PP

Alderdi Popularra (gaztelaniaz: Partido Popular) Espainiako alderdi politiko eskuindar nagusia da. Manuel Fraga Iribarnek eratu zuen, 1976. urtean, Alianza Popular izenarekin. Alderdiko gaur egungo burua Pablo Casado da, eta idazkari nagusia Teodoro García Egea. Alderdi Popularraren ideologia eskuindarra da, eta gizarte balioetan kontserbadorea.

Egoitza nagusia Madrilgo Genova kalean du. Legez kanpo finantzatzen delako, hainbat prozesu ireki dizkiote auzitegietan; nabarmenena, Gürtel afera deritzona; Gobernutik botatzea ekarri ziena.

Alderdi Popularra
Partido Popular (PP)
Presidentea Pablo Casado
Idazkari nagusia Teodoro García Egea
Sorrera 1989
Egoitza nagusia Genova kalea, Madril
Ideologia politikoa Eskuin politikoa, kristau demokrazia, kontserbadurismoa, neoliberalismoa, espainiar nazionalista
Nazioarteko afiliazioa Demokraten Nazioarteko Batasuna
Europako Alderdi Popularra
Kristau Demokraten Internazionala
Eserlekuak erakundeetan Espainiako Diputatuen Kongresuan
66 / 350

Espainiako Senatuan
56 / 208

Europar Legebiltzarrean
12 / 54

Zinegotziak Espainian
22.750 / 67.611
www.pp.es

Historia

Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte Alianza Popular izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituen, tartean zela Gernikako Estatutuaren aldeko posizioa hartzea. Manuel Fragak jarraitu zuen Alderdiko presidente izaten 1990eko apirilaren 1 arte, baina urte bereko otsailetik, Madrildik alde egin eta Galiziako Xuntako Presidente izan zen 2005eko abuztu arte.

Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: Rosendo Naseiro (1987-1993), Álvaro Lapuerta (1993-2008) eta Luis Bárcenas (2008-2009); guztiak ere ustelkeriagatik izan dira ikertuak.[1] 1996tik 2004ra, Alderdi Popularra Espainiako Gobernuan izan zen, José María Aznar presidente zela, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, bi egun lehenago, Espainiako inoizko eraso terrorista latzenean, Aznar eta Ángel Acebes ministroa haren egiletza ETAri leporatzera tematu zirenean, hipotesi horren kontrako informazioak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.

2011tik 2018ra, Mariano Rajoy izan zen Espainiako gobernuburu. Aldiz, bitarte horren azken aldian, alderdiaren ustelkeria eskandaluak ugaldu egin ziren,[2] eta indar bereziz PP alderdiaren Valentziako gobernuan, Gürtel kasuaren inguruan, kontabilitate publikoa alderdiaren alde manipulatu zenean, besteak beste.[3] Eskandalu horien ondorioz, Mariano Rajoy gobernutik kanporatua izan zen 2018ko ekainaren 5eko zentsura mozioan.

Rajoyren gainbeherak Pablo Casadoren goraldia ekarri zuen alderdiaren barruan, urte horretako uztailaren 21ean idazkari nagusi berri aukeratuta, Soraya Saenz de Santamariaren kaltetan.[4] Casado, Jose Maria Aznarren gertukoa, PPren "jatorrizko printzipioak berreskuratzearen" aldeko agertu zen. PPren diskurtsoa nabarmen lerratu zen eskuinera. Galizia da PPk indar gehien izan duen Espainiako autonomia erkidegoa Madrilekin batera.

Alderdi Popularra Hego Euskal Herrian

Alderdi Popularra EAEn

Euskal Autonomia Erkidegoan ere hasieratik dihardu PPk, eta 1990ko legebiltzarrerako hauteskundeetan hartu zuen lehenengoz parte izen horren pean. Lehen hauteskunde haietan botoen %8,23 baino ez zituen lortu Alderdi Popularrek, eta haiei esker 6 parlamentari eskuratu zituen. Nolanahi ere, asko hobetu zituen aurreko legebiltzarreko hauteskundeetan bere aurrekari Koalizio Popularrek lortutako emaitzak, CPk bi legebiltzarkide baino ez zituen eta. Orduz geroztik, gora egin zuen botoetan, EAEko eskuin espainolista bere inguruan bildu baitzuen PPk.

1993ko hauteskunde orokorretan botoen %15 lortu zituen, %18,6 1996koetan eta %28,8 2000. urtekoetan: Araban hiru senatari eta bi diputatu, Bizkaian senatari bat eta hiru diputatu, eta Gipuzkoan senatari bat eta bi diputatu eskuratu zituen. 2000. urteko hauteskunde orokorretan EAEko bigarren alderdia izan zen PP boto kopuruan, EAJren atzetik bi punturen aldez bakarrik.

