Ordes

Ordes Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Ordesko eskualdean kokatzen den udalerria da. 2008ko erroldaren arabera 12.534 biztanle zituen.

Ordes
 Galizia
Ordes Galiza Spain

Ordes udalerriko kalea.
Ordesko bandera

Ordesko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Ordesko eskualdea
Izen ofiziala Ordes
Alkatea Manuel Regos Boquete (UXO) (2007)
Posta kodea 15680
INE kodea 15059
Kokapena
Koordenatuak 43° 04′ 36″ N, 8° 24′ 26″ W / 43.076666666667°N,8.4072222222222°WKoordenatuak: 43° 04′ 36″ N, 8° 24′ 26″ W / 43.076666666667°N,8.4072222222222°W
Ordes hemen kokatua: Espainia
Ordes
Ordes
Ordes (Espainia)
Ordes hemen kokatua: Galizia
Ordes
Ordes
Ordes (Galizia)
Demografia
Biztanleria 12.776 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -68
% 48,54 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,46
Eremua 157,23 km2
Dentsitatea 95,78 bizt/km²
Distantzia A Coruñara
Datu gehigarriak
http://www.concellodeordes.com/
Galiziar hiztunen kopurua % 97.53 (2001)

Parrokiak

  • Ardemil (San Pedro)
  • Barbeiros (Santa María)
  • Beán (Santa María)
  • Buscás (San Paio)
  • Leira (Santa María)
  • Lesta (Santo André)
  • Mercurín (San Clemente)
  • Ordes (Santa María)
  • Parada (Santa Mariña)
  • Pereira (Santaia)
  • Poulo (San Xulián)
  • Santa Cruz de Montaos (Santa Cruz)
  • Vilamaior (Santiago)

Kanpo estekak

AP-9

AP-9 edo Atlantikoko Autobidea Espainiako Galizia autonomia erkidegoko mendebaldea zeharkatzen duen autobide bat da. Coruña eta Pontevedra probintziak iragaten ditu, Ferrol udalerria Portugalgo mugarekin lotuz. 219,6 kilometro luze ditu.

Igarotzen dituen hiri eta udalerri garrantzitsuenak Ferrol, Narón, Fene, Betanzos, A Coruña, Ordes, Santiago de Compostela, Padrón, Pontevedra, Vigo, O Porriño eta Tui dira.

Carral (Coruña)

Carral Galiziako Coruña probintzian dagoen Coruñako eskualdean kokatzen den udalerria da. Bere herrigunea Coruña hiriburutik 17 kilometrotara dago, hain zuzen ere udalerri hau Santiago Compostelako hiriarekin lotzen duen errepide nazionalean.

Coruñako probintzia

Coruña (galizieraz A Coruña) Galiziako ipar-mendebaleko probintzia da, herrialde osoko populatuena.

Hiriburua Coruña hiria da, 2004an ia 243.000 biztanle zituena.

Beste udalerri garrantzitsuak Ferrol eta Donejakue Konpostelakoa dira, azkenengo hau Galiziako hiriburua dena.

Galizia

Galizia (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.

2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.

Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.

Ordesko eskualdea

Ordesko eskualdea Galiziako barrualdean dago, Coruñako probintziaren erdialdean.

Oroso

Oroso Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Ordesko eskualdean kokatzen den udalerria da.

Renfe Distantzia Ertaina

Renfe Media Distancia (gaztelaniaz, Renfe Distantzia Ertaina) Renfe Operadora eragileak Espainia mailan eskaintzen duen distantzia ertainetarako tren azkarren zerbitzua da. Regional edo eskualdeko tren izenez ezagunak dira gehienbat. Orokorrean autonomia erkidego baten barruan, edo ondoan dauden bi erkidegoren arteko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Distantzia Ertaineko zerbitzuak ADIFen trenbide-sare ia osotik ibiltzen dira, abiadura handiko lineetatik barne.

Tambre (ibaia)

Tambre ibaiak 125 km luze den ibaia da, Galizian kokatua, atlantiar isurialdean. Portako parrokian jaio da, Sobradon, eta orokorrean HM-ko norantza darama Enganoko senaiatik Muros eta Noia itsasadarran itsasoratu arte. Sobrado, Curtis, Vilasantar, Boimorto, Mesía, Frades, Arzúa, O Pino, Oroso, Ordes, Trazo, Tordoia, Santiago, Val do Dubra, Ames, A Baña, Brión, Negreira, Outes, Mazaricos, Noia eta Lousameko udalerriak zeharkatzen ditu (1.531 kilometro karratu).

Tambre ibaiak bere inguruan fauna aberatsa du. Portomouro eremuan (Tambre eta Dubra ibaiak elkartzen diren lekuan) egoera basatian dauden abere ugari aurki ditzazkegu (lertxunak, ahateak, hontz zuriak, igarabak, etab.). Ibaiaren uretan ere amurrainak eta angirak daude. Lehengo garai zaharretan anproi eta izokinak ere bazeuden baina Portomouro eta ibaia itsasoratzen bokalearen artean eraiki ziren uharken ondorioz desagertu egin ziren.

Dubra eta Barcala ibaiak dira Tambreren ibaiadar nagusiak. 2001. urtean Garrantzi Komunitarioko Eremu (GKE) izendatu zuten.

Tambre ibaiak Trastamarako konderriari izen ematen dio (Trans Tameris) eta baita Noiako Los Tamara musika taldeari.

Toques

Toques Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Terra de Melide eskualdean kokatzen den udalerria da.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.