzon multzoko taldeetako bat da.

Capitale-Nationale

La Capitale-Nationale Quebeceko eskualde administratiboa da. 03 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta bere mugen barnean nazio honetako hiriburua den Quebec Hiria dago.

Chaudière-Appalaches

Chaudière-Appalaches Quebeceko eskualde administratiboa da, San Laurendi ibaiaz bestalde Quebec Hiriaren hegoaldean dauden zenbait lur eremuk osatua. 12 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko.

Bere izena bi ezaugarri geografikotatik eratorria da: alde batetik San Laurendiren ibaiadarra den Chaudière ibaiak hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du; bestetik Apalatxeak, mendilerro luze honek eskualdea hego-mendebaldetik ipar-ekialderako bidaia egiten baitu.

Hiri nagusia Quebec Hiriaren parean dagoen Lévis da baina eskualdearen egoitza Montmagnyn dago.

Côte-Nord

La Côte-Nord ("iparraldeko kostaldea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 09 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Sept-Îles da.

Aspalditik innu herriaren lurraldea, Nord-du-Québecen atzean bigarren eskualderik handiena da (236.700 km²) diferentzia handiz; aldiz, biztanleria urrikoa da eta gehien-gehiena kostaldean pilatuta dago. Mendeetan zehar arrantzan ibilitako euskaldunen presentzia azpimarratzeko moduko gertaera historikoa izan da eskualde honetan.

Ekialdeko Ordu-eremu

Ekialdeko Ordu-eremua (ingelesez Eastern Time Zone (ET), frantsesez Heure de l'Est (HE)) Ipar Amerikako ordu-eremu bat da.

Neguko ordutegian, Ekialdeko Ordu Zona estandarrean edo normalean UTC-5 ordu-zona izendapena erabiltzen da, baina udako ordutegiarekin izendapena aldatzen da: Ekialdeko Ordu Zona aitzinatua edo UTC-4 ordu-zona.

Estrie

L'Estrie Quebeceko eskualde administratiboa da. 05 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Sherbrooke da.

Frantses eta britainiarren kolonizazioaren topagune izateak nortasun berezia ematen dio eskualde honi.

Fréhel (Côtes-d'Armor)

Fréhel (bretainieraz Frehel) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da.

Udalerri honen lursailetan izen berdineko Fréhel lurmuturra eta Fort-la-Latte gaztelu ezaguna daude.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Labrador penintsula

Labrador penintsula Kanadako ipar-ekialdean dagoen penintsula handia da. Quebec eta Labrador lurraldeen iparraldean dago.

Guztira, 1.400.000 km2-ko azalera du. 2006ko erroldaren arabera 150.000 biztanle ditu.

Latinoamerika

Latinoamerika frantsesa, portugesa eta gaztelania hitz egiten den Amerikako herrialdeen multzoa da, hau da, antzina Frantzia, Portugal eta Espainiaren kolonia izandakoena. Herrialde horien guztiek antzekotasun handiak dituzte, latinetiko hizkuntza, erlijioa, legedi oinarria eta abar, Espainiaren menpe egon ziren estatuen artean batez ere. Quebec aldean frantsesa hitz egiten bada ere, gehienek ez dute Latinoamerikaren barnean sartzen. Izan ere, Quebeceko historia, kultura, ekonomia eta Britainiar moldeko erakunde politikoak Kanadako gainerakoari oso estu lotuta daude.Lurralde hartako biztanleak latinoamerikarrak dira.

Laval (Quebec)

Laval Quebeceko eskualde administratiboa, eskualdeko konderriko udalerria (MRC) eta udalerria da. Bere lurraldeak Quebeceko administrazioaren hiru mailak betetzen ditu aldi berean. 13 kodea erabiltzen da azaleran Quebeceko txikiena den eskualde hau identifikatzeko.

Quebeceko hirugarren hiria da biztanlerian Quebec Hiria eta Montrealen atzetik; azken honetako metropoliaren barruan dago eta bere aldirietakoa da.

Mauricie

La Mauricie Quebeceko eskualde administratiboa da. 04 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Trois-Rivières da.

Montreal

Montreal (frantsesez Ville de Montréal) Quebec probintziako hiri nagusia da, bertako hiriburua Quebec Hiria den arren. Halaber, Kanadako bigarren hiririk handiena da.

Hiriak berak 1.620.693 biztanle zituen 2006ean, eta metropoli eremu osoak 3.635.700 (2005).

Hiri hau Hochelaga herrixka irokesa zenaren eremuan sortua da.

Quebec Hiria

Quebec edo Quebec Hiria (ingelesez Quebec City, frantsesez Ville de Québec) Quebec probintziako hiriburua da eta bertako bigarren hiririk handiena (Montrealen atzetik). Halaber, Ipar Amerikako hiririk zaharrena da.

Hiriak berak 491.142 biztanle zituen 2006ean, eta inguru guztiak 1.064.047 (Quebec City Area edo Région de Québec).

UNESCO 1985ean Quebec Hiriko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Izena algonkin hizkuntzako Kebek leku-izenetik dator eta "ibaia mehetzen den lekua" esan nahi du. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, Stadacona herrixka irokesaren aldamenean sortu zuen Samuel Champlain frantziarrak Québec hiria 1608an, jatorrizko biztanleek Uepishtikueiau deitutako muinoan. Lehen biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta, oro har, pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québecois. Hitz hori euskaratik omen datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.

Sidney Altman

Sidney Altman (Montreal, Quebec, 1939ko maiatzaren 7a) kanadar biologo molekularra da. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1989an Thomas Cechekin batera.

Washington Nationals

Washington Nationals AEBtako Washington Hiria hiriburuan egoitza duen MLB ligako beisbol talde bat da. Etxeko partiduak Nationals Park estadioan jokatzen ditu. Aurretik, Kanadako Quebec probintziako Montreal (1969-2004) hirian egoitza izan zuen.

Kanada Kanadaren banaketa administratiboa

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.