Nunavut

Nunavut[1] (inuktiteraz, Gure Lurra) Kanadako iparraldeen dagoen lurraldea da, inuiten lurraldea dena. Ipar-mendebaldeko Lurraldeak eta Yukonekin, ez daukate probintziaren estatuturik.

Nunavut
ᓄᓇᕗᑦ
Kanadako lurraldea
Nunavuteko bandera Nunavuteko armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Nunavut Sannginivut
Gure lurra, gure indarra
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Iqaluit
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, frantsesa, inuktitutera
Gobernua
 -  Gobernadoreordea Nellie Kusugak
 -  Premierra Peter Taptuna
Azalera
 -  Guztira 2,093,190 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2007) 31.113 bizt.
 -  Dentsitatea 0.016 bizt./km2
Ordu-eremua UTC -5, -6, -7
ISO 3166 kodea CA-NU
Internet domeinua .nu.ca

Mugakideak

Mugakide hauek ditu: Ozeano Artikoa iparraldean, Hudsoneko badia ekialdean, Ipar-mendebaldeko lurraldeak mendebaldean eta Manitoba hegoaldean.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.

Kanpo estekak

.ca

.ca Kanadari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Domeinu bat eskuratzeko Kanadan egon beharra dago. Erregistroak bigarren edo hirugarren mailan egin daitezke.

Axel Heiberg uhartea

Axel Heiberg uhartea Kanadako zazpigarren uharterik handiena da, Uhartedi Artikoan kokatutakoa. Nunavuten barruan sartuta dago administratiboki.

43.178 km2-ko azalera dauka eta populatu gabekoa da.

Baffin (uhartea)

Baffin (Inuktituteraz Qikiqtaaluk, islandiera zaharrez Helluland "harri leunaren lurra"), Kanadako uhartedi artikoko uhartea da, Nunavut lurraldean kokatua. Kanadako uharterik handiena da eta munduko bosgarrena, 507 451 Km² azalerarekin.

Boothiako golkoa

Boothiako golkoa (ingelesez: Gulf of Boothia) Kanadako ipar-ekialdeko golkoa da, Nunavuten dagoena, Printze-erregeordearen itsasartearen iparraldean. William Edward Parryren eskifaiak begiztatu zuen 1822an. Zazpi urte geroago, John Rossek zeharkatu zuen eta Felix Booth bere babeslearen izena eman zion.

Davis itsasartea

Davis itsasarteak, Groenlandia eta Baffin Lurraren artean, Labrador itsasoa eta Baffin badia bereizten ditu. 339 Km-tik 644 Km-ko zabalerarekin, Ipar-mendebaldeko pasabidearen parte bat osatzen du. Labradorreko itsaslaster hotzak itsasartea hegorantz trabeskatzen du, Baffin Lurra ondoan, hormak ur gainean egonaraziz urte osoan. Golkoko Korrontetik sortua itsaslaster bero bat igotzen da iparrerantz, Groenlandiako kostaldeen ondoan. Geologikoki, Davis itsasarteak Baffin eta Labrador itsasoak baino sakonera ahulagoa du.

1587 urtean, John Davis itsasgizonak itsasartea arakatu zuen. Ordutik, Ozeano Arktiarretik pasabide komertzial bat ezartzeko saiakerak handiak izan ziren. Britainia Handiak eta Norvegiak hainbat saiakera egin zituzten, John Rae, Roald Amundsen, eta Sir John Franklin itsasgizonek gidaturiko espedizioak bidaliz. Sir John Franklinen espedizioak amaiera tragikoa izan zuen, eta Ingalaterratik abiatu ziren marinel guztiak hotzez eta goseak jota hil ziren.

Ekialdeko Ordu-eremu

Ekialdeko Ordu-eremua (ingelesez Eastern Time Zone (ET), frantsesez Heure de l'Est (HE)) Ipar Amerikako ordu-eremu bat da.

Neguko ordutegian, Ekialdeko Ordu Zona estandarrean edo normalean UTC-5 ordu-zona izendapena erabiltzen da, baina udako ordutegiarekin izendapena aldatzen da: Ekialdeko Ordu Zona aitzinatua edo UTC-4 ordu-zona.

Elisabet Erreginaren uharteak

Elisabet Erreginaren uharteak (ingelesez: Queen Elisabeth Islands) Kanadako Artikoko uhartedia da, 74° 30’-ko latitudetik gora dauden uharteak hartzen dituena, lehenengo Parry eta Sverdrup uharte multzoak barne. Ellesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg dira uharte nagusiak. 419.061 km² hartzen dute guztira eta 325 lagun bizi dira bertan.

Ellesmere (uhartea)

Ellesmere edo Umingmak Nuna (bigarrena jatorrizko izena) Kanadako hirugarren uharterik handiena eta munduko hamargarrena da, Uhartedi Artikoan kokatutakoa. Nunavuten barruan sartuta dago administratiboki.

196.235 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 168 biztanle zituen. Grise Fiord (Aujuittuq) udalerri handiena da.

