Pafos

Pafos[1] (grezieraz: Πάφος, Pafos; turkieraz: Baf) Zipreko mendebaleko antzinako bi hiriren izena da, egun udalerri bakarra osatzen dutenak. Gaur egun izen bereko barrutiko hiriburua da.

2017an Europako kultura-hiriburua izan da, Danimarkako hiri batekin batera, Aarhus izenekoa.

Pafos
 Zipre
Fort pafos
Эмблема города Пафос (Кипр)
Administrazioa
Herrialdea  Zipre
Barrutia Pafos
Alkatea Savvas Vergas
Izen ofiziala Πάφος (gr)
Baf (tr)
Posta kodea 8049 eta 8010
Geografia
Koordenatuak 34° 46′ 34″ N, 32° 25′ 35″ E / 34.77612852°N,32.42651039°EKoordenatuak: 34° 46′ 34″ N, 32° 25′ 35″ E / 34.77612852°N,32.42651039°E
Pafos hemen kokatua: Zipre
Pafos
Pafos
Pafos (Zipre)
Azalera 400 km²
Altuera 72
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 26
Hiri senidetuak Korfu
http://www.visitpafos.org.cy

Historia

Pale-Pafos

Feniziarrek K.a. X. mendean sortu zuten hiria. Lurrikara batek suntsitu ondoren, Augusto enperadoreak berriro eraiki zuen, eta Sebaste izena eman zion. Afroditaren ohoretan eraikitako tenplu bat dago han.

Nea-Pafos

Heleniarren garaian eraiki zuten antzinako Pafostik 15 kilometrotara. Erromatarren eskuetan egon zen bitartean merkataritza-gune garrantzitsua izan zen, eta uharteko hiriburua izan zen IV. mendera arte. Arabiarrek bipildu zuten 960. urtean.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2006-1-27) Antzinateko hirien euskarazko izenak.
  2. Meteorological Service - Climatological and Meteorological Reports.

Kanpo loturak

2008ko Greziako istiluak

Greziako 2008ko istiluak abenduaren 6an hasi ziren, Atenasko Exarcheia auzoan Greziako Poliziako indar berezietako (Epaminondas Korkoneas) kide batek Alexandros Grigoropoulos 15 urteko gaztea (grezieraz: Αλέξανδρος Γρηγορόπουλος) tiroz hil zuenean. Gertaera horrek kale-istilu eta enfrentamendu larriak eragin zituen abenduaren 7ko goizean Atenasko kaleetan.

Istiluetan gazteek poliziari aurre egin zioten barrikadak jarriz eta molotov koktelak jaurtiz. Halaber, hainbat saltoki eta eraikin ere eraso zituzten. Istiluok Tesalonika Greziako bigarren hirira hedatu ziren, baita beste hainbatera ere.

Abenduaren 8an, ezkerreko alderdiek deituta, milaka lagunek manifestazioa burutu zuten Atenasko kaleetan zehar hilketa salatu eta klase politikoaren aurka azaltzeko. Liskarrek beste hirietara zabaltzen jarraitu zuten.

Aarhus

Aarhus edo Århus (1948-2010) Danimarkako bigarren hiririk handiena da, bere 252.107 biztanleekin (2011). Erdialdeko Jutlandiako eskualdean kokaturik dago eta bertako hiri handiena da.

2017an Europako kultura-hiriburua izan da, Zipreko hiri batekin batera, Pafos izenekoa.

Ardoaren historia

Ardoaren historia historiaurrean hasten da. Ardoaren ebidentzia arkeologiko zaharrena Txinan (Ka 7000. urtean) aurkitu da, baita Georgian (K.a. 6000), Iranen (c. 5000 Ka), Grezian (K.a. 4500) eta Sizilian (K.a. 4000) ere. Ardoaren ekoizpenaren ebidentzia zaharrena Armenian aurkitu da (K.a. 4100). Ardoak sortutako kontzientzia aldaketa erlijiosotzat jo izan da hasieratik. Antzinako greziarrek Dioniso edo Baco gurtzen zuten eta Antzinako Erromatarrek gurtza honekin jarraitu zuten. Errituetan ardoa edatea praktika judutarra izan da garai biblikoetatik, eta Jesusen Azken Afaria gogorarazteko eukaristiaren parte bezala, hare eta garrantzitsuagoa bihurtu zen eliza kristauarentzat. Nahiz eta Islamak ardoaren produkzioa edo kontsumoa debekatzen duen, Urrezko Garaian, Jabir ibn Hayyan bezelako alkimistak ardoaren destilazioan aitzindari bihurtu ziren, medikuntzan eta industrian erabiltzeko helburuarekin, esate baterako, perfume ekoizpenerako.Ardoaren ekoizpena eta kontsumoa handitu egin zen, XV. mendetik aurrera Europako hedapenarekin batera izugarri haziz. Nahiz eta XIX. mende amaierako filoxera infekzioak suntsitzaileak izan, zientzia eta teknologia modernoak egokitu ziren eta ardoaren ekoizpen industriala eta kontsumoa mundu osoan zehar ematen dira.

