Pontevedrako probintzia

Pontevedra Galiziako probintzia da, hego-mendebaldean dagoena. Hiriburua Pontevedra hiria da, 2004an ia 79.000 biztanle zituena, baina hiri nagusia Vigo da (ia 293.000 biztanle).

Pontevedra
Galizia
Pontevedrako bandera

Pontevedrako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa Galizia
Hiriburua Pontevedra
ISO 3166-2 ES-PO
Espainiako Gorteak
Kongresuan
7 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
Koordenatuak 42° 30′ N, 8° 30′ W / 42.5°N,8.5°WKoordenatuak: 42° 30′ N, 8° 30′ W / 42.5°N,8.5°W
Localización de la provincia de Pontevedra
Azalera 4.495 km² Espainiaren % 0,89
Demografia
Biztanleria 943.117 biztanle (2006)
Espainiaren % 2,13
Dentsitatea 209,81 bizt/km²
Herritarra Pontevedrar
www.depontevedra.es

Geografia

Situacion Provincia de Pontevedra
Pontevredrako probintzia Galizian

Iparraldean A Coruña du mugakidea, ipar-ekialdean Lugo, ekialdean Ourense eta hegoaldean Minho-Lima (Portugal) mugakide ditu.

Miño ibaia, probintzia zeharkatu ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da Pontevedrako hego-mendebaldearen bazterrean.

Kostaldean, Rias Baixas izeneko itsasadar gehienak probintzia honetan daude.

Eskualdeak

Udalerri nagusiak

  1. Vigo: 288.324 biztanle (2002).
  2. Pontevedra: 76.798.
  3. Vilagarcia de Arousa: 33.907.
  4. Redondela: 29.045.
  5. Marin: 25.461.
  6. Cangas do Morrazo: 24.147.

Pontevedrar ezagunak

Kanpo loturak

Albariño

Albariño (portugesa: Alvarinho) Galiziako hegoaldearen eta Portugalgo iparraldearen ardo zurien mota bat da. Lehenengoak Rias Baixas jatorrizko izendapenaren barruan daude 1988tik eta bigarrenak Vinho verde izendapenean 1984tik.

Arousako itsasadarra

Arousako itsasadarra Galiziako itsasadar handiena da. Rias Baixas multzoko zati da, eta Muros eta Noiako itsasadarra eta Pontevedrako itsasadarraren artean dago. Iparraldean Barbanzako penintsularekin muga egiten du (Coruñako probintzia) eta hegoaldean O Salnés penintsularekin (Pontevedrako probintzia). Bere itsas oparotasun eta hondartzengatik ospetsua da.

Itsasadar honetako leku nabarmen artean Arousako uhartea, Carreiróngo Parke Naturala, Galiziako Uharte Atlantikoetako parke nazionalaren barnean dauden Cortegada eta Sálvora uharteak, eta O Grove udalerria eta A Toxako uhartea dira.

Itsasadar honetan Ulla eta Umia ibaiak euren urak isurtzen dituzte. Iparraldean udalerririk garrantzitsuenak Ribeira, A Pobra do Caramiñal, Boiro eta Rianxo dira, eta hegoaldean berriz, Vilagarcía de Arousa, Vilanova de Arousa, Cambados eta O Grove.

Sakonera bokaleko 70 metroen eta Vilagarcíako senadiako 20 metroen artean dago. Galiziako itsasadarren artean sakon eta zabalena da, eta luzeraz Vigoko itsadarrak bakarrik gainditzen du.

Itsadarrar lur lehorrean 26 km barneratzen da, eta bere zabalera Ribeira eta Cambados arteko 15 kilometroko zabaleratik, Cabío lurmuturra eta Arousako uhartearen arteko 3 kilometroko zabalerara doa.

Bere kostalde koskatu eta bihurgunetsuaz gain, itsasadar honen ezaugarri nagusia uharte, uhartetxo eta arrokadien ugaritasuna da.

Clube Balonmán Atlético Guardés

Clube Balonmán Atlético Guardés A Guardako (Pontevedrako probintzia) emakumezkoen eskubaloi taldea da.

Cíes uharteak

Cíes uharteak (galizieraz Illas Cíes eta gaztelaniaz Islas Cíes) Galiziako Pontevedrako probintzia dauden uharte multzo edo uhartedia da. Ozeano Atlantikoan, Pontevedrako itsasadarran kokatzen dira.

Faro de Vigo

"Faro de Vigo" Galiziako egunkaririk zaharrena da, 1853an Vigon sortua. Gaur egun, Pontevedrako probintzia osoan hedatuta dago, eta sei edizio ditu: Nagusia, Vigoko eskualdean zabaltzen da, eta beste bostak Pontevedran, Vilagarcia de Arousan, Ourensen, O Morrazo eta O Deza- Tabeiros-Terra de Montesen.

Fernando González «Gonzo»

Fernando González González, ezizenez Gonzo (1976ko uztailaren 29a, Vigo, Pontevedrako probintzia) espainiar kazetari eta telebistako aurkezle eta erreportari bat da.

Frantzisko Tolosakoa

Frai Frantzisko Tolosakoa (Larraul, Gipuzkoa - 1600eko irailaren 9a, Tui, Pontevedrako probintzia) euskal teologoa eta frantziskotar fraide bat izan zen, Larraulgo Antzola etxean jaioa.

