Nikosia

Nikosia[1], bertakoen mintzairan Lefkosia (grezieraz Λευκωσία, turkieraz Lefkoşa), Zipreko hiriburua eta hiri nagusia da. Uhartearen erdialdean dago, Messaria ordokian, Pedieos ibaiaren ertzean. Gaur egun, munduko hiriburu zatitu bakarra da: Nikosiaren iparraldeko zatia (uhartearen ipar-ekialde osoa bezala) Turkiak okupatua du, eta hegoaldeko zatia Zipreko Errepublikaren agintepean dago. Nikosian dago Zipreko Eliza Ortodoxoaren egoitza nagusia.

Nikosia
Λευκωσία
 Zipre
Nicosia Collage
Nicosia city fl n7160 Emblem of Nicosia
Administrazioa
Herrialdea Zipre
Izen ofiziala Λευκωσία (grezieraz)
Lefkoşa (turkieraz)
Jatorrizko izena Λευκωσία
Posta kodea 1010–1107
Geografia
Koordenatuak 35° 10′ 21″ N, 33° 21′ 54″ E / 35.1725°N,33.365°EKoordenatuak: 35° 10′ 21″ N, 33° 21′ 54″ E / 35.1725°N,33.365°E
Nikosia hemen kokatua: Zipre
Nikosia
Nikosia
Nikosia (Zipre)
Azalera 51.06 km²
Altuera 220
Demografia
Biztanleria 330.000 bizt. (2015)
Dentsitatea 6.462,98 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 22
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Vilnius, Amsterdam, Atenas, Ankara eta Mexiko Hiria
http://www.nicosia.org.cy/
1 Biztanle kopuruan, hiriaren bi aldeak (greziarra eta turkiarra) sartuta daude.

Ekonomia

Zipreko salerosketa eta industria hiri nagusia da. Ekonomia jarduera nagusiak: tabakoa, ehungintza, kimika industriak, eta abar. Nekazaritza merkatua du. Zipreko aireportua garrantzitsua da Europaren eta Ekialde Hurbilaren arteko komunikabideetan.

Ondasun nabarmenak

Hiria veneziarrek egindako harresi batez (1567) inguraturik dago. Monumentu garrantzizkoak dira: Santa Sofia katedrala (XIII-XIV. mendeak, gaur egun Selimiye meskita); antzinako agustindarren eliza (XIV. mendea, gaur egun Emerghe meskita).

Nikosiar ezagunak

  • Glafkos Klerides, Zipreko presidentea.
  • Kıbrıslı Mehmed Kamil Pasha, Otomandar Inperioko bisir handia.
  • Fazıl Küçük, Zipreko presidenteordea.
  • Benon Sevan, politikaria.
  • Michalis Hatzigiannis, abeslaria.
  • Petri I.a Ziprekoa, Zipreko erregea.
  • Diam's, abeslaria.
  • Constantinos Charalambidis, futbolaria.
  • Kutlu Adali, kazetaria eta poeta.
  • Neoklis Kyriazis, historialaria.

Herri eta hiri senidetuak

Nikosiak honako hiri senidetuak ditu[3]:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Meteorological Service – Climatological and Meteorological Reports 2011ko abuztua.
  3. Nikosiaren hiri senidetuak

Kanpo loturak

AC Omonia

AC Omonia (grekeraz Αθλητικός Σύλλογος Ομόνοια Λευκωσίας, "Athletic Club Omonia Nicosia") Zipreko futbol talde onenetakoa da, Nikosia hiriburukoa. 20 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 14 aldiz Kopa.

APOEL FC

APOEL FC (izen osoa Athletikos Podosferikos Omilos Ellinon Lefkosias, grekeraz Αθλητικός Ποδοσφαιρικός Όμιλος Ελλήνων Λευκωσίας, "Nikosiako Greziarren Athletic Futbol Kluba") Zipreko futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Nikosia hiriburukoa. 28 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 21 aldiz Kopa.

Agence France-Presse

Agence France-Presse (AFP) berri-agentzia munduko zaharrenetakoa eta handienetakoa da Reuters eta Associated Pressekin batera.

AFP Parisen dauka egoitza baina Washington DC, Hong Kong, Nikosia eta Montevideon ere badauzka bere etxeak, eskualdeka. Berriak frantsesez, ingelesez, espainolez, arabieraz, alemanez, portugesez eta errusieraz ematen ditu.