Christiaan Barnard

Christiaan Neethling Barnard (Beaufort West, Lurmutur Mendebaldea, 1922ko azaroaren 8a – Zipre, 2001eko irailaren 2a) zirujau hegoafrikarra izan zen, bihotzeko kirurgian espezializatua eta historiako lehen bihotz-transplantea gizakien artean arrakastaz egiteagatik famatu bihurtu zena. 1967ko abenduan gertatu zen, Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian, hain zuzen ere. Pazientea Louis Washkansky zen eta 18 egunean bizirik iraun zuen.

Lurmutur Hirian bertan ikasi ondoren, AEBetan praktikak egin zituen 1956an bi urtez. Apartheiden aurkakoa izanagatik, ez zuen Medikuntzako Nobel Saria inoiz lortu bere herrialdearen egoera politikoagatik, haren hitzetan.

Hainbat liburu idatzi zituen, autobiografia pare bat eta medikuntzari buruzko beste lan orokor batzuk, bere oihartzun mediatikoak lagundurik.

Erik I.a Danimarkakoa

Erik I.a. Ejegod (eusk: 'Onbera'; Slangerup, c. 1060 - Pafos, Zipre, 1103ko uztailaren 10a) Danimarkako erregea (1085-1103) izan zen.

Wendoen kontrako kanpainak egin zituen, eta Jerusalema erromes zihoala hil zen Txipren.

Europako kultura-hiriburu

Europako kultura-hiriburua Europar Batasunak urte baterako izendatutako hiria da, Europa mailako kultura ekintzak antolatzeko asmoarekin.

Kanea

Kanea (grezieraz: Χανιά, xaˈɲa ahoskatua; venezieraz: Canea; otomandar turkieraz: خانيه) Greziako hiria eta udalerria da, izen bereko unitate erregionaleko hiriburua dena.

Korfu (hiria)

Korfu (grezieraz: Κέρκυρα, Kérkyra), Greziako izen bereko uharteko hiriburua eta udalerria da. Joniar uharteetako hiriburua ere bada.

VII. mendetik aurrera kokagune estrategiko bilakatua, bere bi gazteluei esker Kastropolis izena hartu zuen. Turimorako leku erakargarria, 2007an UNESCOk bere hirigune zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Mitilene

Mitilene (grezieraz: Μυτιλήνη; Mytilini), Greziako Lesbos uharteko antzinako hiri eta udalerria da. Uharteko hiriburua da.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko euro txanponak

Zipreko euro txanponak aurkian Zipreko Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. 2008ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan, Ziprek euroa diru ofizialtzat hartu zuenean zipretar liberaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 0,585274 zipretar liberatan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.

Datu klimatikoak (Pafos)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.0 16.9 18.5 21.3 24.4 27.7 29.9 30.4 28.8 26.6 22.4 18.6 23.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.5 12.3 13.6 16.3 19.5 22.8 25.2 25.7 23.8 21.5 17.5 14.2 18.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.0 7.6 8.7 11.3 14.5 17.8 20.4 21.0 18.8 16.4 12.6 9.7 13.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 80.2 64.2 34.3 18.7 5.30 1.60 0.30 0.00 3.80 18.0 66.4 93.9 386.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.9 8.0 5.5 4.1 1.3 0.3 0.1 0.0 0.6 2.5 5.8 8.7 46.6
Eguzki orduak 195.3 211.7 244.9 270.0 344.1 381.0 390.6 365.8 315.0 285.2 225.0 186.0 3414.6
Iturria: Meteorologia Zerbitzua (Zipre)[2]
Zipre Gizateriaren Ondarea Zipren Zipre

KhirokitiaTroodos eskualdeko eliza margotuak • Pafos

Flag of Europe.svg Europako kultura-hiriburuak Flag of Europe.svg

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.