Eusko Legebiltzarrean izan duen ordezkaritzari dagokionez, nahiz eta hauteskunde horietan orokorretan baino emaitza pobreagoak izan, etengabe igo da botoetan zein eserlekuetan: 1994koetan botoen %14,4 eta 11 legebiltzarkide lortu zituen, eta 1998koetan botoen %20 eta 16 legebiltzarkide. 1998ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere EAEko bigarren alderdi bilakatu zen PP botoen arabera, postu hori PSE-EEri kenduz. 1999. urtean egindako udal, batzar nagusi eta Europako parlamenturako hauteskundeetan ere emaitza aipagarriak lortu zituen PPk, goranzko joerari eutsiz. Bigarren postua berretsi zuen EAJ-EA alderdiek osatutako koalizioaren ondotik Europarako parlamenturako hauteskundeetan, eta udal eta batzar nagusietarakoei dagokienez, nabarmen egin zuen gora EAEko hiru lurraldeetan. Gorakadarik nabarmenena, ordea, Araban izan zuen, eta emaitza horiei esker eta sozialisten laguntzaz hainbat urtez EAJren esku egondako bi erakunde garrantzitsu Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko udala eskuratu zituen, horien buruan Ramón Rabanera eta Alfonso Alonso jarriz.

EAE mailako politikagintzari dagokionez, 1998ko hauteskundeen ondoren hasi zen legegintzaldian oposizio gogorra egin zion PPk EAJk eta EAk osatu zuten Jaurlaritzari, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru zela, hasieran EHren babes parlamentarioarekin. 2000. urteko urrian lehendakariaren aurkako zentsura mozioa ere aurkeztu zuen PPk baita PSE-EEk ere. Eusko Legebiltzarraren historian lehendakari baten aurka aurkeztutako lehena, Lehendakariak legegintzaldia bertan behera utzi eta hauteskundeak dei zitzala behin eta berriro eskatuz.

EAJ eta EA Lizarrako Akordioa sinatu ondoren EHrekin lerratuta egoteaz salatuz, PPk eta PSE-EEk euren arteko elkarlana indartu zuten, eta horren lekuko izan zen, besteak beste, alderdi biek 2000. urteko abenduan hilabeteko negoziazioaren ondoren estatu mailan sinatutako Acuerdo por las libertades y contra el terrorismo deituriko akordioa. ETAk gogor eraso zion PPri: 1995ean Gregorio Ordoñez Donostiako zinegotzia eta 1997ean Miguel Angel Blanco Ermukoa hil zituenez geroztik, beste hainbat PPko zinegotzi hil zituen Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, baita, 2001. urteko apirilean, Aragoiko PPren presidentea ere. Su-etenaren aurreko urtean, 1998an, lau zinegotzi eta haietako baten emaztea hil zituen, eta su-etena bertan behera utzi ondoren, beste lau 2000. urtean zehar. 2001. urteko hauteskundeetan lortu zuen boto kopuru handiena EAEko PPk. Hortik aurrera, botoen beherakada jasan zuen. Gaur egun, PP Eusko Legebiltzarreko hirugarren alderdia da eserlekuen kopuruarekiko, EAJ eta PSE-EEren atzetik. Guztira 3 udalerritako alkatetzak ditu, 2 Araban eta 1 Gipuzkoan.

2015eko urriaren 14an, Arantza Quirogak dimisioa eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko PP alderdiaren presidentetzan, EH Bildu ere kontuan hartuko zuen bizikidetza ponentzia bat aurrera ateratzen saiatu ondoren eta alderdiaren barnean horren kontrako jarrera aurkituta.[5] 2016ko autonomia erkidegoko hauteskundeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko bosgarren indar politikoa da boto kopuruan, 107.771 guztira, botoen % 10,18, Eusko Legebiltzarrean 9 eserleku betez.[6] Alfonso Alonso da EAEko alderdiaren arduradun nagusia.