Amsterdam

Amsterdam (nederlanderaz ˌʔɑmstərˈdɑm ahoskatua; eusk. «Amstel gaineko dikea») Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, gobernuaren egoitza Hagan kokatuta egon arren. Randstad izeneko — Haga, Roterdam eta Utrechekin batera — metropoli eremuaren parte da, guztira 6,5 milioi biztanle dituena.

XII. mendean sortu zuten arantzale-herri bezala. Hala ere, gaur egun herrialdeko hiri handiena eta finantza eta kultur gune garrantzitsuena da. 1987an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Ankara

Ankara Turkiako hiriburua da eta bigarren hiririk handiena da, 5.130.000 biztanlerekin, Istanbulen ondoren.

Denboran zehar izen ezberdinak izan ditu. Honela garai klasikoan Áŋkyra deitzen zen, erromatarren garaian Ancyra eta 1930 arte Angora edo Engürü.

Hiritik Enguri Su ibaia igarotzen da, eta mendixka batean kokatuta dago.

Christopher A. Pissarides

Sir Christopher Antoniou Pissarides (grezieraz: Χριστόφορος Αντωνίου Πισσαρίδης; Nikosia, 1948ko otsailaren 20a) ekonomialaria eta irakaslea da. 2010ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Dale T. Mortensen eta Peter Diamondekin batera. Saritutako ikerketak Peter Diamondek egindako lan batzuetan oinarrituta zeuden, geroago Mortensenek bakarrik landu zituenak, eta azkenik Cristobal Pissaridesekin. Eredu bat sortu zuten, galdera honi erantzuteko asmoz: langabezia zergatik hazten da oso bizkor krisialdian, eta egoera hobeagoa denean motelago?. London School of Economicsko irakaslea da.

Guy Lusignangoa

Guy Lusignangoa (Lusignan, Poitou, 1150 inguruan - Nikosia, 1194ko uztailaren 18a) Jerusalemgo Erresuma eta Zipreko erregea izan zen, Sibila erregina bere emaztearekin batera.

Lisboa

Lisboa Portugalgo eta Lisboako barrutiko hiriburua da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzeko Tajo ibaiaren bokalean (Mar da Palha), eta Europako mendebaldeko lur-muturrean. 100,05 km²ko eremua du eta 2013an 552.700 biztanle zituen. Beti ere, Lisboa Handia deitutako metropoli eremuan 2,8 milioi pertsona bizi dira.

Lisboa aldea da Portugalgo merkataritza, industria eta kultur gune nagusia. Bertako portutik bideratzen da Portugalgo itsas merkataritza gehiena (ardoa, kortxoa, erretxina, arrain kontserbak, Afrikara eta Hego Amerikara gehiena; 12,5 milioi tona 1986an) eta bertan jasotzen da herrialdeak inportatzen dituen lehen gai asko. Industria Tejo ibaiaren hegoaldean dago batez ere (Barreiro, Alhandra, Cavo Ruivo, Seixal): kimika eta petrokimika industria, mekanika, ontziolak, ehungintza eta janari industria.

Portugalgo kultura hiri nagusia da: unibertsitatea, liburutegiak, museoak. Cidade Baixa («Beheko Hiria») izeneko aldea ia osorik eraiki zuten 1755eko lurrikararen ondoren; Bairro Alto («Goiko Auzoa») izeneko aldean kontserbatu dira arabiarren garaiko eta Erdi Aroko harresi-atal batzuk (Alfama, Mouraia). Monumentu aipagarri asko ditu Lisboako hiriak: XII. mendeko katedrala (Sé Patriarcal), Belémgo dorrea (XVI. mendea), Carmo eliza (XIV. mendea, Karmeloko eliza, 1755eko lurrikararen ondoren bere horretan utzia), São Jorge gaztelua, São Roque eliza eta Jeronimotarren monasterioa (Belém, XVI. mendea). Lisboako hirialde ugari daude mendien mazeletan eraikiak eta hiriaren gaineko ikuspegi eder askoak eskaintzen dituzten miradouro edo talaia ugari daude inguruetan.

Mexiko Hiria

Mexiko Hiria (gaztelaniaz: Ciudad de México sjuˈðad de ˈmexiko ahoskatua) edo Mexiko Barruti Federala (gaztelaniaz: Ciudad de México, Distrito Federal edo México, D.F.) Mexikoko hiriburua da, eta munduko hiri handiena azalera kontutan hartuta eta hirugarren metropolirik handiena biztanleria kontutan hartuta, Tokio eta New York-Newark metropolien atzetik.

