Presidentzialismo

Presidentzialismoa sistema politiko mota bat da, non presidenteak botere garrantzitsuak dituen eta estatuburua eta gobernuburua presidentea edo lehendakaria bera den. Presidentea hautesle guztiek zuzenean hautatzen dute, eta ez legebiltzarrak. Maiz, bigarren erronda egon ohi da hautagaiak ez baditu botoen erdia baino gehiago lortzen. Legegintzako aginpidea, legebiltzarrari dagokiona, eta aginpide eragilea, presidenteari dagokiona, bereiziak daude eta legebiltzarrak ezin ditu ez presidentea ez berak aukeratutako ministroak aginpidetik kendu. Sistema politko honetan, presidentearen beste aginpideak gobernua nahi duen moduan eratzea eta legeak atzera botatzea izaten dira.

Ameriketako Estatu Batuak dira presidentzialismoaren adibide bat, hango estatuaren antolamendu federalak presidentearen agintea nolabait mugatzen badu ere. Hego Amerikako, Erdialdeko Amerikako, Arabiako eta Afrika beltzeko gobernu asko presidentzialistak dira. Presidentzialismoa diktadura bilakatu izan da maiz; hori saihesteko konstituzio askok epe jakin batera mugatzen dute lehendakariaren agintaldia.

Presidentzialismoan oinarritutako herrialdeak

Erregimen politiko

Erregimen politikoa estatuaren eraketa, aginpidea eta gobernua zuzentzen dituzten lege eta arauen multzoa da. Sistema politikoaren ataletako bat da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.