Peritonitis

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Peritonitisa peritoneoaren, hots, sabeleko paretak eta diafragmaren behe-azalera tapizatzen dituen mintzaren[1], hantura da. Bi mota nagusi daude: akutua eta kronikoa.

  • Peritonitis akutua, gehienetan, gertuko hanturaren edo eritasunen baten ondorioa da, eta hiru aldi ditu: narritagarria (oinazea, goragalea, meteorismoa, ileitisa); ezkutukoa (sintoma gutxikoa); eta pozoitsua (takikardia, sukar handia, eldarnioak, pixa egiteko zailtasuna, etab.).
  • Peritonitis kronikoa, batzuetan, akutuaren ondoriozkoa izaten da, baina, gehienetan, hasieratik izaten da kronikoa. Peritonitisa sortzen duen eragilearen arabera, bi mota nagusi daude: bakterio batek eragina (estreptokokoak, estafilokokoak, gonokokoak, kolipatogenoak, rickettsiak, etab.) eta aseptikoa, peritoneoa narritarazten duen eragile kimiko, mekaniko edo pozoitsu batek sortua.
Peritonitis
Deskribapena
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Identifikatzaileak
GNS-9-MK 567.8, 567.89 eta 567.82
GNS-10 K65
DiseasesDB 9860
MedlinePlus 001335
eMedicine 001335
MeSH D010538
Disease Ontology ID DOID:8283 eta DOID:8283

Erreferentziak

  1. Peritoneo Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Agnès Souret

Jeanne Germaine Berthe Agnès Souret (Biarritz, 1902ko urtarrilaren 21a- Argentina, 1928ko iraila) lapurtar modelo, dantzari eta aktorea izan zen, 1920. urtean lehenengo Miss Frantzia izendatua.Ama Montecarloko Operan ibilitako Mauguerite Souret dantzari ohia zuen eta aita ezezaguna. Ezpeletan eman zuen haurtzaroa. Folies Bergère kabaretean ibili zen eta antzerkietan egin zituen bere lan nabarmenenak. Peritonitis batek hil zuen. Gaur egun, Ezpeletan duen Art Déco estiloko hilobia monumentu historikotzat hartzen da.

Alice Liddell

Alice Pleasance Liddell Hargreaves Taylor (Westminster, 1852ko maiatzaren 4a – Kent, 1934ko azaroaren 15a) haurtzaroan Lewis Carrollen laguna izan zen eta Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian zein Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena liburuetarako bere inspirazio iturria.

Apendizitis

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Apendizitisa apendize ileozekalaren hantura da. Apendizea heste lodiaren behealdeko zatian (itsuan) dagoen luzakina da , tutu itxurakoa. Gaitzak eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea, eta leukozitosia eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake (peritonitisa). Kirurgia bidez apendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen gaitz honetarako.

Bacteroides

Bacteroides generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Genero honen bakterioak anaerobio hertsiak dira, eta ez dute esporarik sortzen. Heste-floraren kide garrantzitsuenetarikoak dira (gizakiaren gorotz gramo batean 1011 mota honetako bakterioak baitaude).

Bacteroides-ek esfingolipidoak ditu bere zelula mintzean. Hori ez da ohikoa bakterioen artean, eukariotoengan gauza arrunta bada ere.

Animalia hausnarkarien errumenean funtsezko zeregina burutzen dute bakterio hauek, landare-polisakaridoen zelulosa hidrolizatzen baitute.

Bacteroides-en ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

anaerobio hertsiak (O/H: -/+)

katalasa (-)

ez dute zitokromorik

gluzidoak hartziten dituzte azido sukziniko eta azetikoa sortuz.Bacteroides gehienak ez dira patogenoak, hesteetako saprofito eta jankide arruntak baizik. Bacteroides fragilis espeziea, hala ere, patogeno izan daiteke zenbait kasutan: esaterako, heste-flora normala gorputzaren atal esterilak inbaditzen dituenean, hesi anatomikoren bat puskatutakoan. Honelako kasuetan apendizitis, peritonitis eta septizemia eragiten ditu. Bakterioak erresintentzia handia du penizilina eta beste antibiotikoekiko, eta infekzioaren tratamendua korapilatsua izaten da sarritan.

Edwin Brant Frost

Edwin Brant Frost II.a (1866ko uztailak 16-1935eko maiatzak 14) astronomo estatubatuar bat izan zen.

Jack Tripa-ateratzailea

Jack Tripa-ateratzailea (ingelesez: Jack the Ripper) 1888. urtearen bigarren erdialdera Londresko Whitechapel auzo txiroan jardun zuen nortasun ezezaguneko serieko hiltzailearen (edo hiltzaileen) ezizena da. Izen hau hiltzailea zela esaten zuen norbaitek Albiste Agentzia Zentralera igorritako mezu batetik hartua da, eta mezu hori gertakariak gertatzen ari ziren bitartean argitaratu zen.

Haren biktimak prostituzioa lanbidea zuten emakumeak izan ohi ziren. Biktima horietako gehienak zintzurra ebakita zutela agertzen ziren, eta gorpuak moztuta. Garaiko ikerlarien arabera, hiru biktimen gorpuetako barne erraien lekualdatze eta mugitzeak hiltzaileak nolabaiteko medikuntza eta kirurgia jakintzak zituela adierazten zuen.

