Pazkoa

Pazkoa kristautasuneko jai egunik garrantzitsuenak dira, udaberrian ospatutakoak.

Pazkoa
Rafael - ressureicaocristo01
Jesusen piztuera (Raffaello, 1499/1502)
Mota Kristaua, kulturala
Esanahia Jesukristoren piztuera ospatzen da
Data
Data [[Aldagai]]
2018 Apirilaren 1 (Mendebaldea)
Apirilaren 8 (Ekialdea)
2019 Apirilaren 21 (Mendebaldea)
Apirilaren 28 (Ekialdea)
2020 Apirilaren 12 (Mendebaldea)
Apirilaren 19 (Ekialdea)
2021 Apirilaren 4 (Mendebaldea)
Maiatzaren 2 (Ekialdea)

Pazko judua

Judaismoak Pazkoan Moisesen eskutik Israel herria Egiptoren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogatan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.

Aste Santua

Kristauek Aste Santua burutzen dute, hiru egun nagusitan: Ostegun Santuan, Jesukristoren nekaldi edo pasioaren ataria irudikatzen dute, hau da, apostoluekin egindako "Azken Afaria" eta atxilotu baino lehenagoko orduak.

Ostiral Santuan, nekaldiaz beraz oroitzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak alegia.

Pazkoan Jesusen piztuera ospatzen dute, aste horretako igandean. Era berean, pazkoa liturgia urteko epe garrantzitsuenaren hasiera da, Mendekoste egunera arte 50 egun irauten dituena. Aldi horretako elizkizunetan Elizaren sorrera gogoratzen da, besteak beste.

Kristauen artean ekialdekoek (ortodoxoek) eta mendebaldekoek (katoliko eta protestanteek) egun desberdinetan ospatzen dute pazkoa. Urtez urte data aldatu egiten da, eguzki-egutegiaren bidez egin beharrean ilargi-egutegiaren bidez zehazten baita.

Prozesioak

Kurskaya korennaya
Errusiako pazko-prozesioaren koadroa.

Katolikoen eta ortodoxoen artean, prozesioek tradizionalki garrantzi handia izan dute.

Espainian oso ezagunak dira Andaluzian eta Gaztelan egindakoak, ezaugarri zeharo ezberdinetakoak.

Euskal Herrian, aldiz, ohitura ahulagoa dago prozesioei dagokienez.

Aberri Eguna

Gurean, politika eta erlijioa uztartuz, EAJk finkatu zuen Aberri Egunaren ospakizuna Pazko Igandearen egunean.

Irlanda

Irlandan urtero 1916ko Pazko matxinadaren urteurrena ospatu ohi da, herrialde osoan gertakari hori oroitarazteko ekitaldiak burutzen dira, eta Dublingo O'Connell Street etorbidea eta erdigunean kale martxa eta desfileak igarotzen dira.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

155

Artikulu hau 155. urteari buruzkoa da, zenbakiari buruzkoaren bila bazabiltza, ikus Ehun eta berrogeita hamabost.155 (CLV) egutegi juliarrean asteartean hasi zen urtea izan zen. Denbora hartan Severo eta Rufinoren kontsul urtea edo 908 Ab urbe condita izenarekin ezaguna zen Antzinako Erroman. Erdi Aroan hasi zen 155 urtea zenbaki horrekin izendatzen.

Aste Santua

Aste Santua edo Aste Saindua (latinez: Hebdomas Sancta edo Hebdomas Maior, "Aste Handia"; grezieraz: Μεγάλη Ἑβδομάς, Megale Hebdomas) kristau-erlijioan, Erramu-igandean hasten eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da, Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen dena. Kristauen artean liturgia-jarduera handiko aldia da. Zehazki Erramu-igande eta Larunbat Santu artean ospatzen bada ere, badaude aurreko ostiraletik (Minen ostirala) eta Pazko Igandera arte ospatzen dutenak.

Aste Santuaren aurrean Garizuma ospatzen da. Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutziltzaketa eta Pazko Igandeko bezperan Berpizkundea ospatzen dituzte. Horretarako herri-erlijiotasuna azaltzen duten ekintzak burutzen dituzte munduan zehar, esaterako Prozesioak edo Pasioaren antzezlanak.

Pazko Igandea udaberriko ekinokzio osteko ilbete pasa eta hurrengo igandea da.

Astearte santu

Astearte santua (antzinako grezieraz: Μεγάλη Τρίτη, Megali Triti) Aste Santuko asteartea da. Egun hartako Ebanjelioan Jesukristok Juda Iskarioteren saldukeria eta San Petriren ukazioak iragartzen ditu.