Foxe arroa

Foxe arroa (ingelesez: Foxe Basin) Hudson badiaren iparraldean dagoen ozeano arroa da, Baffin uhartea eta Melville penintsula artean dagoena. 1631n eskualde esploratu zuen Luke Foxe ingelesaren izena du. Biodibertsitate handiko eremua da.

Gustavo Adolfo Printzearen itsasoa

Gustavo Adolfo Printzearen itsasoa (ingelesez: Prince Gustav Adolf Sea) Kanadako ipar-ekialdeko itsasoa da, Nunavuten dagoena, Kanadako Uhartedi Artikoan. Otto Sverdrup norvegiar esploratzaileak eman zion izena 1898an, orduan printze gaztea zen Gustavo VI.a Adolfo Suediakoaren omenez.

Hudson badia

Hudson badia (inuktituteraz: Kangiqsualuk ilua; ingelesez: Hudson Bay; frantsesez: Baie d'Hudson; ekialdeko creeraz: Wînipekw edo Wînipâkw, "ura lohitua") Kanada ipar-ekialdeko barne itsaso handia da, 1.230.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Hudson itsasartearen bidez Ozeano Atlantikoarekin lotzen da, eta Foxe arroren eta itsasartearen bidez Ozeano Artikoarekin.

Inuit

Inuit edo eskimal (inuktituteraz: ᐃᓄᐃᑦ, "herria") Artikoan bizi den etnia da. Inuitek antzeko kulturako herri indigena bat osatzen dute, eta Groenlandiari, Kanadari, Estatu Batuei eta Errusiari dagozkien Artikoko lurraldeetan bizi dira. Inuit izen multzokaria da; singularra inuk da.

Bizitza nomada dute, ehizatzen dituzten animalien (elur-oreinak, hartzak, baleak eta itsas txakurrak) migrazioen araberakoa. Animalia horien eta beste batzuen zati guztiak aprobetxatzen dituzte, dela jateko, janzteko, etxebizitzak eraikitzeko, ehizarako tresnak egiteko... Hala ere, gaur egun, globalizazio-prozesu bortitza dela eta, haien jatorrizko bizitzeko moduak aldatzen ari dira, nahiz eta zenbaitek ohiturekin tinko segitzen duten, adibidez, itsas txakurren ehizan.

Inuitak familia-taldeetan antolatuta daude, eta kide bakoitzak zeregin zehatz bat du. Elkartzeek eta banantzeek komunitateko zaharren onarpena behar dute, nahiz eta poligamia baimentzen duen oinarrizko egitura bat egon.

Politikoki, hainbat gobernuren mende daude, eta horiek gutxiengo etniko gisa onartuta dauzkate:

Estatu Batuetan, Alaska estatuan, bertako gutxiengo etnikoetako bat dira.

Kanadan beren probintzia dute, Nunavut, baina lurralde gehiago eskatu dituzte Ternua eta Labradorren (Nunatsiavut), ipar-mendebaldeko lurraldeetan (Inuvialuit) eta Quebecen (Nunavik).

Inuitera

Inuitera (ᐃᓄᒃᑎᑐᑦ, inuktiˈtut ahoskatua) Kanadako inuiten hizkuntza da, Yukon, Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetan, Nunavut, Quebec eta Ternua eta Labradorgo iparraldean mintzatua.

Aldaera guztiak kontuan hartuta, "inuiten hizkuntzek" guztira 80.000-90.000 hiztun dituzte, Alaska eta Groenlandian bizi direnak barne. Errusiako Txukotka penintsulan ere hiztun batzuk oraindik bizi dira.

Ipar-mendebaldeko Lurraldeak

Ipar-mendebaldeko Lurraldeak Kanadako ipar-sartaldean dagoen lurraldea da, inuiten lurraldea dena. Nunavut eta Yukonekin, ez daukate probintziaren estatuturik.

Kanadaren banaketa administratiboa

Kanada hamar probintzia eta hiru lurraldetan banaturik dago. Probintziek eskumen eta eskubide gehiago dituzte lurraldeek baino. Hamar probintziak hauek dira: Alberta, Columbia Britainiarra, Saskatchewan, Manitoba, Ontario, Quebec, Brunswick Berria, Eduardo Printzearen Uhartea, Ternua eta Labrador eta Eskozia Berria. Hiru lurraldeak hauek dira: Yukon, Nunavut eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeak

Victoria uhartea

Victoria uhartea edo Kitlineq (bigarren hau jatorrizko izena) (inuktituteraz Kitlineq, ingelesez Victoria Island) Ipar Amerikako Ozeano Artikoan dagoen uharte bat da. Uhartedi Artikoan dago eta munduko zortzigarren uharterik handiena da.

Administratiboki Kanadaren zati, estatu honetako bigarren uharterik handiena da ta bi lurraldetan banatuta dago: Nunavut (Qitirmiut edo Kitikmeot eskualdean dago) eta Ipar-mendebaldeko lurraldeak (Inuuvik edo Inuvik eskualdean). Inuit herriaren lurrak dira.

Kanada Kanadaren banaketa administratiboa

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.