Oton

Oton (latinez: Marcus Salvius Otho; 32ko apirilaren 25a - 69ko apirilaren 16a) Lau enperadoretako urtean bigarren enperadorea izan zen, Galba hil zenetik, urtarrilaren 15etik, hil zen arte.

Oton
OthoDen
Bizitza
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza modua suizidioa: odolustea
Familia
Aita Lucius Otho
Ama Albia Terentia
Ezkontidea(k) Popea Sabina
Leinua Lau enperadoreen urtea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Botererako bidea

Etruriako familia zahar eta noble batekoa, Neronen adiskidea izan zen, enperadorea bezain ankerra eta bitxia. Bion arteko adiskidetasuna 58an bukatu zen, Popea Sabina, Otonen emaztea, zela eta. Otonek enperadoreari aurkeztu zion emaztea, zein haren maitale bihurtu zen. Orduan, Otonez dibortziatutakoan, Neroni eskatu zion ahalik eta urrunen bidaltzea.

Hurrengo hamar urteetan Lusitania probintzian eman zituen Otonek. Aldameneko probintzian, Hispania Tarraconensisen, Galba matxinatu zenean (68an), Otonek harekin bat egin zuen. Neronekiko suminduaz gain, bere handinahiak ere horrela jokatzera bultzatu zuen. Izan ere, astrologo batek Neronen ondorengoa izango zela iragarri zion. Iragarpen horiek gorabehera, Galbak Luzio Kalpurnio Pison hautatu zuen oinordeko.

Otonen aukera bakarra borrokatzea zen. Diru eskasa bazuen ere (Neronen garaietatik xahutzaile hutsa baitzen), Pretoriar Goardiako hainbat soldadu erosi ahal izan zuen. Kalpurnio Pisonen hautaketa baino bost egun geroago (69ko urtarrilaren 15ean), Otonek, enperadoreari ohiko errespetuak ematera zihoazela, bere jarraitzaileekin biltzeko aitzakia bilatu zuen. Pretoriar kanpalekuan, enperadore izendatu zuten.

Indar horretaz baliatuta, Forumera bueltatu zen. Galba jendetzaren artean ihes egiten saiatu zen. Alabaina, Galba, Kalpurnio Pison eta beste batzuk bortizki hil zituen Pretoriar Guardiak. Egun horretan bertan, senatariek enperadore izendatu zuten.

Otonen arrakasta Pretoriar Guardiaaren suminduran oinarritzen zen. Izan ere, Galbak agindutako ordainsaria emateari muzin egin zien. Erromatarrak ere ez zeuden konforme Galbaren politikarekin. Neronen xahutzea nahiago zuten.

Gainbehera

Jendetzak emandako Neron goitizena onartu zuen, edo, behintzat onartzeko plantak egin zituen. Neronen estatuak berriro eraiki ziren, haren gizonak askatu zituzten eta Neronen Urrezko Etxearen amaiera iragarri zen. Aldi berean, Otonek hiritar agurgarriei jakinarazi zien zuzentazunez gobernatuko zuela.

Hala eta guztiz ere, Germaniako matxinada uste baino askoz garrantzitsuagoa zen. Legio batzuek Vitelioren alde jo zuten. Erromara zihoazen. Hasieran Inperioa partekatzeko prest agertu bazen ere, Otonek, ustekabeko adorez, gerra antolatzeari ekin zion. Urruneko probintzietatik laguntza urria espero ahal zen. Dalmazia, Panonia eta Mesia probintziak, ordea, bat egiteko gertu zeuden. Pretoriar Goardia bera indarra izugarria zen. Itsas-armada ere haren esku zegoen.

Martxoaren 14an, kontrako iragarpenek etsi gabe, iparraldera jo zuen. Ez zuen nahi Vitelio Italian sar zedin. Hala ere, Po ibaian baino ez zuen geldiarazi ahal. Germaniako ofizialek eskarmentu handiago zeukatenez, buruz buruko borroka ekidizekoa zen, Dalmaziako tropak iritsi arte behinik behin. Nolanahi ere, Otonen jeneralen ezinegonak erasoa eragin zuen. Estrategian abilagoa, Vitelio garaile atera zen. Otonek porrota onartu zuen. Hitzaldi duin batean, hobe zela, asko baino, bat hil zedin esan ostean, bere burua hil zuen. Soldadu batzuek jeneralaren ereduari jarraitu zioten. Hil zenean, 37 urte zituen, eta bere gobernuak 3 hilabete iraun zuen.