2019ko uztailaren 16an plazaratu zenez, Espainiako Alderdi Popularrak espediente bat ireki zion Juan Carlos Cano Gipuzkoako batzarkideari ("erratuta") Giza Eskubideen Batzordeko buru aritzeko EH Bilduren alde bozka egitearren. Borja Semper alderdikide donostiarrak astakeriatzat jo zuen espedientea irekitzea. Teodoro Perez Egea PPko idazkari nagusiak argi utzi nahi izan zuen Espainiako hedabideen aurrean ez zutela "ezer ikustekorik EH Bildurekin".[7][8]

Alderdi Popularra Nafarroan

Nafarroan Alderdi Popularra UPNren bidez aurkeztu da 1991tik 2008ra. Urte hartako urrian krisia izan zen PP eta UPNren arteko harremanetan. UPNk PSOEren Espainiako aurrekontu orokorren bozketan, Kongresuan, abstenitzea erabaki zuenean PPk UPNrekiko harremanak behin-behinean bertan behera utzi zituen. Urriaren 28an PPk UPNrekin zuen akordioa apurtutzat jo eta alderdia Nafarroara hedatuko zuela jakinarazi zuen.[9]

Eskualde presidenteak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)Internet, Unidad Editorial «Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  2. (Gaztelaniaz)«Estado español. 900 cargos del Partido Popular imputados por corrupción» Resumen Latinoamericano . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  3. (Frantsesez)«Rita Barberá, mort d'un symbole de l'affairisme à l'espagnole» Libération.fr 2016-11-23 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  4. (Gaztelaniaz)«Pablo Casado, elegido nuevo presidente del PP. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  5. (Gaztelaniaz)Guenaga, Aitor «La presidenta del PP vasco dimite a dos meses de las generales» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2019-06-23.
  6. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-02-25.
  7. (Gaztelaniaz)«El PP pide aclaraciones a Juan Carlos Cano por permitir que Bildu presida una comisión en Gipuzkoa» ELMUNDO 2019-07-15 . Noiz kontsultatua: 2019-07-16.
  8. (Gaztelaniaz)«Sémper tacha de "despropósito"que el PP expediente a Juan Carlos Cano. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2019-07-16.
  9. PPk alderdia sortuko du Nafarroan Berria, 2008ko urriaren 28a

Kanpo estekak

.az

.az Azerbaijani dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Azerbaijan Communicationsek kudeatzen du. .az domeinupeko zenbait bigarren mailako domeinu dira hauexek: com.az, net.az, int.az, gov.az, org.az, .edu.az, .info.az, .pp.az, .mil.az, .name.az eta biz.az.

2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak 2008ko martxoaren 9an izan ziren. Bigarren aldiz Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) eta Mariano Rajoy (PP) izan ziren hautagai nagusiak.

2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian

2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan, Nafarroako Parlamentuan, Hego Euskal Herriko udalerrietan eta Nafarroa Garaiko kontzejuetan 2011ko maiatzaren 22an izan ziren.

2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian

2015eko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan, Nafarroako Parlamentuan, Hego Euskal Herriko udalerrietan eta Nafarroa Garaiko kontzejuetan 2015ko maiatzaren 24an izan ziren.

Alcañiz

Alcañiz (katalanez Alcanyís) Aragoiko zortzigarren udalerririk populatuena da, eta Teruelgo probintziako bigarren populatuena, 16.392 biztanle baitzituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan. Aragoi Beherea eskualdean dago, eta eskualde horretako herri nagusia da.

Hizkuntzari dagokionez Sartaldeko Zerrendaren barruan kokatuta dago.

Briviesca

Briviesca Burgosko probintziako iparraldean dagoen udalerria da, laugarren populatuena dena. Euskaraz Birobezka izena eman izan zaio inoiz, nahiz eta ez duen ontzat ematen Euskaltzaindiak.

Burebako eskualdearen herri nagusia dugu.

Burgos

Burgos izen bereko Espainiako probintziaren hiriburua da. Gaztela eta Leon Autonomia Erkidegoaren barnean dago kokaturik, lurraldeko iparraldean. 2014an ia 180.000 biztanle zituen, Erkidego osoko bigarren populatuena izanda Valladolid eta gero.

Gaztelako Erresumako hiriburua izan zen, baita Gaztelako koroakoa ere tarteka, 1230etik Errege Katolikoen garaia arte. XIX. mendean Gaztela Zaharra lurralde historikoko hiriburua izan zen halaber. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia izan zuen, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan.

Monumentu multzo zabala dauka, UNESCOk gizateria ondaretzat hartutako Katedrala eta Done Jakue bidea barne. 2010ean Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa.

Cáceres

Cáceres (extremadureraz Caçris) Espainiako mendebaldean eta Extremadurako erdialdean dagoen hiria da, eta baita izen bereko probintziaren hiriburua ere.

Hiriak 93.131 biztanle zituen 2009 urtean. Extremadurako bigarren udalerririk populatuena da, Badajozen atzetik eta Méridaren aurretik.

Azalerari dagokionez, Espainiako udalerririk handiena da.