Asteazken santu

Asteazken santua Aste Santuko asteazkena da, Garizuma eta Pazkoa arteko muga dena. Egun hartako Ebanjelioan Juda Iskariotek Sanedrinekin biltzen da Jesukristo saltzeko. Jesus, berriz, Betanian zegoen, Simon Legenardunaren etxean.

Barrabas

Barrabas (arameoz Bar Abbâ ( בר-אבא), aitaren semea) fikziozko Itun Berriko pertsonaia da. Testuetan azaltzen den arabera, "preso ospetsua" zen, Lukasen eta Markosen Ebanjelioen arabera, matxinada batean non homizidio bat gertatu zen, parte hartu zuen. Jesus Nazaretekoaren prozesuan Pontzio Pilatosek, preso bat askatzeko Pazkoa ohitura jarraituz, bilduta zegoen jendetzari bata ala bestearen askatasuna eskaini zion. Jendeak, orduan, Barrabasen askatasuna eskatu zuen eta hor Jesusen heriotza erabaki zen.

Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa

Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa (gaztelaniaz Fundación Pueblo Indio del Ecuador) Ekuadorko fundazio bat da, Leonidas Proaño apezpikuak sortua. Fundatzaileak agindutako helburuok ditu: batetik, Ekuadorko Herri Indigenak laguntzea herri gisa eratu daitezen Ekuadorko Estatuaren baitan eta, bestetik, Eliza Indigena sortzea Petrirekin komunioan.

Hastapenetik fundazioa borrokatu da Herri Indigenen Eskubideen alde Mugimendu Indigenarekin elkarlan estuan. Mugimenduaren burua CONAIE da, Ekuadorko hamairu nazionalitateak ordezkatu eta batzen dituen erakundea. Fundazioaren egintzak ez du protagonismorik nahi, ez du gidaritza politikorik betetzen, ez eta CONAIEren ekintza politikoak ordezkatzen ere. Haren lana ebanjeliokoaren antzekoa da, Samariar Onaren edo Simon Zirenekoaren antzekoa, mendetako gurutze astuna garraiatzen laguntzea, puska batez bederen. Herri Indigenak dira, Jesusek bezala, gurutzea daramatenak Pazkoa arte.

Erromatar Eliza Katolikoa

Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoan fededun kristauen adierazpen handiena da, eta mundu osoan 1.166.000.000 partaide baino gehiago zituen 2009. urtean. Kontuan izan behar da Eliza Katolikoak katolikotzat hartzen duela bere baitan bataiaturiko edonor, nahiz eta egun ez duen fede edo eliza bizitzarik, espreski Elizatik ateratzea eskatu ez badu. Apostasia izeneko prozesua egitera behartzen du.Erromatar Eliza Katolikoa da gaur egun alhan diren gobernuz kanpoko erakundeen artean zaharrena. Erromatar erlijio katolikoa nagusi den herrialdeetan, Erromatar Eliza Katolikoa Eliza izenaz da ezaguna, besterik gabe. Termino horrek ez du balio Suediaren kasuan adibidez, «Eliza» esatean eliza protestantea ulertzen baita han. Era berean, kontuan izan behar da badirela beste Eliza katoliko batzuk, hala nola Ekialdeko Eliza katolikoak; eta Eliza ortodoxoak ere katolikotzat du bere burua (katoliko izenondoa grezierazko καθολικός, katholikos hitzetik dator, eta «unibertsal» edo «orokor» esan nahi du).

Vatikanoko II. Kontzilioaren ostean, indarra hartu zuten eliza izendatzeko beste kontzeptu batzuek: Jainkoaren Herria, Kristoren Sakramentua, Kristoren emaztea, Kristoren gorputza, eta abar.

Hausterre-egun

Kristau kultu eta liturgian, hausterre-eguna Garizumaren lehenengo eguna da. Inauteri jaien amaiera mugatzen duen eguna ere bada. Beti asteazken batean egokitzen da, otsailaren 4tik martxoaren 4ra bitartean suerta badaiteke ere.

Igokunde-jai

Igokunde-jaia edo Salbatore kristautasuneko jai egun garrantzitsua da, udaberrian ospatutakoa, Mendekoste aurreko hamargarren eguna ospatzen dena. Jaieguna da munduko zenbait herrialdetan eta Jesukristoren igokundea ospatzen du.