Adelaida Italiakoa

Adelaida Italiakoa edo Adelaida Burgundiakoa (931 - 999ko abenduaren 16a) Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren bigarren emaztea izan zen. 962. urtean Joan XII.a aita santuak Enperatriz izendatu zuen. X. mendeko Europako emakumerik garrantzitsuenen artean, bere bilobaren erregente izan zen 991tik 995ra bitarte.

Orben jaioa, Burgundia Garaian (gaur egun, Suitza) Rodolfo II.a Burgundiakoaren alaba zen, eta Welfeko etxeko kidea. Bere ama Berta Saubiakoa zen. Hamabost urterekin Lotario II.a Italiakoarekin ezkondu zen, bere aitaren aurkaria Italian. 948an euren alaba Emma Italiakoa jaio zen. Berengario Ivreakoak bere senarra pozoitu zuen, eta nahi izan zue Adelaida bere seme Adalberto Ivreakoarekin ezkontzea. Adelaidak ospa egin zuen, baina atxilotu eta lau hilabete eman zituen preso Comon.

Ihes egitea lortu zuen eta Oton I.ari mezu bat bidaltzea ortu zuen, Ekialdeko Frantziari babesa eskatuz. Pavian aurkitu ziren Oton eta Adelaida eta 951. urtean ezkondu ziren. Joan XII.ak Oton enperadore koroatu zuenean, Adelaida ere koroatu zuen. Alemanian Otonen semea zen Liudolfo Suabiakoak abiarazi zuen matxinada moztu zuten eta Adelaidaren posizioa indartu zen. 966an Italiara espedizioa egin zuten eta, bertan, Joan XIII.a aita santua bere tronoa berreskuratzen lagundu zuten, baita bertatik bota zutenak exekutatu ere. Adelaida Erroman geratu zen sei urtez eta Otonek bere erresuma Italiatik kudeatu zuen. 967n euren seme Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa ko-enperadore izendatu zuten eta Bizantzioko Teofanu Sklerainarekin ezkondu zen 972an, Italiako hegoaldean bi inperioek zuten gatazka konponduz eta ondorengotza ziurtatuz. Adelaida eta bere senarra Alemaniara itzuli ziren eta Oton 973. urtean hil zen.

983n Oton II.a ere hil zen eta Adelaidaren biloba Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak hartu zuen agintea, baina Adelaidaren errainak agin du zuen, erregente. Teofanu 991an hil zen, eta Adelaidak erregentzia hartu zuen lau urtez, Oton III.a adinez nagusia izan arte. 995an gertatu zen.

Rodolfo III.a Burgundiakoa lehengusua laguntzera zihoala hil zen, Selz Abadian, 999ko abenduaren 16an. Adelaida, oso fededuna, 1000. urtean Kristoren Bigarren Etorrera egongo zela uste zuen. Bizitzan zehar lan handia egin zuen eslaviar herrien kristautzeko. Eliza ortodoxoaren zismaren aurretik Europa Zentralean kultura erlijiosoa eraikitzen jardun zuen. Bere santuaren eguna abenduaren 16a da.

Brunswick-Lüneburgeko Dukerria

Brunswick-Lüneburgeko Dukerria (alemanez: Herzogtum Braunschweig-Lüneburg) Erdi Aroan sortu eta Aro Modernoraino luzatu zen dukerri bat izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko ipar-mendebaldean, gaur egun Alemaniako lurretan.

Dukerria 1235an sortu zen, Welf leinuak Saxonian zituen alodio lurretatik, eta Oton I.a Brunswick-Lüneburgekoari eskaini zion enperadorea feudo gisa. Oton I.a Henrike Lehoiaren biloba zen. Izena lurraldean zeuden bi hiri nagusietatik dator: Brunswick eta Lüneburg. Erdi Aroa bukatu zenerako dukerria hainbat zatitan banatua zegoen, Welf leinuaren ahaide ezberdinen artean, baina agintariek jarraitu zuten erabiltzen "Brunswick-Lüneburgeko duke" titulua, euren titulu propioarekin batera. Dukerria osatzen zuten printzerriak, hala ere, mantendu ziren Germaniako Inperi Santua 1806an desegin zen arte. 1814-15eko Vienako Kongresuaren ondotik lurraldeak Hannoverko Erresuma eta Brunswickeko dukerrian barneratu ziren.

Filipe Suabiakoa

Filipe Suabiakoa (alemanez: Philipp von Schwaben; 1177ko abuztua – Bamberg, 1208ko ekainaren 21a) Hohenstaufen etxeko printzea izan izan zen.