Tripa-ateratzailearen hilketen inguruko kondairak ikerketa historikozko nahasmen konplexu batean bilakatu dira, libreki adierazitako konspirazioaren teoria eta folklorea. Hiltzaileari zegokion baieztatutako nortasun baten faltak ustezko kriminal ugariren inguruko hainbat historialari eta ikerlariren (ripperologoak; ingelesez, ripperologits) esamesak eta adierazpenak zilegitu ditu. Garai hartan bere hedapena pixkanaka handituz zihoan idatzizko kazetak albiste hau zabaldu eta hiltzailearen nabarmentzea areagotu zuen, batez ere honek bere hilketak burutzen zituen era basatiarengatik, bai eta guzti honen arduraduna atxilotzeko poliziaren ezintasunarengatik ere, batzuetan Tripa-ateratzaileak minutu eskas batzuengatik kausitua izatea saihesten baitzuen.

Juan Carlos I.a Espainiakoa

Juan Carlos I.a —gaztelaniaz, izen osoa: Juan Carlos Alfonso Víctor María de Borbón y Borbón-Dos Sicilias edo, labur, Juan Carlos I— (Erroma, 1938ko urtarrilaren 5a) 1975tik 2014ko ekainaren 19ra Espainiako erregea eta estatuburua izan zen. Haren oinordekoa haren seme Felipe VI.a da, Juan Carlosek abdikatu zuenez gero. Hala ere, Juan Carlosek errege titulua izaten jarraitzen du.

Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, nahiz eta, izatez, errege izatea Juan Carlosen aitari zegokion. Horrela, Franco hil eta gero Espainian monarkia berrezarri zen.

1975eko azaroaren 22an izendatu zuten errege, Francisco Franco hil ondoren, 1947ko Estatuko Ondorengotzarako Legean horrela erabaki eta gero. 1978ko Espainiako Konstituzioak Espainiako erregetzat onartu zuen, Borboi etxearen oinordeko izendatu zuen eta estatuburutza eman zion. Kargu hauek jaso aurretik ere, Juan Carlosek Estatuko buruzagitzaren barneko eginkizun batzuk izan zituen Franco gaixo zegoen bitartean.

Bere erreinaldian Juan Carlosek bere aldeko jarraitzaile ugari izan du bai Espainian, bai Iberoamerikan. Hala ere, 2012an egoera hura goitik behera aldatu zen, 2013an herritarren % 53a Juan Carlosen gobernatzeko erarekin erabateko desadostasunera iritsi arte, nahiz eta, gainerako Espainiako organigrama politikoarekin alderatuta, balorazio positiboa mantendu.

Errege zela, hainbat omenaldi eta nazioarteko sari jaso ditu Espainiako trantsizioan izan zuen jarreragatik, 1981eko Estatu kolpea gelditzeko izan zuen bitartekotzagatik, Europari laguntza emateagatik eta harreman diplomatikoak sortzen egindako ekarpenagatik, hala nola: Karlomagno saria (1982); UNESCOren Félix Houphouët-Boigny saria, bakea bilatzeagatik (1995); Demokraziaren domina, Yeshivako Unibertsitateak emana (1997); estatuburu mundialaren saria, Appeal of Conscience erakundeak emana (2011); erakunde errusiarraren estatu saria (2011), besteak beste.

Luis XVII.a Frantziakoa

Luis XVII.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1785eko martxoaren 27a - Templeko espetxea,Paris, 1795eko ekainaren 8a) de iure Nafarroako eta Frantziako erregea (1793-1795) izan zen 1793 eta 1795 urte bitartean. Horretaz gain, Normandiako dukea ere izan zen 1785tik 1789ra.

Luis XVI.a eta Marie Antoinetteren semea, aita hil zutenean, preso zegoen eta ez zen inoiz koroatua izan. Luis VI.a Nafarroakoa ere izan zuen titulua. Torturak jaso ondoren, tuberkulosiak hil zuen.

Ramon Zubizarreta

Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda (Azkoitia, Gipuzkoa, 1932ko urriaren 18a) pandero jotzailea da. Iñaki Garmendia trikiti jotzaile eta herrikidearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ospetsua osatu zuen.

1932an Azkoitiko Landakanda baserrian jaio zen. Mutikotan Izer baserriko lehengusu batzuek ekarritakoa izan zuen Ramon Zubizarretak lehenbiziko panderoa. Hasiera hartan Joxe Oriaren («Zumarragako Trikitia) miresle izan zen. Zubizarretak berak esan zuenez, «Joxe Oriaren ahotsa, hura ahotsa! Beldurgarri altua! Hura imitatzen saiatzen nintzen».

Landakandak 18-19 urterekin egin zuen lehenbizikoz plazan, Azpeitian. Ezkondu zenean, 26 urte zituela, guztiz utzi zion jendaurrean jotzeari. Eta ezkontza egunean ere ez zuen jo: orduan trikitia ez zegoen hain ongi ikusita.

1998an, peritonitis baten ondorioz erretiratu berria zelako, ETBk omenaldia egin zion, baina osatu egin zen, eta harrezkero sarri aritu da kantatzen eta panderoa astintzen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.