Espainiako Senatua

Espainiako Senatua Espainiako Gorteen goi ganbera da, espainiar herria ordezkatzen duen instituzioa. Senatariak, aukeraketa zuzengabean, Autonomia Erkidego bakoitzak aukeratzen ditu hauteskundeetako emaitzen arabera, hasieratik erkidego bakoitzak senatari bat du eta biztanleriaren milioi pertsona bakoitzeko senatari bat gehitzen zaio. Aukeraketa zuzenean, probintzia bakoitzak, 4 senatari ditu, uharte bakoitzak 3 eta Ceuta eta Melillak, bina.

Lau urteko agintaldia dute.

Euskadiko Alderdi Popularra

Euskadiko Alderdi Popularra Espainiako Alderdi Popularraren (PP) zati da. 2015eko urritik Alfonso Alonso gasteiztarra da alderdiaren presidentea. Gaur egun, PP Eusko Legebiltzarreko bosgarren eta azken alderdia da eserlekuen kopuruarekiko, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEren atzetik.

Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.

2016ko urriaren 21ean bere XI. legegintzaldiari ekin zion. Azken honetan, legebiltzarraren konposaketa honako hau da:

Eusko Alderdi Jeltzalea28 eserleku

Euskal Herria Bildu18 eserleku

Elkarrekin Podemos11 eserleku

Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra9 eserleku

Euskadiko Alderdi Popularra9 eserleku

Igriés

Igriés (gaztelaniaz, aragoieraz eta ofizialki Igriés) Huescako Hoya de Huesca eskualdean dagoen udalerria da.

Illán de Vacas

Illán de Vacas Toledoko udalerria da, Torrijos eskualdean dagoena.

2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5 biztanle zituen. Espainian biztanle gutxien dituen udalerria da.

Loscorrales-Os Corrals

Os Corrals edo Loscorrales (izen ofiziala Loscorrales-Os Corrals, aragoierazkoa Os Corrals, gaztelaniazkoa Loscorrales) Huescako probintziako udalerria da.

Nafar Herriaren Batasuna

Nafar Herriaren Batasuna (berezko izena, gaztelaniaz: Union del Pueblo Navarro), gaztelaniazko UPN siglaz ezagunagoa, Nafarroa Garaiko alderdi politiko erregionalista nagusia da. 1979an sortu zen, bereziki Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren batasunaren aurka zeuden Nafarroa Garaiko eskuineko espainiar nazionalisten joeren bategitetik. 1991tik 2008ra bitartean Alderdi Popularraren (PP) ordezkaria izan da Nafarroan; akordioa hautsi arte. 2015eko irailaren 27tik alderdiaren presidentea José Javier Esparza da.

Egoitza nagusia Iruñean du, Vianako Printzearen plazan.

2015 arte Nafarroako Gobernua ia bi hamarkada luzez UPNren eskutan egon zen, baina 2015eko Nafarroako Legebiltzarrerako Hauteskundeen ondoren, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdiek koalizio aurrerakoi batean elkartu eta boteretik kanporatu zuten, ondorioz gaur egun oposizioan dago.

Sádaba

Sádaba (Sadaba aragoieraz) Zaragozako probintziaren udalerria da, Cinco Villas izeneko eskualdean kokatutakoa.

1.820 biztanle zituen 2005ean.

Torrevieja

Torrevieja (valentzieraz Torrevella) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Baix Segura/Vega Baja eskualdean eta Alacanteko probintzian kokatua. Eskualdeko udalerririk populatuena da, Orihuela hiriburuaren aurretik.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 101.792 biztanle zituen.

Villafáfila

Villafáfila Espainiako herri bat da, Gaztela eta Leon erkidegoan, Zamorako probintzian eta Tierra de Camposeko eskualdean dagoena.

Tradizionalki, herriko ekonomia, abeltzaintza eta nekazaritzan oinarritu da, baina, azken urteotan, zerbitzuen sektorearen gorakada bat izan du.

Herriaren lurraldean, Villafafilako Aintzirak daude, Iberiar Penintsulako iparraldeko hezegunerik garrantzitsuenetako bat dena, eta, inongo zalantzarik gabe, Gaztela eta Leongo uretako, estepako eta hegazti migratzaileentzako tokirik esanguratsuena.

Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja

Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja (batzuetan bakarrik Villarcayo) Burgosko probintziako iparraldean dagoen udalerria da, bosgarren populatuena dena. Halaber, Merindadeak izeneko eskualdearen hiriburua da.

Burgosko hiritik 75 km-ra kokatuta dago eta Bilbotik 79 km-ra.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.