Frederiko Bizargorriaren semea zen. Würzburgeko apezpikua izan zen (1190), baina bere anaia Henrike VI.arengandik Toskana, Matilde kondesaren estatuak (1195), eta Suabiako dukerria (1196) hartu zituen. Brunswickeko Oton IV.ak nobleak eta Inozentzio III.a bere alde bazituen ere, Filipe izan zen hautatua Alemaniako errege (Erromatarren errege) 1198an. Hala ere, Inozentzio III.a bere aldera ekarri zuen (1204). 1208an hil egin zuten.

Galba

Galba (latinez: Servius Sulpicius Galba; K.a. 3ko abenduaren 24a - K. o. 69ko urtarrilaren 15a) Lau enperadoretako urtean lehen enperadorea izan zen, 68ko ekainetik hil zen arte.

Germaniako Erromatar Inperio Santua

Germaniako Erromatar Inperio Santua, batzuetan Lehen Reicha ere deitua, Europa erdialdeko zenbait herrialderen batasun politikoa izan zen, Erdi Arotik Aro Modernoaren bukaera arte iraun zuena. 962 urtean sortu zuten Verdungo Hitzarmenarekin.

Inperio Santua Europa erdialdeko egitura politiko nagusia izan zen Napoleon I.a enperadoreak suntsitu zuen arte. XVIII. mendean gaur egungo Alemania, Txekia, Austria, Liechtenstein, Eslovenia, Belgika, Luxenburgo eta Poloniaren zati handi bat hartzen zituen. Aurretik, Herbehereek, Suitzak eta Italia eta Frantziako eremu zabalak ere Inperio Sainduko zati izan ziren.

Joan X.a

Joan edo Joanes X.a (Borgo Tossignano, ? - Erroma, 928) Eliza Katolikoko 122. aita santua izan zen 914 eta 928 bitartean.

Pornokrazia deritzon garaiko laugarren aita santua, bere aurreko hirurak bezala Teofilakto I.a erromatar senatariaren, honen emazte Teodoraren eta bien alaba zen Maroziaren eraginez aukeratua izan zen.

Diakonotza Bolognan amaitu ondoren Ravenako artzapezpikuaren fiskala izan zen, 905ean Sergio III.a aita santuak Bolognako gotzain eta Ravenako artzapezpiku izendatzeko, bere babesleei esker aita santu izendatua izan zen arte.

Bere aukeraketa erromatar aristokraziak babestu zuen arren Joan X.a ezin daiteke aita santu txotxongilo bat izan zenik esan, nobleziaren gaineko bere boterea erabili baitzuen.

Bere aitasantualdia musulmanek italiar kostaldeei eginiko erasoen okertzearekin hasten da hauek Sizilian zituzten baseetatik abiatuta. Eraso hauek amaiarazteko printze italiar ezberdinen koalizio bat lortzen du, horien artean Maroziaren senarra zen Alberiko I.a Spoletokoa, Landulfo Beneventokoa eta Italiako errege zen Berengario Friulikoa zeudelarik, azken hau enpresa horretara 915ean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore bezala 915ean koroatua izanaren bidez erakarria izan zelarik.

915ean aita santu bat historian lehen aldiz jarri zen armada baten buru, Gariglianoko guduan musulmanak behin betiko garaituz.

924an Berengario erahila izan zen eta Inperio Santuko enperadoreen artean Karlomagnoren azkenengo ondorengoa izango zen. Inperio horretako enperadore kargua hutsik geratuko zen 962an Oton I.a tronuratu arte.

Berengarioren heriotzak Italiako tronua ere hutsik utzi zuen. Joan X.a aita santuak tronu horretan oinordeko bezala Hugo Proventzakoa babestea erabaki zuen, honen ondorioz Maroziari aurre egin behar izan ziolarik, nork bere bigarren senarra zen Guido Toskanakoarik Erromara armada baten buru joatea, aita santua kargutik kendu eta kartzelatzea agindu zion.

Joan X.a kartzelan hil zen 928an.

Lombardia

Lombardia (italieraz Lombardia; lombardieraz Lumbardia) Italiako iparraldeko eskualde bat da, Mendebaldeko Alpeetan dagoena.

Milan du hiriburu eta hiri nagusia.

Magdeburg

Magdeburg Alemaniako Saxonia-Anhalt estatu federaleko hiriburua da, Elba ibaiertzean kokaturik. Europako erdi aroko hiririk garrantzitsuenetakoa da. Jatorrian, nukleo anitzeko burgu bat izan zen. Oton I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko lehendabiziko enperadoreak agintaldiko zati gehiena hiri honetan eman zuen, eta katedralean lurperatu zuten.

