Pontedeume

Pontedeume Galiziako iparraldean dagoen udalerria da, A Coruñako probintzian eta O Eumeko eskualdean kokatutakoa.

2007an 8.635 biztanle zituen.

Pontedeume
 Galizia
Pontedeume-052

Pontedeume udalerriaren irudia.
Pontedeumeko bandera

Pontedeumeko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea O Eume
Izen ofiziala Pontedeume
Alkatea Gabriel Torrente Piñeiro (PP)
INE kodea 15069
Kokapena
Koordenatuak 43° 24′ 26″ N, 8° 10′ 19″ W / 43.4072585°N,8.1718823°WKoordenatuak: 43° 24′ 26″ N, 8° 10′ 19″ W / 43.4072585°N,8.1718823°W
Pontedeume hemen kokatua: Espainia
Pontedeume
Pontedeume
Pontedeume (Espainia)
Pontedeume hemen kokatua: Galizia
Pontedeume
Pontedeume
Pontedeume (Galizia)
Demografia
Biztanleria 8.011 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -106
% 47,97 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52,03
Eremua 29,3 km2
Dentsitatea 514,3 bizt/km²
Datu gehigarriak
http://www.pontedeume.es

Pertsonaia ezagunak

Herrikoak dira "Faltriqueira" musika taldeko kideak, besteak beste.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

A Capela

A Capela Galiziako A Coruñako probintziako udalerria da. Cabanas, Fene, Neda eta San Sadurniño udalerriekin muga egiten du. Bere azarela 58 kilometro karratukoa da, 1.471 biztanle ditu (INE 2007) eta kilometro karratuko 25,36 biztanleko dentsitatea.

A Capela udalerria Pontedeume (12 km), Ferrol (17 Km) eta As Pontes (20 Km) udalerrien artean dago. LC-141 errepidearen bidez Cabanas eta As Pontesekin ongi komunikatuta dago eta AC-121 bidez Filgueira eta Roxalekin, gainera udalerri honetako herrigune guztiak lotzen dituen bide sare zabal bat du. Ferrol, Coruña, Santiago eta Lugo hirietatik modu errazean hurbil gintezke udalerri honetara Pontedeumen utziko gaituen AP-9 autobidearen bidez eta lehen aipatutako LC-141 errepidea harutz.

Alvia

Alvia Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragilearen zerbitzu bat da, eta Espainian distantzia luzeko tren zerbitzuak eskaintzen ditu, ibilbidean abiadura handiko lineak ohiko abiadurako lineekin tartekatzen dituelarik. Trenek 250 km/h abiadura har dezakete, eta zabalera internazionaleko (1.435 mm) zein iberiar zabalerako (1.668 mm) trenbideetan ibiltzen dira, trena zabalera aldaketa egiteko azpiegituratik pasaraziz.

Aresko itsasadarra

Ares itsasadarra Espainiako Galizia erkidego autonomoan dagoen Coruñako probintziako itsasadar bat da. Rías Altas deritzon itsasadar multzoko bat da.

Eume ibaiaren bokaleak osatzen du, eta Ares, Cabanas, Pontedeume eta Fene udalerrien artean hedatzen da.

Coruñako geltokia

A Coruña-San Cristovo edota A Coruña izenez ere ezaguna, Coruña (Galizia, Espainia) hirian kokatzen den tren geltoki nagusia da, eta Mallos-Geltokia auzoan dago. Eraikina, Antonio Gascué Etxeberria ingeniariak estilo neorromanikoan eraikia, 1935an inauguratu zen eta gaur egun Adif enpresa publikoaren jabetzakoa da, Renfe Operadora eragileak ustiatzen duelarik.

Geltokiak Renfe Operadora eragilearen distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Eraikina Joaquín Planells kalean dago, Outeiroko Errondaren ondoan, hiriko erdigunetik bananduta. Geltokia Hirian zama garraioentzako beste geltoki bat dago, San Diego izenekoa.

Eume ibaia

Eume ibaia (galizieraz eta gaztelaniaz Río Eume) Espainiako Galizia erkidego autonomoan dagoen ibai bat da.

Xistral mendilerroa (880 m) mendilerroan jaiotzen da, Lugoko probintziako Muras udalerriaren A Balsa parrokian, eta 80 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Coruñako probintziako Ares itsasadarran itsasoratzen da, Pontedeume eta Cabanas udalerrietan.

Fragas do Eume

Fragas do Eume Espainiako Galizia erkidego autonomoko Coruñako probintzian dagoen natura parke bat da. Cabanas, A Capela, Monfero, Pontedeume eta As Pontes de García Rodríguez udalerrien lursailetan dago, Eume ibaiaren ibarran.

1997ko uztailaren 30an sortu zen eta 9 26 ha-ko azalera du.

Gipuzkoako merio nagusi

Gipuzkoako merio nagusia Gaztelako Erresumak Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusian zuen ofizial nagusiena izan zen, eskuduntza judizial eta militarrak zituena.

Nunca Máis

"Nunca Máis" ("Inoiz ez berriro") Galizian sortutako plataforma da, 2002ko azaroan "Prestige" petroliontziak batik bat Coruñako kostaldean eragindako hondamendi ekologikoa salatzen zituzten elkarteak eta hiritarrak biltzen zituena.

O Eume

O Eume Galiziako eskualdea da, Coruñako probintziaren ipar-ekialdean dagoena.

Operación Triunfo 2017

Operación Triunfo 2017 Operación Triunfo saio musikal espainiarraren bederatzigarren edizioa da, La 1 telebista-katean igortzen dena, telebista-programaren lehenengo emisiotik 16 urtera. Saioaren estreinaldia audientzian liderra izan zen, %19ko ikusle-kuotarekin prime time emisio orduan. Geroztik, programak audientzia egokiak izaten jarraitu ditu. Saio honetako 5 finalistetako batek 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan hartuko du parte, Espainiaren ordezkari bezala.

Renfe Distantzia Ertaina

Renfe Media Distancia (gaztelaniaz, Renfe Distantzia Ertaina) Renfe Operadora eragileak Espainia mailan eskaintzen duen distantzia ertainetarako tren azkarren zerbitzua da. Regional edo eskualdeko tren izenez ezagunak dira gehienbat. Orokorrean autonomia erkidego baten barruan, edo ondoan dauden bi erkidegoren arteko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Distantzia Ertaineko zerbitzuak ADIFen trenbide-sare ia osotik ibiltzen dira, abiadura handiko lineetatik barne.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.