Inauteri

Inauteriak, aratusteak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.

Jose Luis Ansorena

Jose Luis Ansorena Miranda (Donostia, Gipuzkoa, 1928ko maiatzaren 2a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2019ko maiatzaren 1a) apaiza, abesbatza zuzendaria eta musikagilea izan zen.

Liechtenstein

Liechtenstein edo Lienchtensteingo Printzerria Europako erdialdean dagoen estatu burujabe txiki bat da, Europako mikroestatuetako bat: 160 kilometro koadro ditu, eta 38.111 biztanle zituen 2017an. Ez da Europar Batasuneko kidea. Hala ere, 2011. urteaz geroztik, Europako Schengen zirkulazio askeko eremuko kide da.

Vaduz hiriburuak 5.521 biztanle zituen 2017an.

Mendekoste

Mendekoste (antzinako grezieraz: πεντηκοστή [ἡμέρα], pentekostē [hēmera], "berrogeita hamargarren eguna") kristautasuneko jai garrantzitsuenetakoa da, Pazkotik zazpi astera ospatzen dena. Jaiegun honetan, kristauek Espiritu Santua apostoluen gain etorri zen eguna gogorarazten dute (Apostoluen Eginak liburuko 2. kapituluan kontatzen da gertakizun hau).

Kristautasuneko beste hainbat jaiegun bezala, judaismoko jaiegun batekin lotzen da (Shavuot) jaia. Juduek egun honetan Jainkoak Moisesi Legea (Hamar Aginduak) eman izana oroitzen dute.

Bibliaren arabera, Mendekoste egunean Jesusen ikasleak Azken Afariko gelan elkarturik zeuden, ateak itxita. Goizean goiz zarata izugarri bat entzun zuten eta, bat-batean suzko irudi bana jarri zitzaien ikasle bakoitzari buru gainean, Espiritu Santuz bete ziren eta atzerriko hizkuntzetan mintzatzen hasi. Gertakizun horren ondoren, gelatik atera eta Jerusalemen zehar Jesusen bizitzaren, irakatsien, heriotzaren eta piztueraren berri ematen hasi ziren. Egun horretan bertan, hiru mila lagunetik gora batu zitzaizkien eta bataioa hartu zuten.

Ostegun Santua

Ostegun Santua edo Ostegun Saindua Berpizkunde-igandearen aurreko ostegunean ospaturiko jaieguna da, kristau Aste Santuan. Hirurren Paskoalaren lehendabiziko eguna da. Egun honetan Eliza Katoliko Erromatarrak Jesusen Azken Afarian Eukaristiaren ezarpena eta apaizgoa ospatzen ditu.

Ostiral Santua

Ostiral Santua edo Ostiral Saindua Berpizkunde-igandearen aurreko ostiralean ospaturiko jaieguna da, kristau Aste Santuan. Hirurren Paskoalaren bigarren eguna da. Egun honetan Eliza Katoliko Erromatarrak Jesukristoren Heriotza gogoratzen da.

Pazko bigarren

Pazko bigarrena Pazko egunaren hurrengo eguna da. Hainbat lekuetan jaieguna da, tartean Euskal Herrian. Hainbat tradizio ditu lotuta: Austrian eta hegoaldeko Alemanian Emmausgang izeneko erromesaldia egiten dute, Herrialde Katalanetan opilaren eguna egiten dute, poloniarrek Śmigus-dyngus jaia ospatzen dute.

Pazko gaubeila

Pazko gaubeila kristau erlijioan, Pazko egunaren aurreko gauean egiten den liturgia-ospakizuna da. Larunbat santuko gauean egiten dute eta urteko kristau ospakizunik nagusiena, bertan Jesusen Piztuera ospatzen baitute.

Pazko hirugarren

Pazko hirugarrena Pazko egunaren hurrengo asteartea da. Hainbat lekuetan jaieguna da, tartean Australian edo Zipren.

Pazkoaldi

Kristautasunaren urte liturgikoan, pazkoaldia (latinez: adventus Redemptoris, "Berreroslearen etorrera") Pazko egunetik Mendekoste egunera arteko berrogeita hamar egunek osatzen duten denbora da. Garai honetako kolore liturgikoa zuria da. Alaitasun garaia da, mezatan irakurgai bereziak egiten dituzte eta angelus baino Regina Caeli otoitz egiten dute.

Aste Santua
Erromatar Eliza Katolikoaren egutegi liturgikoa
Roman Catholic liturgical seasons pie chart

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.