Munduko hiri garrantzitsuenetako bat da, ez bakarrik Mexikoko BPG-aren erdia duelako, baizik eta erakunde moduan, munduko ekonomiako 23. postuan izango zelako. Mexikoko hiriburua eta hiri populatuena da. Erdialdeko goi ordokian dago kokatua, jatorriz aintzira zena. Bere inguru metropolitanoa, barruti federala eta Mexikoko estatuan sakabanatua, munduko handienetako bat da 20 milioi biztanlerekin.

Hizkuntza nagusia eta ofiziala gaztelania da, nahiz eta nahuatl eta otomí jatorrizko hizkuntzatzat hartzen diren. Nahuatla lingua franca zen inguruan espainolen iritsiera baino lehen. Gaur egun hiriko Milpa Alta eta Xochimilco ordezkaritzatan hitz egiten da.

Mosku

Mosku (errusieraz Москва́, Moskva, mɐˈskva, ahoskera (i · ?)) Errusiako hiriburua eta hiri nagusia da, eta baita Ekialdeko Europako politika, ekonomia, finantza, hezkuntza eta garraio gune nagusia ere. Moskova ibai ertzean kokaturik dago. 2010ean 11.503.501 biztanle zituen. Munduko 7. hiri jendetsuena eta Europako bigarrena (Istanbulen ondotik) da.

Nicosia

Nicosia izenarekin honakoak aurki daitezke:

Nikosia, Zipreko hiriburua.

Nicosia (Sizilia), Siziliako udalerria.

Petri I.a Ziprekoa

Petri I.a Lusignangoa (Nikosia, 1328ko urriaren 9a - ib., 1369ko urtarrilaren 17a) Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna izan zen 1359-1369 urteetan.

1361ean Antalyako hiria kendu zien musulmanei eta 1365ean Alexandria hartu zuen. Hil egin zuten.

Petri II.a Ziprekoa

Petri II.a Lusignangoa (Nikosia, c. 1357 - ib., 1382ko urriaren 13a) Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna izan zen 1369-1382 urteetan.

Petri I.aren semea zen. Gorabehera handiak gertatu ziren Zipren Petri II.a adin nagusira iritsi zen bitartean. Aragoiko Petri IV.aren laguntza izan bazuen ere, genoarren eskuetan utzi behar izan zuen Famagustako hiria 1373an. 1377an, Valentina Visconti Milango dukearen alabarekin ezkondu zen.

Vilnius

Vilnius (lituanieraz: ˈvʲɪlʲnʲʊs ahoskatua) Lituaniako hiriburua eta hiririk handiena, eta, Vilniusko konderriaren eta Vilniusko barrutiaren hiriburua ere bada. Hiriak 555,613 biztanle zituen 2008an.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Zipreko futbol kopa

Zipreko futbol kopa (grekeraz Κύπελλο Κύπρου), Zipren urtero jokatzen den kanporaketa bidezko futbol txapelketa da. Ligarekin batera abiatu zen 1934ean eta palmaresean APOEL (21 garaipen), Omonia (14) eta Anorthosis (10) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Zipreko futbol liga

Zipreko futbol liga (grekeraz Πρωτάθλημα Α' Κατηγορίας) Zipren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1934an abiatu zen eta APOEL (27 garaipen), Omonia (20) eta Anorthosis (13) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.

Zipreko futbol selekzio nazionala

Zipreko futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. GSP Stadium zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Nikosia hiriburuan.

Datu klimatikoak (Athalassa, Nikosia, altuera: 162 m (Satelitezko irudia))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.5 15.9 19.2 24.0 29.7 34.3 37.2 36.9 33.5 29.0 22.1 17.0 26.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.6 10.6 13.1 17.1 22.3 26.9 29.7 29.4 26.2 22.3 16.3 12.0 19.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.7 5.2 7.0 10.2 14.8 19.4 22.2 21.9 18.8 15.6 10.4 7.1 13.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 54.7 41.6 28.3 19.9 23.5 17.6 5.80 1.30 11.7 17.4 54.6 65.8 342.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7.3 6.5 5.4 3.5 2.7 1.3 0.5 0.1 0.6 2.8 4.7 7.7 43.1
Eguzki orduak 182.9 200.1 238.7 267.0 331.7 369.0 387.5 365.8 312.0 275.9 213.0 170.5 3314.1
Iturria: Meteorological Service (Zipre)[2]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.