Oton Bavariakoa

Oton Bavariakoa (alemanez: Otto Wilhelm Luitpold Adalbert Waldemar; Munich, 1848ko apirilaren 27a – ib., 1916ko urriaren 11) Bavariako erregea izan zen 1886-1913 urteetan. Maximiliano II.aren semea zen. Buruko eritasun larria zuenez ezin izan zuen inoiz gobernatu eta Leopoldo Bavariakoa eta Luis Bavariakoa bere lehengusuak erregeorde moduan aritu ziren.

Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Oton I.a Handia (912ko azaroaren 23a - 973ko maiatzaren 7a) Germaniako erregea (936-973) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (962-973) izan zen, Henrike I.a Txoriehiztaria, Saxoniako dukea eta Germaniako erregea, 929an tronura kidetu zuen bere aitak, honela oinordekotza errazteko.

Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Oton II.a Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Oto II.a Gorria izenaz ere ezaguna (955 inguruan - Erroma, 983ko abenduaren 7a) Alemaniako eta Italiako errege (961-983) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore (967-983) izan zen.

Oton II.a bere aita Oton I.arekin batera erregeorde izendatu zuten, eta enperadorekide egin zen 967an. Aita 973an hil zenean, enperadore eta errege izaten segitu zuen beste hautaketa eta koroatzerik izan gabe.

Oton II.ak bere aitaren politika segitu zuen: Alemanian inperioaren boterea indartzea, eta Italiarantz hedatzea. Henrike II.a Bavariakoa 974an matxinatu zen, eta 978ra arte ezin izan zuten menderatu. Hurrengo urtean, Bohemia eta Polonia bere mende jartzea lortu zuen.

977an, Lotariok, Frantziako erregeak, Lorena inbaditu zuen 20.000 gizonez osatutako armada batekin, eta Akisgran hiriburua hartu zuen bost egunez. Oton II.a Koloniara lehenik, eta Saxoniara gero, erretiratu zen. Hurrengo urtean, Otonek, errepresalia gisa, Paris setiatu zuen, baina setioa altxatu egin behar izan zuen, eta atzera egitean atzeguardia suntsituta geratu zen. 980an, Margut-sur-Chiers-ko bakea sinatu zen Frantziarekin; hitzarmen horren arabera, Lotariok uko egingo zion Lorenari, eta Oton II.ak haren seme Luis V.aren eskubideak aitortuko zituen.

Alemania finkatuta zuela, Italia inbaditu zuen, baina 982an handik bota egin zuten. Hurrengo udan, dieta bat deitu zuen Veronan, bere seme Oton III.a Alemaniako errege izango zela baieztatzeko.

981ean, Calabriaren hego-kostaldean kokatuta zeuden sarrazenoen aurkako espedizio indartsu bati ekin zion. 98aan, Stiloko guduan, Colonna lurmuturraren ondoan, musulmanen aurka izandako porrota ikaragarria izan zen. Horren ondorioak berehala nabaritu ziren Germanian. Oton I.a aitak izandako eragina eta garatutako kristautze-lana, parte batean behintzat, suntsituta geratu zen.

Oton II.a Erroman hil zen, malariaren ondorioz.

Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (Ketil, 980 -Paterno, Lazio, 1002ko urtarrilaren 23a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 996tik hil zen arte. Otondarren dinastiako kidea, Oton II.a enperadorearen eta Teofanoren seme bakarra izan zen.

Oton III.a 983an izendatu zuten Germaniako errege; hiru urte besterik ez zituen, eta aita hil berria zuen Italiaren hegoaldean hain zuzen ere, Bizantziar Inperioaren eta Siziliako Emirrerriaren aurkako kanpainetan. 984an Oton III.aren ama zen Teofania printzesa bizantziarra haren erregeorde izan zen, 991ean hil zen arte. Ondoren, haren aitaldeko amona zen Adelaida Borgoinakoa izan zen erregeorde 994 arte. 995ean, 15 urterekin, hasi zen errege-lanak egiten.

Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (1175 - Harzburg, Brunswick-Lüneburg, Oton IV.a Brunswickekoa ere deitua, 1218ko maiatzaren 19a) 1209 eta 1215 artean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen. Honetaz gain, Italiako erregea (1208-1212), Erromatarren erregea (1198-1209) eta Burgundiako erregea (1908-1215) ere izan zen.

Oton Župančič

Oton Župančič (Vinica, 1878ko urtarrilaren 23a - Ljubljana, 1949ko ekainaren 11a) Esloveniako poeta eta itzultzailea izan zen.