Bilbon teologia irakurlea izan zen, 1579an Parisko kapituluan definitzaile orokora, eta 1583an Toledoko kongregazioan erromatar komisaria izendatua, ondoren, 1589an, Sixto V.a Aitasantuaren babesaz, Frantziskotarren ordenako hautagai nagusia. 1597ko urriaren 5ean, Galiziako Santiagoko Katedralan artzapezpiku[erreferentzia behar] bezala sagaratua izan zen, eta hilabete horretan bertan Tuiko diozesiaren jabetza hartu zuen. Tuiko artzapezpikua izanik, San Frantziskoren ordenaren epaile kontserbadorearen izendapena jaso zuen.

1601eko irailaren 9an hil zen.

Lugoko probintzia

Lugo Galiziako (Espainia) probintzia bat da. Mugakideak hauexek ditu: Mendebaldean Coruñako probintzia, hego-mendebalean Pontevedrako probintzia, hegoaldean Ourenseko probintzia, hego-ekialdean Leongo probintzia , ekialdean Asturias eta iparraldean Kantauri Itsasoa .

Hiriburua Lugo hiria da, ia 91.500 biztanle zituena 2004an.

Miño

Miño (Minho portugesez) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.

Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.

Ponte Caldelas

Ponte Caldas Galiziako Pontevedrako probintzia dagoen Pontevedrako eskualdean kokatzen den udalerria da.

Pontevedra

Pontevedra izen bereko probintziako hiriburua da, Espainiako Galiziako autonomia erkidegoan kokatuta dagoena. Alabaina, probintziaren udalerririk handiena Vigo da.

2006an 80.096 biztanle zituen eta 117 km²-ko azalera du. Udalerria 18 parrokiak osatzen dute.

Sito Miñanco

José Ramón Prado Bugallo, ezizenez Sito Miñanco (Cambados, Pontevedrako probintzia, 1955eko irailaren 23a) espainiar kontrabandista eta droga-trafikatzaile bat da.

Toxako ur-jauziak

Toxako ur-jauziak (galizieraz: Fervenzas do Toxa) Galizian dagoen ur-jauzia da, Silleda udalerrian dagoena. 60 metroko altuera izanik, Galiziako altuenak eta Iberiar penintsulan altuenetariko bat dira. Zurrustaren iturria Toxa ibaia da.

Viana do Castelo (barrutia)

Viana do Casteloko Barrutia Portugalgo 18 barrutietako bat da, Iparraldeko eskualdean kokatutakoa.

2.255 km²-ko azalera dauka eta 2011ean 252.011 biztanle zituen. Hiriburua Viana do Castelo bera da.

Vigo-Guixar geltokia

Vigo-Guixar geltokia Espainiako Galizia autonomia erkidegoko Pontevedrako probintzian dagoen Vigo hiriko tren geltoki bat da. Adif konpainiaren jabetzakoa da eta Renfek kudeatzen du.

Behin 2011ko abuztuaren 28an Vigo-Urzáiz geltokia itxia zela,Thom Mayne arkitektoak diseinatutako Vigo-Guixar geltoki honek ordezkatu zuen.

Vigoko aireportua

Vigoko aireportua, Peinador izenarekin ere ezaguna, Galiziako Vigo hiria zerbitzatzen duen aireportua da. Vigo hiriko erdigunetik 9 kilometrora dago, Redondela, Vigo eta Mos udalerrietako eremuen artean.

2012an 828.720 pertsonek erabili zuten.

Álvaro Pino

Álvaro Pino Couñago, (1956ko abuztuaren 17a, Fontenla, Ponteareas, Pontevedrako probintzia) galiziar txirrindulari profesional ohi eta kirol zuzendari bat da. Bere ibilbide profesionala 1981-1991 artean burutu zuen, urterik onenak BH taldean igaroz. Eskalaitzaile bikaina zen.

1986ko Espainiako Vuelta irabazi eta lasterketa horretan nahiz Frantziako Tourrean sailkapen onak lortu zituen. Narancoko Igoera (1982), Montjuïceko Igoera (1987) eta Kataluniako Itzulia (1987) irabazi zituen. Euskal Herriko Itzulian (1988) eta Asturiasko Itzulian (1987 eta 1988) Mendiko Sailkapenaren Saria irabazi zuen.

Ondore, Kelme, Phonak eta Xacobeo Galicia taldeetako kirol zuzendaria izan zen. Onda Cero irrati kateko kirol esataria ere bada.

Óscar Pereiro

Óscar Pereiro Sio (Mos, Pontevedrako probintzia, 1977ko abuztuak 3) txirrindulari ohi galiziar bat da, profesionala 2000 eta 2010 artean. Erretiratu ondoren futbolean aritu da, Coruxo FC taldearen filialean. Rallyetan ere aritu da. Txirrindulari bezala, bere lorpenik handiena 2006ko Frantziako Tourra irabazi izana da.

2005eko uztailean Galego do Mes (Hilabeteko Galiziarra) bezala aukeratu zuen El Correo Gallego egunkariak.

2010eko abuztuan COPE irrati kateak kontratatu zuen, Espainiako Vueltako komentarista izan zedin. Gaur egun, COPEn txirrindularitza itzuli handiak komentatzen jarraitzen du. 2010eko abenduan futbolari bezala debutatu zuen Coruxo FC taldearen filialean, eta, ondoren, gidari eta kogidari bezala estreinatu zen rallyetan.

Galizia Galiziako probintziak Galizia

CoruñaLugoOurense • Pontevedra

Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaiaBurgosCáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoaGironaGranadaGuadalajaraHuelvaHuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentzia • Pontevedra • SalamancaSegoviaSevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa CruzTeruelToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.