Otondar artea

Otondar artea Europa erdialde eta hegoaldean 1000. urtearen inguruan izandako Otondar pizkundearen garaian garatutako artea da. Izena, bertako dinastia saxoiko lehen hiru enperadoreetatik datorkio, hirurak Oton izenekoak: Oton I.a (936–973), Oton II.a (973–983) eta Oton III.a (983–1002).

Otondar arteak X. mendearen erdialdetik XI.aren azkena bitarteko aldia hartzen du, denborari dagokionez, eta lurraldez, garai hartako Germaniako Erromatar Inperio Santuaren esparru bera.

Otondar pizkundea

Otondar pizkundea Europa erdialde eta hegoaldean 1000. urtearen inguruan izandako pizkunde ekonomiko eta artistikoa izan zen, dinastia saxoiko lehen hiru enperadoreen agintaldian, hirurak Oton izenekoak: Oton I.a (936–973), Oton II.a (973–983) eta Oton III.a (983–1002).

Otondar pizkundea katedral eskola berpiztu batzuetan agertzen da, Bruno I.arenean bezala, Koloniako artzapezpiku izan zena, eta argitutako eskuizkribu ekoizpenean, garaiko forma artistiko nagusia, eliteko scriptoria batzuetan, Quedlinburg bezala, Oton I.ak sortutakoa 936an. Abadetza inperialak eta gorte inperiala, bizitza erlijioso eta izpiritualaren gune bihurtu ziren, errege familiako emakumeen eredua jarraituz. Oton, Erroman liturgiak zuen egoeragatik asaldatua geratu zen, eta, beraz, lehen Liburu Pontifikala enkargatu zuen, otoitzak zein errituari buruzko gidak zituen liturgia liburu bat. Gaur egun Erromatar Germaniar Pontifikala bezala ezagutzen den liburuaren bilketa, Mainzeko Gillen artzapezpikuak gainbegiratu zuen.

Otondar arteak X. mendearen erdialdetik XI.aren azkena bitarteko aldia hartzen du, denborari dagokionez, eta lurraldez, garai hartako Germaniako Erromatar Inperio Santuaren esparru bera.

Ottone Visconti

Ottone Visconti (Invorio, 1207 - Chiaravalleko abadia, 1295eko abuztuaren 8a) italiar apaiz katolikoa izan zen.

Milango artzapezpiku izendatu zuten 1262an; Milango nobleen laguntzarekin eta Della Torre familiaren kontra, Milango jaun izendatu zuen bere burua.

Svend I.a Danimarkakoa

Svend I.a Danimarkakoa (ingelesez: Svend Otto Haraldsen; danieraz: Svend Tveskæg; norvegieraz: Svein Tjugeskjegg; c. 960 - 1014ko otsailaren 3a) Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea izan zen. Ingelesek Forkbeard ("bizar zatitua" edo "bizar erdibitua") goitizena eman zioten, zeraman ezohiko bibotea zela medio.

Harald Blaatand Danimarkako eta Norvegiako errege bikingoaren eta bere lehen emazte Gunhilda-ren lau seme-alabetako zaharrena zen.

Aitaren ondorengo errege izan zen Danimarkako eta Norvegiako tronuetan; hura garaitu eta hil ondoren, 985ean hartu zuen erregetza, baina erresuma norvegiarrean izendapenezko gobernua baino ez zuen, de factoko agintaria Haakon Sigurdsson baitzen. Txanpona egin zuen lehen errege daniarra da; txanponaren inskripzioa hauxe zen: Zven Rex Dænor ("Svend, daniarren erregea"). Familia kristautasunera bihurtu zenean, Svendek Oton izena hartu zuen, germaniar enperadore Oton II.aren omenez.

995ean, Olaf I.ak tronua berreskuratu zuen, 1000. urtean, Svolder-eko Guduan garaitua eta hila gertatu zen arte. Orduan, Svend I.ak hartu zuen Norvegiaren parte baten kontrola.

Ingalaterraren aurkako espedizioetan parte hartu zuen —hiru alditan, hain zuzen ere—, eta 1013an herrialdea inbaditzeko erabakia hartu zuen.

Ingalaterrako errege izendatua izan zen, baina bost aste eskas iraun zuen haren erregealdiak, Londres inbaditzean jasotako zauri larrien ondorioz hil egin baitzen 1014ko otsailean. Gorpua Danimarkara eraman zuten, eta Roskildeko katedralean hilobiratu zuten.

Wittelsbacheko etxea

Wittelsbacheko etxea germaniar noble familia izan zen, 1180tik 1918ra Bavariako eta Palatinatuko agintari izan zena. Suabiako Aichach herritik hurbil zegoen Wittelsbacheko gaztelutik dator izena.

Erromatar eta bizantziar enperadoreak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.